Kaleko umeei buruzko liburu berria

Egun hauetan Iruñean aurkeztu dute Benin eta Togoko kaleko umeei buruzko liburu berria, gaztelaniaz. Mikel Razkin soziologoak idatzi du.  Orain bi urte, Beninera lehengo aldiz joan nintzenean, hantxe aurkitu nituen Mikel Razkin eta Iñaki Vergara argazkilaria. Beraiekin batera ibili nintzen bi nazio hauetan beste liburu baterako datuen eta argazkien bilketan… 2009ko udaberrian liburu bikaina publikatu […]

Santu/a baten bizitza (dbh2)

Santuak pertsona eredugarriak dira guretzat. Beraien akats eta guzti, Jesusen jarraitzaile zintzoak izaten ahalegindu ziren, bakoitzaren egoera eta garaian. Jaungoikoarenganako eta pertsonenganako maitasuna da santutasunaren giltza eta bidea. Santu batzuen berri askotan jaso dugu: San Juan Bosco, Santo Domingo Savio, Loiolako San Inazio, Xabierko San Frantzisko,… Pertsona bat santua dela aitortzeko (kanonizatzeko), bere heriotzaren ondoren, […]

Non aurkitu Jaungoikoa? (dbh1)

Azken klase egunetan, talde lanean, marrazki batzuk egin ditugu, Jaungoikoa non aurki daitekeen adieraziz. Horretarako, testu-liburuko 77. orrian irakurria jarraituz, ikusi dugu Jaungoikoa modu askotara senti dezakegula. Ez dugu Jesus berpiztua gure haragizko begiekin ikusten… garbi dago. Baina gure bizitzan izan dezakegu Jesusen esperientzia. Hainbat bide desberdin aipatu dira:  Biblia, batez ere Ebanjelioak…  Sakramentuak: adibidez […]

Erlijioa eta zientzia (dbh3)

Erlijioaren eta zientziaren artean dagoen eztabaida askotan aipatzen da gure gizartean. 1. Zenbait pertsonen iritziz, zientzia da pertsonontzat balio duen ezagupen modu bakarra. Erlijioa zaharren jarrera izango litzateke; ezjakintasunaren eta beldurraren emaitza. Aspaldiko liburu sakratuek ez lukete balio handirik izango,… Gaur egun, erlijio bat praktikatzea nor bere arrazoiaren kontra joatea izango litzateke… 2. Beste pertsona […]

Umetako borrokak…

“Atzeko alde” kaletik igarotzean, nire umetako oroitzapen asko datozkit gogora. Besteak beste, Iriarte margolaria kale hartako ume jolasen zarata alaiak eta baserritarren orgen musika sarkorra,… eta gure kaleen arteko borrokak… Atzeko aldekoak Ipar kalekoen aurka Txintxilon, adibidez,… Oraindik nire begien aurrean dudala iruditzen zait. Udako arratsalde bat izango zen… Plaza Berriko umeen aurka “gerra” geneukan,… […]

Gosea dela eta…

Gosearen aurkako kanpaina hasi zuen “Eskuak Elkarturik” gobernuz kanpoko erakundeak igandean, otsailaren 14an, urtero garai honetan egin ohi duenez. Gosea da mundu honetako arazorik larriena. Berez, ez omen litzateke zaila izango munduko pertsona guztiek behar adina janari izatea. Baina, dirudienez, gure sistema ekonomiko kapitalistari ez zaio ez axola, ez komeni…  Orain urte batzuk Pako Aristik […]