Zeruetako Erreinua

Ridley Scottek zuzendutako pelikula hau ikusi berri dugu klasean. Balian de Ibelin Frantziako herrixka batean bizi den errementaria da. Bere semea eta emaztea hil berriak dira, eta berak herriko apaiza hil berri du. Ibelingo Godofredo kapitaina etorriko zaio bila,  bere aita dela aitortuz eta Gurutzadan parte hartzeko eskatuz … Balianek Jainkoaren barkamena eskatu nahi du […]

“On Bosco”ri buruz

Ikusi berri dugu L. Gaspariniren “Don Bosco” pelikula, bertsio laburra. Juan Boscoren nerabezaroa, ikasteko oztopoak, bere malabarismoak,… Apaiz ordenatua izan ondoren, Torinoko gazteen egoera tamalgarria, tailerretako lan baldintza gogorrak, kartzeletako egoera,… On Boscoren erabakia, gazte pobreen alde, segurtasun ekonomikorik gabe,…  Barolo Markesak arriskuan zeuden nesken alde egiten zuen lana,… Barolo Markesak Juan Boscori kaleko mutilak […]

“Cartas a Dios” pelikula (dbh2)

“Cartas a Dios” pelikulan  (Éric-Emmanuel Schmitt, 2009)  Oskarren azken egunak kontatzen zaizkigu. Umeentzako ospitale batean dago, oso gaixorik, baina inork ez dio esan nahi, … Pertsona helduekin hitz egiteko gogorik ez du: ez gurasoekin, ez sendagileekin, …  baino bere bizitzan azalduko da Mamy Rosa, arrosaz jantzitako pizza banatzailea eta pressing catch borrokalari ohia … Honekin […]

“Odolezko diamanteak”

“Diamantes de Sangre” pelikulak (2007. Oskar sarietarako 5 izendapen) aukera bikaina eskaintzen digu Afrikako egoeraren ezaugarri batzuei buruz hausnarketa egiteko: kolonialismoaren ondorioak, adin txikiko soldaduak, ustelkeria, gerrak, odolezko diamanteen salmenta,… Sierra Leonan, FRUko gerrilariek Solomon Vandy preso hartzen dute, eta honek diamante oso baliotsua aurkituko du. Danny Archer soldadu ohiak diamanteak erosi eta armak saltzen […]

“En un mundo mejor” pelikula

“Haevnen” edo “En un mundo mejor” pelikula Susanne Bier zinemagileak zuzendu zuen 2010ean. Danimarkan eta Kenyan gertatzen da. Anton sendagilea Kenyan aritzen da gaixoak sendatzen eta tartean behin Danimarkara itzultzen da, bere etxera. Bere emaztea Marianne ere sendagilea da eta bien arteko gauzak ez doaz ondo. Elias, bere seme zaharrenak, arazoak ditu eskolan, Sofus eta […]

Mesedeen katea

“Cadena de favores” (ingelesez “Pay it forward”) pelikula ikusi dugu. Chris Chandler kazetariak “mesedeen kate” bati buruzko artikulu bat idazteko asmoa du. Las Vegasen Trevor McKinney, 11 urteko mutilak sortu du mugimendu hau. Eugene Simonet irakasleak, Gizarte klasean, mundua hobetzeko zer egin dezaketen galdetu die ikasleei. Trevorrek mesedeen katea abiatuko du. Hiru laguni mesede handia […]