Egun handia

Albert Kuban bizi da. 11 urte ditu eta boxeolaria izan nahi du. La Habanako Boxeo Eskolara joan nahi du, baina horretarako asko entrenatu behar da, eta aurretik eskolan nota onak atera.

Deegii, Mongoliako 11 urteko neska bat da. Gimnasia eta kontortsionismo talde baten onartua izatea nahi du, eta frogarako gogor prestatzen ari da. Gainera, etxeko lanak egiten ditu, ura eraman, amamari lagundu …

Tom Ugandan bizi da. 19 urte ditu eta Bush Training Schoolen dago, basozaina izateko asmoan. Priszila eta bere lagunekin gauza asko ikasten ditu, adibidez, animaliak aztertzen eta defenditzen.

Nidhi, 16 urteko neska indiarra da, ingeniaritza ikasi nahi du, eta unibertsitatean onartuko dutela espero du. “30 gainekoen” testa egingo du. Cyber lokalean eta etxean etengabe ikasten aritzen da, gauez ere bai. Umeei errepasoa ematen die. Benares hiri sakratuan bizi da. Shivari otoitz egiten dio, azterketa gainditu dezan.

Gure protagonista bakoitzak lan asko egin behar du aurrera jarraitzeko. Akatsak zuzendu behar dira behin eta berriro. Krisi uneak igaro behar dira. Batzuetan badirudi ez dutela helburua lortuko,… baina lanean jarraitzen dute…

Zer da filme honetan gehien gustatu zaizuna? Zer irakasten dizu filme honek? Istoriek ba al dute zerikusirik erlijioarekin? Zein?

Iruzkinak

  1. Mirari Iturbe Epelde dio

    Asko gustatu zait pelikula hau. Bertan, etorkizunean beraiek nahi dutena egitea lortzeko lana oso gogor egin behar duten hainbat ume agertzen dira, bakoitza bere gustoko giroan. Nahiz eta oraindik txikiak izan, garbi daukate beraien etorkizunerako helburua, eta gogor borrokatzen dira hura lortzeko.
    Gehien gustatu zaidana pertsonaiek sentitzen duten pasioa izan da. Izan ere, nahi dutena oso zaila izan arren, ez dute amore ematen, eta amaierara arte egingo dute borroka. Nire ustez, behar-beharrezkoa da euren ereduari jarraitu eta bizitzan geuk nahi dugunari eustea. Horregatik iruditu zait ederra filme hau.

  2. Naiare Elorza dio

    Egun handia pelikulan, 4 pertsonaien istorioa kontatzen da. 4 pertsonai horiek hauek dira: Albert, Nidhi, Tom eta Deegii. Herri oso desberdinetakoak dira: Mongolia, Uganda, Kuba eta India.
    Urte asko daramatzate beraien ametsa lortzeko asmoz. Hainbeste esfuertzu egin eta gero, berien ametsak lortzen dituzte egi izatea.

    Albert: Habanan bizi den 11 urteko gaztea da. Bere ametsa, borrokalari onena izatea da eta amets hori egi bihurtzeko akademia batean onartu egin behar diote. Azkenean, lortzen du.

    Nidhi: Indian bizi den 15 urteko neska da. Bere ametsa, ingenieritza ikastea da eta “Super 30” azterketa gainditzen badu, ingenieritzako diploma ematen diote. Azkenean, lortzen du.

    Tom: Ugandan bizi den 19 urteko mutila da. Bere ametsa, basozaina izatea da eta basozaina izateko azterketa gainditu behar du. Azkenean, lortzen du.

    Deegii: Mongolian bizi den 11 urteko neska bat da. Bere ametsa, Gimnasia eta kontortsionismo talde baten onartua izatea da. Azkenean, lortzen du.

    Pelikula honetan ikasi dut, amets bat baldin badaukazu esfuertzoarekin lortuko dezula egi izatea. Pelikula honetan gehien gustatu zaidana izan da, gazte hauen esfuertzoa beraien ametsa egi bihurtzeko.

  3. Naia Arrizabalaga dio

    Pelikula honetan guztiek dute helburu bat eta helburu hori lortzeko buru belarri saiatzen dira. Lortu ez arren aurrera egiten dute, ez diote saiatzeari uzten eta burua altxatuta aurrera egiten dute. Hori izan da gehien gustatu zaidana. Batez ere Deegiiren kasua gustatu zait, oso neska ausarta da nire ustez eta daukan adinerako oso maila altua du. Asko eskatzen dio bere entrenatzaileak eta berak ahal duen guztia egiten du prueba gainditzeko.

    Gauza asko erakusten ditu pelikula honek. Jainkoarengan fedea izatea garrantzitsua dela eta bera beti dagoela laguntzeko prest une on eta ez hain onetan. Horrez gain, benetan gustoko duzun kirol edo ekintza batean aurrera egin behar dela erakusten du.

    Oso pelikula polita iruditu zait eta oso mezu positiboa trasmititzen du nire ustez.

  4. Naia Barney dio

    Gehien gustatu zaidana izan da gazteak beraien betiko ametsa gertatzeko egiten duten lan guztia inporta gabe non eta zer egoeratan bizi diren edo inporta gabe hori lortzeak duen zailtasuna. Askotan oztopo asko izan dituzte beren nahia betetzeko, baina, hala ere, guztiek aurrera jarraitu dute.

    Pelikula honek irakatsi dit zeozer benetan lortu nahi dudanean ez dudala errenditu behar zaila delako edo lehenengoan ez dudalako lortzen. Adibidez, Deeggi-k gimnasia eta kontortsionismo talde baten onartua izatea nahi du, eta lan asko egin ondoren, ez dute onartzen. Momentu hartan, triste sentitzen da. Izan ere, badaki gogorrago entrenatu behar duela nahi badu onartua izatea. Azkenean, hilabete batzuk pasa eta gero, berriz egiten du proba eta onartu egiten dute. Deegii ez zen errenditu eta guk ere ez genuke hori egin behar.

    Deegii, Nidhi, Albert eta Tom eredu oso onak dira gu jakinarazteko zeozer lortu nahi badugu, gugan konfiantza izan behar dugula eta inoiz ez errenditzea gure ametsa bete dadin.

  5. Tania Gonzalez dio

    Jartzen zuten esfortzua, nahiz eta Ondo ez atera gimnasiaren proba, edo boxeoa entrenatzerako orduan… Asko gustatu zait erakusten zuten mezua, gauz bat Nahi baduzu esfortzua eta zure Nahi gustiak jartzen badituzu lortuko duzu!Baliteke lehenengoan ez ateratzea baina asko gustatu zait nahiz eta lehenengoan ez atera perfekto adibidez:Deegiiren proba nahiz eta Ondo ez atera Bera jarraitu egingo du eta hori asko gustatu zait.

  6. June Sanjuan dio

    Niri filme hau asko gustatu zait orokorrean baina gehien gustatu zaidana, Albert, Tom eta Nidhik beraien helburuak nola lortzen dituzten ikustea izan da eta baita ere Deegii nola ahalegindu den lanean bere ametsa lortzeko eta azkenean ez lortzearren ez dela etsi.
    Niri filme honek erakutsi didan mezua da benetan nahi duzun zerbait lortzeko ez duzula inoiz etsi behar.

  7. Laura Larrañaga Madrid dio

    Film honek irakasten du zure helburuak lortzeko gogor aritu behar dela lanean. Beharbada ez zaizu lehenengoan irtengo, baina, benetan desiratzen baduzu ez zarela etsi behar.

    Nahiz eta hiri edo kontinente desberdinean bizi, eta zaletasun guztiz desberdinak eduki, filmeko protagonistek xede bat zuten eta hura lortu arte gogor jarraitu zuten lanean. Beraien ametsa betetzea nahi zuten eta bazekiten hori ez zela erraza izango, agian hainbat gauza egiteari utzi behar ziotela edo ezingo zutela lortu esango zuten pertsonei aurre egin beharko zietela.

    Nire iritziz, pelikula honek argi azaltzen du bakoitzaten ametsak betetzea ez dela lan erraza, horiek benetan betetzea nahi badugu sarritan aurka egin beharko diegula egoera zailei.

  8. Alazne Sudupe dio

    Hasteko, filma honen oso antzeko beste bat ikusi genuela aipatu nahi dut. Pelikula hori “Eskolarako bidean” izan zen. Aurreko hura asko gustatu zitzaidan, beraz, gogotsu nengoen “Egun handia” ikusteko.

    Filma honetan lau pertsonaia daude: Albert, Deegii, Tom eta Nidhi. Laurak froga gogor bat izatera zihoazen eta gogor aritu ziren lanean hura gainditzeko beraien etorkizuna jokoan baitzuten. Bakoitzak ahal zuen guztia eman zuen eta horietako hiruk friga gainditu zuten, baina Deegiik ez. Asko gustatu zait gurasoek zenbat laguntzen eta bultzatzen zien.

    Ederra izan da munduko beste zenbait lekuetan bizitza nolakoa den ikustea. Guk hemen ikasiz gero etorkizuna ziurtatuta dugu, baina aldiz han, beraiek ez dute aukera hau eta beste bide batzuetatik jo behar dute, esaterako kirolean aritzea. Filma honen bidez nik dudan zortea baloratzen ikasi dut. Ez gara konturatzen gure gurasoek dena ordaintzen digutela lana eginez eta ez diegu eskertzen.

    Bestalde, Deegiiren kasuaren bidez esfortzatuz gero eta gogor lan eginez gero, gure helburuak betetzeko gai garela ikasi dut. Lehenengoan ez zuten hartu, baina filmaren amaieran hartu egin zutela esaten da.

    Guztia laburbilduz, filma asko gustatu zait eta hainbat gauza irakatsi dizkit.

  9. Marta Gogorza dio

    Niri film honetan gehien gustatu zaidana izan da, umeek beraien ametsak bete dituztela ikustea adibidez Deegiik bere gimnasia erritmikoko azterketa nola gainditzen zuen, edo Albertek nola boxealaria izatera iritsi zen, Tomek azterketa gainditu eta basozain bihurtzea lortu zuela eta Nidhik azterketak gainditu eta eskola pribatu batean sartzen dela.

    Film onek erakutsi didana izan da gure ametsak jarraitu egin behar direla, eta asko saiatzen bagara bete egingo direla.

  10. Julen Ocio dio

    Gehien gustatu zaidana da protagonista danak lehengoan ez dutela beraien helburua lortzen. Adibides Deegjik ez du lehengoan lortzen asko zaiatu ordoren Bere proban utx egin zuen baina bere familiaren laguntzarekin entrenatzen jarraitzen du. Gainera film bukaeran agertzen da nola askenean sartu zen. Film onek erakusten dit zure helburuak lortzeko oso gogor egin behar dela lana eta gausa batzuei basterrean utzi behar dituzte helburua lortzeko.

  11. Estibaliz Romero dio

    Pelikula honek gauz bat uzten du garbi, gogor lan egiten eta ahalengintzen nahi duzuna lor dezakezula. Pelikulan hainbat gazte azaltzen dira eta denek lortzen dute beraien ametsak betetzea ahalegin handia egiten dutelako. Guk ere proposatzen dugun guztia lor dezakegu, eta, gazte haiek bezala, gure ametsak bete.

  12. Nerea Epelde dio

    Filme honetan gauza bat baino gehiago irakasten dizkigu. Zerbait lortzeko borrokatu egin behar dugula adibidez. Baina horretarako gure burua nahiko garbi ezagutu behar dugula esan nahi digu. Adibidez Nidhi-k zerbait lortzeko egin behar duen lana izugarria da eta horrek atentzioa erakarri zidan. Berak ingeniaria izan nahi du, oso zaila dauka horretara iristeko alde batetik Indian bizi delako eta beste alde batetik neska delako. Bere afizioa denez, gogoz ikasten du azterketa gainditzeko.

    Beste aldetik, asko gustatu zitzaidan Deegii-ren bizitza. Txiki- txikitatik gustatzen zitzaion gimnasia kontortsionismoa. Egun batean erabaki garrantzitsua hartu zuen, gimnasia kontortsionismoko talde batean parte hartu nahi zuela erabaki zuen. Talde horretan sartzeko ordu asko sartu zituen entrenatzen. Hori bakarrik lortu nahi zuen eta ikuskizun baten bidez erabakitzen zuten taldean sartu edo ez. Honek ere asko borrokatu zuen bere afizioaz.

    ZERBAIT GOGOKO DUGUNA LORTZEKO BORROKATU EGIN BEHAR DA!

  13. Iraitz Lete dio

    Film onek erakitzi dit zailatu egin bear dela gausak konsegitzeko eta ez abadusu lortzen urrengoan barriro zailatzea eta lortzea. Geien guztatu saidana da klazeak galdu ditugula palikula ikusten.

  14. Maria Vargas dio

    Niri gehien gustatu zaidana izan da nola Deggi ez da renditzen eta urrengoan intentatzen du eta etxean ere oso pertsona ona da lagundu egiteb du eta oso ikasle ona da eta baita ere, Nidhi nola nahi duen ikisi eta bere etorkizunean zerbait izen. pelicula ahu, erakutsi nahi diguna da pertsonek nahiz da ekonimian kontutik edo etxeko arazoak eduki arren oso pozik bizi dira eta ekonimikoz ondo eta dena daukagunez batzuentan gehiago nahi dugula eta ez dugu apreziatzen gauz horiek eta batzuetan olako pelikula edo dokumentala ondo etortzen dira gauz hauek ikustea.

  15. Iker Beristain dio

    Albert kuban bizi da 11 urte dauzka eta boxealaxe izen nahi du baño hotako nota onak eta asko entrenau ber du.Deegii, 11 urteko neska bat da gimnasia eta kontsosismoan ibiltzen da baño hortako asko saiatzen ari da amari laguntzen eta asko prestatzen du.Tom ugandan bizi da 19 urte dauzka eta Bush Training Schoolen dago eta basozaine izen nahi du priszila behan lagunekin e asko ikasteu eta animalixek eta aztertzen eta defenditzen ittebe.Nidhi 16 urteko neska bat da eta ingenieritza ikasi nahi du eta unibertsidadien hartuko debela espero du eta 30 galderako testa egin behar du eta umeei errepasoa ematen die.Gehiena gustatu zahidana da Tom da interesgarria iruditu zait bere historioa basozaina izateko.

  16. Imanol Martinez dio

    Protagonista hauk ikuste a asko esfortatzen dutela nahi dutena izeteke batzuk lortu dute baina beste batzuk baina berriz eta berriz intentatzen dute.Oin ikuste geo eta guk esango duguna da ni balizket egin baina ez beraiek leku urrutirra joaten diete gauzak lortze eta guk ez zaigu ezer falta eta gero kexatzen gea. Resumena beaiek lan asko egiten dute eta nahi dutena lortzen dute.Gero oso pozik egoten dira.

  17. Elene Astigarraga dio

    Gehien gustatu zaidana, nola bakoitza esfortzatzen diren beraien ametsak lortzeko, hau da, beste herri batera joan behar dutenean ikastera edo gaizki egin arren berriz saiatzen zirela behin eta berriz. Baita ere, neska Indiarrak bere ametsa lortu duela eta beste herri batera joan behar duela, bere familia gabe, baina bera bere kabuz joatea erabakitzen du hamar hilabeterako. Filme honek erakusten du, gure ametsak lortzeko beti aurrera joan behar dugula, errenditu gabe eta kontzekuentzia danak jakinda. Eta pertsona bakoitza erlijio desberdinetakoak direla eta haien biziak nolakoak diren nola adierazten duten.

  18. Unax Carrillo dio

    Pelikula esan nahi duena da proposatzen deguna saiatzen baldinbagara ia beti edo beti lortuko ditugula proposatutako metak eta hauetan ondo edo gehigizko ondo egin dezakegula. Adibidez gure boxeadorea hasieran besteen baino beranduago hasi zen boxeoan baina sako entrenatu zuen eta nahi zuen akademira zartu zen bere kide bati irabazi ondoren edo kontorsionistak egunero oso gogor egiten zuen lan beti akatsak zeuzkan baina hauek konpontzen eta hobetzab saiatzen zen beti ez zuen irabazi frogak baino ala ere ez zen errenditu eta entrenatzen jarraitu zuen eta askenean lortu zuen edo indiarra ikasi egiten zuen egun eta gau proiektu 30 sartzeko examina egin, gainditu eta artu egin zuten han egon zen urte bat ikasten teknologia gabe eta bere esfortzu ondoren unibertsitatean onartzen dute edo baso zaina izateko ikasten du eta matrikula de onorrekin pasatzen da.

    Erlijioarekin zer ikusia duena da ia danak errezatu dutela eta lortutakoan eskerrak bere jainkora eman dizkio.

  19. Africa Peña dio

    Gehien gustatu zaidana da, bukaeran Deegii nola ez du amore eman. Ez du lortu akademia horretan admititzea baina ez du amore eman, aurrera jarraitu du bukaerara arte. Askenean gainera lortu egiten du, akademia horretan admititzen dute, Singapurrean dago eta Mongolatik oso urruti dago. 5057 km dira baina berak bere ametza lortu du eta gustura dago.
    Filma honek gauza asko irakasten ditu: zure ametza lortu nahi baduzu, lortu harte borrokatu behar duzula. Baita ere gurasoak pozik jartzen direla umeak beraien ametzak lortu dituztelako, alberten aitaren ametza boxeadorea izatea zen eta berak ez du lortu baina bere umeak lortzen duenean oso pozik jartzen da. Erlijioarekin zerikusia badu, denbora osoan eskerrak ematen dizkiolako jainkoari bere umeei ametza sortu dizkiolako.

  20. Leire García dio

    Niri gehien guztatu zaidana Deegiren istorioa guztatu zait, ni gimnasia ritmikan ibiltzen naizelako eta kontorsionismoa ere guztatzen zaidalako. Nire uztez pelikula onek erakustendiguna da, zerbait nahi badugu, ez dela bakarrik egingo, zuk saiatu behar duzula eta ez bazara saiatzen ez dela egingo. Deegiren istorioa polita iruditu zait eta istorio hau ez da beste pertsonen berina, beste istorioek erakusten digutelako saiatzen bazara beti irtengo zaizula zuk nahi duzula baina Deegiren istorioak ez, Deegirek ez duelako lortzen berak nahi duena lehenengoan, orduan horrek esan nahi du beti ez dela lortzen lehenengora zuk nahi duzuna saiatzen bazara ere.

  21. Elaia Gogortza dio

    Filme honek gauza asko erakusten ditu: zure ametsak jarraitu behar dituzu; ez duzu etsi behar; batzuetan gauzak ez dira irteten nahi diren bezala; gogor aritu behar da gauzak lortzeko; ez du axola nongoa zaren, zure azal koloreak, zure generoak eta zure erlijioak, beti lortu daitezke helburuak; esperantza eduki behar da; lehenengoan ez baguzu gainditu, segi intentatzen…

    Gehiena gustatu zaidana pelikula honetan, beraien helburuak lortzen dituztela ikustea da. Filmaren amaieran ikusten baitira beraien helburuak gainditu dituztela, hau da, Albertekboxeoko eskola profesionalean sartzea lortu duela, Deegik kontorsionismoko froga gainditu duela, Tomek basozaina izatea lortzen duela (matricula de honorrekin) eta Nidhi unibertsitatera heldu dela.

  22. Anne Alzas dio

    Filme hau asko gustatu zait gauz asko erakutsi dizkit eta horregaitik asko gustatu zait, ezin dut esan gehien gustatu zaitena zergatik dena asko gustatu zait filma hau oso interesgarria izan da eta oso ona ere, baina gehien gustatu zaidan istorioa Deegiiena izan da, gimnasia eta kontortsionismoko talde batean onartuta izatean nahi du eta froga baterako gogor prestatzen ari da. Filme honek gauz oso onak irakasten ditu adibidez erlijioa ere irakasten du adibidez, Nidhi oso erlijiosoa da eta Tom ere.

  23. Jare Arrieta dio

    Ez dakit zer den gehien gustatu zaidana, agian neska-mutilek beraien ametsa lortzeko egiten duten alegina, adibidez: Alberten kasuan lehenengo saiakera egin, ez onartu eta berriro gehiago entrenatu eta saiatu eta orduan bai, edo Deegiren kasua, akso entsaiatu arren ez dute onartu baina ez du amore hematen, ez da negarrez asten edo ez du esaten ez duela balio edo ezin duela egin eta esaten du datorren urtean berriro, gehiago eta obeto egindu duela. Edo Tomen kasua, asko ikasi, asko alegindu, lortu nahi zuena lortu eta gustora familiarengana joan dena kontatzera, oso gustura.Edo Nidhirena, gau eta egun iskasten aritu etxeko lanetan laguntzen ahal duen dena egiten aurrera ateratzeko bere familia lortu arte, eta orain lortuta oso gustura.

    Erlijioarekin zer ikusia du?
    Bai, bakoitzak bere froga baino lehen errezatu egiten zuen.

  24. Irene Nogales dio

    film hau asko gustatu zait. Oso film polita eta interesgarria da, zure baldintzak bezalakoak ez dituzten umeen istorioak baitira. Mezu polita du, azkenean film honek esan nahi diguena da esfortzuz eta gogoz dena lortzen dela adibidez Deegiik ez zuen lelengoan lortu baina gogorrago egin zuen lan eta azkenean Singapurrera heldu zen. Historio denak dute zerbait berezia baita gauza bat komunean, Inork ez ditu baldintza honenak. Baina ala ere beraien ametsak betetzeko edozer egiten dute. Denok bete dute azkenean beraien ametsa eta horrek gehiagpo motibatu nau nireak betetzera.

  25. Kimberly Fernandez dio

    La historia que mas me gusto fue de la chica Nidhi, ya que fue muy aplicada nunca dejo de estudiar y, tampoco dejo atrás su sueño, también tuvo el apoyo de su familia, estudio mucho, para poder lograr entrar a una buena escuela donde poder cumplir su sueño. Deegii también practico mucho para su presentación, cada día forzaba su cuerpo, aun que no gano, por pequeños fallos, la próxima lo habrá hecho genial. también su padre y su familia esperaban que ganara su presentación, pero aun así quedaron muy orgullosos de su hija. Albert también logro su sueño de ser boxeador y ganar una pelea, también gracias a su entrenador

  26. Laraib Tanveer dio

    Pelikula ona izan da. Pelikula horrek esan nahi duela zure ametsa betetzeko saiatu egin beher duzu. Batzuk lortzen dute bere ametsa betetzen baina beste batzuk ezin dute lortu baino saiatu berriz biggarengo aldiz edo zer lortzen duzu. Zu ez balima zara saiatzen ezingo duzu lortu batzuk esaten dute televista ikusita ni lortuko det baina ez dute ezer egiten ez ikasi… beraiek nola lortuko dute. Pelikula gustatu zaizkit zure ametsa betetzeko edo zer esan nahi duzu zure aurreragoan zure bizitzan saiatu egin beher duzu bestela ezin duzu lortu edo zer esan nahi balimaduzu saiatu ez egon azkenego eguneako hasi saiatzen beti. Zure ametsa betetzeko saiatu beti ez balimaduzu saiatzen nola lortuko duzu?

  27. Unax Rojo dio

    Gehien gustatu zaidana izan da ume guztiak nola entrenatu eta ikasi duten dena ondo egiteko eta handiak direnean diru krisiak ez edukitzeko.
    Dena ondo egiten baduzu ondo ertengo dela eta ondo irtetzeko asko ikasi eta praktikatu behar duzula.
    Bai, Nidhi adibidez Shivari errezatzen dio azterkerta ondo irteteko. Alberten aita jainkoari eskertzen dio bere semea bere kategoriako onenetakoa delako eta munduko onena izatea nahi duelako.

  28. Yemerin Reyes dio

    Documentalean azaltzen da nola 4 ume daude bere ametsa lortze.Alber kubakoa da eta boxeoan ibiltzen da.Albert boxeoaren entrenamendoak egiten ditu boxeoaren txapelduna bihurtzeko.Gero batalla bat edukitzen du eta hori irabasten baldimadu La Havanako eskola batean sartzen da.Deegii,Mongoliako kontoesionista bat da 11 urtekoa,bere ametsa kontorsionista famatu bat nahi du izan eta horregatik gogor egiten du lan gero proba batzuek egiten ditu eta ez dute hartzen.Azkenean onartzen dute Singapurreko eskola batean.Tom Ugandakoa da 19 urte dauzka bere ametza bazosaina iztea da gero azterketa egiten du eta azterketa aprobatzen eta basozaina izten da.Nidhi indiakoa da eta bere ametsa eskola on batean sartzea da azterketa bat egiten eta aprobatzen du orduan eskolara joaten da.Guztatu zaitena albert da.Eta azko erakusten du

  29. Lucia Valor dio

    Filme honetan gehien gustatu zaidana pertsonek bere helburua lortzeko gogoa. Nahiz eta batzuetan gauzak gaizki atera beraiek bere ametzarekin jarraitzen dute lortu arte. Filme honek nere uztez irakasten digu gure ametzak lortu beharko ditugula, edo gutxienez saiatu egin behar garela. Historiek nere uztez zerikusik du erlijioarekin. Zergatik pertsona bakoitzek erlijio desberdina dute, adibidez: Albert kubanoa da, Deegii Molgoliakoa, Tom Ugandakoa eta Nidhi Indiakoa. Nahiz eta erlijio desberdinak eduki laurek bere helburua lortzen saiatzen dira, batzuek lortzen dute eta beste batzuek ez baina lortzen ez dutenak berriro saiatzen dira lortzen.

  30. Angel Martin dio

    Gehien gustatu zaidana da ume gustiak esforsatzen dira handiak direnean diru krisia edo diru falta ez edukitzeko eta ere albert nola entrenatzen du egunero boxeadorea izateko.
    Filme hau irakasten du zeoze nahi baduzu aurrera egiteko, ez erreditzeko nahi duzun hori irabazi arte eta ere irakasten du fe edukitzea.
    Filme hau erlijioarekin pixket serikusia dauka sereneta erlijioan fe eduki behar da eta filme hau irakasten du fe eduki behar dela nahi duzun hori irabazteko.

  31. Ines Romero dio

    Gehien gustatu zaidana da lagun danak ondo ematen dira eta Deegii, Mongoliakoa ez diote hartu baina berak entrenatzen zegitzen dela.
    ikasten dena filme onetan da ez beti dena da gustatzen zaizuna egiteko eta zeoze geixki egiten baduzu berriz egitea eta zegurunez askenean irabaziko duzula.
    nere uztez bai erlijioarekin zeoze dauka adibidez Nidhi azterketa bat dauka eta bere familia bedeinkapena egiten diote, eta Albert bere aitak esaten du oso posikm dagoela aitan txikitan ez zuen lortu baina posa hartu du bere umeak ez zuena lortu bere umeak egin duela-.

  32. Julen Etxaniz dio

    Guztia gustatu zait asko, Albertena izan da gehien gustatu zaidana, ez zeukan erraza berak nahi zuen helburua lortzea, eta izerdi askoren poderioz, ametsa betetzea lortu zuen. Bere aitaren txikitako ametsa ere hori zen, boxeolaria izatea, eta orain bere semeak lortzeak, izugarrizko poza ematen dio eta oso harro sentitzen da. Beste guztien bidea ere gogorra izan da, bajualdi asko izan dituzte eta batzuei gehiago kosta zaien arren, guztiek altxa dute burua eta segitu dute aurrera. Arazo asko izan dituzte, diru falta esate baterako, Nidhik, eskolara sartzea nahi zuen baina ez zeukan ia dirurik eta gehiago saiatu behar izan dute gurasoek, beraien alabak, nahi zuen eskolara joateko. Tomek berriz, basozain izateko eskolara joaten hasi zen eta azkenean, gelako nota onenak berak atera zituen, nota onak atera zituen arren, gehiago saiatu ta gehiago ikastea nahi zuen, berak gustoko zuen animaliekin lan egiteko.Asko erakusten digu filme honek, asko ikas dezakegu hau ikusita, burua beti gohian edukitzen eta sekula ez jaisten.

  33. Iker Romero dio

    Filmean gehien gustatu zaidana Robertoren laguntza izan da, Bere lagun Alberti asko laguntzen dio, esta asko asko animatzen dio bere akademian gustokoenan artzeko.
    Albert artzen dutenean akademian Roberto oso pozik jartzen da eta Arberten aita ere
    bai. Film onen irakasten ditena da inoiz ez gelditzea nahi duzun gauza baterako, adibidez Tom basozaina gustatzen zaio, eta azterketa gainditzeko ikasi egiten du, eta lortzen du.
    Film onetan dogoen erlijio bat Nidhiren familikoena da da, Nidhiren familiakoak, beraien
    kopetan puntito txiki bat eta marrazkiak egiten dituzte, eta sudurrean belarritakoak jartzen dituzte.

  34. Joritz Astigarraga dio

    Film onetan gehien gustatu zaitena da Alberretk nola egin duen lana gogor eta berak ni duena lortzeko egin duen bidea, lelengo eta bein note onak atera, gero gogor egon entrenatzen eta bukaeran lan orri esker borroka irabazi du eta eskola ortan artu dute. Film onek erakutsi ditena 4 protagonistak lan gogorra egiten dutela lan ori edo beraien meta lortzeko eta beraiek egindako lanak rekonpensa bat duela eta orretarako lan gogorra egin behar dela. Nire ustez istoria onek badu erligioarekin zerikusia zer erligioak erakusten dituen gauzak film onetan agertzen direlako, adibidez, besteei laguntzea, Tomek beste animaliei laguntzen eta zaintzen egin nahi du lan.

  35. Irati Sanz dio

    Gehien gustatu zaidana izan da Albert Kuban boxeo konpetizioa egin duenean, gehiena gustatu zait zergatik ikusi dut nola egin duen boxeoa eta gustatu zait ikustea. Gero ere klaseetan ez zuen egiten ain ondo boxeoa eta konpetizioan oso ondo egin du eta irabazi egin du, horregatik hori da zati gehien gustatu zaidana. Filmarekin ez dut asko ikisi baina filma oso ondo egon da. Filma nere uztez film hau ez daukala ezer ikusirik erlijioarekin.

  36. Nayra Olaizola dio

    Filme honetan istorio desberdinak agertzen dira, pertsona desberdinei buruz eta egoera desberdinei buruz. 4 istorio desberdin dira bi mutiko eta bi nesken buruzkoak. Mutiko batek baso zaina izan nahi zuen, besteaik boxeolari profesiona, neskato batek ingenieritze ikasi eta besteak kontsorsionismo talde batean hartzea nahi du. Filme honetan gehien gustatu zaidana beraiek duten jarrera da, asko borrokatzen dute denek nahi dutena lortzeko eta ez dira etsitsen. Filme honek nahiz eta batzuetan nahi izan ez dudan bezala atera zaizkiden gauzak aurrera segitzen erakutsi dit, beti ez direla gauzak nik nahi ditudan bezaiñ ondo aterako baño gogor egin beahar dela lan lortu arte filmekoak bezela. Filmak ba du zerikusirik erlijioarekin komentario asko egiten dituzte eta laguntza eskatzen diote jainkoari.

  37. Iker Caceres dio

    Pelikulako gehien gustatu zaidana izan da burruka egin dutenean eta aitak esaten dionean, zein zen bere ametsa, baita ere esaten dutenean nota onak ateratzen dituela, baita Deggi gimnasiako talde baterako joan nahi duenean, eta asko esfortzaten denean, eta azkenean ez duela lortzen baina ez du burua jeisten eta 11 hilabetetara Singapurrer-a joaten da. Azkenik Albert boxeoko partida irabzten duenean zer nolako pozik jartzen den gustatu zait. Nhidi ingeniaritza ikasi nahi du eta unibertsitatean onartuko zutela uste zuen, gero cyber lokalean etxean etengabe ikisten du gauez ere.

  38. Nora Alberdi dio

    Gehien bat gustatzen zaidana da inoiz ez direla errenditzen eta beraien ametsak lortzeko edozer egiten dutela. Adibidez Deegii mongoliako neska gimnasian ibiltzen da eta konpetizioa egin zuenean ez zioten hartu baina ilabete batzuk pasa eta gero berriz ere joan zen entrenatzera eta gaizki egin zituez gauzak hobetzera.

    Filma honek irakasten digu gure ametsak lortzeko gauza tzarretatik pasauber dala baino asko importa bazatzu aurrera egin behar duzula. Eta gaizki egiten dugun gauzetatik ikasi egiten dela.

    Bai badu, esaten du Alberten aitak arberti esaten diolako gauzek lortzeko lan asko eitte bazu jesusek rekonpensatukoizula

  39. Maren Noriega dio

    Gehien gustatu zaitena da, protagonistak lan gehiegi egiten dutela, ez dutela lagatzen gauz bat gaizki egiteagatik, pertsona onak direla, ondo pasatzen dute beraien gustuen gauzak egiten, familikoei laguntzen diote, oso ondo iruditzen zait adibidez, Deegiiri esaten diotela oso ondo ez duela egin baina filmaren bukaeran azaltzen da Deegii berriz ere praktikatzen ondo egiten talde horretan onartuta izateko. Gauz bat gaizki egiten duzuenean ez duzuela dena laga behar segi egin behar duzuela ez gauz bateagatik renditzea segi egin behar duzuela irakasten dizu filme honek. Bai, erlijioarekin zerikusia du adibidez, Alberten aitak bere semeagatik errezatu egiten du eta Nidhi azterketa gainditzeko baita ere errezatu egiten du eta azkenean dena ongi ateratzen da.

  40. Alex Martin dio

    Alberten historioa gustaste zen zeba eiten du bere aitaren bisitzaren hametza egin zuten boxeadore profecionala isatea eta Alberht bere aitaren ametza egiteko notak onenak atera zuten boxeoko skolan sartzeko eta orrela bere aitaren ametza egiteko orrela bere aita ikusi ziten bere combatea eta eta beari lagundu zuten boxeoko eskolara joatea eta oorela bukatzen da alberhten historia neretzeko onena zeba zeba ezfuertzi asko ikusi det mutil orretan

  41. Izan Camarzana dio

    Film honetatik gehien gustatu zaidana izan da nola pertsonajeak (gehienez Albert) nahiz eta arazoak izan, denak gainditu dituzte. Zaiatu egin dira eta hori da garrantzitsuena. Film honek irakasten du arazorik handiena ere zaiatuz, lana eginez eta konstantea izanez dena lortu eta gainditu daitekela. Film honek badu zerikusirik erlijioarekin, erakutsi nahi du batematek arazo bat izan edo gaindituz gero beti Jainkoa bilatuko duela. Bukatzeko, film honek erakusten dituen baloreak oso onak iruditzen zaizkit, eta pertsonaiak egiten dituzten esfortzuak bere objetiboak lortzeko denak egin behar izango zituzten.

  42. Aratz Pernicas dio

    Nire gustokoena izan da Albert zeba gauz asko gustatu zait bere partetan ze lan asko egin du La Habanako boxeo eskolara joateko baita ere asko gustatu zait nola jarraitu egin du lehengo round galdute egon aldi baita ere bere laguna nola laguntzen dion bezala gustatu zait ze emanten du zeba indarra emanten dio alberteri.
    Nik ikasi dut gauzak galduta egon erren berriz eta berriz egitea zeba gero beti lortuko dugu.
    Eta eskola ondo bukatzea zeba gero iguel ezin dugu irabazi ezerre eta LH eta DBH bukatzea.
    nik uste dut baietz daukela zerikusirik erlijioarekin zeba film ontan azaltzen da denbora osoan esaten debe “gracias a dios” edo olako gauzak

  43. June Noriega dio

    Filme honetan gehien gustatu zaidana Deegii neskarena izan da. Berak lan asko egiten du eta bere partetik ere asko jartzen du, eskolan nahiz etxean praktikatzen du eta horrek asko laguntzen dio. Gainera, ez du bakarrik hori egiten, beak ere, etxeko lanak egiten ditu, ura eraman, amamari lagundu eta abar. Filma ona da zeren eta neskatxoa 11 urterekin asko saiatzen da dena ondo egiten, baina batzuetan lehenengoan ez da beti dena lortzen. Beraz, filmak erakuzten dit beti saiatu egin behar dela eta ez bada lortzen berriz eta berriz saiatu lortu arte. Historiak pentsatzen dut ez daukala zerikusi asko erlijioarekin.

  44. Ikerne Gonzalez dio

    Gehien gustatu zaidana ia denak nahi debena lortu dutela horregatik gustatu egin zait eta jendeak gauz bat geizki egiten duenean ez dela etsitzen.

    Filma honek irakasten du nahi duzuna lortu dezakezula modu diferentetan batzuk azterketak egiten eta beste batzuk proba difrenteagoak.

    Istori honek gai batzuk ba dute zerikusirek erlijioarekin adibidez gurasoak esanten dute jesusen gan lortu duezula eta horrelako gauzak adibidez finalean alberten aita esaten dio dena au jesusek lagundu dizu.

  45. Haizea Nuin dio

    Niri gehien gustatu zaidana Alberten istoria izan da. 11 urte ditu eta bere amakin bizi da. Eskola joaten da, baina bere ametza boxeolaria izatea da. Bere arazoa da, eskolan ez dituela nota oso onak ateratzen, orduan amak ez dio usten boxeoa praktikatzera joatea. Bere aita tarteka joaten da bera ikustera. Gehien gustatu zaida da, nola bere laguna eta berarekin entrenatzen zuten beste ume batzuek nola animatzen zuten. Bere aita bere conbatea ikustera joan zen eta asko gustatu zait nola bere aitak esan zion bera txikiagoa zenean ez zuela lortu bere ametza betetzea eta asko gustatuko zitzaiola Albert oso urrutira heltzea. Film honekin ikasi dut familia beti egoten dela behar duzun gauzetan eta beti lagunduko dute behar duzun guztietan. Istorioek ba du zerikusirik erlijioarekin, zergatik Nidhin aita Shivari otoitz egiten zion Nidhi azterketa gainditzeko.

  46. Maren Piris dio

    Neri gehien gustatu zaitena, lau protagonistak gogor joan ziren bere ametsak lortzera, eta batzuk ez zutenez lortu, baina segitu egin zuten lortu arte azkenik lortu zuten arte eta fallo bat zeukatenean berriz egiten zuten ondo erten arte. Eta denen gurazoak oso pozik zeuden beraiengatik lan horrengatik eta lortu zutelako. Irakasten dit zeozer nahi duzunean lan asko egin behar duzula hori lortzeko eta lelengoan ez bazu lortzen behin eta berriz zaiatu lortu arte. Istori honek badauka zerikusirik erlijioarekin zergatik guraso danak esaldi baten esaten zuten Jesusei ezker zela eta oso pozik zeudela eta batzuk berari erresatu egiten zioten ondo ertetzeko dena.

  47. Erik Santiago dio

    Niri Albert-en historia asko gustatu zait, zeba beste danak bezela ez zen renditu eta bere denbora librean egon zen entrenatzen gelditu gabe. Albert bezela izan behar gara denok gustuko kirol batean edo beste gauz batean lortu arte, zeba asko entrenatzen baduzu iguel lortuko duzu, baina ez badezu saiatzen, ez duzu lortuko. Filma honek irakatsi egin dit ez renditzea eta denbora danetan entrenatzen edo ikasten egotea lortu nahi dudana lortzeko, edo behintzat saiatzea. Uztet, histori danak badaukala zerikusirik erlijioarekin, askotan agertu da adibidez Albert-en aita otoitzen Albert boxeo eskolara sartzeko, edo ere bai Nidhi-ren aita eskola horretan ondo juteko eta dana gainditzeko.

  48. Aleena Ali dio

    Gehien gustatu zaidana Deegiik egindako lana da. Kontortsionismo izan nahi du, eta horretarako asko entrenatu behar da. Lehiaketa batean partu zuen, baino ezin izan zuen irabazi. Ikusten ari zirenak esan dute, belaunak ez ditu ondo jarri doblatzen ari zelako, eskuak ere ez ditu jarri… etb. Jakin zuenean ez ziotela onartu triste jarri zen, baina entrenatzen jarraitu zuen, ez zuen etsi. Hortik hilabete batzuetara Singapore herrialdera joan zen, ondo entrenatzeko eta besteak onartzeko. Eta azkenean lortu zuen nahi zuena.
    Egoera txarrak ere etortzen direla, baina egun bat ailegatzen da guztia ondo jartzen dela.

  49. Junayd Ramos dio

    Film honetan istorio asko kontatzen dira, baina niretzat gehien gustatu zaidana da film honek ematen duen helburua, gure ametsak egia bihurtu dezan, eutsi egin bhear dugula eta lanean behin eta berriro aritu behar gara gure helburuek lortzeko. Nire ikuspuntutik, filmak idei hau oso ondo irudikatzen du, lau pertsonai hauen bidez irudikatuta. Film hau irakatsi dit beti eutsi egin beghar dizkiotela nire ametsei eta lanean aritu behar naizela nire helburuek lortzeko bizi hobe bat izan dezan. Istorioetan ikusten da nola diru edo errekurtso asko gabe, bakarrik haien ezfortzuarekin gauz handiak lortzen dituzte. Filmeko puntu zehatz batzuetan agertzen da erlijioarekin zerikuzia duten gauzek, adibidez, momentu batean agertzen da Nidhi-ren familia Shivari berarengan ari direla errezatzen.

  50. Ane Urquidi dio

    Film honetan gehien gustatu zaidana izan da nola pertsonak berain ametsengaitik egiten duten burruka naiz eta lelengoan ondo ez irten eta baita ere nola lagunak edo familikoak animatzen duten protagonista. Filma honek erakutsi nahi diguna da nola burruka egin behar dela gure ametsengatik eta ez utzi egitea ez delako lehenengoan ondo erten. Baita ere nahi digu erakutsi nola beti norbait animatzen egongo zaigula familia, lagunak… gu ez errenditzeko. Bai, adibidez, Nidhik eta bere aitak, Nidhik testa gainditzen duenean eskerrak ematen dizkio jainkoari beraiei laguntzeko.

  51. Sarah Osamwonyi dio

    Filma dana polita da neretzako, ez dakit gehiena gustatu zaitena baina dana oso polita da eta sentimentala neretzako pertsonai guztiak guztia egin dute nahi duen lanean edo ametsa lortzeko, berdin du ze egoeratan daude beraiek lan asko egin dute bere ametsak egia bihurtzea. nere ustez filma irakasten/erakusten digu ez dugula hetsi behar gure ametsak egira bihurtu behar dituguela berdin du ze egoeratan zaude dana posible da jainkoarekin etra hori esker pertsonai gustiak bere ametsa egira bihurtu dute. Istoria erlijioarekin lotuta dago, guraso guztiak jainkoari eskatu dute laguntza bere seme-alabak beraien ametsa egia bihurtzea eta dana jainkoaren eskura eman diote.

Utzi erantzuna Laura Larrañaga Madrid(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude