Kanpo zorra honela defini daiteke: Herriek, batez ere Hegoaldeko edo Hirugarren mundukoek, Iparraldeko kanpoko gobernu, enpresa eta banketxeei zor dieten dirua. Munduak bizi duen injustizia egoeraren osagarri garrantzitsua da.
Herri pobre asko zor honen zamapean bizi dira: kanpora bidaltzeko dirua aurrezten, eta herriko pertsona pobreenei oinarrizko zerbitzuak kentzen: hezkuntza, osasun zerbitzuak,… Kanpo zorra ongi ulertzeko, idatzizko testu bat duzu eskura hemen. Apunteak dira, nolabait esateko… Ondoren, internet sarean aurki daitekeen wikipediako lotura aurkezten dizut…
Saia zaitez kanpo zorra zer den eta nola sortu zen ulertzen. Bere eragina zein den azter ezazu. Iritzi etiko bat idatz ezazu blogean, zure argumentuak laburki azalduz.
Naiara Romatet dio
Gaur egun badaude kanpo zorra duten herrialde pobre batzuk.
Petrolioa zela eta diru handia irabazi zuten banketxeek eta hegoaldeko herri batzuei mailegatu zieten dirua interes baxuetan. Baina diru hau bertako diktadoreek gastatu zuten, herrian inbertitu beharrean. Gainera dolarretara aldatu zen moneta eta zorra ikaragarri hasi zen. Hori gutxi balitz, berandu itzuliz gero, zorra handitu egiten zen.
Nire ustez zorra barkatu beharko litzaieke. orain dela denbora asko ordaindu baitzuten zorra; orain berandu itzultzearen interesak ordaintzen ari baitira eta gainera zorra ez zuen herriak sortu, diktadoreek baizik .
Maite Aretxabaleta dio
Kanpo zorra herri batzuek, Afrikakoak (hirugarren munduko herrialdeak) iparraldeko herri batzuei eta banku batzuei zor dieten zorra da. Gero herri hauek ezin izan zioten bankuei diru bueltatu izan ere diruaren balioa hazi egin zen. Gero zor honi luzapen zorrak gehitu zitzaizkion eta zor hau ordaiezina bihurtu zen. Honen eragina hirugarren munduko herrialdeak pobreagoak izatea izan da. Herri hauek aspalditik dute zorra ordainduta, orain luzapen zorrak ari dira bakarrik ordaintzen, eta gainera, diru ia guztia militarrek eta diktadoreek berentzat hartu zuten. Horregatik, ez dela justua iruditzen zait. Horregatik uste zut zorra barkatu egin beharko zitzaiela.
irati dio
Ba nire iritziz, oso tristea da gu gauden egoera, ez zait batere ondo iruditzen munduan gertzatzen ai den guztia… Adibidez pobreek ezertxo ere ez daukate eta inongo herrialdeek ez diete nahi lagundu… Batzuk badaude laguntzen dutenak baiana beste batzuk ez dute ezta zentimo 1 ere botatzen pobreen alde. Nire iritziz guztiok aportatu beharko genuke diru laguntza, zorrak eta guztiak pagatzeko, gure bezelakotxeak dira bakarrik arraza desberdina dutela eta oso jende ona da.
Ane dio
Kanpo zorrari buruz ikusi dugun bideoaren eta oraintxe letu dugun testuaren arabera, nik dudan iritsia da, egin dutena barbaritate handi bat dela. Ez zait normala iruditzen beraien lehengaiak kentzea inongo eskudiberik gabe eta ondoren, hare gutxiago, hori ordaintzeko esatea. Hor ikusten da iparraldekoek geure gauzei baino ez diegula begiratzen, beste batzuk nola igarotzen ari diren jakin gabe. Hori dela eta ez zait ongi iruditzen egiten dutena.
unai martinez dio
Kanpo zorra gaur egun guk ez dugu antzematen, baina beste batzuk, adibidez hor ibiltzen den jendeak badaki zer gertatzen den.
Ba guk dakigunez oso ekonomia kaxkarra dago Afrika aldean. Baina horrek ez du nahi esan gauza txarrak daudenik, baizik eta dirurik ez daukatela eta lanik ere ez handik bizitzeko.
Misiolariei esker badakigu gaur egun zer ekintzaegiten deren, edota zer gertatzen den.
Melissa P dio
Kanpo zorra herri batek beste herrialde bati zor dion diru kopurua da.
Herri batek beste bati laguntza eskatzen dio, maileguak eta abar, geroxeago zor dutena ordaindu beharko dutela jakinda. Zorrak kantitate txikietan ordaintzen dira, baina zorrak dituzten herrialde gehienak pobrak dira eta ez dute ia dirurik ordaintzeko zor dutena.
Niri ez zait bat ere ondo iruditzen oraindik zorrak ordaindu beharra, orain dela urte asko ordaindu zituztelako. Gaur egun zor dutena bakarrik interes ekonomikoak dira banku eta enpresa dirudunentzat.
Imanol Saenz - Borja Zubizarreta dio
1973an petrolioaren prezioa laukoiztu egin zen. Herrialde aberatsek diru asko irabazi zuten eta diruaren %60 herrialde pobreei eman zieten. 1979an herrialde pobreek kalte asko jasan zituzten:
1.-Interesak ikaragarri handitu ziren
2.-Dolarra indartzen hasi zen …
Gainera denbora igaro ahala gehiago ordaindu behar zuten (hasieran %5, handik 3 hilabetera%8, 6 hilabetera %20). Gure ustez ordaindu beharrekoa ordainduta dago eta interes askorekin gainera, beraz zorra barkatu beharko liekete.
Eider Etxaniz dio
Kanpo zorra 1960. urtean sortu zen, petroleoaren igoera zela-eta. Horrek zailtasun handia sortu zuen ekoizleen artean, eta orduan, iparraldeko herrialdeek hegoaldeko herrialdeei maileguak ematen hasi ziren. Baina urte batzuk ondoren epe barruan ordaintzen ez ziren interesak garestiago ordaindu behar zirela esan zuten.
Nire ustez kanpo zorra kendu egin beharko lukete, garai horietan hegoaldeko herrialdeetan agintzen zutenak diktadore batzuk zirelako eta beren dirua iparraldeko herrialdeei armak erosteko erabili zutelako, eta herritarrek ez daukate horren errurik.
Aitor Arribas dio
Nire ustez Afrikako herrialdeek duten kanpo zorra gehiegizkoa da, beraiek ez zutelako diru erdia ere erabili, diru guztia militarrentzat izaten zen. Horren ondorioz iparraldeko herriak aprobetxatu egin dira Afrikarekin eta denbora joan ahala kanpo zorra handitzen joan zitzaien.
Afrikak aspaldi ordaindu zuen kanpo zorra, orain ordea luzapen zorra ari da ordaintzen
Maite Lete dio
Kanpo zorra herrialde pobreenek herrialde aberatsei zor dieten dirua da. Garai batean iparraldeko herrialdeek dirua mailegatuan eman zieten hegoaldeko herrialdeei, baina zorra ordaintzeko arazoak izan dituzte. Gainera ordaindu behar dutenak dirua erabili ez zutenak dira. Nire ustez zorra dirua erabili zutenek (militarrek) ordaindu beharko lukete eta ez herritar pobreek
Joseba Orodea dio
Kanpo zorra hau da: hirugarren munduko herrialdeek Europako herrialde boteretsuenei zor dioten dirua, aurretik Europako herrialde boteretsuek dirua utzi zioten Afrikari ( industrializatzeko, kaleak egiteko…) baina bertako diktadoreek gaizki erabili zuten dirua eta gainera orain aberatsek ez dute orain dirua ordaindu behar, herritar pobreek baizik.
Julen Aranbarri dio
kanpo zorra herriek, batez ere Hegoaldeko edo Hirugarren mundukoek, Iparraldeko kanpoko gobernu, enpresa eta banketxeei zor dieten dirua da. Kanpo zor hau gertatu zen herrialde batzuk beste enpresa, banku eta abarrei maileguak eskatu eta ondoren nola diruaren balioa igo zen eta gainera interesak igo egin ziren, denbora pasaren ondorioz ezin izan zieten bueltatu diru hori enpresa, banku eta abarrei. Gertakizun honen ondorioz herrialde pobreak gero eta pobreagoak dira eta nire ustez 3. munduko herrialde horiei diru laguntzak eman beharko lizkiete iparraldeko herrialdeek, eta ez gero eta gehiago kendu, zeren horren ondorioz gosea pasatzen ari dira bertako biztanleak eta gero eta pobreago egiten ari dira.
david dio
Kanpo zorra: Enpresa batzuek pobreei kentzen diete guztia eta nire iritziz hori oso gaizki dago eta gehiago utzi behar zaie probreei.
ander patrian dio
Kanpo zorra: Herrialde batek beste herrialde bati zor dion diru kopurua da.
Nire iritziz egoera hori oso larria da eta garrantzitsua da eta ez da bidezkoa kanpo zorrak pagatzea beraientzako dirurik ere ez dutenean, eta horregatik eman beharko litzaieke diru eta elikagai laguntza.
sara seco dio
Kanpo zorra honela defini daiteke: Herriek, batez ere Hegoaldeko edo Hirugarren mundukoek, Iparraldeko kanpoko gobernu, enpresa eta banketxeei zor dieten dirua.
Herri pobre asko zor honen zamapean bizi dira: kanpora bidaltzeko dirua aurrezten, eta herriko pertsona pobreenei oinarrizko zerbitzuak kentzen: hezkuntza, osasun zerbitzuak,…
Nire iritziz kanpo zorra oso gaizki dago eginda. Pobreentzako beste kanpo zor bat egon beharko zuelako. Alde batetik dirua dutenei kanpo zor bat egin beharko zuten baina desberdina, hau da behartsuek gehiago behar dute eta orduan pobreei gehiago baloratu beharko diote eta zor dioten dirua kentzea edo gutxitzea.
Mikel Larrañaga dio
Kanpio zorra arazo larria da 3.munduarentzat. Hegoaldeko herrialdeei iruzur ikarragarria egin zieten. Zorrak ordainduta dituzte jadanik baina orain dolarra urte hauetan igo egin da eta orain hori ordaintzen ari dira.
Nire iritziz oso gaizki egin dute hori eginez, baina ezin dugu ahaztu aita santuek egin duten txikizioarekin erromatar inperioan.
Maider Urdampilleta dio
Kanpo zorra 1960. urtean sortu zen, petrolioaren prezioa asko igo zelako. 1990. urtean, zorraren arazoa larritu egin zen lau faktore hauengatik:
-Interes tasa garestiagoa
-Dolarraren balio altuagoa
-Esportaziorako lehengai merkeak
-Luzapen interes garestiagoak
Faktore hauen ondorioz, kanpo zorra ordainezina bihurtu zen.
Nire iritziz, kanpo zorrak kendu egin beharko ziren. Kanpo zorrak hasi zuten herrialdeetako buruzagiak diktadoreak zirelako, eta kanpo zorrak duten herrialdeetako biztanleak ez dutelako errurik, eta ez lukete hainbeste diru ordaindu behar.
Markel Larrañaga dio
Kanpo zorrak Europako bankuek afrikako herrialdeei emandako maileguak dira. Afrikako agintariek eta militarrek dirua alperrik gastatu zuten eta orain ezin dute ordaindu.
Nire ustez Europako bankuek egin zutena ez dago gaizki baina Afrikako agintariek gaizki erabili zuten eta ondo erabili ezkero zorra ordaindua egongo zen etan afrika ez zen hirugarren munduko herrialdea izango. Bankuek egiten dutena gaur egun ere gaizki dago, aspaldi bukatu zutelako zorra ordaintzea.
Joritz Badiola dio
Gaur egun dagoen kanpo zorra: hirugarren munduko jendeak, hegoaldeko herriek, dirua zor diete iparraldeko banketxeei eta bankuei, eta ezin diete bueltatu diru hori; beraz, karga handi horrekin bizi dira. Nire ustez arazo honekin bukatzeko, jendeari zergak txikitu behar zaizkio eta osasun zerbitzu eta gizarte segurantzako prezioak murriztu. Honekin, batez ere, askoz hobeto biziko litzateke bertako jendea, eta beste alde batetik, behin kanpo zorrak edukita, hori kentzeko lan berezietara bidali eta zorrak horrela kentzeko aukera eman.
Jon Juaristi dio
Afrikako herrialdeek duten kanpo zorra kendu egin beharko litzateke urtero handitzen baitoaz interesak eta orduan pobreak direnez ez dute jateko janaririk ere, jadanik ordaindu diete zor dieten dirua bankuei baino interesak igo egin zirenez orain gehiago ordaindu behar dute eta hori ez da justua.
Nire iritziz kanpo zorrak kendu egin behar dira :
-Diru hori inoiz ez zen joan Afrikako herritarrentzat baizik eta bertan agintzen zuten diktadoreena baizik.
-Jadanik ordaindu diete zor ziotena. Orain interesak ari dira kobratzen.
Mar Leal dio
Kanpo zorra da bankuek hirugarren mundukoei dirua ematea da. Baina toki batzuetan ez dute diru hori ondo erabiltzen, alferrikako gauzetan ibiltzen dute.
Orain ordea diru hori bueltatu egin behar dute eta haiek ezin dute bueltatu.
Nire ustez, diru hori gastatu dutenek ordaindu behar dute eta ez besteek.
Xuban Badiola dio
Nire ustez herri aberatsek nahi dutena egiten dute, herri pobreei eman zieten baina herri horietan militar talde batzuek zuten agintea, dirua heldu zenean gobernuak herritarren onerako zen dirua armetan gastatu zuen eta orain berez herritarrentzako zen dirua ( osasun zerbitzuak, eskolak…) kanpo-zorren ordainketan gastatu behar du.
Moises Etxeberria dio
Nire ustez, kanpo zorra hirugarren mundutik probetxua ateratzeko plan bat besterik ez da eta pagatu ahala gero eta gehiago pagatu behar dutela esaten dute. Gainera laguntzeko dirua eman eta kanpo zorrarekin berriro buelta etortzen da, hobe litzateke kanpo zorra kendu eta herriari bere kasa hazten utzi.
Maite Alberdi dio
Kanpo zorrak herrialde pobreen zorrak dira, eta denok dakigun bezela, ezin izaten dituzte ordaindu.
Hegoaldean izaten da arazorik handiena, Iparraldekook ez dugu normalean horrelako arazorik.
Nire ustez, denon hartean lagun beharko genuke, denon esku baitago mundu hobea izatea.
Aritz Artetxe dio
Kanpo zorra ez da egun batetik bestera amaitzen. Herrialde pobreek dute zorra eta ez dute dituzten kanpo zorra ordaintzeko adina diru. Arazoa hau herrialde ez garatuek dute eta aldiz iparraldeko herrialdeak ondo bizi diren bitartean, haiek bizitza aurrera ateratzen dute ahal duten moduan.
Nire ustez, guztiok herrialde horiei, laguntza txiki bat eman beharko genieke behintzat, bertako biztanleria bizi baldintza nahiko onetan bizitzeko.
David Sierra dio
Munduaren hegoaldeko herrialdeak daukate kanpo zorra, iparraldekoei zor diete dirua, horregatik gu oso ondo bizi gara eta hegoaldekoek oso baldintza txarretan.
Hori dela eta, hegoaldekoeei, hirugarren mundua deitzen diogu, gurekin konparatuta, beste mundu bat delako.
Nire ustez, hau injustizia bat da, denak pertsonak garelako eta eskubide berdinak dauzkagulako: denok antzeko baldintzetan bizi beharko genuke, eta ez batzuk besteak baino askoz hobeto.
Iñigo Gorricho dio
Kanpo zorra herrialde txikiek handiekin dituzten zorrak dira. Arazo hau herrialde ez garatuek dute eta aldiz iparraldeko herrialdeak ondo bizi diren bitartean, haiek bizitza aurrera ateratzen dute ahal duten moduan.
Nire ustez arazo hau konpontzeko denok parte hartu beharko genuke diru laguntzatan
Malaika Batool dio
Konturatu al gara inoiz zergatik diren herrialde batzuk oso pobreak eta beste batzuk oso aberatsak? Hasteko, herrialdeen arteko desberdintasun hori eragiten duten hainbat faktore daude; eta, faktore horietako bat kanpo zorra da, herri batzuek (hegoaldekoek) iparraldekoei zor dieten zorra hain zuzen. Duela hamarkada batzuk, petrolioaren prezioa igo zenean iparraldeko herrialdeak hegoaldekoei maileguak eman zieten. Baina, hainbat faktorek mailegu horiek ordaintzea eragotzi zuten, horietako batzuk, diruaren balioa handiagotzea, eta esportaziorako lehengaiak merkeagotzea izan ziren. Hori dela eta ezinezkoa bihurtu zen diru hori bueltatzea, horregaitk luzapen zorrak gehitu zioten; hori guztia ikusita hegoaldeko herrialdeek ordaintzen jarraitzen dute.
Nire ustez, gaur egun arte aldaketa ugari egin ditugu gure gizartean, hura hobetzearren. Baina oraindik eta gehiago hobetu dezakegu. Amaitzeko, herrialde horiei zorra barkatu egin beharko litzaiekela iruditzen zait.