Pertsonak beti kezkatuta bizi gara… Beti aurrera begira, proiektuak eginez, ametsak sortuz,… Beti lanean,… geure bizitza ondo antolatu nahian, gure familiarentzat onena bilatuz,… gure gizartearen ongizatea eta bakea amestuz… Badakigu gure ametsak kolpetik desegin daitezela, badakigu bizitzari lotzen gaituen haria mehea eta hauskorra dela, badakigu ez dela erraza elkarrekin bakean konpontzea, badakigu bizitzak sorpresa txar […]
Ereduak… (dbh1)
Besteen alde zerbait egiteko prest egotea ez da erraza. Baina gure gizartean badaude pertsona batzuk horixe egin dutenak, Jesusen eredua jarraituz. Komiki hauen bitartez bi pertsona ospetsuren bizitza aurkeztu nahi dizuet: Bernardo de Hoyos jesuitak Jesusen Bihotzarenganako debozioa sartu zuen Espainian eta lan handia egin zuen behartsuen alde. Orain aste gutxi “dohatsua” izendatu zuten. Vicente […]
Mendiak egiten…
…”Nau” edo “gaitu” esatea egokia da, nire ustez, baina ez “ditut” edo “ditugu” aditzez esaldiaren amaiera antolatzea… “Holako eta holako mendiak egin dizkiagu oporretan…” Askotan aditzen da, guk mendiak “egite” hori,… eta harrituta uzten nau hizkera mota horrek. Nik mendi ibilaldi batzuk egin ditut, esan dezaket mendi txapelketa bat ere egin dudala (“Ehun mendien txapelketa”, […]
Haiti. Hausnarketa
Aurtengo urtarrilean Haitiko lurra eta lurtarrak ikara gogor batek hondatu zituenean, hainbat galdera sortu zitzaizkigun, eta batzuk komunikabideetan azaldu ziren: Zergatik oldartzen zaigu natura, tartean behin bere indar ikaragarria azalduz? Zergatik kolpatzen dituzte desgraziek beti pobreenak modurik gogorrenean? Zer lurrikara sozio-ekonomiko jasan ditu orain arte Haitiko herriak, beste herrien isiltasuna konplize delarik? Nola jasan ditzake […]
Santa Klarako mojak
Bakea eta bizipoza transmititzen dituzte emakume hauek, benetan gozoak dira… Horixe da Azkoitiko Santa Klarako komentura hurbiltzen diren pertsonak… Ez da oraindik denbora asko, komentuaren 400. urtemuga ospatu zutela, eta han izan ginen, eskolako umeekin, “Zorionak” esaten, Jose Antonio de Uria apaiza zenak koordinatuta… Urtero egiten diegu bisita Floreagako gazteekin batera, Gabonetan, Olentzero eta Jesus […]
Ikas bidaietarako ekipajea
Floreagako DBHko ikas bidaiak hastear dira… Aste Santuetako oporrak hartu baino lehenago, bi, hiru edo lau egunetako ikas bidaia zoragarriak egiteko aukera! Zenbait neska eta mutil, eta zenbait guraso, zalantzarik gabe, hasi dira jadanik maletak prestatzen… Izan ere, etxetik kanpoan igaroko diren egun hauek, ekipajea ongi hornituta edukitzea eskatzen dute… Arropa, garbiketa eta higiene tresnak, […]