Santa Ageda bezperako koplak

Gogoratzen al zarete Haur Hezkuntzan zeundetela nola atera zineten Santa Ageda bezperan koplak kantatzera?  Gure ohitura ederrenetako bat da, zalantzarik gabe, eta gure herrietako beste “eskeko” kantu eta ibilaldi askorekin bat egiten du.   Santa Ageda bezperan, Ageda martiriaren bizitzari buruzko bertsoak kantatzen dira (ikus letra ia “ofizial” batzuk), baina hauekin batera, hainbat egoerentzat moldatutako bat-bateko koplak kantatzea ere atsegina izan daiteke.

Floreagan kantari ateratzen gara azken urte hauetan: Haur Hezkuntzako umeak, kalez kale eta ikastetxean; DBH4ko gazteak, baserriz baserri, eta Gazteak eta Garapena taldeko gizon eta emakumeak, arratsaldean, kale eta tabernetan zehar (Hauek jasotzen duten diru Beningo kaleko umeen aldeko proiektura bidaltzen da).

Hona hemen zure aukera pare bat kopla asmatzeko eta idazteko (kontuan hartu 10/8/10/8 silabakoak asmatuko ditugula, bi errima edo oinekin). Ea, atera ezazu zure “koplari” kasta.

Iruzkinak

  1. Janire Aguirre, Aitor eta Maria olano dio

    Gaur gu gustura etorri gara
    gu zuek bisitatzera
    ohitura zaharren berri emanaz
    zuek pixkat alaitzera

    Zeinen gustora ibiltzen gara
    koplarik kopla kantari
    saiatuko naiz kopla ederrak
    gaur kantatzen guztieri

  2. Aitor León dio

    Santa Ageda, Ageda
    Iritsi da Santa Ageda
    Oihalarekin goaz kaletan
    Gaur Santa Ageda baita

    Kontu kantari, kaletan
    Diru pixka bat biltzeko
    Dirua izango da Beninentzat
    Fundamentoa jartzeko

  3. Aritz Zubizarreta eta Jon Zuloaga dio

    Arratsalde on denoi
    hementxe gatoz
    bebarrotik bebarroz
    dirua irabazteko asmoz
    diruik ez momentuz
    baino horretxen bille gatoz

  4. Uxue Zuazolazigorraga dio

    Gaur degu Santa Ageda
    Egun berezia gure artean
    kalera irten eta abesten
    pasatuko dugun biartean
    guztiak batera
    egoteko aukera.

  5. Jon Ayerdi dio

    Heldu da Santa Ageda
    denak gaude pozik
    salto ta korri denak
    gure plaza erditik

    Jendea inguruan
    salto ta kantari
    alaitasuna nahi dugu
    guk hemen ikusi

  6. Nora Uria Aramendi dio

    Santa ageda eguna degu
    ta irtengo gara kalera
    makila hartu ta kopla zaharrak
    aurten ere kantatzera

    Kalean jarriko dugu denok
    batera giro ederra
    Ondo pasatu eta nekatzean
    joango gara gu etxera.

  7. Daniel Soares dio

    Santa Ageda Egunean
    Denok Gaude Pozik
    Eskuak Bihotzean
    Oso Guztura Ta kanta

    Kaletik Goazenean
    Saltoka ta Kantari
    Jendea Botatzen Digun Dirua
    Gure poltxikora doa

  8. Koldo Alberdi eta Aritz Urdampilleta dio

    Azkoititik etorri gara
    taldean neska-mutilak
    Santa Ageda omenez hartuta
    soinuaz eta makilaz.
    Bat, bi hiru… Eup!!

    Heldu da Santa Ageda
    denak gaude pozik
    salto ta korri denak
    gure plaza erditik

  9. Malen Balenciaga dio

    Santa Ageda bezpera degu
    Goiza pasatzera gatoz
    Aterik ate joango gera
    Ondo pasatzeko asmoz

    Diru pixka bat lortuko dugu
    Gero zertxobait jateko
    Emaiguzue propina mesedez
    Eguna ondo bukatzeko

  10. Alex Sudupe dio

    Santa Ageda, Ageda
    hemen dugu bai eguna
    makila hartu, zapia jantzi
    goaz kalera abestera.

    Batzuk limosna eman digute
    besteak aldiz agurra
    ondo pasa dugu ta
    hori da benetan importa duna.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude