Garizuma: bihotz berritze bidea …

Aurten apirilean ospatuko ditugu kristauok Aste Santua eta Pazkoa, hau da, Jesusen bizitzako azken egunak: berak bizitza eskaini zigula, azken afarian bere ogia eta ardoa – gorputza eta odola- eman zizkigula; gurutzeko heriotza onartu zuela, gizaki guztiak salbatzeko, … hilen artetik piztu egin zuela Jaungoikoak betiko bizitzara, gehiago inoiz ez hiltzeko …

Garizuma bihotz berritze bidea da, prestaketa eta egokitze lana, gure bihotzeko jarrerak hobetzeko … Garizuman hiru gauza hartzen ditugu kontuan batez ere:  1. otoitza (bakoitzak bere modura, etxean otoitz gehiago eginez, ebanjelioa irakurriz, mezetara gehiago joanez, …), 2. Baraua (berez ez jatea esan nahi du, baina gustukoak ditugun gauza batzuk albo batera lagatzea ere izan daiteke, …) eta 3. Limosna (besteei diru laguntza, edo beste laguntza mota bat, …).

Zure ustez, zure adineko neska edo mutil batek zer egin dezake Garizuma kristau giroan bizi izateko?  Zure iritziz, zer adierazi nahi du irudi honek?  Mila esker

Iruzkinak

  1. Maite Arruabarrena dio

    Gauero otoitz egin. Behartsuei lagundu. Zure gauzarik gustukoenak alde batera utzi eta gauza garrantzitsuenetan zentratu. Gauzarik ahulenetan hobeto saiatu.
    Irudia: Gu eta Jainkoa uste baino gertuago gaudela eta beti elkarrekin gaudela.

  2. Miren Murua dio

    Mezetara joan. Barau egiteko asko gustatzen zaien gauza bat egitea utzi. Behartsuei lagundu limosna ematen… Jainkoak lagundu egiten duela.

  3. Julen Aramendi dio

    Mezetara joan barkamena eskatzera, pobreei diru apur bat eman laguntzeko, baraua egin, hau da, gustuko zerbait kentzea eta nire gurasoei laguntzea etxean.
    Gu Jainkoarekiko gertu gaudela eta elkarri helduta gaudela.

  4. David Mora Gil dio

    Elizkizunetara joan, egunero Agur Maria bat errezatu, barau egin gustuko zerbaiti, behar dutenei limosna eman eta bakeak egin gaizki portatu garen pertsonekin.

  5. Maialen Arzalluz dio

    Gustuko dituzun gauzak jatea utzi egun batzuetarako, gauero ohera joaterakoan otoitza egin, pobreei diru pixka bat eman, gauza batzuetan gehiago saiatu.
    Irudia: Jainkoarengandik uste baino gertuago gaudela.

  6. Yosu Carmona dio

    1- Bideo jokoak utzi, otoitz gehiago egin, pobreei dirua eta jana eman eta familia bixitatu.
    2- Jesusek Jainkoarekin bat egiten gaitu.

  7. María Sánchez dio

    Elizara joan, otoitz egitera, gogoko dituen jakiak ez jatea (goxokiak…) eta ez zaizkionak hainbeste gustatzen jatea , donazioak egitea…
    Argazkiari buruz, Jesusek Jainkoa eta gizakia lotzen ditu.

  8. Enara Beitia dio

    Niri neska edo mutil batek garizuman egin ditzaken gauzak hauek iruditzen zaizkit: elizara joan eta otoitz egin, beharrean daudenei zerbait eman edo laguntza eskaini, gustuko dituzun gauzak jateari utzi, bereziki, haragia, eskolara etorri eta gurutzeari otoitz egin, ohera joatean ere otoitz egin, jendea errespetatu, etxean gehiago lagundu…
    Nik uste irudiak esan nahi duena dela Jaungoikoak guregana heldu nahi duela eta guk ere hori egin behar genuke: Jaingoikoarengana heltzen saiatu, jendea errespetatuz, etxean lagunduz…

  9. Nerea Aguado dio

    Nire ustez jendeak elizkizunetara joateko aprobetxatuko du. Beste batzuek gabean ohera joan baino lehenago otoitz egingo dute. Eta beste batzuek kalean eskean edo egoera txarrean dauden pertsonei lagunduko diete edo behar dutenei zerbait ematea,…
    Nire iritziz irudi horrek denok bat egiten dugula adierazi nahi du eta Jainkoak denok lotzen gaituela.

  10. Ivan Castro dio

    1.- Jainkoaren etxera (eliza) gehiago joan otoitz egitera.
    2.- Jesusen gurutzari ongi erreparatuz ebanjelioa irakurri.
    3.- Ordenagailuari etab. ez egin hainbeste kasu eta otoitz gehiago egin.
    4.- Triste etab. dauden pertsonei lagundu animatzen.
    5.- Baraua egin.
    6.- Eta elizkizunetan parte hartu sarriagotan.
    Irudian antzematen da Jesusen bitartez gizakiak Jainkoarekin harremana piztu dugula eta Jesusek bideratzen gaituela Jainkoaren maitasunera eta babesera.

  11. Mounia Hamli dio

    Nik beti lo egin baina lehenago otoitza egiten dut.
    Nik beti jendeari behar duena ematen diot.
    Etxean amari edo aitari lagundu

  12. Olatz Iriondo dio

    Nire ustez, Garizuma kristau giroan bizitzeko honako gauza hauek egin beharko genituzke:
    -Zerbait gertatzen denean, adibidez: Japoniako ezbeharra, beraien alde otoitz egitea.
    -Pobreei dirua bidaltzea, ez baitute ongi bizitzeko adina diru.
    -Guk ditugun elikagaietatik zati bat gose daudenei bidaltzea adibidez: Benini, Peruri…
    -Elizara joatea.
    -Gaixorik daudenei laguntzea.
    -Etxean gehiago laguntzea.
    Irudia: Jaungoiko Jauna eta gu, kristauok lotuta gaudela.

  13. Ander Etxeberria dio

    Elizara joan behar du otoitz egitera.
    Logelan Ama Birjinaren edo beste norbaiten argazkia edukitzea.
    Asko gustatzen zaion gauz bat utzi egiteari edo jolasteari.
    Behar dutenei lagundu dirua emanez.
    – Marrazkiak Jainkoaren gertutasuna adierazi nahi du nire ustez. Laguntzeko prest dagoela etab.

  14. Jone Rodriguez dio

    Egin dezakeguna: Gauero ohera joan aurretik, errezatu, elizkizunetan elizara joan, egun berezia denean familiarekin elkartu eta bazkaldu, behartsuenei lagundu eta diru pixkat bota, lagunekin edo gurasoekin bakeak egin, etxean lagundu, donazioak egitea.
    Jesusek, Jainkoaren eta gizakiaren eskua batu egin nahi duela.

  15. Joseba Alonso dio

    Mezetara joan egunen batean edo bestean. Behar dutenei lagundu, limosnak eman,…
    Gauero lo egin aurretik Ama Birjinari begiratu eta otoitz egin. Barkamena eskatu Jaungoikoari. Etxean gehiago lagundu,…
    Irudia: Kristauak eta Jaungoikoa lotuta gaudela.

  16. Joakin Ferreira dio

    Otoitza egin igandeetan.
    Lagunekin bakea egin.
    Elizara joatea otoitza egitera.
    Pobreei laguntzea.

    Nire ustez marrazkiak esan nahi du gure artean dagoela Jauna eta beti prest egongo dela guri laguntzeko

  17. Ander Insausti dio

    Baraua gure gauzak gutxiago erabiltzea adibidez ordenagailua, telebista eta kotxea gutxiago erabiltzea.
    Kalean bizi diren jendearentzat jatekoa diru pixka bat eta maitasuna ematea eta bere laguna izatea.
    Pertsona guztiak ohera joan baino lehenago otoitz egitea eta familiari gehiago laguntzea eta beraien alde errezatzea.

  18. Andoni Exposito dio

    Nire gelako kuadroa begiratzen dut .
    Kortxoan daukaten orria begiratu.
    Lehengusuarekin elizara joan.
    Dirua behar duenari dirua eman.
    Nire ustez, Jesusek Jainkoa eta gu bateratu egin nahi du eta bakea nahi duela esan nahi du.

  19. Mariam Sorfazyan dio

    – Elizara joan.
    – Batenbatekin pakeak egin.
    – Otoitza egin..
    – Etxean gehiago lagundu.
    Nire iritziz irudi honek Jaungoikoarekin pakea adierazi nahi du.

  20. Xabier Albizuri dio

    Elizara joatea igandero familiarekin, baraua bete behar den denetan eta aiton amonak edo urruti bizi
    diren pertsonak bisitatu

  21. Aitor León dio

    Haserretuta zauden pertsona batekin bakeak egin.
    Elizara gehiagotan joan.
    Behartsuei limosna bat eman.
    Tuenti, facebook… eta horrelakoetan gutxiago ibili.
    Ezagutzen duzun pertsona gaixo bat bisitatu.
    Gaizki zabiltzan ikasgai bati denbora gehiago eskaini.

  22. Ainhoa Conde dio

    1- Gaixoak bisitatu, familiarekin denbora gehiago egon, gehiago ikasten saiatu, otoitz egin,
    beste norbaitekin dituen arazoak konpontzen saiatu, igandetan elizara joan eta anai-arreba txikiei lagundu.
    2- Jesus kristauak Jainkoarekin bat eginten saiatu zela eta lortu zuela.

  23. Erik Cabezas dio

    1- Garizuman ahal duen guztietan elizara joatea, haserre dauden lagunekin konpondu , gehiago ikasten saiatu.
    2-Irudi honek lurraren eta zeruaren arteko erlazioa adierazten du.

  24. Jon Guerrero dio

    1- Garizuma kristau giroan bizi izateko honako gauza hauek egin ditzakegu: lagunei edo beste pertsonei behar ez ditugun gauzak eman, elizara joan, lagunekin jarrera hobeagoa izan, amana-aitonak gaizki baldin badaude lagundu edo bixitatu eta abar.
    2- Irudi honek Jainkoa gertu dugula esan nahi du eta asko laguntzen digula ere bai baina Jesusek ere asko laguntzen digu; horregatik Jainkoa eta pertsona horiek bateratu nahi ditu

  25. Nora Uria dio

    1.-Prozezioetan parte hartu, otoitz egin, elizara joan, txintxo portatu eta beharra dutenei lagundu. (haragia ez jan)
    2.-Munduko gizakiok Jainkoa eta unibertsoa bateraturik gaudela.

  26. Jon Ayerdi dio

    Behartsuei laguntza eman, Ama Birjinari otoitz egin, baraua egitea, haragia ez jatea, gelakideei laguntzea, arazoak dituzten pertsonei laguntza ematea, pertsona helduekin egon, mezatara gehiago joan.
    Zer adierazi nahi du irudi honek? Jesusek jainkoa eta gizaakia bat egin nahi dituela.

  27. daniel soares dio

    Egunero otoitz egitea bere bekatuak barkatzeko.
    Beti barkatzeko esan lagunei bestei errua bota gabe.
    Irudia: Jainkoa eta gizakiak oso gertu gaudela eta ez gara inoiz bakarrik egongo.

  28. Arkaitz Lazaro dio

    Haserretuta zauden pertsona batekin bakeak egitea
    Gainditu ezinda nabilen gai bat gehiago ikastea
    Ama Birjinari otoitz egitea
    Pobreei dirua eskaintzea
    Pertsona gaixo bat bisitatzea
    Elizara joatea
    Joko informatikoetan denbora gutxiago ibili

  29. Noemi Etxeberria dio

    1.- Honako gauza hauek egin ditzakegu: Norbaitekin haserretuta egonez gero adiskidetu, otoitz egitea, gaixoei bisita egin elizara joan eta jendeari gauzak egiten lagundu.
    2.-Irudiak esan nahi Jesusek guztiok batera egotea nahi duela, elkar laguntzea eta bakean bizitzea.

  30. Janire Arrieta dio

    Nire ustez, gure adineko neska edo mutil batek hainbat eta hainbat gauza egin ditzake garizuman. Esaterako, lagunei eta familiari denbora gehiago eskaini, otoitz egin besteen alde, pobreei laguntza eman, etxean etxeko lanetan lagundu, gaixorik dagoen pertsona bati bisitatxo txiki bat egin eta bere alde otoitz egin, lagun bat triste dagoenean animoak igo eta alaitu etab. Horiek adibide txiki batzuk dira baina beste hainbat egin ditzake.

    Niri irudiak mundu berri bat adierazten dit, bihotz berritze bidea. Bi esku elkartzera doaz eta horrek nire ustez guztiok bat egitera goazela esaten dit. Guztiok besteei laguntzera goazen bidea.

  31. Maria Seco dio

    -Egunean hiru aldiz, otoitz txiki bat egin.
    -Norbaitekin haserretuta baldin bazaude, hitz egin gauzak konpontzeko.
    -Zu baino kondizio txarragoan dagoen jendeari lagundu.
    -Norbaitekin gaizki ematen bazara, ondo ematen saiatu.
    -Astean behin elizara joan, ahal baduzu.

  32. Ane Larrañaga dio

    Otoitz egitea
    Batzuetan elizara joatea
    Gaixoari bisitatzera joatea
    Eskolan gehiago ahalegintzea
    Guztiak errespetatzea
    Jendea ez jipoitzea
    Tresna informatikoekin ez asko ibiltzea.

  33. Nahir Herencia dio

    Nire ustez nire adineko jendeak ezin du hainbeste lagundu; gehienak helduagoak gehiago lagundu dezakete. Irudia oso polita da; oso originala da.

  34. Jon Zuloaga dio

    1-Kristau giroan bizi izateko familiakoei etxeko lanetan lagundu, elizara joan edo berari gustuko zaion kirol batean marka hobea egin. Hau da, zure burua pixka bat behartu pertsona hobea izateko.
    2- Marrazki honetan agertzen da kristauak direnak edo sinesten dugunak bat egiten Jainkoarekin Jesusen bidez.

  35. Janire Aguirre dio

    Gauean lo egitera joan aurretik, otoitz txiki bat egin.
    Gaizki tratatuz gero norbait, berari barkamena eskatu.
    Ez puskatu besteen gauzak edo ez hartu besteen gauzak baimenik eskatu gabe.
    Elizara joan.
    Jesusek bi gizon horiek Jainkoarekin bat egitea nahi du.

  36. Alex Sudupe dio

    -Egunero otoitz egitea bekatua barkatzeko
    -Beti barkamena eman eta eskatu, lagunei besteei errua bota gabe
    -Jainkoa eta lagunak beti lagunak garela eta denok batera egon behar dugula

  37. Cruz Alberdi dio

    Neska edo mutil honek garizuma kristau giroa ondo bizi izateko hau egin behar luke: Familiarekin egon kalera irten gabe lagunekin, elizara joan otoitz egitera, limosna eman pobreei, norbaitekin gaizki ematen bada pakeak egitea eta ez egitea gauza txarrik inorri.
    Munduaren sorrera adierazten du bi aingeruk behatzak ikutzean sortzen dela suponitzen da

  38. Aritz Zubizarreta dio

    Guk barruan daukagun maitasuna besteei zabaltzea, andreei erramoa ematen laguntzea, gaixoei bixita batzuk egitea, ahal dela ez istilurik sortzea, gaizkiago daudenei limosna ematea etab.
    Nire ustez irudiak esan nahi du Jesus dela Jainkoa eta pertsonak elkartzen dituen zubia

  39. Iban Arregi Arrieta dio

    -Caritasi lagundu
    -Nire helburuak gainditu
    -elizara gehiagotan joan
    -pertsona ona izan
    Jesusek beti bidea erakusten dizula

  40. Daniel Horrillo dio

    Otoitz egitea, lo egin baino lehenago
    mezetara joatea
    Baraua
    Gustatzen zaizkizun gauzak ez jatea
    limosna ematea
    Japongo pertsonei dirua ematea

  41. Suleima Perez dio

    Gure adineko pertsona batek hau egin dezake:
    -Otoitz txiki bat egin.
    -Lagunekin haserre zaudenean pakeak egin.
    -Pertsona bat gaixorik badago, bisita bat egitera joan.
    -Pertsona bat laguntza behar badu laguntzera joan.
    -Beste pertsona baten gauzak ez puskatzea.
    -Elizara joan.

  42. Lander Ocio dio

    Elizara gehiago joan, borroka gutxiago egin, laguntza behar dutenei lagundu, lagunen artean gehiago egon, familia eta lagunekin pozik egon, zailak diren gauzetan gehiago saiatu eta gabean eta goizetan otoitz egin
    Jainkoak eta gizakiak loturik egon nahi dituela.

  43. Maria Olano dio

    Elizara joan igandetan, otitz egitea, laguntza behar duten pertsonei laguntzea, familiari etxeko lanetan laguntzea, denbora gehiago pasatu ikasten, denonak diren gauzak ez apurtzea, zailak diren gauzetan gehiago saiatu, pertsona bat gaixorik dagoenean bisitatzera joan,…
    Irudi honek adierazi nahi du Jainkoa eta gizakia momentu batean norbaitek lotu nahi dituela.

  44. Ariane Aldalur dio

    Neska edo mutil batek garizuman egin beharko lukeena hau da:
    Igandeetan elizara familiarekin joatea eta gauero otoitz egitea. Familiarekin une onak egotea eta laguntzea. Lagun bat gaixorik dagoenean bisitatzea eta animatzea. Dena da garrantzitsua kristau giroa hobetzeko baina, batez ere, pobreei laguntzea eta limosna ematea.

  45. Maialen Catalina dio

    Nire ustez guk egin dezakeguna hau da:
    -Gure pagako diru pixka bat pobreei eman
    -Egunero otoitz egin
    -Asko gustatzen zaigun gauza bat ez egin
    -Elizara joan

  46. Elena Arrizabalaga dio

    Gure edadeko mutil edo neskak gauza batzuk egin ditzakete.
    Adibidez: etxeko lanetan lagun, gurasoei kasu gehiago egin,… eta abar
    Nire ustez irudi horrek Jainkoak eta gizakiak bat egiten dutela esan nahi du, gizakiak Jaungoikoarengan sinisten dutela.

  47. Ane Arambarri dio

    Nire ustez gure edadeko neska mutilek gauza batzuk egin ditzakete.
    Adibidez: gehiago ikasi, gurasoei kasu gehiago egin, etxeko lanetan lagundu…
    Irudiak, Jainkoak eta gizakiak bat egiten dutela esan nahi du.

  48. Enara Piris dio

    Gure adineko neska-mutilak gauza asko egin ditzakegu egun hauetan; eta adibide bat da igandero elizara joatea edo otoitz gehiago egitea.
    Barauaren aldetik, gustuko ditugun gauza batzuk alde batera utzi ditzakegu.
    Limosna dela-eta, pertsona behartsuak lagundu ditzakegu.
    Irudi honek nire ustez Jesusek Jainkoa eta mundua lotzen dituela esan nahi du.

  49. Janire Astigarraga dio

    Behartsuei lagundu
    Gauero otoitz egin
    Gehiago ikasi
    Lagunei lagundu
    Irudi horrek esan nahi du Jesusek gizakiak Jainkoarekin elkartzen gaituela.

  50. Oihane Camarón dio

    Gauen otoitz egin, behartsuei lagundu, gehiago ikasi
    Irudi honetan ikusten denez, Jainkoa eta mundua elkarrekin lotuta daudela esan nahi du.

  51. Iñigo Orbegozo dio

    Nire ustez, gauetan otoitz gehiago egin dezaket. Elizara gehiago joan eta behartsuei limosna apur bat eman eta denei lagundu. Argazki horretan Jesus laguntzen ari da.

  52. Jon Eceiza dio

    Ba nik barau egiteko asmoa dut. Gozokiak alde batera utzi eta barau egingo dut. Baita ere lagunekin hobeto portatu behar dut. Batzuetan lata asko ematen diet eta hori konpondu nahi dut.

  53. Ane Orbegozo dio

    Nire ustez, gauetan otoitz txiki bat egiten hobetu egingo genuen, eta kaleko behartsuei limosnatxo bat ematen ere bai. Gure familian dauden eta ez dauden agureei eta gaixoei laguntzen ere asko egingo genuke.

  54. Adrian Valor Moto dio

    Egin behar dutena da ez inorekin haserretu eta haserretzen badira azkar adiskidetu. Baita ere norbait negarrez ari bada edo mina hartu badu berarengana joan eta lasaitzen lagundu.

  55. Guillermo Ceballos dio

    Nik pentsatzen dut ba bakoitzak garizuma bizi ahal izateko gauetan bakoitzak otoitz pixka bat egin dezakegula gauero, edota egunero esnatzerakoan bakoitzak bere esarpenak edo bere bekatuak esan eta Jesusek barkatuko dizkizu bekatuak. Orain neska eta mutil denok ez dugu bat ere otoitz egiten, baina nola eskola erlijiosoa den ba egunero egun onak letu eta gero errezatu egiten dugu, nahikoa alegia. Baita ere egin dezakegu gustoko ditugun gauzak alde batera uztea eta pixka bat otoitz egitea edota garisuma ondo igarotzea.
    Kalean dauden petsona pobreei ere diru pixka bat ere dirua eman diezaiekegu, gu bezalako eskubidea daukate eta gu bezalako bizia edukitzeko, nahiz eta pobreak izan, baina batzuetan diruak guk ez ditugun gauzak erosteko balio du eta dirua alferrik gastatu beharrean behartsuei eman.

  56. Ylenia Martinez dio

    Nire ustez otoitz txiki bat egin beharko genuke gauero, Jesusengana hurbiltzeko, eta pertsona ona izan beharko genuke, jesusek hori asko baloratuko zuelako, eta horrek asko lagunduko zigulako guri ere.

  57. Miren Etxezarreta dio

    Garizuma kristau gisa ospatzeko, ondo egongo litzateke, Erramu igandean erramua bedeinkatzera joatea. Baita ere, nota onak ateratzeagatik otoitz egitea, eskertzeko. Behartsuenentzat, limosna ematea, gutxi izan arren. Bestalde, familiartean prozesioa ikusi eta familiakoei bisita bat egin.
    Nire ustez, irudi honen bitartez,Jainkoaren eta gainerako pertsonen arteko erlazioa adierazi nahi da. Erlazio honen bitartekaria Jesus dela jakinaraziz.

  58. Joseba Gonzalez dio

    Nire ustez gauza onak ez dira garai honetan bakarrik egin behar, urte osoan zehar baizik. Adibidez, baten batek esan deake ” ba ni igandero Floreagako mezetara joango naiz Jeususekin kontaktu handiagoa izateko”, besete batek esan dezake gauero bere gelako Ama Birjinari errezatzea edo kanposantura bere familiakoak bisitatzera joatea.

  59. Amaia Illarramendi dio

    1-Norbait beste lagun batekin haserre dago eta honek barkamena eskatzen dio bihotz-bihotzetik.
    2-Pobre bat diru eske dagoela ikustean dirua edo janaria eskaini.
    3-Familiako norbait gaixorik dago eta otoitz egiten du bere alde.
    4-Egunean denbora pixka bat hartu eta otoitz egiten du.
    5-Besteek laguntza behar dutenean ahal badu lagundu egiten du.

  60. Serafin Chebanenco dio

    Eskolan besteei laguntzea. Bere gogoko janaria ez jatea. Lagun batek triste edo gaizki badago bere ondoan egotea eta laguna lasaitzea. Inorekin jaleotan ez sartzea. Azterketarako ikastea eta gurasoei etxeko lanetan laguntzea. Batenbatek diru falta eta gosea badauka ahal duen diru kopuruarekin laguntzea. Irakasleekin ondo portatzea eta kasu egitea. Joko txaretan ez ibiltzea. Jendeari gauza txarak ez esatea.
    Irudiak gure Jainkoarekin harremanak adierazten du. Berak guri zerura joaten laguntzen digu.

  61. Ane Juaristi dio

    Nire adineko neska edo mutil batek gauza asko egingo zituen garizuman:

    Ahaleginak egin gurasoekin haserretuta egonez gero, adiskidetu.
    Eskolako jarrera hobetu 3. ebaluaketarako, ahal bada, notak ere bai.
    Lan gehiago egin eta telebista gutxiago ikusi.
    Pobreei limosna eman.
    Aitona- amonak bisitatzera joan.
    Nire ustez, irudi honekin adierazi nahi da, mundua, hau da bertako pertsonak, eta Jainkoa Jesusek lotu egiten dituela.

  62. Maria Heras dio

    1-Norbaitek bere ama-aitari zerbait txarra esaten badio berak barkamena eskatzen dio esanez: aita-ama nire gurasoak zarete eta ezin dut zuekin haserretu, barkatu esan eta egin dizuedanatik benetan barkatu.
    2-Zure lagun bat edo familiako bat mometu txarrak pasatzen ari baldin badago Jesusi pixka bat otoiz egin.
    3-Zerbait txarra egin baino lehen pentsatzea.

  63. Carlos Sanchez dio

    1- Ikasten ahalegin gehiago jarri, eta bideojokoetan gutxiago ibili.
    2- Norbaitekin haserretuta baldin bazaude berarekin adiskidetu.
    3- Pobreei janaria, edaria edo dirua eskaini.
    4- Etxeko lan gehiago egin.
    5- Lagunak eta ezezagunak errespetatu.

  64. Koldo Alberdi dio

    1. -Orain dela asko ikusi ez duzun lagun bat bisitatu edo kafetxo bat hartu berarekin.
    -Hildakoen omenez errezatu.
    -Hildakoei lore berriak jarri hilobian.
    -Anaiarekin haserretuta bazaude adiskidetu.
    -Kale gorrian dauden pertsonei limosna eman.

    2. Ba Jainkoak pertsona guztiak bateratuta egotea nahi duela eta Jesusek laguntzen dioela.

  65. Egoitz Lizarralde dio

    1) Ama eta aitarekin haserretuta baldin badago ama eta aitari barkamena eskatu eta etxean lagundu. Eroskiko atarian diru eske dauden horiei diru pixka bat eman, nahiz eta asko ez izan.
    Etxean laguntzeko ordenagailuan gutxiago ibili etxean laguntza eman baraua betetzeko.
    2) Irudiak esan nahi du lurrean dauden pertsonak zeruan dauden pertsona guztiekin lotuta daudela, eta Jainkoak lotzen ditu.

  66. Aritz Alberdi dio

    Laguntza behar duen pobreen bati limosna eman
    Gaixo dagoen familiar edo lagun bati laguntzea
    Ama edo aitari etxeko lanetan lagundu
    Baserrian ahal den moduan lagunduko diet laguntza behar duten guztiei
    Norbait triste badago alaitzen saiatuko naiz
    eta jende honi lagun deazaioket otoitz, barau eta limosna emanez.
    Irudian, nahiz eta bi pertsona oso urruti egon, Jainkoak dauden lekutik daudela lotu egiten ditu.

  67. Laura Perez dio

    Pobreei limosna emanez lagundu, etxeko edo zure familiako norbait gaixorik badago ondo zaindu eta berak normalean egiten dituen gauzak zuk egitea bera gaizkiago ez jartzeko, eta zure lagun edo ezagutzen duzun norbait triste badago, berarekin hitzegin zer duen jakiteko eta animatzen saiatu.

  68. Gaizka Perez dio

    Gurasoei etxeko lanetan lagundu.
    Bazkaldu baino lehen denak mahaian eseri eta janaria bedeinkatu.
    Anaia-arrebei beraien gauzetan lagundu eta ez haserretu.
    Aiton-amonei bisita bat egitera joan noizean behin eta beraientzako zerbait eraman
    IRUDIA: Nik uste dut irudi honek mundua Jainkoarekin lotu nahi duela eta horregatik Jainkoa eta lurtarrak eskua ematen ari dira

  69. Borja Juaristi dio

    -Pena ematen duenari limosna txikia eman.
    -Lagunekin ez haserretu.
    -Noizean behin elizara joan.
    -Lagunari zerbait gertatzen bazaio, zure laguntza eman.

  70. Oihane Ucin dio

    – Erramu igandean erramua bedeinkatzera joan daiteke, aitona-amonei lagunduz.
    – Larunbat gauetan kalera irten beharrean parranda egitera aitona amonei laguntzera joan daiteke.
    – Behar ez dituen gauzak edo erabiltzen ez dituen arropak Karitasera eraman ditzake.
    – Anaia-arreba gazteagoei etxeko lanak egiten lagundu dezake.
    Irudia: nire ustez irudiko gizonak (Jesusek) Jainkoa munduarekin lotu nahi du. Mendi puntan dauden gizonek Jainkoarekin joan nahi dute, horregatik daude eskua luzaturik. Nire ustez hori esan nahi du.

  71. Maria Arambarri Arregui dio

    Nire ustez, Garizuma oso aproposa da gauzak egiteko eta guregan proposamen berriak ezartzeko. Lehenengoz, esango nuke, otoitz egitea funtsezkoa dela garai honetan, azkenean, Jaungoikoarekin harremanetan jartzeko modu bat delako. Beste aldetik, gure lagun, familia edo ezagunekin, besterik gabe, adiskidetzeko aukera bikaina da. Adibidez, demagun lagun batekin haserre gabiltzala denbora batetik – hauxe da ba une aproposa hori konpontzeko. Halaber, baita ere, gure adiskideekiko erlazioak sendotzeko aukera dugu. Baita ere, hainbeste maite ditugun familia kide horiei atentzio pixka bat eman behar geniezaieke, eta batez ere, horietako bat gaixorik edo ahulik badago. Beste ideia bat gure janari gustukoenari ukatzea, hau da, barau egitea da, egun batez edo gehiagoz. Azkenik, “Cáritas” deitzen den fundatzeari txikiegi dauzkagun arropak ematea oso egokia izango zen.

    “Irudia”. Nire iritziz, irudi honek lurtar edo fededunen eta Jaunaren erlazioa adierazi nahi du, eta Jesus da erlazio honen bideratzailea edo komunikabidea.

  72. June Etxaniz dio

    Nire ustez, garizuma giroan bizitzeko hauek egin beharko genituzke: Adiskidea edo edozein pertsona bat triste edo zerbait gertatzen baldin bazaio lagundu eta gauza argitu, etxeko lanetan gurasoei gehiago lagundu, gurasoekin edo adiskideekin edukitako liskar batengatik barkamena eskatu, gaixo daudeneei lagundu eta babesa eman, pertsona batek ikasgairen batean zailtasunak baditu edo kosta egiten bazaio laguntzea, etxerik ez duten eta kale gorrian bizi diren pertsonei babesa eman eta lagundu, munduan gosez hiltzen ari direnei janiria eman etab… egin beharko genituzke.
    Nire ustez, irudiak pertsona denak bat egitea edo pertsona guztiak adiskide izatea nahi duela Jesusek.

  73. Janire Alberdi dio

    Igandero mezetara joan amona edo aitonarekin, horrela otoitz egiten dut eta amonari eta aitonari laguntzen diot. Egunero etxeko lanak egitea, horrela gurasoei lana kentzen diet. Astean bitan limosna txiki bat eman elizari. Gaixo dauden familiari babesa eta laguntza eman.
    Irudiaren mezua: Jainkoak mundua egin zuela eta denok elkarrekin bizitzen lagundu digula. Munduaren edertasunak berak egin dituela denokin gozatzeko, itsasoa denok uretan elkarrekin jolastu, mendia denok batera joan eta bistak ikusi denok batera… Jainkoak nahi du guk gozatzea elkarrekin.

  74. Djuniet Astigarraga dio

    Bere familien eta lagunengatik errezatu, lagunekin haserre baldin bagaude adiskidetu, pobreei limosna eman.
    Irudi onek askatasuna erakutsi nahi du .

  75. Malen Balenciaga dio

    Garizuma kristau giroan bizitzeko, anaia-arrebei lagunduz egin genezake. Gurasoekin hobeto portatzen ere kristau hobeak bihurtuko ginateke eta laguntza behar dutenei lagunduz ere bai. Garizuman ere limonsa ematea sartzen da, guk pobreei dirua eman diezaiokegu. Eta baraualdiari dagokionez, gustatzen zaigun zerbait egiteari utzi genezaioke denboraldi batez.
    Nire ustez argazkiaren mezua honako hau da: Jainkoak denok adiskide izatea nahi duela da, nahiz eta desberdinak izan.

  76. Aitor Oteiza dio

    Kaixo lagunok, garizumari buruz gauza mordoa esan daiteke baina batez ere, gure proposamenak aurrera eramateko garai aproprososa eta ezin egokiagoa da. Garizuman funtseskoena elizara maizago joatea da otoitz egitearekin batera, hori gutxi balitz, barau egiteak ere ez du garrantzi gutxiagorik, ez du esan nahi jatekoari edo edateari uko egitea bakarrik, baina bai gustuko gauza batzuei kasu gutxiago egitea edo ahal bada denbora gutxiago erreparatzea. Azkenik, etorkinei edo beste herrialde batzuetako jendeari laguntzea ere ez litzateke batere gaizki egongo, haiek asko eskertuko lukete eta kontuan hartuta limosna ematea ere garizumaren zati dela egin daitekeela uste dut, baina diru falta ez da kanpotarren kontua soilik; gaur egungo krisiarekin familiakoek ere badute diru falta eta familiakoei ere eman beharko litzaieke diru pixkat ahal bada.

    Nire iritziz, irudiaren esanahiak esan nahi duena da, Jesusen bidetik Jainkoaren besoetara iritsi ahal dugula. Argazkian argi eta garbi agertzen da Jesusek gizakien eta Jainkoaren besoak batu nahi dituela, oso argazki ona iruditzen zait ikusten da Jesusen bidea jarraituz Jainkoarengana iritsi daitekeela.

  77. Xabier Aguirre dio

    Nire ustez jendeari lagundu behar diogu eta ongi konportatu jendearekin.
    Uste dut irudi horrek adierazten duena dela pertsonak Jainkoarekin gaudela.

  78. Andrea Pozo dio

    Nire ustez, garizuma giroan bizi izateko, hau egin beharko genuke. Pertsona bat bere lagunekin haserre baldin badago okurritu egin zaio bere lagunena joan eta barkamena eskatzea. Beste pertsona batek egin dezake bere gelakide batek laguntza behar baldin badu ikasgai batean, berari laguntzea. Edo baita ere, bere amak etxeko gauza guztiak egiten dituenez pertsona horri okurritu zaio amari lana errazteko afaria egiten eta etxea garbitzen laguntzea.
    Nire ustez irudiak adierazi nahi du, lurrak eta Jainkoak elkartu egin behar luketeela Jesusen bitartez Jainkoak lurra egin zuelako eta Jesusek mundu guztiari hori adieraztea nahi zuelako.

  79. Ainhoa Arambarri dio

    Jendeari lagundu, laguntza behar duenean
    Pobreei edo eskaleei diru pixka bat eman
    Familian lagundu eta denak batera ospatu egun hau
    Lagunekin ez haserretu

  80. Mireia Olariaga dio

    Garizuma: 40 egunetan ostireletan haragirik ez jatea da, elizara maizago joatea eta ingurukoekin hobeagoa izatea da.
    Nire ustez egin dezakeguna hau da:
    -Etxean gauetan otoitz egin.
    -Laguntza behar dutenei lagundu
    -Amari etxeko lanetan lagundu: ohea egin, ontziak garbitu, erosketak egiten lagundu…
    -Zure lagun bat momento txar bat pasatzen ari denean bere ondoan egon eta alaitu.
    -Eskaleei limosna eman.

    IRUDIA: Nire ustez irudiak esan nahi duena zera da: Beti egongo dela norbait zuri laguntzeko eta alaitzeko.

  81. dio

    Gauza asko egin daitezke garizuman:
    – Ingurukoei lagundu.
    – Pobrei limosna eman.
    – Lagunekin ez haserretu
    – Gurasoekin ondo portatu.
    Argazki honek ikusten da nola Jesus planetan dauden izaki batzuk laguntzeko bere bidea jarraituz Jainkoaren lagunak izan gaitezkeela.

  82. Itxaro Iraeta dio

    Garizuma giroan bizi ahal izateko, pertsona batek hau egi dezake: behartsuei lagundu, triste daudenei, bakarrik daudenei… Zerbait gaizki egin ondoren barkamena eskatu, Elizara gehiago joan, otoitz egin, gure lagunei lagundu, …

  83. Sara Rodriguez dio

    Garizumara gehiago hurbiltzeko, hainbat gauza egin ditzakegu, adibidez;
    1. Gehiago errezatu.
    2. Elizara joan bakoitzaren arimarekin lasaitasun eta pakean egoteko.
    3. Lagun hurkoa lagundu, eta berarekin momentu txar eta onetan egon.
    4. Gure baino gutxiago dutenentzat hainbat ekintza egin eta dirua bildu hauek laguntzeko, momentu berean, herriko jendeak besteen egoeraz jakiteko.
    5. Zure maitasuna denentzat zabaldu, besteak pozik egon dadin.
    Nire ustez irudian irudikatzen dena zera da: Pertsonak jainkoaren eta sinesmenarengan abiatu behar garela eta Jesusek pakean egoten laguntzen gaituela, bai besteekin eta bai gure bururarekin.

  84. Mikel Lizarralde dio

    Garizuman kristauek bihotza aste santuetarako prestatzen dute.
    Horretarako portaera hobetu behar da: Etxean gurasoei lagundu, lagunekin ez haserretu eta errespetatu, adineko pertsonei lagundu eta errespetuz tratatu eta eskolan irakasleei errespetua izan eta etxeko lanak egin.

  85. Xabier Soraluze dio

    Limosna behar dutenei eman.
    Laguntza behar dutenei ahal den erara lagundu.
    Maitatu lagun urkoa.
    Elizara joan ahal duzunean.

  86. Julen Plazaola dio

    Nire ustez garizuma giroan bizi ahal izateko hainbat gauza egitea egokia izango litzateke.
    Adibidez, elizara joatea egokia izango litzateke, ez dut esan nahi egunero joatea denik egokiena, baina noizean behin joatea bai, nik egiten dudan bezala.
    Baita ere zure lagunei laguntzea beharrezkoa da, bakarrik daudenean, triste, zerbaitetan laguntza behar dutenean,…

  87. Leire Elorza dio

    Garizuman egin ditzakegun gauza asko daude, adibidez bi lagun haserre daudenean lagundu adiskidetzen, gurasoekin elizara sarriago joan, behar dutenei lagundu, limosna eman,…
    Nire ustez, irudi honek Jesusek Jainkoa eta gizakia elkartzen dituela esan nahi du.

  88. Cecilia Madrid dio

    Kalean eskean daudenei dirua eman, gurasoekin ondo portatu eta lagunei lagundu.
    Irudiak jesusek Jainkoarekin lotzen gaituela esan nahi du. Jesus dela bidea.

  89. Oihana Uria dio

    Gurasoekin ondo portatu eta esaten dutena bete eta laguntza behar dutenei lagundu.
    Irudiak Jainkoak beti laguntzen digula esan nahi du eta Jesusek berekin lotzen gaituela.

  90. Lorea Resa dio

    Behar duten pertsonei lagundu.
    Gurasoekin ondo portatu.
    Irudi honek adireazten du Jesusek mudua eta Jainkoa lotu nahi dituela.

  91. Julen Alberdi dio

    1. Behartsuenei lagundu eta guztiei lagundu.
    2. Munduan bizi diren pertsona batzuek kristautasunean sinisten dutela, gutziek ez pentsatu arren.

  92. Azul Ayuso DBH3B dio

    Nire ustez, garizuma giroan bizitzeko hauek egin beharko genituzke:
    * Jendeari lagundu
    * Gurasoekin hobeto portatu.
    * Elizara joan.
    Irudi honek adierazi nahi du, Jesusek mundua eta Jainkoa lotu nahi dituela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude