“Peregrinos – Saint Jackes… La Mecque” pelikula ikusi dugu. Coline Serrau zuzendari frantziarrak 2005ean eginiko filma da. Pertsona talde baten Donejakue bideko “erromesaldia” kontatzen zaigu, Puy-en-Velay herritik Konpostelako Santiagora oinez. Era askotako pertsonek osatzen dute talde txiki hau. Guy da gidaria. Amaren herentzia jasotzeko ibilbidea egin beharko dute hiru anaia-arreba hauek: Pierre enpresariak, Claire irakasleak […]
Xalbador. Jainkoa eta ni
Xalbador, Fernando Aire, Urepele, Nafarroa Beherean jaio zen 1920ko ekainaren 19a. Bertsolaria eta artzaina izan zen. Urepelen hil zen 1976ko azaroaren 7an, omenaldi handia egin zioten egun berean. Bertsolari liriko eta poetikoa, seriostasuna eta malenkonia ordezkatu izan zituen anitzetan; bizitza, familia, baserria, fedea eta natura izan zituen bertsoetako gai. Mattin Trekurekin batera, Ipar eta Hego Euskal Herriko bertsozaleak elkartu zituen. Ezin bertzean (1969) eta Odolaren mintzoa (1976) bertso bildumak eman zituen argitara. Bere […]
Pauleko San Bizente
Pauleko San Bizente (Pouy, 1581eko apirilaren 24a – Paris, 1660ko irailaren 27a) frantziar apaiz katolikoa izan zen. Familia pobre batean jaio zen. 1600. urtean apaiz egin zen. 1605ean, itsas bidaia batean piratek preso hartu eta Tunisian saldu zuten esklabo; halaxe egon zen bi urtez. Frantziara itzulita, Misioaren Kongregazioa sortu zuen 1625ean, eta Karitatearen Alabak 1633an, Luisa de Marillac-ekin batera. XVII. mendeko errenazimentu katolikoaren ordezkari ospetsuetako bat da. Umezurtz, preso eta gaixorik […]
Otoitzean
“Jainkoa isiltasunean bilatzen” (DBH2ko testuliburuko 6. unitatea) landu dugu. Baina otoitza oso pertsonala da: gutako bakoitzak Jaungoikoarekin hitz egiteko duen modu berezia izan daiteke… Munduko kultura eta erlijio guztietan egiten da otoitz, pertsonok, bakoitzak bere estiloan, Jaungoikoaren hitz egiteko beharra dugulako… Agian pertsona bat ez da elizara sarri joango, edo ez du garbi ulertuko erlijioari […]
Selma
Selma hiritik Montgomery hiriburura (Alabama estatuan) hiru ibilaldi dei egin ziren 1965ean, beltzen boto eskubidea bermatzeko. Hirugarrenean lortu zuten bi hirien arteko 87 kilometro oinez egitea, euren eskubideen defentsan, biolentziarik erabili gabe. Beltzek bazuten botoa ematea eskubidea, berez, baina traba eta oztopo ugari jartzen zizkieten boto erroldan izena emateko. Ibilaldi edo martxa horien antolatzaile nagusia […]
Palabek
“Palabek” dokumentala eskura duzu esteka honetan. Hego Sudan 2011n nazio independiente bilakatu ondoren, berehala sortu zen gerra zibila, bereziki petrolio erreserbak eskuratzeko asmoz eginiko gerra. Gerra oso krudela izan zen. Jende askok ihes egin behar izan zuen, inguruko nazioetara, euren bizitza salbatzeko, bake eta seguritate bila, askotan familiako kideak galdu ondoren, tortura eta biolazioak jasan […]