Berriro ere martxan …

Udako oporren ondoren, berriro martxan hasi gara Floreaga ikastetxean… Hasieran goizez bakarrik, eta orain jada goiz eta arratsaldez. Blog honi ere berriro martxan jartzeko une egokia iritsi zaio. Udako gauza onak gogoratu nahiko nituzke… Ez naiz ari kirol mailako emaitza onez, ez.  Niri poz handia eman zidan Erreala eta Anaitasuna mailaz igotzea. Hego Afrikako futboleko […]

Ondo bukatu… eta hurrengora arte!

2010eko otsaileko data dute blog honetako lehen testu eta proposamenek… Lau hilabete igaro dira martxan jarri zenetik. Argi dago, ekarpen hauek eskolako lan tresna gisa sortu dira, eta gehienbat eskola arlora mugatzen da euren eginkizuna… Ekainean, oporren hasiera gertu, kalifikazioak jasotzear, orri digital honi atseden pixka bat hartzea egokitzen zaio. Ea datorren ikasturtean arnas berriturik […]

Gizatasunean ereduak

Pertsona batzuk oso erakargarriak dira guretzat; miretsi egiten ditugu, nolabait, beraien estiloarengatik, beraien hitz egiteko moduagatik, beraien gorpuzkerarengatik, … Beraiek esaten edo egiten dutena asko interesatzen zaigu, eta guretzat eredu gisa hartzen ditugu; ez beraien berdin-berdinak izateko (gutako bakoitzak bere nortasuna garatu behar du, eta orijinalak izaten saiatzen gara…), baina bai beraiengandik ikasteko… haien antzekoak […]

Bihotzaren giltza

Udaberriak odola bor-bor… Eguzkia bere bidera pixka bat arrimatzen hasten den orduko, landareek beraien hosto eta loreen kolore sinfonia zabaltzen dute… Gure herriko plazetan txorien kantua ez da isiltzen, txio-txio,…  Eta gure bihotzaren taupadak ere gero eta azkarrago…  Gaurko honetan gaztetxo batzuek eskaini dizkidaten hausnarketak idatzi ditut hemen… “Giltzak dauzkat eskuetan, giltza asko: bizikletako kandadoaren […]

Bigarren aukera

Kotxe istripu larria izan zuen, Eroskiko bihurgunean,… handik bizirik irtetea ezinezkoa zen. Eta hala ere, inork gutxik espero bazuen ere, bizirik irten zen, nahiz eta zauri asko jaso… Ondo jartzea mila ahalegin eta errehabilitazioren emaitza izan zen, eta Urrategiko Ama txikiari eskerrak ematera joan zen, oinez, herrenka… Bigarren aldiz bizi da. Gaztetako “txoro haizea” edo […]

Eguzki lorea eta gurutzea

Baserri askotan, eta “kaleko” etxe askotako ateetan ikus daitezke eguzki loreak, puntapax batekin iltzatuta…  Landare honek esanahi garrantzitsua du gure euskal mitologian… Eguzkiaren babesa, berotasuna eta bizi-indarra adierazten ditu.  Atean eguzki lorea jartzean, naturaren edo jainkotasunaren babesa eskatzen da: iluntasunak berekin omen ditu mamu eta jenio gaiztoak, gaixotasunak, tximista,… min edo kalte handiak jasotzeko beldur […]