The long run

the-long-run picThe Long Run (2001). 1999 urtea da. Bertold “Berry” Bohmer atletismo entrenatzailea da eta “Comrades Marathon” lasterketarako gazte batzuk prestatzen ari da. Hego Afrikan bizi da, europear jatorrikoa bada ere. Oraindik arrazismo handia dagoela dirudi. Bere adreilu enpresak beste arduradun bat aukeratu du (Gasa) eta Berryrri erretiroa eman dio; ez dio uzten Miso, Popo, Kupa eta Joanes  entrenatzen jarritzen ere.
Orduan Christine izenko neska bat ezagutuko du, Namibiatik etorria, beti korrika aritzen den neska. Christine oso korrikalari ona izan daiteke, baina bere akatsak zuzendu behar dira. Berryk ahalegin guztia egingo du Christine ondo presta dadin eta Lagunen Maratoian parte har dezan … Baina korrika egiteak eta konpetitzeak esfortzu handia eskatzen du, aurrera egin behar da nekea albo batera utziz …
Pelikula honek gauza asko erakusten ditu, kirolari eta pertsonen arteko harremanei buruz, esfortzuari eusteari buruz, …

Zer da zuri gehien gustatu zaizuna? Zergatik? Pelikula honetan zer ikuspegi ematen da Giza Eskubideei buruz?  Eta zoriontasunari buruz? Zer ikasi duzu?

Iruzkinak

  1. June Noriega dio

    Gehien gustatu zaidana Christinek lasterketa irabaztea izan da. Zeren eta pelikula osoan irabaztea nahi zuten biek. Denek aukera dutela irabazterako eta intentatzeko. Zoriontasuna sentitzerakoan maite duzuna egiten duzula. Gogor eta gogoz intentatzerakoan lortu dezakezula.

  2. Sarah Osamwonyi dio

    Egun on/ Arratsalde on/ Eguardi on

    Pelikula hau emakume batekin hasten da eta bere izena Christine, ilegalki zegoen hego afrikan eta harrapatu zioten baina gizon bat izeneko Berry (atletismoko entrenatzailea) lagundu zion irtetzen. Berryk nahi zuen zen Christinek lasterketa bat irabaztea zen baian oso zaila da eta egunero Christine entrenatzen zuen baina emakumeak nekatu egin zen eta lan bat aurkitu zuen eta berry-ren etxetik joan zen beste departamentura. Baina pelikula bukatzeko Crhistinek lasterketa zai hori egin zuen eta irabazi egin zuen.

    Gustatu zaidana pelikula honetatik izen da, Chritinen kapazidadea. Irakatsi zidan, nahi duzun guztia egin dezakezula saiatzen bazara eta are gehiago Jainkoaren ondoan badago. Eta nire ustez jende dana saiatu behar da bere ametsa egia bihurtzeko eta hori egin du Christinek.

  3. Julen Etxaniz dio

    Pelikula oso interesgarria iruditu zait. Lehengo momentutik une gogor asko agertzen dira eta batez ere Bertold “Berry” Bohmer atletismo entrenatzaileak erakusten du gogortasun hori. Gazte batzuk ditu bere eskutan eta horiek entretatzen eta “Comrades Marathon” lasterketarako prestatzen ditu.

    Oso entrenatzaile gogorra da eta gazteei hori ez zaie asko gustatzen, momentu askotan kexatzen dira Berryri buruz baina ez dute pentsatzen Berryk, gazteentzat onena opa diela.

    Hasieran, lau mutiko entrenatzen zituen baina ondoren, Christin izeneko neska bat ezagutu zuen, oso korrikalari ona eta asko gustatu zitzaionez, bere etxean eduki zuen entrenatzeko. Egunero egunero, oso gogor aritzen zen neskarekin eta neska ez zen oso eroso sentitzen, azkenean, alde egin zuen etxetik.

    Alaba bat ere badu eta alabak esaten dio, bakarrik biziden momentutik, asko aldatu dela eta ez duela besteengan batere pentsatzen. Gazteek ere hori uste dute eta horregatik ez dira hain ondo moldatzen berarekin.

    Gero, hasieran entrenatzen zituen lau mutikoengana joan zen eta batekin iskanbila izan zuen, alkar jotzen bukatu zuten arte. Christirekin ordea, pakeak egin zituen eta berriro ere bere etxera itzuli zen. Lasterketa hurrengo egunean zen eta egun gogor baten ondoren, txapelketa irabaztea lortu zuen. Amaieran, lasterketa bukatu bezain laster joan zen Berryri besarkada estu bat ematera.

    Pelikula honek, gauz on asko erakusten dizkigu, batez ere, zaila den unetan aurrera egin behar dela ta uneoro geure buruarengan konfiantza edukitzea beharrezkoa dela.

  4. Aleena Ali dio

    Pelikula ona izan da, bere ametsa korrikalaria izatea zela, eta lasterketa irabaztea. Ezingo zuela irabazi lasterketa uste zuen, baina azkenean irabazi zuen. Bere entrenatzaileak ere asko lagundu eta animatu zion, baita bere taldekideek ere. Entrenatzaileak, Christineri etxean biziztzan ere utzi zion. Pelikula honek, lortu nahi duzun gauza saiatzea eta pazientziaz egitea irakasten du. Asko ikasi dut pelikula honetan.

  5. Ane Urquidi dio

    Niri gehien gustatu zaidana Berry inoiz ez errenditzea izan da, nahiz eta bere lan lekutik bota zuten eta berak entrenatzen zituen atletak abandonatu berak beti jarraitzen zuen borrokatzen lasterketa hori irabazteko. Baita ere Christinek Berry barkatzea gustatu zait. Pelikula honek nahi dugunaretik borroka egitea erakusten digu. Diruak ez du ematen zoriontasuna, zoriontasuna edukitzeko gustatzen zaizkizun gauzak egin behar dituzula erakusten du pelikula honek. Pelikula honek erakutsi didana ez errenditzea izan da eta gustuko dudana egitea ez du axola besteek zer esaten didaten.

  6. Maren Noriega dio

    Pelikula hau lasterketa bati buruz hitz egiten du. Lehenengo momentutik atletismoko entrenatzailea “Berry” mutil batzuk entrenatzen zituen, baina, entrenatzaileak neska bat esagutu zuen Christine. Christine neska azkarra eta polita zen, orduan, Berry neska entrenatzen hasi zen. Neska korrika egin apartez gauz gehiago egitea gustatzen zaizkio eta Berryk ez zion ezer egiten lagatzen. Orduan, Christinek erabaki zuen Berryren etxetik joatea eta lan berri bat topatzea.

    Hortik aurrera, Berry entrenatzailea hilabetea pasatzerakoan berriz ere Christine entrenatzen hasi zen. Egun asko entrenatu ondoren, Christine lasterketa egiteko prest dago, egin ondoren lehenengo emakumea lasterketa hori irabazten duena izatea lortu du.

    Pelikula honetatik gustatu zaidana da, nahi duzun gauz bat gogor eta gogoz egitea lortu dezakezula eta emaitz onak aterata. Irabazi ondoren Berryk eta Christinek bion artean gozatu zuten. Pelikula hau ikusi eta gero demostratzen du nahi duzun dena lortu dezakezula. Eta bukatzeko, nere ustez gende guztia kapaza bere ametsa lortzeko saiatu egin behar duela, posible delako.

  7. June Noriega dio

    -Laburpena: Pelikula honetan Berry izeneko entrenatzaile bat dago, denbora luzez lau mutil
    entrenatzen dituena. Orduan, Christine izeneko emakume bati laguntzen dio kartzelatik
    ateratzen eta hain nahi zuen lasterketa irabazteko entrenatzen hasten da. Christine Berryren
    etxean bizi da eta goizero joaten dira korrika egitera denbora luzez. Emakumea
    nekatu egiten da denbora guztian korrika egitera “behartzen” duelako, eta lasterketa
    irabaztean bakarrik pentsatzen duela eta korrika jarraitu nahi duela, baina bizitza normala
    izan nahi duela esaten dio. Azkenean konpontzen dute eta lasterketa eguna iristen da,
    Christinek dena ematen du irabazteko, hainbeste non telebistan agertzen da eta bertan ikusten du. Emakumeak irabaztea lortzen du eta biak baita musu ematea ere.

    -Nire iritzia: gehien gustatu zaidana Christinek lasterketa irabaztea eta behin baino
    gehiagotan saiatzea izan da, zeren eta pelikula osoan lasterketa irabaztea nahi zuten biek.
    Denek aukera dutela intentatzeko eta irabazteko eta eta saiakera askoren ondoren gauzak
    lortzen direla erakutzi dit pelikula honek. Zoriontasunari buruz: zoriontasuna sentitzerakoan
    maite duzuna egiten duzula pozik eta gogoz ikasi dut. Zerbait gogor eta gogoz egiterakoan
    lortu dezakezula ikasi dut pelikula hau bukatzerakoan.

  8. Lucia Valor dio

    Pelikula hau ikaragarri gustatu zait, baina gehiena gustatu zaidana Berryren atentzioa izan da, azkenengo momentua Christine lasterketa irabazi zuenean baita ere. Pelikula honek gauz asko transmitutu naute, adibidez, zerbait lortu nahi duzunean lortu behar duzuela eta bakoitza bere ametsak lortzen saiatu behar duela.

    Zoriontasun asko transmitu dit pelikula honek, batez ere Christinek lazterketa irabazi zuenean. Berryk, gogo asko zituen Christinek lazterketa horrek irabazteko, berak, gaztea zenean lazterketa horrek irabazi nahi zuelako, baina ez zuen lortu.

    Hasieran, Christinek ez zuen harreman asko Berryrekin, baina denboran zehar, harreman asko hartu zuten bat bestearengan eta maitemundu egin ziren. Ikasi dutena izan da, lehenago esan dudan bezala, zure ametsak lortzen saiatu behar dela, nahiz eta gero ez lortu.

    Bukatzeko, pelikula honek asko gustatu zait, gauz asko ikasi ditut pelikulari esker eta gomendatuko nuke, batez ere, korrikalariei eta gazteei, erakusteko bizitza ez dela erreza eta ametsak lortu behar direla.

  9. Aratz Pernicas dio

    oso pelicula ona da seba ezaten du nola preparatzen da pertsona bat korrika egiteko
    berry aurkitu zuen neska on bat korrika eta kamarradasa irabazteko

    orduan denbora pasatu zan eta berryk Christine preparatu zuen eta irabazi egin zuen

  10. Iker Caceres dio

    Pelikula oso ederra iruditu zait, oso gustora egon naiz ikusten eta asko ikasi dut. Pelikula honek, momentu on eta ederrak baditu baina txarrak ere bai, baina onetan eta txarretan gauz berbera egiten du, bere buruarengan konfiantza guztia jarri eta aurrera segi burrukan. Momentu txarrek ere gauz asko erakusten dizkigu.

    Bertold “Berry” Bohmer entrenatzaileak oso gogorra dela bere entrenamentuekin lehendabiziko momentutik erakusten digu. Bere ikasleek pentsatzen dute pertsona txarra dela eta horrelako entrenatzaileak txarrak direla baina Berryk beraientzat onena nahi du eta horregatik da horrelako gogorra.

  11. Alex Martin dio

    The long run da pelicula bat esperantza emateko yake neska hori prinsipixun ez zuen bearekin egon irabateko naizeun bakarri korrika egoteko,eta gero bestie entrena tzailea azi zen entrenatzen kamarrbas egiteko eta neska irabazi zuen lehengo puestun

  12. Haizea Nuin dio

    Pelikula hau asko gustatu zai eta nola ahalegintzen dira gazte guztiak. Comrades maratoi luze batean parte hartzeko Bertold Berry izeneko mutil batek gazte batzuk entrenatzen ari zen. Azkenean neska bat entrenatu zuen eta ahalegin handia eta gogo askorekin, lortu zuen maraotian lehena geratzea. Denbora askoz egon zen horretarako entrenatzen eta bere ametsa lortu zuen. Bertold Berrym (entrenatzailea) konfiantza asko emanda oso harro sentitu zen berak entrenatzen zuen neska lortu izanagatik.

  13. Irati Sanz dio

    Oso pelikula polita izan da. Gazteentzat oso ondo dago eta entretenigarria izan da. Zati batzuetan pixakt aspertu egin naiz baino besteetan oso ondo egon da. Gehien gustatu zaida Christinek irabastea izan da. Oso lan gogorra egin du Christinek eta pasatu zen danatik hala ere korrika nahi zuen egin. Pelikula honetan ez dakit zer ikasi dudan ez naiz gogoratzen, baina ez dut zeoze ikasi dudanik.

  14. Nora Alberdi dio

    Gehien gustatu zaidana da cristinek irabazi egiten duela bukaeran merzi duelako irabaztea egin duen esfuertsua eta gero. Iguel dula ze azal kolore duzuen hobeago edo txarrago izan laizkezula. zoriontsu egiten dizuen pertsonekin egon behar duzula beti eta inoiz ez baztertu pertsona horiek. Nahi duzuna lortzeko esfuestzu bat egin behar duzula.

  15. Junayd Ramos dio

    Pelikula hau polita iruditu zait erabatean. Nire ustez, pelikularen irauntasuna egokia da pelikularen tematikarantzako. Bizitzaren baloreak pelikulan oso presente daude orokorrean, batez ere oinarrizko pertsonaietan; adibidez, “Berry” eta bere entrenatu zituen kideak. Pelikularen mezua oso garbia da niretzako, beti gure onena eman behar dugu eta ahal dugun esfortzua egin behar dugula nahi dugun metak lortzeko. Oso arraroa eta aldi berean interesgarria iruditu zait noiz pelikulako momentu batean Berry-k Christine kartzelatik ateratzen duenean eta ez dago inong arazorik judizialki. Ikusteko pelikula bat da eta gomendatzen dut, baina nik ez nuke bi aldiz ikusiko erabat aspergarria da eta.

  16. Joritz Astigarraga dio

    “The long run” pelikula asko gustatu zitzaidan, oso etretenigarria denez, aparte gauzak asko erakusten dizkizu.The long run pelikulako pertsonaia nagusienak “Berry” eta “Christine” ziren. Berry entrenatzailea zen eta oso atleta onak entrenatzen zituen. Beste aldetik “Chistine” asieran ez zen atleta bat baina Berryk potentziala ikusi zuen bere gan, eta atleta profesional biurtu zuen.
    Asieran berryk lau mutil entrenatzen zituen camaradasen parte artzeko, eta alako batean “Christine” ezagutu zuen eta asko entrenatu zuen entrenatzeko bidea zaila izan zen, aserreak egon ziren, poza eta emozio asko. Baina bukaeran merezi izan zuen ze “Christin”ek camaradas irabazi zuen.
    Pelikula onek erakusten duena da aurrera egin behar dela, zituztioa zaila izan arren.

  17. Izan Camarzana dio

    Oso pelikula interesgarria iruditu zait, pelikula honek gauz asko erakusten ditu, benetan gauzak pentsaraztea egiten dizu. Oso gomendagarria da errazismoari buruz irakatsi eta ikasi nahi dutenentzat.

    Pelikula asten da Berryrekin, lau mutilen entrenatzailea dena, Miso, Popo, Kupa eta Joanes. Eta adreilu enpresa batean lana egiten duena, buruzagi berria du, Gasa izenekoa, honek erretiroa ematen dio eta ez dio usten bere mutilak entrenatzen, mutilak “comrades” lasterketarako prestatzen ditu, 90km irauten duena. Berri, bere lanetik botatzen dutenean hiri batera joaten da, eta han inmigrante ilegal bat ezagutzen du, Christin izenekoa, talentu asko du korrika egiteko, eta bere entrenatzailea izango dela esaten du, Christin bere etxera eramaten du, han arropa erosten dio, janaria prestatu eta lo egiteko leku bat ematen dio.

    Baina Christin ez dago eroso Berryrekin, bere bizitza kontrolatu nahi duela dio, eta Gasarekin joaten da, eta Berryren etxetik ere bai, baina konturatzen da ez dela ona berarentzako eta esaten dio comrades lasterketa egin nahi duela, bere entrenamendura bueltatzen da.

    Eta eguna iristen da, bostak prest daude comrades-a egiteko. Lasterketa hasten da, eta bostak oso ondo dijoazte, gutxinaka gero eta okerrago dijoazte, azkenik bakarrik Miso eta Christin geratzen dira, eta Christin lortuko ez duela ematen duenean jarraitu egiten du, eta bere azken esfortzuekin irabazi egiten du eta lehena geratzen da. Eta lasterketa bukatu bezain laster, Christin Berry besarkatzen du.

  18. Ikerne Gonzalez dio

    Pelikula hau oso interesgarria da, oso polita da, Gehien gustatu zaidana karrera irabazi duenean, zergatik biak nahi zeben irabazi karrera hori. Pelikula honek gauz asko erakusten dizkigu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude