Pertsonak beti kezkatuta bizi gara… Beti aurrera begira, proiektuak eginez, ametsak sortuz,… Beti lanean,… geure bizitza ondo antolatu nahian, gure familiarentzat onena bilatuz,… gure gizartearen ongizatea eta bakea amestuz…
Badakigu gure ametsak kolpetik desegin daitezela, badakigu bizitzari lotzen gaituen haria mehea eta hauskorra dela, badakigu ez dela erraza elkarrekin bakean konpontzea, badakigu bizitzak sorpresa txar batzuk ere gorde ditzakeela guretzat, edo guk maite ditugunontzat, badakigu krisialdi ekonomikoa gogorra dela, batez ere beti krisian dauden pertsona eta herri pobreentzat… Eta kezka sortzen zaigu, seguritate falta… Nahi al dituzu ikusi Floreagako DBH3ko ikasleei gai honi buruz egin dituzten talde kartelak?
Kristauok ere kezka hauek guztiak ditugu gure barnean; baina oinarrizko konfiantza bat ere badugu: Jaungoikoaren maitasunak beti babestuko gaituela,… Jesus hilen artetik piztu bazen, gu ere Jaunaren eskuetan betiko biziko garela… Mundu honetan elkarren maitasunezko gizarte baten alde ahalegintzeak merezi duela, frakasoak frakaso,… Eta itxaropen honek bizipoza eta alaitasuna sortzen ditu, gure arazoak handiak badira ere…
Eta zure iritziz, zein dira zure inguruko pertsonen beldurrik gogor edo larrienak? Eta itxaropen sakonenak?
Utzi erantzuna