“En un mundo mejor” pelikula

“Haevnen” edo “En un mundo mejor” pelikula Susanne Bier zinemagileak zuzendu zuen 2010ean. Danimarkan eta Kenyan gertatzen da. Anton sendagilea Kenyan aritzen da gaixoak sendatzen eta tartean behin Danimarkara itzultzen da, bere etxera. Bere emaztea Marianne ere sendagilea da eta bien arteko gauzak ez doaz ondo. Elias, bere seme zaharrenak, arazoak ditu eskolan, Sofus eta bere lagunek tratu txarrak eragiten dizkiotelako … Morten da seme gazteena. Kenyan Big Man izeneko gizon krudel batek sarraski ugari egiten ditu…

Christianek bere ama Eva galdu berri du, eta eskolara azaltzean Eliasen egoera ikusiko du. Berak jasotzen duen biolentziari era oso gogorrean erantzungo dio. Christianek ez ditu bere sentipenak adierazten, ez du bere aita Klaussekin erraz hitz egiten, aita gezurtia dela pentsatzen baitu … Larsen kotxea lehertzea pentsatuko du, …

Pelikula honek aztertzeko galdera batzuk sortu dizkit: Biolentziaren aurrean nola erantzun? Zein da benetan ausarta eta zein da koldarra? Zein da Antonen iritzia?  Mendekua hartzea ondo al dago?

Hausnarketarako gai ugari eman ere bai: Barkamena eskatzearen garrantzia  (Antonek emazteari, beste emakume batekin abentura bat izan zuelako. Christianek Eliasi egin dion kaltearengatik, …).  Sentipenak adieraztea, negar egitea, … heriotzak sortzen duen kezka, …  bakardadea, ezintasuna, …

Irudi bikainak azaltzen dira filmean: naturaren zikloak, landareak, hegaztiak, Afrikako lehortasuna, Kenyako jendearen aurpegiak, umeak, …

Zer egin daiteke norbaitek besteen biolentzia jasaten duenean? Zer egin dezake familiak, eta eskolak?

Merezi al du munduko toki gogorrenetan (Kenyan, adibidez) edota gizartearen eremu zailenetan (baztertuekin) lan egitea?

Mesedez idatz ezazu testu bat, esanez pelikulan zer gustatu zaizun gehien, eta goiko galdera edo hausnarketarako gairen bi, hiru edo gehiagori buruz zure iritzia emanez. Mila esker.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude