Maria Laguntzailea

Maria Laguntzailearen festa urteko politenetakoa da, eta maiatzaren 24a segituan iritsiko da… Horregatik Mariarenganako debozioari buruzko hausnarketa proposatzen dizut, hots, Mariak gure eta zure kristautasunean izan dezakeen postua zein den azter dezazula.
Maria Jesusen ama izan zen, Jaungoikoaren ama. Baina Mariak ere fedea ikasi behar izan zuen, … Jesusen ondoan egon zen, bere bizitzan zehar, eta baita gurutzearen ondoan ere,… Eta Jesusen heriotzaren ondoren, apostoluekin batera egoten zen, otoitzean, … Espiritu Santuaren etorreran, Mendekoste festan, Maria apostoluekin bilduta ikusten dugu, elizari hasiera emanez.  Jesus gurutzean zegoenean, Joan apostoluari esan zion: “Horra hor zure ama!” eta Mariari esan zion: “Horra hor zure semea!”. Beraz Jesusek berak eman zigun Maria amatzat, zeruko amatzat, bigarren amatzat,…
Don Boscok debozio edo maitasun handia zion Mariari. Esaten zuen Mariak beti lagundu ziola bere bizitza osoan gaztetxo behartsuen alde egiten, eta milagroak ere egin zituela,… Don Boscok Maria Laguntzailearen izenean eliza bikaina eraiki zuen Torinon.
Gure eguneroko kristau bizitzan, Mariak ba al du eraginik? Erantzuna norberak dauka. Dena den, garrantzitsua iruditzen Ama Birjinarenganako maitasuna, noizean behin “Agur Maria” otoitz egitea,… Gainera, badakizu Maria gure laguntzailea dugula. Noski, guk ez badugu ikasgai bat estudiatzen, Mariak ez du gure ordez azterketa bat gaindituko, … baina, zergatik ez eskatu Mariari bere laguntza, gauzak asko kostatzen zaizkigunean, ikastea gogorra egiten zaigunean, dirudienez gauza guztiak aldrebes ateratzen zaizkigunean?  Ohitura ederra izango litzateke gauero, etxean, gelan, Ama Birjinaren irudi txiki baten aurrean otoitz pixka bat egitea:  egunari errepaso bat ematea, Ama Birjinari eskerrak ematea, laguntza eskatzea, gure familiakoen alde otoitz egitea,… Zer iruditzen zaizu?
Hona hemen gaurko lana : Idatz ezazu Mariari buruzko poema, istorio, ipuin, iruzkin edo otoitz labur bat, zure hitzekin,…  Zuen ekarpen batzuk publikatuko dira hemen.

Iruzkinak

  1. Aritz Zubizarreta eta Iban Arregi A. dio

    Kaixo ama Maria
    beti edukiko zaitugu gure bihotzean
    etor zaitez behar dugunean
    eta lagundu mundu guztiko pertsonei.

  2. Ariane Aldalur dio

    Maria auxiliadoraren festa ederra izaten da.
    Denok jolasak egiten ditugu eta oso ondo pasatzen dugu. Jolasean aritzea ondo dago egun berezia baita kristauontzat.
    Mariak guregatik gauza asko egin ditu, beraz, guk egun honekin eskertzen diogu.

  3. Noemi Etxeberria dio

    Maria oso emakume zintzoa zen, hori esaten zuen jendeak. Guztiek maitasuna zioten berari. eta eredu bat da guretzat.

  4. Ane Larrañaga dio

    Maria Laguntzailea da gure ama, guztian laguntzen diguna eta beti egongo da gure bihotzetan. Beti pentsatzen dugu eta noizean behin egiten dugu otoitz bat bere alde. Jesusen ama da eta asko maite zuen. Asko maiteko dugu beti eta saiatuko gara asko otoitz egiten. Orain gainera, Maria Laguntzailearen festa dator eta bere meza izango dugu eta jokoetan asko parte hartuko dugu.

  5. Cecilia Madrid dio

    Maria, batzuentzat Jesus bezain garrantzitsua da bigarren amatzat hartzen dutelako. Egunoero otoitz egiten diote, eta nire ustez ohitura polita da egunean zehar zer egin duzun ondo eta zer ez gogoratzen duzulako. Baina baita ez dago otoitz egin beharrik eskerrak emateko eta adierazteko zein inportantea den zure bizitzan.

  6. Mikel Lizarralde dio

    Txiki-txikitatik izan dut gustuko festa hau batiz bat ikastetxean egiten ditugun jolas eta gauza dibertigarri guztiengatik. Niri ikastetxean beti esan didate bera dela kristau denen ikur nagusia bera baita, berak sortu baitzuen Jesukristo, eta bera babestu zuen bere bizi osoan zehar bera gabe ezingo zuen Jesusek inolaz ere egin zuena egin horregaitik kristauentzat izugarrizko garrantzia dauka. Maria kristauentzat beren bigarren ama da, beti babesten baitiztute.
    Bueno horrelaxe ongi pasa dezazuela Maria Birjiniaren eguna.

  7. Elena Zubizarreta dio

    Maria Jesusen ama izan zen. Asko lagundu zuen bere izenak dioen moduan. Gure eskolan oso ezaguna da eta bere eguna txiki txikitatik ospatzen dugu. Gure eskolan berari buruzku kanta bat ere badugu. Kristauentzat Maria beraien bigarren ama da.

  8. Itxaro Iraeta dio

    Niri honako testu hau oso interesgarria iruditu zait, batez ere ikasgai baterako ez badugu ikasten ez duela Mariak gure ordez gaindutako.
    Gainera, batzuek oso garrantzi handia ematen dio honako gai honi! Adibidez, kristauentzat Maria bigarrengo ama bat balitz bezela izaten da!
    Guk aste honetan hainbat jolas egiten ditugu ikastetxea, saskibaloi, futbol, pilota txapelketak!

  9. Ane Martinez dio

    Maria Laguntzailea oso garrantzitsua izan da gure bizitzan, asko lagundu baitu gure mundua hobetzen. Gainera, guk, goizero egiten diogu otoitz eta, nire ustez, hori ohitura polita da, bera baita askotan laguntzen diguna eta berari otoitz egitea eskerrak emateko era bat dela uste dut. Jende askok Maria beraien bigarren ama bezala hartzen dute, beraz, jendearentzat oso garrantzitsua da. Nik uste dut, maiatzaren 24a beraren ohorez ospatzea ondo dagoela.

  10. Lorea Resa Quintana dio

    Maria, Maria
    zu zara nire bizia
    eta zuk ematen didazu
    poza eta irria
    zurekin seguru eta alai
    zu gabe ez dut bizi nahi

  11. Alazne Moreno eta Lierni Arrieta dio

    Maria Laguntzailea oso pertsona garrantsitsua izan zen, horregatik ospatzen da egun hori Maiatzaren 24ean urtero.
    Maria Laguntzailea Jesusen ama izan zen. Bera egon zen Jesusen ondoan momentu onenetan eta baita ere txarrenetan, hau da, gurutzean. Gainera, bera izan zen gero aposoluekin egon zena Mendekoste egunerarte otoitzean.
    Egun honetan Jesusengatik eta jendeagatik egin zuen lan guztia eskertu nahi diogu. Horretarako otoitz egiten dugu.
    Maria Laguntzailearen eguna parrez eta denbora guztiaz alai pasatu nahi dugu kristauontzat oso egun berezia baita, Jesus amaren eguna da eta beste alde batetik kristau guztion ama ere bada, beraz, ondo ospa ezazue egun hau eta ongi pasatu, guretzat behintzat oso egun garrantzitsua da.

  12. Aroa Murillo eta Ainhoa Iturbe dio

    Maria Laguntzailea Jesusen ama izan zen eta, beregatik ez balitz izan, ez zen gure erlijioan sortuko. Horregatik jende askok eskerrak ematen dizkio Mariari horrelako pertsona bat ekartzeagatik mundura.

  13. Estanis Eizaguirre dio

    Behin bazen artzain bat median noraezean zebilena lanbro handia zen egun batean, eta maria laguntzaileari otoitz egin ziona esanez etxera joateko bidea aurkitzen laguntzeko, halako batean lanbroa desagertzen hasi zen eta bere etxera itzultzeko bidea aurkitu zuen. Handik aurrera egunero otoitz egitea erabaki zuen estualdi horretatik irteten lagundu ziola eskertzeko.

  14. Maria Arambarri Arregui dio

    Maria Jesusen ama eta laguntzailea izan zen. Irakurri nuen bera izan zela betidanik sinetsi zuela Jesusek predikatzen zuen orain hain ezaguna dugun erlijio hau. Niri, egia esan, Maria Laguntzaileak ez dit asko laguntzen. Gaztelaniaz esaten da: “la suerte se la hace uno mismo”. Esaera honetan sinesten dut. Azkenik, esan nahi nuke niri laguntzailea ez izan arren, beste batzuentzat izan dela: Don Bosco, adibidez.

  15. Amaia Illarramendi dio

    Maiatzaren 24a iristen ari da eta laster izango dugu Maria Laguntzailearen festa, nire ustez ere politenetarikoa izaten da. Oso ongi iruditzen zait gauetan 5 minutu hartu eta irudi txiki baten bidez otoitz egitea eta egunean zehar zer egin dugun pentsatzea.

  16. Miren Etxezarreta dio

    Maria Laguntzaileak denetatik egin du bere bisitzan zehar. Lehenengo, haurdun geratu zen Joserekin ezkondu aurretik eta horrek garai hartan ondorio latzak ekartzen zituen. Gero, bere semea nola hiltzen zuten ikusi behar izan zuen, eta horrela beste hainbat gauza. Horregatik, bizi izan duen guztiagatik, denontzat ama bat bezelakoa bihurtu da.

  17. Joseba Gozalez dio

    Azkenengo paragrafoari buruz, oso ondo dago pixkat eguneko erreflexio txiki bat egitea eta pentsatzea ea zer gauz egin dituzun gaizki edo zer egin duzun ondo. Hori kontuan hartuta pare bat otoitz egin daitezke.

  18. Aitor Andreu dio

    Maria laguntzailea zu zara nire ama,
    zaindu nazazu gaiztakeria guztiengandik
    errezatu ezazu ni eta nire familiaren alde,
    eta ordainetan beti-betirako
    izango nauzu zure alboan
    eta ez ahaztu
    inoiz ez zaitudala ahaztuko
    nire ama zarelako.

  19. Egoitz Lizarralde dio

    Maria Laguntzailea oso lagun ona izan zen eta jende askori lagundu zion Jesusen ama izan zelako. Nire ustez, guk Ama Birjinarengatik ikasi beharko genuke, egin dituen gauza askorengatik.

  20. Endika Eizaguirre eta Aritz Urdanpilleta dio

    Testuan ipintzen duen bezala, oso polita da Maria Laguntzailearen festa eta horrelako egunak izaten dira inportanteak Jainkoarengana iristeko.

  21. Maria Heras dio

    Ba bai oso ondo dago etxera joaterakoan, gauen ohera joaten garenean, Mariaren irudi bat hartu eta pixka bat kontatzea nolakoa izan den eguna, eta otoitz pixka bat egitea. Seguruenik lagunduko digu eta zorte pixka bat emango digu.

  22. Malen Baleciaga dio

    Nire ustez Mariari eskerrak eman behar dizkiogu Jainkoari ematen dizkiogun bezala. Azken finean bera da Jesusen ama eta ez diogu behar besete garrantzia ematen

  23. Laura Pérez dio

    Nire iritziz, jendeak Ama Birjinari otoitz txiki bat behintzat egitea noizean behin ez litzateke gaizki egongo, jendeak ez baitu ohitura hori, eta bera oso garrantzitsua da gure bizitzan, gauzetan laguntza txiki bat emateko. Jendeak hori egingo bazuen nire ustez hobeto joango litzaieke bizitza.

  24. June Etxaniz dio

    Nire iritziz, Maria Laguntzaileak asko laguntzen digu zailtasun bat edo kostatzen zaigun gauza bat egin behar dugunean. Horregatik egunero, ohera joan aurretik, otoitz egin behar diogu, hurrengo egunean berriro laguntzeko.

  25. Aitor Oteiza dio

    Maria Laguntzailearen Festa,
    egun ezaguna,
    urtero Floreagan,
    ospatzen duguna,
    mesedez, Maria,
    argitu eguna,
    delako jende guztiak,
    hemen beti behar duna

  26. Janire Astigarraga dio

    Maria Laguntzaile maitea,
    zu zara gure ama
    zurekin lasai eta alai
    eta zu gabe bizitzeko gogorik ez
    zu gabe
    egunak ilunak dira

  27. Enara Piris dio

    Maria Laguntzailea, denoi laguntzeko prest dagoen Birjina, guztion ama dena. Behar dugunean laguntza eskatuko diogu, eta berak lagunduko digu. Baina ez da farmazietan erosten diren botikak bezala, berak indarra eta fedea emango digu beti.
    Urtero festa bat ospatzen dugu eskolan, jokoak egiten ditugu Maria Laguntzailearen alde.
    Ez ahaztu Maria beti hor egongo dela guri laguntzeko prest.

  28. Ane Orbegozo dio

    Maria Laguntzailearen eguna oso ederra izan zen. Bere jokoek, filmak, lehiaketak eta abarrek asko alaitu zuten eguna. Denok hartu genuen parte jolas edo lehiaketetan eta filmean asko aprobetxatu genuen. Gainera merezi du klasea galtzen dugulako. Espero dut datorren urtean berdina edo hobeagoa izatea.

  29. Iñigo Orbegozo dio

    Maria Laguntzailearen egunean oso ondo pasatu dugu.
    Denok hartu dugu parte jolasetan.
    Goizean meza eta filma ikusi genuen eta arratsaldean jokoen finalak izan ziren.
    Oso ondo pasatu nuen Maria Laguntzailearen egunean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude