Floreagako DBHko ikas bidaiak hastear dira… Aste Santuetako oporrak hartu baino lehenago, bi, hiru edo lau egunetako ikas bidaia zoragarriak egiteko aukera!
Zenbait neska eta mutil, eta zenbait guraso, zalantzarik gabe, hasi dira jadanik maletak prestatzen… Izan ere, etxetik kanpoan igaroko diren egun hauek, ekipajea ongi hornituta edukitzea eskatzen dute…
Arropa, garbiketa eta higiene tresnak, lotarako pelutxezko maskota, telefono eta kargadorea, mp4a,… eta orain aipatu ezin diren hainbeste gauza… Azken unean beti zerbait gogoratzen zaigu, eta beti zerbait ahazten zaigu…
Ona izango litzateke gure motxilan edo maletan gauza edo “zera” batzuk ez faltatzea:
– kuriositatea, bazterrak ikusi eta estimatzeko, ez gaitezen segituan aspertu…
– irribarrea, batez ere gelakideei eta lagunei beti eskaintzeko; baita nekatuta gaudenean ere…
– alaitasuna eta ongi pasatzeko gogo itzela…
– memoria ona, amak esandakoak ez ahazteko,…
– entzumen bikaina, irakasleek esaten digutena azkar entzun… eta betetzeko…
– eskerrona, guztiekin…
Nola ikusten duzu zure motxila “zera” hauei dagokienez?
Utzi erantzuna