Egun hauetan Iruñean aurkeztu dute Benin eta Togoko kaleko umeei buruzko liburu berria, gaztelaniaz. Mikel Razkin soziologoak idatzi du. Orain bi urte, Beninera lehengo aldiz joan nintzenean, hantxe aurkitu nituen Mikel Razkin eta Iñaki Vergara argazkilaria. Beraiekin batera ibili nintzen bi nazio hauetan beste liburu baterako datuen eta argazkien bilketan…
2009ko udaberrian liburu bikaina publikatu zuten bien artean. Liburu horren ale batzuk banatu ditugu Gazteak eta Garapena taldeko kideen artean, eta Azkoitiko herrian erakusketa bat egin zen argazkirik ederrenekin, Torre Zuri aretoan…
Ba, horra orain Mikelen liburu berria ( LibroMikelRazkin…). Zorionak, Mikel!
Nire ustez, kaleko umeei laguntzeko proiektu hau oso ongi bideratuta dago, bigarren bidaian ikusi nuenez… Lan handia egiten ari dira pobreenen alde. Eta gu ere laguntzen saiatzen ari gara. Ez da limosna edo erruki kontu bat. Justizia da. Giza eskubideak dira.
Kristau konpromisoa ere bada.
Utzi erantzuna