Maria Laguntzailea

Maria Laguntzailearen festa urteko politenetakoa da, eta maiatzaren 24a segituan iritsiko da… Horregatik Mariarenganako debozioari buruzko hausnarketa proposatzen dizut, hots, Mariak gure eta zure kristautasunean izan dezakeen postua zein den azter dezazula. Maria Jesusen ama izan zen, Jaungoikoaren ama. Baina Mariak ere fedea ikasi behar izan zuen, … Jesusen ondoan egon zen, bere bizitzan zehar, […]

Garizuma: bihotz berritze bidea …

Aurten apirilean ospatuko ditugu kristauok Aste Santua eta Pazkoa, hau da, Jesusen bizitzako azken egunak: berak bizitza eskaini zigula, azken afarian bere ogia eta ardoa – gorputza eta odola- eman zizkigula; gurutzeko heriotza onartu zuela, gizaki guztiak salbatzeko, … hilen artetik piztu egin zuela Jaungoikoak betiko bizitzara, gehiago inoiz ez hiltzeko … Garizuma bihotz berritze […]

Inauteriak iristear

Inauteriak iristear ditugu. Garai berezia da. Badirudi mundu hankaz gora eta buruz behera jartzen dela, gauzak guztiz aldatzen direla. Euskal Inauteriak naturari lotuta daude. Badirudi, negua aurrera doan heinean, eta udaberria ate-joka dugunean, lurra berriro esnatzen edota biziberritzen ari dela, …  Horretarako jotzen dituzte ezkilak joaldunek, lurra esnarazteko. Bestalde, gure inauteriak zomorroekin lotuta omen daude, […]

Santa Ageda bezperako koplak

Gogoratzen al zarete Haur Hezkuntzan zeundetela nola atera zineten Santa Ageda bezperan koplak kantatzera?  Gure ohitura ederrenetako bat da, zalantzarik gabe, eta gure herrietako beste “eskeko” kantu eta ibilaldi askorekin bat egiten du.   Santa Ageda bezperan, Ageda martiriaren bizitzari buruzko bertsoak kantatzen dira (ikus letra ia “ofizial” batzuk), baina hauekin batera, hainbat egoerentzat moldatutako bat-bateko […]

Don Bosco gogoratuz…

On Boscori buruzko diapositibak ikusi ditugu DBH1en, hiru saioetan zehar, eta DBH3n, berriz, On Boscori buruzko filme interesgarria ikusi dugu,… Hitz jolasak ere burutu ditugu, Joanen bizitzaren komikiak aztertuz,… Benetan merezi du On Boscoren festa ospatzea eta bere bizitza eredua kontuan hartzea. Lan handia egin zuen gazte pobreen alde, heziketa eta lana eskainiz, Jesusengana hurbiltzen […]

Eguberriak

Eguberriak gerturatzen ari zaizkigu. Oporrak datoz eta horrek poz handia ematen digu. Gabonak egun bereziak dira, familiarekin egoteko, lagunekin ongi pasatzeko, opariak jaso eta emateko,… Floreagan saiatu gara abendualdian Eguberriaren zentzu erlijiosoa adierazten: Jesusen etorreraren ospakizuna, Jesusi bihotzean tokia egitea, berekiko adiskidetasuna handitzea, barkamena ospatzea, solidaritatea lantzea,… Eguberriei buruzko bertso edota ipuin bat idatzi ezazu.