Erlijioaren eta zientziaren artean dagoen eztabaida askotan aipatzen da gure gizartean.
1. Zenbait pertsonen iritziz, zientzia da pertsonontzat balio duen ezagupen modu bakarra. Erlijioa zaharren jarrera izango litzateke; ezjakintasunaren eta beldurraren emaitza. Aspaldiko liburu sakratuek ez lukete balio handirik izango,… Gaur egun, erlijio bat praktikatzea nor bere arrazoiaren kontra joatea izango litzateke…
2. Beste pertsona batzuentzat, zientzia oso baliagarria da, baina ez da ezagutza mota bakarra eta bere mugak ditu. Erlijioa, ongi ulertzen saiatuz gero, baliagarria izan daiteke galdera filosofiko sakonei erantzuteko: Zergatik existitzen du munduak? Zerk egin zuen posible unibertsoa, Big Bangaren aurretik ezer ez bazegoen? Gainera bizitza honetako sufrimenduak eta heriotzaren ondorengo egoerari buruzko kezkak hobeto eramaten lagun dezake… Eta besteen alde lan egitera anima gaitzake…
Galderak ez dira errazak. Pertsona jakintsu batzuen ustez, erlijioak ez du zentzurik. Beste pertsona jakintsuen ustez, zientziak ez dio ezer kentzen erlijioari, eta pertsona bat oso ondo izan daiteke zientzialari bikaina eta pertsona erlijiosoa…
Nik zure hausnarketa bideratu nahiko nuke. Honako lana egitea eskatzen dizut:
1. Zabaldu eta irakurri ondoan itsatsita duzu pdf dokumentua Fedea_zientzia
2. Zure hausnarketa idatzi: Ondoko galdera hauek lagungarri izan daitezke: Zer aukera desberdin daude zientzia eta erlijioaren arteko harremanean? Zure iritziz, nola interpretatu beharko litzateke Biblia? Erlijio bat praktikatzea giza arrazoiaren kontrakoa al da? Dena den, zuk idatzi behar duzu zure iritzia zeure hitzak eta estiloa erabiliz.
3. Zure testua blog honetan bertan bidali behar duzu. Eskerrik asko!!
Utzi erantzuna