Pertsona batzuk oso erakargarriak dira guretzat; miretsi egiten ditugu, nolabait, beraien estiloarengatik, beraien hitz egiteko moduagatik, beraien gorpuzkerarengatik, … Beraiek esaten edo egiten dutena asko interesatzen zaigu, eta guretzat eredu gisa hartzen ditugu; ez beraien berdin-berdinak izateko (gutako bakoitzak bere nortasuna garatu behar du, eta orijinalak izaten saiatzen gara…), baina bai beraiengandik ikasteko… haien antzekoak […]
Bihotzaren giltza
Udaberriak odola bor-bor… Eguzkia bere bidera pixka bat arrimatzen hasten den orduko, landareek beraien hosto eta loreen kolore sinfonia zabaltzen dute… Gure herriko plazetan txorien kantua ez da isiltzen, txio-txio,… Eta gure bihotzaren taupadak ere gero eta azkarrago… Gaurko honetan gaztetxo batzuek eskaini dizkidaten hausnarketak idatzi ditut hemen… “Giltzak dauzkat eskuetan, giltza asko: bizikletako kandadoaren […]
Bigarren aukera
Kotxe istripu larria izan zuen, Eroskiko bihurgunean,… handik bizirik irtetea ezinezkoa zen. Eta hala ere, inork gutxik espero bazuen ere, bizirik irten zen, nahiz eta zauri asko jaso… Ondo jartzea mila ahalegin eta errehabilitazioren emaitza izan zen, eta Urrategiko Ama txikiari eskerrak ematera joan zen, oinez, herrenka… Bigarren aldiz bizi da. Gaztetako “txoro haizea” edo […]
Eguzki lorea eta gurutzea
Baserri askotan, eta “kaleko” etxe askotako ateetan ikus daitezke eguzki loreak, puntapax batekin iltzatuta… Landare honek esanahi garrantzitsua du gure euskal mitologian… Eguzkiaren babesa, berotasuna eta bizi-indarra adierazten ditu. Atean eguzki lorea jartzean, naturaren edo jainkotasunaren babesa eskatzen da: iluntasunak berekin omen ditu mamu eta jenio gaiztoak, gaixotasunak, tximista,… min edo kalte handiak jasotzeko beldur […]
Beldurra eta itxaropena
Pertsonak beti kezkatuta bizi gara… Beti aurrera begira, proiektuak eginez, ametsak sortuz,… Beti lanean,… geure bizitza ondo antolatu nahian, gure familiarentzat onena bilatuz,… gure gizartearen ongizatea eta bakea amestuz… Badakigu gure ametsak kolpetik desegin daitezela, badakigu bizitzari lotzen gaituen haria mehea eta hauskorra dela, badakigu ez dela erraza elkarrekin bakean konpontzea, badakigu bizitzak sorpresa txar […]