Óscar Romero

Óscar Romero gotzain martiriari buruzko dokumental bat ikusi dugu: “Monseñor. The last journey of Óscar Romero”. Benetako historia eta gertakizunak dira, ez fikziozko fileme bat. Romeroren benetako ahotsa eta irudia ditugu aurrean, hainbat argazki eta telebista erreportajetan. Monsinore Óscar Romero San Salvador hirian hil zuten, tiroz, 1980ko martxoaren 24an, Divina Providencia ospitaleko kaperan meza ematen […]

The long run

The Long Run (2001). 1999 urtea da. Bertold “Berry” Bohmer atletismo entrenatzailea da eta “Comrades Marathon” lasterketarako gazte batzuk prestatzen ari da. Hego Afrikan bizi da, europear jatorrikoa bada ere. Oraindik arrazismo handia dagoela dirudi. Bere adreilu enpresak beste arduradun bat aukeratu du (Gasa) eta Berryrri erretiroa eman dio; ez dio uzten Miso, Popo, Kupa […]

“Gezur ona – La buena mentira”

“Gezur ona” (La buena mentira, 2014) filmean“Sudaneko ume galduen” istorioa kontatzen zaigu. Ameriketako Estatu Batuetara iritsi berri dira Hego Sudaneko gerratik ihesi.  Lehenago, Keniako Kakuma errefuxiatuentzako eremura iritsi ziren, 1102 kilometro oinez egin ondoren, gerra, gose eta egarriari ihesean. Ameriketara iristean, Mamere, Paul eta Jeremiah Kansas City hirira bideratu dituzte. Abital Deng, Mameren arreba, berriz, […]

Gandhi

Mohandas Karamchand Gandhi (1869-1942)  abokatua, politikaria eta buruzagi erlijiosoa,  Indiako estatuaren sortzaileetariko bat izan zen. Bakezaletasun aktiboaren alde eta  mota guztietako indarkeriaren aurka egin zuen. Gaztetan, Hego Afrikan eta Inglaterran bazterketa arrazista ezagutu zuen. Indian, ahalegin handiak egin zituen britaniarren monopoliak ekiditen: gatza biltzeko mugimendua antolatu zuen, kanpotarrei erosi beharrik ez izateko, eta haien menpetik […]

Berri Ona

Berri Ona (gaztelaniaz: La Buena Nueva) 2008 urtean Helena Tabernak zuzendutako filma da; Marino Aierra apaiz eta idazlearen bizitzan oinarrituta dago. 1936ko uztailean, Espainiako Errepublikaren aurkako Frankoren altxamendua hasi zenean, On Miguel apaiza herri sozialista bateko parroko berri izendatu zuten. Laster ezagutu zituen Margari maistra eta bere senarra Antonino sendagilea, Benita parrokiako serora eta bere […]