Inauteriak iristear ditugu. Garai berezia da. Badirudi mundu hankaz gora eta buruz behera jartzen dela, gauzak guztiz aldatzen direla.
Euskal Inauteriak naturari lotuta daude. Badirudi, negua aurrera doan heinean, eta udaberria ate-joka dugunean, lurra berriro esnatzen edota biziberritzen ari dela, … Horretarako jotzen dituzte ezkilak joaldunek, lurra esnarazteko. Bestalde, gure inauteriak zomorroekin lotuta omen daude, hots, intsektuekin, … Jakina da intsektu plaga bat izanez gero, janaria galtzeko arrisku handia egoten zela Erdi Aroan, eta, horretarako egiten zaizkie konjuruak zomorroei, eta buztan baten uxatzen dira eltxo eta mando-euliak, …
Zomorroa eta mozorroa, … Gu ez gara zomorroak, baina mozorroa janzten dugu. Zenbaitek dio inauterietan ez gara mozorrotzen, … urte osoan zehar gabiltzala mozorrotuta, eta inauterietan gure benetako nortasuna adierazten dugula “mozorroa” erabiliz, … ez dakit ba.
Azkoitian ospatuko ditugu Inauteriak. Eskoletako umeen desfilea, txarangak, gazteen eta helduen mozorro lehiaketak, … Adi Floreagako umeen jantziei, … Irakasle eta ama asko aritu dira prestaketa lanean, eta emaitza, eguraldia lagun, bikaina izatea espero dugu, beti bezala.
Orain, Inauterietako jaiak igaro direnean, zuk, zer moduz pasatu zenuen Inauterietan? Kontatuko al diguzu zein den zure gustuko mozorroa?
Mila esker.
Andrea Pozo dio
Nik nahiko ondo pasatu nuen inauterietan, gainera eguraldiak lagundu zuen, oso tenperatura ederra eduki baikenuen. Nik aurten Parisinas joan naiz eta hori esango nuke dela nire jantzirik gogokoena baina hala ere asko gustatzen zaizkit mozorro tradizionalak adibidez: sorgina, pailazo, printzesa…
Aitor Oteiza dio
Inauteriak:
Lau egun zoragarriko zubiaren ondoren, azkenik, pasa dira inauteriak. Hiru egun zoragarri izan dira umeen desfilean EGAN taldearen kontzertuaz gozatu genuen, larunbatean Alai Batzaren txapelketa ospetsua eta gauean festa itzela, mozorro original eta politekin. Nire iritziz, politena gau horretan herriko jendea ikustea eta giro onaz gozatu ahal izatea izan zen. Igandean ondoko herrira joan ginen, hau da, Azpeitira. Azpeitian sokamuturra zegoen eta oso ongi pasa genuen zezenari zegokion arriskupean, astelehenean izan ziren ihauteriak Azpeitian eta zoragarriak izan ziren. Asteartea izan zen guztietan egunik eskasena, Azpeitian sokamuturra zegoen arren, jendearen aurpegian antzematen zen zetorren eguneko gogo falta.
Aurtengo inauteriak oso politak izan dira, ez dira izan Tolosakoak bezain onak, ez Latzekoak bezain tradizionalak, baina bai herrikoiak eta interesgarriak. Espero dut hurrengo urteetan askoz ere hobeak izatea inauteriak hori bai ez da erraza izango!
Gaizka Perez dio
Oso egun zoragarriak izan dira lau egun hauek. Gainera kalean zehar jende asko eta asko ibili dira mozorrotuta. Batzuk txakurrez, katuez, spidermanez… Beti pasatzen dugu ondo inauterietan, batez ere kalean egon den giroarekin. Azpeitian ere oso giro ona egon da batez ere astelehenean eta asteartean, sokamuturra ikustera jende asko joan delako eta hori oso datu ona da. Azkoitian ere oso giro ona egon da lehenago aipatu dugun bezala eta ostiralean Floreagako umeak irten ziren eta Azkoitia osoan zehar ibili ziren. Nik uste dut inauteriak familia osoarekin pasa behar direla eta ahal duzun mozorro onenarekin.
Malen Balenciaga dio
Niri asko gustatzen zaizkit inauteriak, baina luzeagoak izatea nahiko nuke. Aurten eguraldi ona egin du eta oso ondo pasatu dut. Mozorro bat baino gahiago gustatzen zaizkit, baina aurten zientifikoz mozorrotu gara ni eta nire lagunak
Miren Etxezarreta dio
Aurtengo inauterietan primeran pasatu dut. Gauetan hotz egin duen arren, egunez eguraldi zoragarria egin digu. Jantzia ere pare-parekoa izan da, erosoa, desberdina, barregarria…Hala ere, ikusi ditut gehiago gustatu zaizkidan jantziak.
Joseba Gonzalez dio
Nik aurten inauteriak beste edozein urtetan baino hobeto igaro ditut. Alde batetik, oporrak izan direlako eta oso ondo pasatu dudalako. Koadrilako gehienak ehiztari joan gara eta beste batzuek mimo. Bikain pasatu dugu piskat tontoarena egiten gure eskopetekin…
Oihane Ucin Iriarte dio
Nik oso ondo pasatu dut karnabaletan. Zientifikoz mozorrotu naiz, peluka txuri batekin. Oso mozorro barregarria iruditu zitzaidan. Ggauean juerga ederra egon zen, eta oso ondo pasatu nuen. Inauteriak urtean gehiagotan izatea nahiko nuke.
Maria Arambarri Arregui dio
2011. urteko inauterietan, egia esan, oso ondo pasa dut lagunekin. Ostiralean, Floreagako umeekin irten nintzen, ohiko desfilean parte hartzen. Larunbatean lagunekin irten nintzen Paristar neskaz irten ginen, eta ederki pasa genuen gauean, plazan dantzan. Igande, astelehen eta asteartean erlaxatzeko denbora hartu nuen, lagunekin kalean egoten. Bai dela egia Azkoitiko inauteriak ez direla, adibidez, Tolosakoak bezalakoak, baina azkoitiarrok gustuko ditugu ohiko inauteri sinple eta dibertigarriak.
Nire mozorrorik gogokoenak ohikoak ez direnak dira; hau da, apartekoak. Horietako bat? Orain dela gutxi ikusi nuena telebistan: “Alicia en el país de las maravillas” filmeko Erregina Gorriaz!
Aitor Andreu dio
Inauteriak edozein pertsona pozten duen hitza da. Inauterietan normalean egin ezin ditzakegun gauzak egin ditzakegu eta egun hauetan lotsa galdu eta oso ondo pasatzeko prest gaude bai gazteak, bai umeak, bai helduak eta baita pertsona zahartuak ere.
2011. urteko inauterietan jendeak oso mozorro dibertigarriak erabili ditu ni neu ume txikiz joan naiz. Aurtengo inauteriak larunbatean hasi dira eta asteartea arte iraun dute. Egun hauetan, oso ondo pasatu dut, izan ere, dantza eta dantza ibili naiz eta aitortu beharra dago parranda pixkat ere egin dudala. Lagunekin eta familiarekin ere denbora asko pasatu dut eta hauekin ere oso ondo pasatu dut.
Nire mozorrorik gogokoena teletubbi izeneko marrazki bizidunena da.
June Etxaniz dio
Inauteriak, gehien gustatzen zaizkidan festak dira. Oso ondo pasatu dut eta eguraldi aparta egin du. Ostiralean, umeei laguntzen, desfilean irten nuen eta mexikanaz mozorrotu nintzen. Larunbatean berriz, lagunekin zientifikoz. Mozorroak asko gustatu zitzaizkidan baina, gehiago gustatzen zaizkidan mozorroak ere badaude. Adibidez; kolegial, pailazo…
Maite Arruabarrena dio
Nik oso oso oso ongi pasatu nuen ihauterietan. Ostiralean ume txikiz mozorrotu ginen eta larunbatean berriz mimoz . Larunbata gauean koadrilakoak afaria egin genuen, oso dibertigarria izan zen eta gauean plazara joan ginen dantzatzera. Astelehenean Azpeitiko desfilean irten genuen.
Nire mozorrorik gustokoena Goofy-rena izan zen.
María Sánchez dio
Inauteriak dira urte osoko festarik onenak! Jendea edozer gauzaz joaten da jantzita, eta jantzi batzuk oso arraroak dira. Nik eta nire lagunak bota genituen parreak!! Oso ondo pasatu nuen eta datorren urtera arte itxaroteak balio du. Gainera badakit zertaz joango naizen datorren urtean…
Enara Beitia dio
Nik oso ongi pasa dut karnabaletan. Mimoz jantzita. Niri mozorro asko gustatu zitzaizkidan, baina gehienbat mimo jantzia eta baita asko ikusten ez diren mozorroak ere. Jende asko zegoen mozorrotuta; hainbat eta hainbat mozorro ikusi genituen oso ongi pasa genuen. Gauenan gainera Suharrira joan ginen afaltzera eta izugarrizko giroa egon zen kalean, gero plazara joan eta dantza pixka bat egin genuen. IZUGARRI ONDO PASA NUEN!!!!
Julen Aramendi dio
Nik oso ondo pasatu nuen inauterietan. Mimoz mozorrotu ginen. Alai Batzako festara joan ginen eta banakako txapelketa nire lagun batek irabazi zuen: gigantez joan zen eta asko gustatu zitzaidan bere mozorroa. Baita ere asko gustatu zitzaidan nire lagun baten mozorroa, pasapalabra-ko roskoiz mozorrotuta joan zen. Kalean ikusi nituen mozorroetatik ederrenetakoak hauek izan ziren: tribuko pertsonez, bailarinez …
Maialen Arzalluz dio
Nik oso oso oso ongi pasatu nuen, ni eta nire lagunak mimoz joan ginen larunbata arratsaldean eta gauean ere bai. Gauean afaria egin genuen. Suharri pizzerian eskatu pizzak eta kanpoan afaldu genuen. Gero jendea kantatzen hasi zen eta izugarrizko lotsa egin zuten. Ni eta Miren atzetik joan ginen, ez egiteko horrenbesteko lotsa. Plazara heldu eta pixka bat egon ondoren, musika hasi zen eta denok dantzan aritu ginen. Dantzan denbora asko ibili eta gero etxera joan ginen.
Nire mozorrorik gustokoena Plutorena izan zen.
Miren Murua dio
Inauteriak Azkoitian oso onak izaten dira. Oso mozorro bitxiak egoten dira.
Umeen desfilea ere oso polita izaten da.
Yosu Carmona dio
Ez nituen lagunak ikusi eta etxera joen nintzen. Niri rugbyko jokatzaile jantzia gustatzen zait.
David Mora Gil dio
Inauteriak urtero izaten dira herri edo hiri gehienetan eta jende gehiena jantzita joaten da. Jantzirik onenak irabazten du.
Andoni Exposito dio
Ondo. Etxean pasatu nittun. Niri igoal zait ze mozorro, gehienak onak dira
Leire Beristain dio
Nik inauteriak oso ongi pasatu nituen, nire lagunak guztiak batera jantzi ginen gainera. Argazki asko atera genituen batera eta egun batean Iñakik ere argazkia atera zigun. 27 pertsona agertzen gara argazkian eta oso polita gelditu zen. Oso ongi pasatu dut; gau batean gainera guztiok batera jatera joan ginen. Aurtengo inauteriak bikainak izan dira!!
Niri gustatzen zaizkidan mozorroak : mimoz, ume txikiz, mini… dira, askoz gehiago dira baina ez ditut guztiak esango…
Joakin Ferreira dio
Inauterietan oso ondo pasatzen da. Gu mimoz jantzi ginen. Oso jantzi polita. Txarrena aurpegia txuriz marraztu behar zela. Espero dut inauteriak urte gehiagotan gozatzea.
Jone Rodriguez dio
Inauteriak aurten oso ondo pasatu ditut, ostiralean eta larunbatean, lagunekin gelditu eta astelehenean, familiarekin Azpeitira.
Ander Etxeberria dio
Nik inauterietan oso ondo pasatu nuen, asko gustatzen baitzaizkit.
Mimoz mozorrotu ginen lehiaketa danetarako aurpegia txuriz pintatuta eta praka beltz batzuekin.
Ez da nire mozorrorik gogokoena, ez zitzaidan asko gustatu, baina ez zen oso zatarra ere.
Ivan Castro dio
Nik oso egun onak pasatu nituen lagunekin eta koadrilan kalera irteten mozorrotuta. Oso ongi pasatu nituen egunak, parre asko egin nuelako kuadrilan eta oso azkar pasatu ziren.
Kuadrilan afari bategin genuen pizzak, hamburguesak, bokadiloak etab. jan genituen nire ustez munduko afaririk onena izan zen, nik ia ez nuelako afaldu, ze hainbeste parre egin nuen airez bete eta segituan bete nintzala. Eta gero plazara joan ginan mimoz jantzita, baina ostiralean ni ez nintzan mimoz joan Elkargunera, nik erraldoi bat eraman nuen nik eta nire osabak egindakoa eta bakarkako saria irabazi egin nuen. Hurrengo egunean Alaibatzan ere irabazi egin nuen zorte handia eduki nuen eta etxean utzi nuen trajea mimoz disfrazatu eta afarira joan nintzan eta plazan argazki bat atera ziguten eta ongi pasatu genuen barrez lehertzen.
Nik espero dut laister iristea berriro ere inauteriak.
Aitor León dio
Nik ez dut gogoko mozorrotzea, baina hala ere, gogoko dut egoten den giroa. Lagunekin irten nintzen larunbat gauean, eta oso ondo pasatu nuen. Herriko plazan egon ginen, eta han giro aparta zegoen, musika, jendea dantzan, zure lagunak,… plan ezinhobea. Gainera lau egun jai eduki genuen, eta hori izan zen onena.
Arkaitz Lazaro dio
Niri asko gustatzen zaizkit inauteriak eta aurten lagunak desberdin mozorrotu gara batzuk hippis, monjaz, neskaz eta ni berriz arabiarrez.
Floreagara etorri ginen baina segituan aspertuta kalera joan ginen, baina gaua ez zen aspergarria izan, jende asko zegoelako kalean, baina pixka bat hotz zegoen, nahiz eta arratsaldean eguraldi bikaina egon
Alex Sudupe dio
Niri asko gustatzen zaizkit inauteriak, baina inauteriak oso azkar pasatsen dira. Aurten gure herrian eguraldi ona egin du eta guk oso ondo pasatu dugu. Niri hainbat mozorro gustatzen zaizkit, baina aurten ni eta nire lagun bat hippie mozorrotu ginen.
Iban Arregi Zubizarreta dio
Nik nahiko ondo igaro dut.
Nire gustuko disfrazak asko dira.
Jon Guerrero dio
Nik inauterietan zoragarri pasa nuen. Lehenengo egunean, hau da, ostiralean, zoragarri pasatu genuen umeen desfilea ikusten eta Egan taldearen kantuak entzuten. Larunbatean zen egun bereziena, gauean mozorro bat aukeratu eta plazan egon ginen dantzan. Beste bi egunak Azpeitian pasa genituen igandean, soka muturrean eta astelehenean, gauean mozorrotuta. Azkenekoz asteartean deskantsatu egin genuen
Jon Ayerdi dio
Inauteriak oso jai onak dira, mozorrotu egiten zara eta ondo pasatzen duzu gainera lau egunetan eguraldia primerakoa izan da… Floagako umeen desfilea oso polita izan zen. PRIMERAN PASA DUT
Lander Ocio dio
Ondo pasatu nuen, bagabundo denak begiratzen dizutelako.
daniel horrillo dio
Aurtengo inauteriak oso onak izan dira, sokamuturrean Azpeittin eta honelakoetan.
Aritz Zubizarreta dio
Nik nere lagunekin pasa nuen eta lehengusuekin. Nire mozorrorik onena Ninena da.
Daniel Soares dio
Inauteriak gustuko dudan festa zoragarriena da. Atseden hartzeko ordua da lau egun hauekin, lagunekin egotea eta mozorroak eramatea, adibidez: sorgina, pailazoa, neska, mutil eta hippy. Ni eta nere lagunak ez ginen mozorrotu.
Khadija Hajji dio
Inauteriak asko gustatu zitzaizkidan eta gehien gustatu zaizkidan mozorroak: presa, kolegiala, pailazo, doraimon, ume txiki…
Ane Larrañaga dio
Aurtengo ihauteriak primerakoak izan dira, ezin hobeagoak. Hasieran, txikiekin desfilean irten nuen eta oso ondo pasatu nuen. Gero kolegialez jantzi nintzen eta Egan-en nahikoa dantzatu genuen. Hurrengo egunean, Alaibatzako ihauteri festara joan ginen, eta asko aprobetxatu genituen ihauteriak. Zientifikoz mozorrotuta joan ginen, bata txuri batekin. Eta azkenik, gauean irten ginen eta dantza asko egin genuen. Eguraldiak ere asko lagundu zuen, eguraldi ona izanda asko laguntzen baitu. Nire mozorro gustukoena Minnie da.
AINHOA CONDE dio
2011ko inauteriak pasa dira dagoenekoz, oso ondo joan dira. Lagun artean igarotako momentu guztiak zoragarriak izan dira. Ostiral arratsaldean ume txikiekin irten nuen Azkoitian urtero egin ohi den desfile polit eta alaian, mexikano mozorrotu nintzen, bigote eta guzti, eta gero han ibili ginen lagun guztiak gira eta buelta dantzan EGAN taldeak eskaini zigun musikaz gozatzen, gauean beste mozorro bat jantzi eta han joan nitzen hippiez mozorroturik polikiroldegian zegoen “festara”. Larunbat arratsaldean Alai Batzara joan ginen zientifikoz mozorroturik, mozorro barregarria iruditu zitzaidan baina generaman peluka ez zen batere erosoa, gauean oso ondo pasa nuen. Hurrengo egunetan Azpeitira joan ginen han ere ondo pasa genuen.
Noemi Etxeberria dio
Nik oso ongi pasatu nuen inauterietan, gainera lau egun edukitzen ditugu ongi disfrutatzeko eta lagunekin kaletik ibiltzeko, baina azkenengo eguna inork ez du nahi izaten pasatzea, eskolara joan behar baitugu hurrengo egunean.
Mozorro ugari ibiltzen dira kaleetan, pailazo, mimo, neska, pipa…, batzuk besteak baino politagoak, gu aurten zientifikoz jantzi gara.
Erik Cabezas dio
Aurtengo inauteriak bukatu dira dagoeneko. O so onak izan dira aurtengo inauteriak: ostiralen Elkarguneko mozorro lehiaketa izan zen. Larunbatean gauean juerga itzela gouzeko 5tak arte. Gau zoragarria izan zen lagunekin festan. Igandean arrratsaldean alboko herrira joan ginen zezena baitzegoen.
Eta astelehen gauean juerga izugarria egon zen Azpeitian, itzela izugarria.
Agur eta ondo segi
Nahir Herencia dio
Nik oso ondo pasatu ditut inauteri hauek; ahaztezinak izan ziren. Gustuko mozorroak dira: presa, kolegiala, pailazoz,… Oporrak gutxi izan dira.
Maria Seco dio
Aurtengo ihauteriak nahiko onak izan dira, gainera egin duen eguraldi zoragarri honekin. Aurten mozorro on asko ikusi eta gustatu zaizkit, ohikoenak ere ikusi ditut baina inoiz ikusi ez ditudanak ere ikusi ditut. Arratsaldean Floreagako umeekin irten genuen eta gozatu genuen. Eta gero zapato gauean gure edadeko jendearekin giro oso ona egon zen.
Maria Olano dio
Niri inauteriak asko guztatzen zaizkit. Oso ondo pasatu nuen inauterietan eta eguraldi oso ona eguten zuen. Ostiral arratsaldean ume txikiei laguntzen irten ginen eta larunbatean alai batzara joan ginen zientifikoz mozorrotuta.
Nire gustuko mozorroa? Kolegial, pailazo, sorgin, zonbi,…
Nora Uria dio
Inauteri bikainak izan dira aurtengoak. Larunbatean ezin izan nintzen Alaibatzako festara joan, ezta gauean parrandara irten ere, igeriketa izan bainuen, baina hala ere, astelehenean eta igandean oso ondo aprobetxaturik utzi nituen inauteriak. Asteartean ordea, tristura izugarria izan nuen, berriz ere eskolara joan behar izan baigenuen.
Janire Aguirre dio
Inauterietan jendeak oso ondo igarotzen du, nik bezala baina ala ere oso motzak egin zaizkit, luzeagoak izan beharko lukete. Niri denak gustatu zitzaizkidan, ezin dut bat aukeratu, denak oso politak zirelako.
Suleima Perez dio
Inauteriak oso egun zoragarriak izan dira niretzat, gainera aurten ume txikiekin atera gara batzuk eta oso ondo pasatu dugu. Oso eguraldi ona atera zitzaigun eta jende asko ibili da kalean zehar mozorrotuta, batzuk katuz, txakurrez, pailazoz, kolegialez… eta oso mozorro dibertigarriak izan dira umeentzak, asko dibertitu direlako. Oso giro ona egun da Azkoitian, eta Azpeitian ere oso giro ona egon da kalean, jende asko egon da kalean mozorrotuta eta sokamuturra ikustera jende asko joan delako ikustera.
Enara Piris dio
Nik oso ondo pasatu dut 2011ko ihauterietan. Aurten mimoz mozorrotu gara, baina lehiaketak ez irabazi arren, ihauteri ahaztezinak izan dira niretzat eta nire lagunentzat. Gainera eguraldi ona izan dugu.
Ane Arambarri dio
Oso ondo pasatu genuen. Koadrilakoekin egin genituen gauzak oso dibertigarriak izan ziren.
Gauean koadrilakoak Elkarguneak antolatutako diskoteka batera joan ginen eta… bukaeran ez nuen hain ondo pasatu. Nire mozorro gustokoena mimo da. Koadrila osoa jantzi ginen mimoz.
Joakin Isuskiza dio
Lau egun zoragarriko zubiaren ondoren, azkenik, pasa dira inauteriak. Hiru egun zoragarri izan dira umeen desfilean EGAN taldearen kontzertuaz gozatu genuen, larunbatean Alai Batzaren txapelketa ospetsua eta gauean festa itzela, mozorro original eta politekin
Judith Goenaga dio
Nik oso ondo pasa dut inauterietan, gainera eguraldi ona egon zen Azkoitian. Niri gehien gustatzen zaidan mozorroa mimoz da.
Janire Astigarraga dio
inauteriak pilo bat gustatzen zaizkit. Eguraldi ona egin zuen baina gauetan hotz samar. Ostiralean ume txikiz jantzi ginen eta larunbatean mimoz.
Oihane Camarón dio
Inauterietan, oso ondo pasatu nuen nere koadrilarekin eta ostiralean elkargunera joan ginen, asko dibertitu ginen eta nere mozorro gustukoenak hauek dira: mimo, kolegial, ume txiki, sherlock holmes eta abar
Elena Arrizabalaga dio
Nik oso ondo pasatu nuen. Gauza dibertigarri asko egin genituen. Goizean, arratsaldean eta gauean lagunekin mimoz jantzita irteten genuen eta dantza pilo bat egin genuen. Eta niri gehien gustatu zitzaidan mozorroa gurea izan zen.
Iñigo Orbegozo dio
Oso egun zoragarriak dira inauteriak. Ni lagunekin mimo joan nintzen eta oso ondo pasatu genuen. Alai Batzara etorri ginen eta oso ondo pasatu genuen jolasetan. Argazkian oso mozorro harrigarriak daude. Aurtengo inauteriak zoragarriak izan dira.
Mireia Gartzia dio
Oso ongi pasatu dut.
Niri gehien gustazten zaizkidan disfrazak hauek dira:
Sherloc Holmes, pinguino, katu eta mimo
Nagore Corrales dio
Oso ondo pasatu genuen… guk beti ondo pasatzen dugu. Gu mimoz eta ume txikiz irten ginen. Niri karnabalak asako gustatzen zaizkit: lagunekin irten …
Kontzertuak egon ziren eta dantza, abestu eta …
Adrian Valor Moto dio
Nik oso oso ondo pasatu dut aurtengo inauterietan. Koadrillla osoa mimoz jantzi gara. Ostiralean festa batera joan ginen eta zapato gauean plazara EGAN grupoa ikustera.
Maite Acedo dio
Oso ondo pasatu nuen inauterietan. Ahaztezinak izango dira. Mozorro ederrak ikusi nituen kaletik. Adibidez gu mimoz joan ginen.
Guillermo Ceballos dio
Nik inauteriak oso ondo igaro ditut eta pentsatzen dut kolore askotako festak direla eta ondo pasatzeko dira, mozorro asko ikusi ditut : mimo, pailazo, sherlock holmes…..
Oso dibertigarriak dira, gainera, Eganeko kantuak dantzatu eta kantatu egin genituen,… ikaragarria izan zen .
Jon Eceiza dio
Nik ederki pasatu nuen eskiatzen lagun batzuekin, Ander eta beste batzuekin. Ederki ibili nintzen aitarekin eskiatzen.
Elias Eljamay dio
Nola ez ba ! Zoragarri pasatu ditut Azkoitiko inauteriak. Aurten nire ustez gehiago animatu naiz gauzak egiten aurtengo inauterietan.
Ylenia Martinez dio
Inauteri hauek oso ederrak eta dibertigarriak izan dira, txarrena azkarregi pasatu direla, dantza asko egin dugu eta kaleetatik mozorro dibertigarri ugari ikusi genituen. Ea hurrengo urtean berdinak ala hobeagoak izaten ditugun. Gainera aurtengo inauterietan eguraldi ona izan dugu zorte onez .
Ane Orbegozo dio
Aurtengo inauteriak izugarriak izan dira, oso ondo pasatu dugu kaleko desfilean, gauetan, festetan… Mimoz eta ume txikiz jantzita oso dibertigarriak egiten ziren aurtengo inauteriak eta dantza eta kantuez alaiagoak!
Olatz Iriondo dio
Nik aurtengo inauterietan oso ongi pasatu nuen kalean, plazan dantzan… eta gainera eguraldi aparta egin zuen. Gu ume txikiz eta mimoz jantzita irten ginen gure koadrila osoa, disfraz polit gehiago ere ikusi nituen: postariak, buruhandiak…
Ainhoa Arambarri dio
Ba latz. Jaja. Nire lagunekin egon nintzen eta baita ere beste lagun batzuekin… enfin…
Gu Sherlock Holmesez joan ginen eta oso polita zen trajea. Beste traje batzuk ere bazeuden oso politak zirenak
Mireia Olariaga dio
Inauterietan oso ongi pasatu nuen. Oso festa politak izan ziren. Azkoitin larunbatean egon zen festa eta igande arratsaldean sokamuturrera joan ginen Azpeitira.
Nire mozorro gustukoena Sherlock Holmes izan zen. Nahiz eta ni beraien maskotaz joan!
Elena Zubizarreta dio
Zoragarriak izan ziren lau egun horiek. Larunbata arratsaldean ez ginen mozorrotu baina gauean bai, 22 pertsona Sherlock Holmes mozorroarekin. EGAN taldeaz gozatu genuen eta gauean oso ondo pasatu genuen hainbat parre egin ondoren. Jai arratsaldean Azpeitira joan ginen zezena ikustera.
Astelehen gauean Azpeitira joan ginen eta talderik ikusi ez genuen arren oso ondo pasatu genun, gauaz gozatu genuen.
Maite Lizarazu dio
Inauteri bikainak izan dira aurtengoak. Larunbatean Azkoitin, igandean eta astelehenan berriz, Azpeitin. Oso giro ona egon da bietan, baina beti izaten dira Azpeitiko inauteriak Azkoitikoak baino hobegoak, jende gehiago joaten delako. Mozorro desberdin eta original asko egon dira. Nire lagunak eta ni Sherloch Holmesez mozorrotu gara.
Itxaro Iraeta dio
Aurtengo inauteriak niretzako oso onak izan dira, oso ondo pasatu dut, lagunekin kalean, etxekoekin…
Gainera denok batera ibili eta mozorrotu ginen Sherlock Holmesez.
Kalean, oso mozorro politak ikusi genituen.
Aurtengo inauteriak oso onak izan dira.
Sara Rodríguez dio
Inauteriak oso ongi pasatu ditut nire familia eta lagunekin. Urtero egun horien zain egoten gara, guretzako zerbait dibertigarria izaten delako beste pertsona batez mozorrotzea. Zu ez zaren beste norbait izan daitekelako.
Aurten Sherlock Holmesez mozorrotu gara, hori izan da mozorrorik onena.
Julen Plazaola dio
2011ko inauteriak niretzako onenak izan dira.
Oso ondo pasatu dut lagunekin kalean, gainera ekintza asko egin ditugu denok batera. Ni bob esponjaz mozorrotu naiz eta oso gustura ibili nintzen.
Kalean nire mozorro berdinak ere ikusi nituen, baita beste antzeko batzuk ere.
Beste mozorro polit batzuk ere ikusi ditut.
Uxue Zuazolazigorraga dio
Aurtengo inauterietan oso ongi pasatu nuen. Eguraldi ona egin digu eta horrek asko lagundu digula iruditu zait, ez baitu euririk egin. Hortaz aparte, oso ondo pasatu nuen jendeak egin dituen mozorro desberdinak ikusten.
Leire Elorza dio
Nik oso ondo pasa dut inauteri hauetan. Lagunekin pasatu ditut eta ahaztezinak izan dira.
Nik jantzi ditudan mozorro guztietatik aurtengoa izan dut gogokoen, Sherlock Holmes-ena.
Mikel Lizarralde dio
Nik gogo handia izaten dut beti inauteriak iristeko, oso egun ederrak izaten direlako, oso ondo pasatzen da egun horietan beste era batera jantzi eta lagunekin.
Daukan onena eskolan jai izaten dugula, eta inauterietan besteek zugandik barre egiten dute eta zuk beraiengatik; hori dela eta egun horiek gozatzeko dira.
Badakit jadanik pasa zirela inauteriak baina ni hurrengo urtekoak iristeko gogoz nago eta espero dut aurtengoak bezain onak izatea gutxienik. Hasi zaitezte pentsatzen nola mozorrotu, nik eztakit eta. Agur
Xabier Soraluze dio
Beno ba inauteriak oso ondo pasa genituen lagun artean, oso ondo pasatu genuen.
Ni eskoziarrez eta monjaz jantzi nintzen.
Cecilia Madrid dio
Inauterietan nik oso ondo pasatu nuen nire lagunekin, asko disfrutatu genuen batera, batez ere Azkoitian eta Azpeitian, juergatan. Koadrila osoa Sherlock Holms-ez joan ginen, bat txakurrez eta beste bat Bob Belaki Galtza Laukiz joan zen.
Ez dut gehien gustatzen zaidan mozorro bakarra, denak dira politak.
Oihana Uria dio
Inauteriak oso ondo pasatu nituen. Nire mozorrorik gustukoena Sherlock Holmes da; koadrilla osoa hortaz mozorrotuta joan ginen.
Xuban Aranbarri dio
Inauteriak mozorrotzeko eta ondo pasatzeko dira, lagunekin! Aurtengo inauteariak osondo joan dira eta hurrengo urtekoak hobeak izango dira.
Azul Ayuso dio
Este año pasé muy bien los carnavales, en el desfile de los niños, en los concursos que hacen en el pueblo, y en Alai Batza. Pero me hubiera gustado que fueran días más días de fiesta, para disfrutar más…
Mis amigas y yo nos disfrazamos de Sherlock Holmes; pero no tengo un disfraz preferido, asi que el año que viene decidiremos de qué nos disfrazamos.