Ridley Scottek zuzendutako pelikula hau ikusi berri dugu klasean. Balian de Ibelin Frantziako herrixka batean bizi den errementaria da. Bere semea eta emaztea hil berriak dira, eta berak herriko apaiza hil berri du. Ibelingo Godofredo kapitaina etorriko zaio bila, bere aita dela aitortuz eta Gurutzadan parte hartzeko eskatuz … Balianek Jainkoaren barkamena eskatu nahi du bere bekatuengatik eta baita emaztearenengatik ere.
Zaldun izendatua eta bidaia luze eta zail baten ondoren, Jerusalemen, aurkituko ditu kristauen eta musulmanen arteko bakea eta elkarbizitza bideratu nahi duen errege legenarduna, Balduino IV. Jerusalemgo erregea, eta honen arreba Sibylla. Bere aitaren soldaduak, Tiberias buru, elkartuko zaizkio.
Tenplarioek, Reinaldo de Châtillon eta Sibyllaren senarra Guido de Lusignan tartean, musulmanak suntsitu nahi dituzte armen indarrez. Gerra handia sortuko da Saladinoren aurka. Balianek Jerusalem defendatu eta entregatu beharko du, hainbat pertsonen bizia salbatzeko.
Pelikulak hausnarketa puntu asko iradokitzen dizkigu:
– Nor bere kontzientziaren arduradun izatea, erregearen borondatearen gainetik. Nork bere arima ez saltzea …
– Barkamenaren bila …
– Erlijio desberdinetako pertsonen arteko elkarbizitza baketsua, biolentziaren gainetik …
– Jaungoikoaren isiltasunaren sentsazioa …
Idatz ezazu hausnarketa labur bat eta pelikulari buruzko zure iritzia eskaini. Mila esker!!
Utzi erantzuna