Kanpo zorra aztertzen… (dbh4)

Kanpo zorra honela defini daiteke: Herriek, batez ere Hegoaldeko edo Hirugarren mundukoek, Iparraldeko kanpoko gobernu, enpresa eta banketxeei zor dieten dirua. Munduak bizi duen injustizia egoeraren osagarri  garrantzitsua da. Herri pobre asko zor honen zamapean bizi dira: kanpora bidaltzeko dirua aurrezten, eta herriko pertsona pobreenei oinarrizko zerbitzuak kentzen: hezkuntza, osasun zerbitzuak,…  Kanpo zorra ongi ulertzeko, […]

Giza Eskubideak gaurko gizartean (dbh4)

Etika ikastaroaren hasiera-hasieratik garrantzi handia du GIZA ESKUBIDEAK ezagutzeak. – Aldarrikapen unibertsalaren HISTORIA ezagutzea, René Casin legegizon baionarrak izan zuen eginkizuna, … – Giza Eskubideen AldarrikapenekoARTIKULU bakoitza eta guztiak ondo ULERTZEA ere garrantzitsua da … – Eta oso garrantzitsua da GAURKO HAINBAT EGOERA Giza Eskubideen arabera aztertzen jakitea. Honako ariketa proposatzen dizuet: 1) Egun hauetako […]

Gizatasunean ereduak

Pertsona batzuk oso erakargarriak dira guretzat; miretsi egiten ditugu, nolabait, beraien estiloarengatik, beraien hitz egiteko moduagatik, beraien gorpuzkerarengatik, … Beraiek esaten edo egiten dutena asko interesatzen zaigu, eta guretzat eredu gisa hartzen ditugu; ez beraien berdin-berdinak izateko (gutako bakoitzak bere nortasuna garatu behar du, eta orijinalak izaten saiatzen gara…), baina bai beraiengandik ikasteko… haien antzekoak […]

Ereduak… (dbh1)

Besteen alde zerbait egiteko prest egotea ez da erraza. Baina gure gizartean badaude pertsona batzuk horixe egin dutenak, Jesusen eredua jarraituz. Komiki hauen bitartez bi pertsona ospetsuren bizitza aurkeztu nahi dizuet: Bernardo de Hoyos jesuitak Jesusen Bihotzarenganako debozioa sartu zuen Espainian eta lan handia egin zuen behartsuen alde. Orain aste gutxi “dohatsua” izendatu zuten. Vicente […]

Xabier Lete, fedeari buruz… (dbh3-4)

Euskal kulturan erlijioarekiko hausnarketa bizirik dago, zalantzarik gabe.  Hona hemen adibide batzuk:  “Hemen” erlijio gogoetarako aldizkariak 24. alea publikatu zuen 2009ko abenduan,… 2007an Joxe Arregi frantziskotar azpeitiarrak 40 euskarazko idazleri galdera batzuk egin zizkien eta “Jainkoaz galdezka” liburuan publikatu ziren… Orain Xabier Leteren testigutza aztertuko dugu. Ume garaian eta nerabezaroan kristau giroa hezia, gazte garaian […]