Berriro ere martxan …

Udako oporren ondoren, berriro martxan hasi gara Floreaga ikastetxean… Hasieran goizez bakarrik, eta orain jada goiz eta arratsaldez.

Blog honi ere berriro martxan jartzeko une egokia iritsi zaio.

Udako gauza onak gogoratu nahiko nituzke… Ez naiz ari kirol mailako emaitza onez, ez.  Niri poz handia eman zidan Erreala eta Anaitasuna mailaz igotzea. Hego Afrikako futboleko Mundu Txapelketa ere interes handiz jarraitu nuen, batez ere azken partidak,…  Ez. Ni beste oroitzapen batzuetan ari nintzen pentsatzen.

Adibidez, Logroñon kanpaldian igarotako zazpi egun ederrez oroitzen naiz. Egun bikainak, moskito batzuek nahiko kalte egin baziguten ere …

Aurten ez naiz Afrikara joan, Beningo kaleko umeen proiektuan laguntzera. Aurten Palestinan izan naiz, hamar egunez. Esango dizuet zergatik: Udan bete ziren nire apaiz ordenazioaren 25 urte. Oparia hau izan zen: Jesusen lurra bisitatzea, beste salestar batzuekin batera. Erromes gisa, Palestinako lurren bisitak esanahi erlijioso sakona du. Iparraldean daude Galilea, Nazareth, Kafarnaum… antzira,… Jesus predikazioaren hasirako tokiak. Jerusalemen aurkitzen dira Jesus azken egunetako tokirik garrantzitsuenak. Gainera, Jerusalemen hiru erlijio handik (Judaismoak, Islamak eta Kristautasunak) bat egiten dute eguneroko bizitzan, oreka zaila mantenduz.  Beste gauza bat gaurko Israeleko estatuak palestinarrei ematen dien tratu ankerra!

Horretaz aparte, ezin ahaztu Andremaixek eta Pirinioetara irteera bikaina (Atxer eta Peña Forcara igoera gogorrak)!

Eta zuk, zer egin duzu oporretan? Labur-labur bada ere, gustatu zaizun zerbait kontatuko al zeniguke? Egin duzun esperientzia polit bat? Mila esker

Iruzkinak

  1. irati astigarraga dio

    Bueno, egia esan behar bada, nik ere oso ondo pasatu dut oporretan… Eta oraitntxe bertan joango nintzateke Marokora… edo norabaitera, eskolara etorri behar ez izateko….

  2. Elena Arrizabalaga dio

    Uda honetan familiarekin Roquetas del Mar (Almeria) eta Cadizen egon naiz. Baina uda honetako egunik onenak Andramariak izan dira. Gauza onak egon dira:grupoak (des-kontrol), barrakak (autotxokeak), giganteak (pelotaria), buruhaundiak (pailazoa)… Oso ondo pasatu dut eta hurrengo urtean espero dut horrelako ondo pasatzea

  3. Ane Arambarri dio

    Aurtengo oporretan Bretañan egon naiz. Oporretatik gehien gustatzu zaidana Andramaxek izan dira, eguna kalean pasatzen genuen lagunekin baina onena gauean izaten zen. Grupoak ikustera joaten ginen, dantza egiten genue , eta beste gauza asko… beroa egiten zuenean piszinara joaten ginen. Oso ondo pasatu ditut oporrak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude