Bakea eta bizipoza transmititzen dituzte emakume hauek, benetan gozoak dira… Horixe da Azkoitiko Santa Klarako komentura hurbiltzen diren pertsonak…
Ez da oraindik denbora asko, komentuaren 400. urtemuga ospatu zutela, eta han izan ginen, eskolako umeekin, “Zorionak” esaten, Jose Antonio de Uria apaiza zenak koordinatuta…
Urtero egiten diegu bisita Floreagako gazteekin batera, Gabonetan, Olentzero eta Jesus haurrarekin herrian zehar kantari ibiltzen garenean…
Moja hauek hementxe bizi dira, herriaren erdian, herriaren alde otoitz egiten,… Klausuran bizi dira, baina ez dira itxita bizi. Oso ondo dakite herriko jendearen berri… eta mundura leihoa izan daitekeen interneten ere ibiltzen omen dira…
Niri lasaitasuna, gozotasuna eta bakea ematen dizkidate…
Hor daude, gure artean, garbi adierazten Jaungoikoak bizitzako maitasun premiak ondo bete ditzakeela, benetako aberastasuna bihotzaren erditik sortzen dela, ez dela diru kontu bat… Hor daude, gure alde otoitzean, eta, ahal duten neurrian, solidaritate proiektu txikietan laguntzen, edota ez hain txikietan…
Halaxe esan zigun Arantxa izeneko txori txiki batek Floreagan, kultur jardunaldietan…
Azkoitiko herriak beti defenditu izan omen ditu moja hauek, baita Espainiako Errepublikako gobernu batek erlijioso guztiak bidaltzea erabaki zuenean ere…izan ere, zor handia dugu klaratar alai hauekin. Eskerrik asko!!
Utzi erantzuna