“Atzeko alde” kaletik igarotzean, nire umetako oroitzapen asko datozkit gogora. Besteak beste, Iriarte margolaria kale hartako ume jolasen zarata alaiak eta baserritarren orgen musika sarkorra,… eta gure kaleen arteko borrokak… Atzeko aldekoak Ipar kalekoen aurka Txintxilon, adibidez,…
Oraindik nire begien aurrean dudala iruditzen zait. Udako arratsalde bat izango zen… Plaza Berriko umeen aurka “gerra” geneukan,… hitzordua Txakur Zulo inguruan zen… Batzuek indiar jantziekin eta guzti gindoazen, arkuak eta geziak eskuetan…
Elkarri harriak, egurrak eta geziak jaurtitzen hasi ginen… Western pelikula bat zirudien…
Gure taldeko mutiko bat egur batek buruan jo zuen arte!! Odola irten zitzaion… Negar batean hasi zen. Orduantxe bukatu ziren gezi eta egur jaurtiketak… Ordutik aurrera bi taldeetako kideek elkarri hitz gogorrak esaten hasi ginen, ahal zen modurik iraingarrienean… baina eskuak geldik.
Egia da hitza arma bat izan daitekeela, zenbaitetan… Egia da hitza bidea izan daitekeela, konponbidea… Eta hauxe hartu dut hizpide. Gaur asko hitz egiten da gatazken ebazpenaz; ez dut uste “gatazka” eta “borroka” hitzak sinonimoak direnik…
Dena den, biolentziak kezkatzen nau, modu askotako biolentziak… adibidez bullying fenomenoak…
Utzi erantzuna