Truman Burbank gauza arraroak ikusten hasi da: Zerutik argi bat erori da, … Orain urte batzuk Trumanen erruz itsasoan hil zen bere aita kalean topatu du bizirik,… Kotxean irratia entzutean bere ibilerak kontrolatzen ari direla iruditzen zaio,… Ezin du ahaztu Silvia, Merylekin ezkondu aurretik ezagutu zuen neska ederra,… Bere ezkontza faltsua dela iruditzen zaio,… Fijdi irletara joan nahiko luke, Silviaren bila, askatasun pixka baten bila,… baina bide guztiak itxi egiten zaizkio.
Izan ere,Trumanen bizitza telebistako zuzeneko eta etenik gabeko show handi bat da. Bere herria antzoki handi bat da, inguruko jendea aktoreak, … Truman konturatu gabe, bere bizitza besteen entretenimendu eta kontsumo gaia bihurtu da, bera jaio zen unetik bertatik,… Kristoffek zuzentzen duen showa zeharkako publizitateaz bizi da eta mundu guztian ikusten da …
Truman irtenbide bat bilatzen saiatuko da, bere bizitza arriskuan jarri behar badu ere … Azken erabakia berea da!!
Pelikula honetan galdera etiko ugari aurkezten zaizkigu: Truman librea edo askea al da benetan? Eta gu? Zenbaterainoko kontrola dago gure gain? Nork dakizki gure datu guztiak? Nork “fitxatuta” gaude? Nork kontrolatzen ditu gure kontsumo ohiturak, adibidez? Eta gure iritziak?
Libreak izan gaitezke, bai, baina agian gure askatasunak muga eta baldintza asko ditu …
Idatz ezazu iruzkin bat: Zer iruditu zaizu pelikula? Gure bizitzako zein alorri buruz pentsarazi dizu? Mila esker.
Dunia Elorza dio
Filma gustatu zait transmititu nahi duen mezuagatik, askatasuna eta gezurretako mundu batean bizi garela askotan. Egunerokotasunean askotan nahi dugulako edo ez garelako konturatzen gezurretako munduan bizi garela. Trumani neska batek begiak ireki zizkion eta behin baino gehiagotan guri ere ongi etorriko zitzaigun, baina ez da hala izaten orokorrean. Bera azkenen lortu zuen irla hartatik irtetzea eta mundu errealera irtetzea eta gutako askok hori egin beharko genuke eta ez bakarrik mundu iruditakoan, baizik eta benetakoan gauza on eta txar guztiekin.
Zuhaitz Garate dio
Ez zait batere gustatu oso pelikula aspergarria iruditu zait. Askatasunari buruz pentsaraztea egin dit. Mundu guztiak libre izateko eskubidea izan beharko lukeela iruditzen baitzait.
Maria Ramos dio
Pelikula polita iruditu zait. Inoiz ez nengoen horrelako pelikula bat ikusita, beraz, hasieran arraroa egin zitzaidan eta pixka bat ulertzea kostatu, baina ulertutakoan oso ona da, besteengandik desberdina.
Gaur egun, egunerokotasunean oso kontrolatuta gaudela, batez ere internetarekin eta egungo teknologia aurreratuarekin.
Carlos Juaristi dio
Oso pelikula polita iruditu zait, egia esan Trumanek pena pixka bat eman dit, nire ustez esklabu baten antzera bizi zelako. Baina bukaeran lortu egiten du bere bizi faltsu horretatik irtetzea.
Askatasuna eta maitasuna, askatasuna; Truman pelikula honetan ez da aske nire ustez, pertsona askon mende dago eta maitasuna; Truman bere bizitzan neska batekin maitemintzen da eta erredaktoreek ez diote usten neskari antzesten.
Ainara Iturbe dio
Oso pelikula interesgarria eta desberdina da. Asko pentsarazten dizu, batik bat, pertsonen askatasunari buruz. Trumanen bizitza faltsua zen, berari inguratzen zioten pertsona guztiak antzezten hari ziren, ondorioz gezurren artean bizi zen Truman. Gauza arraroak gertatzen ari zirela ohartu zenean, asko borrokatu zuen egia jakiteko eta azkenean egia jakin zuenean, menpe egoteari utzi zion eta askatasuna lortu zuen. Bestalde, Trumanek Silvia maite zuen baina ez zioten uzten berarekin egoten. Hori gaizki dago egina, norberak hartzen ditu bere erabakiak eta besteek onartu egin behar dituzte, ondorioz Trumanek Silvia maite bazuen besteek onartu egin beharko lukete.
Unai Badiola dio
Truman ez da aske bizi, azkenean jaio zenetik hil arte zuzendariari komeni zaiona egiten hari da eta besteen entretenimendurako pertsona bat besterik ez da. Nire ustez, gu ere ez gara aske bizi. Gure gainetik daudenek gure datu guztiak dituzte eta beraiek esaten dutena egin behar izaten dugu. Azkenean gure datuak sare sozialetan edo interneten badaude edonork lor ditzake. Nire ustez gobernuak fitxatuta gauzka eta guri buruz informazioa behar badute erraz lor dezakete. Nire ustez gure iritziak ez ditu inork kontrolatzen bakoitzak bere iritzia du eta hori ezin du inork kontrolatu.
Nire pelikula oso interesgarria iruditu zait. Askatasunaren alorrari buruz pentsarazi dit. Azkenena gure gainetik dauden pertsonen menpe gaudela iruditzen zait eta beraiek nahi dutena egin behar dugula.
Nagore Elduaien dio
Trumanek betitik pentsatu izan zuen askea zela, baina gero konturatu zen ez zela horrela. Hau gure bizitzan ere gerta daiteke, azken batean inor ez delako guztiz askea, eta besteek egiten dituzten gauza askok eragina dutelako gure bizitzan. Gure gain uste duguna baino kontrol handiagoa dago, gu baino botere handiagoa duten pertsonek gure bizitzan eragina izan dezaketen erabakiak hartu ditzakete. Ez gara konturatzen, baino denbora osoan bijilatuta gaude. Gaur egun, mugikor bat duzun momentutik gure datu guztiak eduki ditzakete. Fitxatuta gaude, eta nahi dutenean jakin dezakete guri buruz guztia. Kontsumo ohiturak asko kontrolatzen dizkigute iragarkiek. Iritziak ere oso kontrolatuta daude. Iritzia emateagatik kartzelan bukatu dezakezu gaur egungo gizartean, adibidez hori gertatzen da rapero askorekin.
Pelikula asko gustatu zait, entretenigarria zelako eta oso mezu polita zeukalako. Gure bizitzako askatasunari buruzko hausnarketa sakona eragiten du pelikula honek.
Maddi Garcia dio
Pelikula hau iruditu zait modu on bat, guk , jendeok, ikusteko nola izango litzateke mundu bat askatasunik gabe. Truman txikitatik show bat zuen, baina berak ez zekien ezertxo ere ez. Guztia faltsua zen, bere lagunak, emaztea… Egun batean, konturatu zen zerbair arraroa gertatzen ari zela bere bizitzan, asko borrokatu zuen egia jakiarazteko. Egia jakin zuenenan alde egin zuen, eta Trumaren showaren sortzailea konbentzitzen hasi zitzaion mundu horretan segitzeko, baina berak mundu berri bat ezagutzea nahi zuen, eta ondorioz, joatea erabaki zuen.
Hau guztia Hirugarren Munduko kideak bururatzen zait.
Sandra Pernicas dio
Oso pelikula interesgarria iruditu zait, inoiz ez dut ikusi pelikula bat non protagonista show baten barruan dago eta pertsona guztiak aktoreak dira Truman ezik, eta mundu guztia bere bizitza osoa ikusten duena.
Batzuetan guk ere kontrolatuta gaude, adibidez, interneteko sare sozialak erabiltzen baditugu gure bizitza kontatzeko edozein pertsona ikus ditzake gure datu pertsonalak. Datu pertsonalak inoiz ez ditugu partekatu behar, izenak esaten duen bezala, pertsonalak dira.
Gure bizitza ez da show bat, baino modu askotan kontrolatzen digute.
Naia Arrieta dio
Pelikula hau, Truman izeneko gizon baten biziari buruz da. Ikusi dezakegu, Truman ez dela aske bizi; azken finean, jaio zenetik hil behar zuen arteko bizitako momentu guztiak grabatuta zeudelako eta mundu osoan igorrita. Mundu osoak zekien zein zen Truman, noiz eman zituen bere lehenengo pausoak, bere ezkontza… Nire aburuz, gu ere ez gara guztiz aske bizi, batez ere, sare sozialek eta gaur egungo teknologiek gure buruz guk pentsatzen duguna baino askoz gehiago bai dakite. Baita ere, azkenengo galderak adierazten duen bezala gure iritziak askotan ere kontrolatuta egoten dira eta pertsona askok edukitzen dute beldurra beraien benetako pentsamenduak adierazteko, besteek zer pentsatuko dutenen ondorioz.
Pelikula interesgarria iruditu zait, benetan pentsarazten dizulako gure bizi pertsonala adibidez, jende askok jakitea ez delako batere erosoa. Horregatik, gure bizitzako alor horrekin hausnarketa bat egitea lortu du pelikula honek nigan. Baita ere, gure biziko momentuak jende askorekin ez partekatzea eta momentu horiek bizitzea.
Markel Piris dio
Pelikula oso ona iruditu zait eta asko gustatu zait. Protagonista oso barregarria zen, eta horri esker pelikula ere dibertigarria egiten zen. Gainera, istorioa oso ona zen.
Adibidez, gu ere oso kontrolatuta gaude, osakidetzak adibidez gure datu pertsonal guztiak ditu, gure NAn ere gure datu guztiak agertzen dira, non bizi garen, noiz eta non noiz jaio ginen, zein diren gure gurasoak… Interneten ere gure datu guztiak dituzte.
Azkenean, gure bizitza ez da Trumanen bizitzaren bezalakoa, baina jakin behar dugu gu ere fitxatuta gaudela eta ez garela guztiz askeak.
Naroa Cabanillas dio
Pelikula honetan oso argi ikusten da gure gainean gobernuak, etab. duten kontrola. Sare sozialen bidez, teknologia berrien bidez, interneten bidez, … kontrolatuta gaude, edozein pertsonak jakin ditzake gu geuk publikatutako datuak zein gure datu pribatu eta pertsonalak. Sarean egiten dugun guztiak guri buruzko informazioa ematen du, eta informazio hori edozeinen eskura dago, gure izenak bilatzearekin bakarrik datu asko jakin ditzakegu, eta datu guzti horiek interneten eskuetan eta gobernuaren eskuetan erortzen dira.
Pelikula orokorrean ez zait iruditu ausnartzeko modukoa, baina pentsatzen jarrita azken batean gure biziaren antzekoa da, gure biziko momentu asko sarera igotzen ditugu, modu honetan beste mundu osoak ikus ditzake gure gauzak. Azken batean Trumani gertatzen zitzaionan berdina da. Berak jakin gabe mundu osoak bere egunerokoa ikusten zuen, non zegoen, zer egiten zuen, non bizi zen, … Azken batean teknologia berriekin guri berdina egiten digute; mugikorretako GPS-ari esker non gauden eta non bizi garen jakin dezakete, … Azken batean guztiok gaude kontrolatuta eta ezin dugu ezer handirik egin hori gelditzeko
Iara Barquero dio
Nere ustez Truman berez librea da nahi duena egiteko askatasuna duelako. Arazoa da, bere inguruan badaudela pertsona batzuk hori debekatzen diotenak. Nik esango nuke guk ere berez libreak garela. Gertatzen dena da, askotan jendearengan asko dependitzen dugula eta azkenean jende gehienak egiten dituen gauzak egiten hasten gara guri benetan gustatzen zaizkigun gauzak egin beharrean. Esango nuke internetek dakizkikila gure datu guztiak eta bera dela benetan fitxatuta gaituena eta gure datu guztiak edo behientzat gehienak dakizkiena. Berriz nik esango nuke, gure iritziak jendeak kontrolatzen dituela. Lehenago esan dudan bezala, askotan jende gehienak egiten dituen gauzak egiten ditugu guk nahiko genituen gauzak egitearen ordez.
Egia esan pelikula arraroa iruditu zait hasieran baina azkenean pelikularen sentsua ulertzea lortu dut. Nere ustez pelikula honek askatasunaren falta irudikatzen du. Ez gara konturatzen baina askatasuna izatea gure artean eta besteak errespetatzea oso garrantzitsua da. Nor bera den bezala izateko eskubidea dauka. Ez dago jendea modifikatzeko beharra, ez dugu inor gure erara eraldatu behar horretarako gu existitzen gara eta mundu honetan. Bakoitza dan bezalakoa da, danak diferenteak gara. Danak desberdinak izatea benetan gauza ona da, bestela mundua aspergarria izango litzateke.
Maria Saenz dio
Oso pelikula ona eta komikoa iruditzen zait. Baina niri hori egingo bazidaten asko molestatuko zidan. Gezur asko daude munduan zehar, eta oso txarra izaten da gezur bat esatea. Nire ustez okerragoa da gezur handi batean bizitzea. Gainera, berak ezin izan du bere biziarekin zer egin jakiteko aukera. Honek, kezka eta zalantza asko ekarri dizkio bizitzan zehar.
Horrez gain, oso pelikula polita da; eta beste asko ez bezala, egokia eskolan jartzeko.
Jon Arambarri dio
Trumanek askea izan nahi du, kostatu egiten zaio askatasuna lortzea baina azkenean lortu egiten du, bera askea ez dela ohartzen denean, aurre egiten dio eta askatasuna lortu arte borrokatu egiten du. Gu gure osotasunean ez gara askeak, estatuaren menpe gaude eta.
Sare sozialetan gaude gehienbat kontrolatuta baina gure askatasun puntua ere badugu.
Estatuak kontrolatzen ditu, adibidez gure kontsumoa.
Nire iritziz, pelikula interesgarria izan da, ausnartzeko balio du eta, Truman oso ausarta da, askatasuna lortzeko bere beldurrei aurre egiten dio eta. Trumanek ezagutzen duen neska ere bihotz onekoa da, Trumani egi guztia esaten dio eta, pelikulako direktorea berriz maltzurra da, trumani ez diolako askatasunik ematen.
Nik askatasunarekin lotu dut pelikula, estatuaren menpe gaude eta, eta askeak izateko eskubidea dugu.
Ander Cuevas dio
Nere ustez ez dago libre txikitatik uharte faltsu batean dago eta bere bizi osoa telebistan azaltzen da bera konturatu gabe. Nere ustez ez gaude askatasun osoan baina bai esan daiteke aske gaudela. Guk gauz bat egiten dugunean ixkutuan izanda ere jendea jakin dezake zer egin dugun. Nire ustez gure datu guztiak, gure kontsumo ohiturak eta iritziak internetak ditu kontrolean. Nik uste dut internetak gaituela fitxatuta.
Pelikula hau asko gustatu zait baina pixkat arraroa iruditu zait. Gehiena gustatu zaitena da Trumanek uhartetik irtetzen saiatzen zenean ez ziotela usten baina azkenean lortu egiten duela.
Niri pelikula hau gure egunerokotasuna gogorarazi dit nola gauden kontrolatuta etab gogorarazi dit.
Mercedes Sánchez dio
Pelikula asko gustatu zait, hasieran kostatu egin zitzaidan harrapatzea, baina gero gauzak argiago ikusten eta ulertzen ziren.
Truman uste zuen guztiz askea zela baina, guk bezala, baino ez zen horrela, eta berak, oztopo asko izan arren, konturatzen joan zen.
Gure gizartean kontrolatuta gaudela era askotara erakusten digu pelikula honek; alde batetik Truman denbora osoan zegoen kontrolatua, kamara asko zituelako bere inguruan, eta ezan dezaket guk ere kontrolatuta gaudela, adibidez interneten ibiltzerakoan; egiten duguna, irakurtzen duguna, igotzen duguna, gure kontraseñak… dana kontrolatuta daukate eta askotan ez gara konturatzen.
Beste alde batetik, Trumanek bidaiatzeko oztopoak zituen bezala, baldintzatuta gaude gure bizitzako zenbait erabaki hartzerako momentuan, askotan pentsatzen dugu zer iritzi izango duen besteak guk egingo dugunari buruz, azkenean, nire ustez, guri gustatzen zaiguna egin beharko genukeela.
Bukatzeko pelikula hau gure inguruan zer hari den gertatzen konturatzeko eta ausnartzeko balio du.
Maialen Sudupe dio
Hasteko, askatasun osoa oso zaila dela iruditzen zait bizitza honetan. Nahiz eta zuk pentsatu bakarrik bizi zarelako aske zarela, adibidez, oker zaude. Geure etxeak, askotan, bankuen menpe baitaude; beraz, gu geu ere bai.
Ez gara ohartzen baina egiten dugun guztia kontrolatuta dago: une bakoitzean non gauden, zertan, zeinekin… Kreditu txartelek ematen duten informazioarekin zer erosi dugun, non, zenbat ordaindu dugun…guztia jakin dezakete.
Gainera, gaur egun teknologiak izan dituen aurrerapenak direla eta, oraindik eta gehiago jakin dezakete guri buruz. Baina askotan, guk geuk ere ez dugu laguntzen, guztia publikatzen baitugu kontuan izan gabe zer ondorio izan ditzaken.
Tristea da, baina pelikula honek antzekotasun handia du gu bizi garen munduarekiko; gugandik dena jakin behar baitute mundu honetan.
Nire aburuz, pelikula honek gauza asko erakusten dizkigu; eta aldi berean, hausnartzera gonbidatzen gaitu. Bestalde, gu benetan gizaki askeak garen ala ez pentsarazten digu.
Julen Orbegozo dio
Oso pelikula ederra da eta interesantea gauza ez errealak esaten dituzte baño ausnartzeko asko ematen du eta zure bizitza erakusten dizu zaitzen eta ez erakusten zure red sozialetan eta ezin dela dena erakutzi.
Gauza faltzuak dira bera enteratu egiten da zerbait pasatzen dela eta orduan zaiatu egiten da anka egiten serietikan.
Xabier Elezgarai dio
Filma onetan ikus dezkegu nola Truman izeneko gizon batek gezurretako bizi bat duen berak jakin ez arren ,Truman jaoitzetik jarraitua eta grabatua izan da , eta bere bizia 24 horduz botatzen dute telebistan , telesail onetan Trumanen bizi osoa kontatzen da, lehenengo pausuak , lehenengo amodioa eta baita ere bere aita faltsuaren hilketa. Bera egun batean konturatu egiten da gauzak ondo ez doazela eta handik alde egitea pentsatzen du silviarengana ,bere lehenengo amodia .bide guztietatik Truman gelditzen sailatzen da telesailaren zuzendariak, baina trumanek alde egitea lortzen du eta silviarekin joaten da.Filma onetan galdera etiko asko egiten zaizkigu ,Truman ez da askea baina niere iritziz gu ere kontrolatuak gara maila batean , adibidez zergak kontrolatzen gaituzte eta kreditu tarjetak gure kontsumo oiturak gordetzen dituzte guk zer behar dugun jakiteko eta marketinga egiteko eta gobernuak gure datu guztiak gordetzen ditu .Filma ahu azko guztatu zait .
Oihane Urain dio
Oso pelikula desberdina izan arren baina asko gustatu zait. Pelikularen hasieran galduta ibiltzen zara baina pelikula aurrera doan bitartean benetan zer gertatzen ari den deskubritzen joaten zara.Pelikula honetan ikusten da nola pertsona bati jaiotzatik kentzen dioten askatasuna. Oso mezu garrantzitsua dela iruditzen zait. Laburtuz asko gustatu zait.
Lucia Larrañaga Alegre dio
Truman ez da askea eta pena ematen dit berak ez jakitea. Neurri batean askeak gara baina ez da iñoiz jakiten. Toki askotan gaude fitxatuta eta kontrolatu egiten gaituzte eta gure buruz gauza asko dakite eta askotan guk pentsatzen duguna baino gehiago. Kontuz ibili behar dugu horrelako gauzakin.
Pelikula gustatu zait, entretenigarria da. Pena ematen zidan berak ez jakitea askea ez zela baina azkenean, libre da!!
Ana Oteiza dio
Oso pelikula polita .
Askeak al garen bai edo ez .
Batzuetan pentsatzen dugu askeak garela baina gehienetan ahorrela ez dala izaten .Gure bizitza os kontrolatuta dago eta horretaz ez gara konturatze .
Gure rollatik ateratzen baldima gara jendeak arraro begiratzen digu eta desberdin konportatzen dira gurekin . Gure bizia ez da show bat baino askoetan eman egiten du
Naira Camaron dio
Ez Truman ez da librea, bera jaio zen momentutik bere bizitza egunero, orduro, minuturo grabatzen dute. Berarentzat egin dute soilik mundu txiki bat eta 24 orduko telebistako programa bat da, jende askok ikusten du programa, beraz jende guztiak daki zer egiten du, eta zer egin behar duen. Guztia kontrolatuta dauka, ez da librea.
Gu ere ez gara guztiz “libreak”. Guztiz “libreak” esaten dut honegaitik; egia da gu mundu “librean” bizi garela, baina pentsatzen ditugun edo nahi ditugun gauz guztiak ez ditugu egiten, zergaitik? Besteek zer esango, egingo edo pentsatuko duten beldur agian.
Gure kontsumo ohiturak internetak kontrolatzen gaitu, ez gara konturatzen baina, aplikazio bat instalatzen dugun bakoitzean eta gure datuak eta pasahitzak ematen ditugunean, momentu hortatik aurrera kontrolatzen ari gaituzte momentu guztietan.
Pelikula hau, nire ustez, oso ona da gure buruarekin pentsatzeko. Gure bizi errealarekin parekatzen badugu, gauz asko berdinak direla ikus dezakegu.
Adibide bat emango dut, nik pentsatu dudana eta agian ondo azalduko duena: gaur egungo “modaren” mundua. Zuri adibidez, jertse bat asko gustatzen zaizu, eta kolore politak dauzkala iruditzen zaizu, baina pentsatzen jartzen zara eta agian besteek zerbait esango dutela zuregatik pentsatuko dutela pentsatzen duzu eta azkenean ez duzu erosten.
Aitor Arratibel dio
– Truman askea edo librea alda benetan?
Alde batetik, ez da aske edozer gauza egiteko, programa bateko gidoi bat ari delako betetzen ohartu gabe, baina pelikulako zati batzuetan agertzen da, nola gidoi hori saltatu nahian, bera bizi den lekutik ihes egiten duen eta beste hiri batera joaten den godoi hori puskatzeko. Baina, hara joandakoan arazoak besterik ez ditu topatzen aurrera ez segitzeko. Beraz, askea da baina neurri txiki batean, gehiegoan besteen gidoi edo programaren menpe dago.
– Eta gu?
Gu aske gara nahi duguna nahi dugunean egiteko, eta nire ustez pertsona bakoitzak eduki behar duen gauzetako bat askatasun ada; hitz egiteko askatasuna, espresatzeko askatasuna, erlazionatzeko askatasuna…
– Zenbaterainoko kontrola dago gure gain?
Nerabeak garenean gurasoen aldetik kontrol pixka bat daukagu ikasketekin, ordutegiekin etab. baina independenteak garenean kontrol gutxiko bizitza daukagu. Jakinik, norberaren lanean, beti edukiko dugula norbait gure gainetik, eta haren esanetara egon beharko dugula.
– Nork dakizki gure datu guztiak?
Gobernua, bankua geure gurasoak eta batez ere estatua dira gure datu pertsonalez baliatzen direnak eta guri buruz dena dakitanak.
– Nork “fitxatuta” gaude?
Gizartearen barruan gobernuak, eta batez ere estatuak fitxatuta gaude. Eskolan, irekasleak eta zuzendariak fitxatuta gauzkate eta lanean, zuzendariak eta nagusiak fitxatuta gaude.
– Nork kontrolatzen ditu gure kontsumo ohiturak, adibidez?
Estatua arduratzen da gure kontsumo ohiturak edukitzeaz eta gordetzeaz.
– Eta gure iritziak?
Gure iritziak ez ditu inork gordetzen, norberaren baitan gelditzen dira.
– Zer iruditu zaizu pelikula?
Pelikula oso arraroa iruditu zait, oso nahasgarria da, baina amaieran ona iruditu zait. Zentzua amaieran hartu diot eta.
– Gure bizitzako zein alorri buruz pentsarazi dizu?
Askatasuna gogorarazi dit.
Zuhaiz Garate dio
Ez zait batere gustatu oso pelikula aspergarria iruditu zait. Ez baitu ezer interesgarririk egiten.
Askatasunari buruz pentsaraztea egin dit. Mundu guztiak libre izateko eskubidea izan beharko lukeela iruditzen baitzait. Uste dut Truman serie batean bizitzen eduki zuten pertsonek ez dutela merezi ezta bizitzerik ere pertsona bat ezin daitekeelako horrela eduki nahiz eta ongi zaintzen zuten. Gainera berak geizki hartu beharrean egiten dioten dana ondo hartzen du eta hori ez da logikoa
Xabier Alonso Murillo dio
Trumanek betitik pentsatu izan zuen askea zela, baina gero konturatu zen ez zela horrela. Hau gure bizitzan ere gerta daiteke, azken batean inor ez delako guztiz askea, eta besteek egiten dituzten gauza askok eragina dutelako gure bizitzan. Gure gain uste duguna baino kontrol handiagoa dago, gu baino botere handiagoa duten pertsonek gure bizitzan eragina izan dezaketen erabakiak hartu ditzakete. Ez gara konturatzen, baino denbora osoan bijilatuta gaude. Gaur egun, mugikor bat duzun momentutik gure datu guztiak eduki ditzakete. Fitxatuta gaude, eta nahi dutenean jakin dezakete guri buruz guztia. Kontsumo ohiturak asko kontrolatzen dizkigute iragarkiek. Iritziak ere oso kontrolatuta daude. Iritzia emateagatik kartzelan bukatu dezakezu gaur egungo gizartean, adibidez hori gertatzen da rapero askorekin.
Pelikula asko gustatu zait, entretenigarria zelako eta oso mezu polita zeukalako. Gure bizitzako askatasunari buruzko hausnarketa sakona eragiten du pelikula honek.
Denis Valor dio
Seahaven izeneko herri itxuraz perfektuan bizi den Truman Burbanken bizitza jarraitzen du argumentuak. Hala ere, Trumanek ez daki bere bizitza osoa reality show bat dela, eguneko 24 orduetan ikusten eta emititzen dena. Truman bere ingurunean jokabide arraroak eta anomaliak nabaritzen hasten denean, susmagarri bihurtzen da eta bere existentziaren atzean dagoen egia jakitea erabakitzen du. Filmean zehar, Trumanek bere askatasunaren alde borrokatzen du eta bere benetako identitatea aurkitzeko, ikuskizunaren sortzailea, Christof, hura gatibu mantentzen saiatzen den bitartean. “The Truman Show” reality telebistarekiko obsesioaren kritika satirikoa da eta gaiak planteatzen ditu, hala nola, komunikabideen manipulazioa eta benetakotasunaren bilaketa mundu hipermediatiko batean. Filma Jim Carreyren interpretazioagatik eta gizarte modernoaren inguruko hausnarketak eragiteko duen gaitasunagatik nabarmentzen da.
Azkenin pelikula onenetako bat izan da eta asko gustatu zait.
Oier Bravo dio
“The Truman Show” Peter Weir-ek zuzendutako eta Jim Carrey protagonista duen komedia drama-filma da. Istorioak Truman Burbanken bizitza jarraitzen du, Seahavenen, itsasertzeko herri idiliko batean, bizi den gizon arrunta. Trumanek ez dakiena, ordea, bere bizitza osoa eguneko 24 orduz telebista saio baten antzera eman duela da jaio zenetik.
Truman bere bizitzan zerbait ondo ez dagoela susmatzen hasten da. Gertaera bitxiek eta kasualitateek bere errealitatea zalantzan jartzera eta erantzunak bilatzera eramaten dute. Ikertzen ari den bitartean, konturatzen da bere bizitza arreta handiz orkestratzen duela telebistako talde batek eta bere inguruko guztiak aktoreak direla.
Pelikula osoan zehar, Trumanek egia argitzeko eta bizitza osoan bizi izan duen kartzelatik ihes egiteko ahalegina egiten du. Erronka emozional eta fisikoei aurre egiten die Seahavenetik ateratzeko eta ikuskizunaren sortzaileei desafiatzen saiatzen den bitartean.
Oso pelikula polita. Aske al gara?
Batzuetan aske garela uste dugu, baina gehienetan ez. Gure bizitzak oso kontrolatuta daude gu konturatu gabe.
Gure bidea lortzen ez dugunean, jendeak arraro begiratzen gaitu eta bestela jokatzen du gurekin. Gure bizitza ikuskizun bat baino ez da, askotan eman izan da
Sufian Ali dio
Pelikula gustatzen zait pelikula oso polita.,Truman jaoitzetik jarraitua eta grabatua izan da , eta bere bizia 24 horduz botatzen dute telebistan , telesail onetan Trumanen bizi osoa kontatzen da, lehenengo pausuak , lehenengo amodioa eta baita ere bere aita faltsuaren hilketa. Bera egun batean konturatu egiten da gauzak ondo ez doazela eta handik alde egitea pentsatzen du silviarengana ,bere lehenengo amodia .bide guztietatik Truman gelditzen sailatzen da telesailaren zuzendariak, baina trumanek alde egitea lortzen du eta silviarekin joaten da.Protagonista oso barregarria zen, eta horri esker pelikula ere dibertigarria egiten zen. Gainera, istorioa oso ona zen.Adibidez, gu ere oso kontrolatuta gaude, osakidetzak adibidez gure datu pertsonal guztiak ditu, gure NAn ere gure datu guztiak agertzen dira, non bizi garen, noiz eta non noiz jaio ginen, zein diren gure gurasoak… Interneten ere gure datu guztiak dituzte.Azkenean, gure bizitza ez da Trumanen bizitzaren bezalakoa, baina jakin behar dugu gu ere fitxatuta gaudela eta ez garela guztiz askeak.
Denis Soraluce dio
Pelikula hau orain arte erlijioko klasean ikusi dugun onena iruditu zait. Asko exageratzen dute Trumanen bizitza gurearekin konparatzean. Hala ere gu konturatu egin behar gara kontrolatuta bizi garela; Trumanen nibelera heldu gabe. Baina jakin beharko genuke gure datu guztiak registratuta daudela: odol taldea, nortasun agiria…
Gainera konturatu beharko ginateke gure eguneroko bizitza oso arrunta dela eta gauza desberdinak probatu eta leku berriak deskubritu beharra dugula, aberatsago izateko kulturarekiko.
June Del Carmen dio
Pelikula hau gustoko izan dut oso interesgarria eta batez ere desberdina delako. Argi ikusten da Truman ez dela aske bizi eta pelikula honen helburua denok aske izeteko eskubidea dela da. Nahiz eta jendeari asko gustatu Trumaren bizitza ez dute pentsatzen bera ez dela aske bizi? berak eginten duen dena besteek ikusten dutela? Egia esan pelikula ulertzeko erabat zaila egin zait batzuetan, baina horregatik adi egon naiz film osoan.
Guk geuk askatasuna al dugu gure bizitzan? Truman baino gehiago ziur nago baietz, baina gu ere kontrolatuta bizi gara gure egunerokotasunean nahiz eta horrela ez eman.
Daniela Izaguirre dio
Truman hasieran ez zen libre, bere bizitza faltsua zen, zuzendariek kontrolatzen zuten eta besteen entretenimendurako pertsona bat besterik ez da, pixkanaka-pixkanaka gertatzen zitzaizkion gauza arraroez jabetu zen. Azkenean, dena deskubritzea erabakitzen du eta hor hasi zen libre izaten, nahi zuena egin zuen, programaren arauak hautsi zituen, etab… eta hor hasi zen libre izaten eta erabakitzen du. gezurrez beteta bizi zenaz bestelako mundu bat deskubritu.
Gauza batzuetan libre gara eta besteetan ez, adibidez: Haur, nerabe garenean, gure askatasuna gurasoek kontrolatzen dute, helduak garenean eta lan egin behar dugunean ere ez gara aske, beste pertsona batzuen menpe gaude. gure gainetik daude. Gure etapetan noizbait libre gara, nahi duguna egin dezakegu, edo pentsatzen duguna esan, baina asko dira askatasun hori ez dutenak esango dutenaren beldurrez.
Estatua eta haiek dira gure datu pertsonaletatik etekin handiena ateratzen dutenak eta guri buruz dena dakitenak.
Oso kontrolatuta gaude, adin bateraino gure gurasoek, kontrolatzen gaituzte, estatuak, gure datu guztiak dituena, zergek kontrolatzen gaituzte, kreditu-txartelek gure kontsumo-erregistroak gordetzen dituzte eta beste gauza askorekin ere kontrolatzen gaituzte.
Iritzietan: jende asko dago libre, eta beste pertsona batzuk ez daukana esango dutenaren beldurrez eta beretzat gordetzen dutenak. Ez luke horrela izan behar, denok ditugu gure iritziak eta gustatu ala ez besteengandik onartu eta errespetatu behar ditugu, haiek ere gureak onar ditzaten.
Hasieran pelikula honek asko aspertu ninduen, kostatu zitzaidan ulertzea baina azkenean gustatu zitzaidan eta oso interesgarria iruditu zitzaidan. Jendearen “askatasunaz” asko pentsaarazten dizu.
Alex Morales dio
Truman showa oso pelikula ona da eta jaio zenetik ya eldua danin konturatzea egunero iguela gertatze zakola. eta zeoze raro antzematen du bere attei bi pertsona ematen dutenin Truman ez ikusteko. Orduan Truman bere rutina aldatzen hasten da eta gauz oso arraroak ikusten hasten da adibidez antzentzora baten paretan jendea jaten ai dala.
gero bere herritik irten egin nahi du baino ez diote lagatzen eta Truman basun korrika hastea bere herrialdetik ertetzeko.
azkenik bere beldurrak gainditzen ditu eta bidai oso gogorra da gero bere herri faltsuatik ertetzea lortzen du.
Bidane Galarza dio
Ikusi ditugun pelikula guztietatin interesgarriena eta desberdinena izan dela iruditu zait. Trumanek lelengo momentutik zuen eskubidea berak nahi zuena egiteko eta baita berak nahi zuen bizitzan bizitzeko besteen menpe egon beharrean denbora osoan. Guztiok daukagu eskubidea libre bizitzeko eta guk nahi dugun bezala bitzeko, gure bizitza baita eta ez besteena. Pelikulan jefeak esaten du txikitatik dagoela hor eta beraren benetako bizitza hori dela eta ez kampoan dagoena, baina haurrak soilik garenean ez gara bizitzaren jabe eta ez daukagu ahalmenik gure erabakiak hartzeko ere. Urteak pasa ondoren ohartzen joaten da bere inguruan zerbait arraroa gertatzen ari dela eta azkenean jakiten du bere bizitza osoa telebistarako besterik ez dela izan. Orain benetako bizitza bizitzea tokatzen zaio eta berak erabaki hori hartzen du. Libre izateko eta berak nahi duena egiteko beste inormk beraren bizitzari buruz ezertxo jakiteke, guztiena izan beharko zuela bezala biziko da hamendik aurrera.
Pelikula arraroa iruditu zai hasieran baina amaieran zentzu guztia harrapatzen diozu ordea, askatasunari buruz hitz egiten digu eta guztiok pozik eta maitasunez bizi behar garela adieraziz. Egia da azken batean guztiok era batera edo bestera kontrolatuta gaudela baina inor ez bazen kontrolatuta egondo izugarrizko katastrofea egongo litzatekela ez dut dudarik egiten. Askeak gara gure bizitza erabakitzeko, gure poztasuna erabakitzeko, gure emozioak erabakitzeko eta baita gure pentsamenduak erabaktzeko ere. Gure bizitza da eta bakoitzak bizi behar du bere bizitza eta ez besteena.
Julen Sanz Carbajo dio
Truman Burbank gauza arraroak ikusten hasi da: Zerutik argi bat erori da. Ezin du ahaztu Silvia, Merylekin ezkondu aurretik ezagutu zuen neska ederra,… Bere ezkontza faltsua dela iruditzen zaio. Truman konturatu gabe, bere bizitza besteen entretenimendu eta kontsumo gaia bihurtu da.
Truman irtenbide bat bilatzen saiatuko da, bere bizitza arriskuan jarri behar badu ere … Azken erabakia berea da.
Saioa Alzas dio
Istorioak Truman Burbank-i jarraitzen dio, bere bizitza osoa 24 orduko telebista-saio baten moduan grabatu eta emititu duen gizon arrunt bat, berak jakin gabe. Truman inkoherentziak nabaritzen eta bere bizitzari buruzko egia deskubritzen hasten denean, bizi izan duen errealitate artifizialetik ihes egiteko borrokan arituko da.
Filma asko gustatu zait transmititzen duen mezuagatik, askeak garela eta inork ezin duela kontrolatu ser sentitzen dugun.
Denis Galarza dio
Truman ume arrun bat bezala jaio izan zen. Baina, bera izan zen programa baterako aukeratua. Programa horretan berak egiten zuen guztia ikusten zuten. Gainera, bera zegoen mundua ez zen errealitateko mundua, bere nahietara egindako mundu batean bizi zen. Baina, denborarekin ainbat gauzekin ohartzen joan zen eta erabat zoratzen azi zen. Bera zegoen mundu horretako biztanle guztiek zekiten zertan ari zen Truman edozein momentutan. Txikitan bere aita hil zela uste zuen bere erruz, baina, dena montaje bat zen esanda bezela bere bizi ez bait zen erreala. Denbora guztian beste batzuen menpe zegoen. Itsasoak beldurra ematen zion baina, denborarekin bere irtenbide bakarra itsasoa zela pentsatu zuen. Berari begira zeuden guztiei tranapa bat egin zien eta iruditu zitzaion momentu hori zela ihes egiteko momenturik egokiena. Belaontzi bat hartu eta itsasoratu egin zen, orduan, guztiak ohartu ziren eta bizimodu oso gogorra egiten hasi zitzaizkion bazekitelako itsasoaren bukaeraraino iritsi ezkero beste mundurako irtenbidea zuela. Nahiz eta oso gogorra izan beste mundura joatea lortu zuen.
Eritz Garate dio
Truman grabatua izan da bizi osoan.Gizon hau telebista programa bat egiteko aukeratua izan zen berak jakin gabe.Famatua zen saio hau eta denek ezagutzen zuten.Gauza arraroak gertatzen hazten zaizkio eta oraindela urte asko hil zen bere aita aurkitu zuen.Neska batekin eskondu zen baina bera aurretik ezagutu zuen Fitji irletako neska batekin enamoraturik dago.Ez da konturatzen baina bere inguruko guztiak aktoreak dira eta bera antzoki haundi bateko protagonista da.Truman Konturatzen denan hortik irtetzea da bere helburua baita bere bizia arriskuan jarri behar badu ere eta itsasora joan eta benetako mundura sartzeko atea aurkitzen du.
Joanes Aldalur dio
“Truman-en Show” filma Peter Weir zinema zuzendari australiarra (1998) da, eta Jim Carreyk antzeztua da. Pelikula komedia-drama-giroa du, eta Truman Burbank (Jim Carrey) izeneko gizonaren inguruan erakusten da, zeinaren bizitza televizio-errealean ematen baita. Bertan, Truman-etik ihes egiteko saiakera izan daitekeen bidaia ezagutu dugu.
Truman Burbank egunean, fikzioan lurraldea da, eta bertan bizi den gizarte bateko telebista errealitate-esteka handia dago. Truman-etik jadanik sortutako zinematografiaren mundua da, non kamera guztiek beraren biziaren abiapuntuak eta guztizko bizimodua ikusten dituzte. Edozein alorretan dagoenik ere, telebista eskua dago.
Truman-en bizimodua gaztelerazko toki batean egiten dute, gogoratu gabeko lekuan. Hiru urte bete arte, telebista-konpainiaak elkarrizketa gehienak grabatzen dituzte bere bizitzaren inguruan, euren irizpidearen araberakoak izanik. Hasierako erreklamak, hala nola beraien eguneroko produktuak erabiltzen dituzten ekoizleekin, eta beraien etorkizunari buruzko ikuspegi optimista duen segituan. Baina, Truman-ek bere bizimoduaren batez bestekoa sintitzen du eta zalantzan jartzen da. Bere adiskidetasuneko galtzeko arazoak, jolasen beharrak eta hausnarketak sortzen dira, eta beraren bizimodua aldatzeko asmotan dagoen argudio bat aurkituko du.
Aldi berean, Truman-ek, egunero bizitzaren jatorrizko zinemarako kutsua sentitzen du, eta beraren geureak dagoela ulertu nahi du. Bere inguruan, seinaleek eta arrazoiak gertatzen direnean, arrisku gehiago ditu bizitzaren inguruan egotea utziz. Hori dela eta, bere amak eta bere senarrak haren bizitza itxi dute, jazarpenekin eta amets gutxi izanik.
Filmak handik aurrera doa, Truman-ek telebista-mundua aldatzeko erabaki egiten du, eta izan ere, bere arazoak aztertu eta zinemarako kutsua irten dadin asmoz. Bere bizitzaren bidezko erabakiak hartu dituenean, desberdintasunak eta kontraesanak ikusten ditugu: errealitatea eta fikzioa lotzen dira.
Azkenik, Truman-ek ihes egiten saiatuko da, beraren bizimodu errealera bueltatzeko, non telebistako gainerako pertsonak berariazkoak diren jakin gabe. Baina telebista-munduaren
Souleymane Sall dio
Me ha gustado la película porque nos esta enseñando que en este mundo vivimos de mentiras no confias en nadie porque era el que pensaba que su amigo es el que le estaba mentíendo. También en la vida te estan vigilando no pienses lo que estas haciendo solo lo estas mirando tu pero no es asi.Truman estaba enamorado de una chica que vio en el periódico y ha echo todo para encontrarla y se vieron en la escuela cogieron una cita y la chica la dijo ahora o nada pues Truman lo acepto y fueron a la playa y Truman dio su primer beso.Pero todo es Truman no sabia que hay camas ocultas desde el cielo hasta abajo hasta en sus ropas y su coche.Se ha enterado muy tarde que le estan observando desde niño hasta ahora, todo el mundo le conocía por ser el entrevista en la tele desde que nació.
Laia Gonzalez dio
Truman engainatuta bizi da erreala ez den mundu batean, baino pixkanaka ohartzen da gauza arraroak gertatzen ari zaizkiola. Kontrolpean dago. Truman ez da askea pelikula honetan, kontrolatuta daukate bere bizitza telebistan transmititzeko. Produzitzaileek ez dutena pentsatzen da nola sentitu ahal daitekeen bera, nolabait esateko, mundu faltsu horretan.
Gaur egun, guk ere izugarrizko kontrola dugula uste dut. Azken finean eskuko telefonoak gero eta gehiago erabiltzen ditugu eta nire ustez, gu kontrolatuta edukitzeko traste zahar bat da. Gero eta kontrol handiagoa dago mundu mailan; alde guztietan kamerak, errekonozimentu fazialak eta beste hainbat gauzaren bitartez.
Gure datu guztiak gordeta daude herriko fitxategian, gutxienez. Goi mailako politikoek guztia kontrolpean izatea nahi dute munduaren jabe gutxi batzuk izan daitezen eta horretarako, gu, gizakiok kontrolatuta eduki behar gaituzte.
Ikaragarri gustatu zait pelikula. Ez bakarrik, Trumanen bizia kontrolpean nola dagoen ikusi ahal izan dudalako baita gure bizitzari buruz ere pentsaraztea eragin didalako.
Gure bizitzan teknologia erabat hobetu da. Baina onerako izan al da? Nire ustez aurrerapen batzuk beharrezkoak izan dira baino beste batzuk gu kontrolatzeko egin dituzte. Batik bat errekonozimentu faziala ezartzea. Horren bitartez gure aurpegiko ezaugarri guzti-guztiak dakizkitela iruditzen zait, kamera bat edukiko balute bezala gure segapoto eta ordenagailuetan.
Halere, Truman oso ausarta izan dela iruditzen zait.
Jarik Corral dio
Asko gustatu zait filma hau, oso entretenigarria da. Telesaio baterako sortutako mundu artifizial batean jakin gabe bizi den gizon baten istorioa da, Truman izeneko gizona. Truman bere bizitza iruzurra dela susmatzen hasiko da eta egia ezagutzeko bilaketari ekingo dio. Seinale mistoei aurre egin eta bere munduaren mugak zalantzan jartzen dituen bitartean, Trumanek bere askatasun pertsonalaren alde borrokatzen du eta bere existentziaren benetakotasuna zalantzan jartzen du. Filmak komunikabideen manipulazioa eta egiaren bilaketa bezalako gaiak jorratzen ditu reality telebistarekin obsesionatuta dagoen gizarte batean. Baina, benetan aske al gara? Nire ustez, bai eta ez. Non bizitzen zaren araberakoa, ez da berdina herrialde garatu batean bizitzea herrialde ez garatu batean bezala. Hala ere, guk, gizakiak bezala, aske izatea eragozten digun gauza bakarra dira adimena eta baliabideak. Adibidez, ez gara joaten Artizarrara oraindikan, teknologia ez duelako ematen. Baina, eta forma pribatuan? Uste dut aske garela, bai, teknologia gaur egun asko kontrolatzen digu. Baina, hori ia beti gure segurtasunako da. Laburbilduz, asko gustatu zait filmak sortzen dituen eztabaidak eta galderak.
Chaymae Laabidi dio
Pelikula hau trumangatik hitz egiten du, bere bizitzagatik. Berak ez zekien bere bizitza showa zela, orduan berak normala bezala hartzen zuen, baina beste guztiek bazekiten telebistako programa bat zela. Egun batean konturatu zen egunero gauza berdina gertatzen zela. poliki-poliki joan zen gauza gehiagorekin konturatzen. Erabakia hartu zuen eta bere maite duen neskarengana joan nahi zuen. Orduan tranpa bat egin zien aktoreei eta gidatzaileari, hori egin eta gero, abiatu zen bere neskarengana. Pentsatzen zuen errealitate baten bizi zen eta toki horretara helduko dela, baina, ikusi zuen beste mundu batean zegoela. Azkenean, hortik ateratzea lortu zuen, eta bi maiteminduak bildu ziren berriz baina, orain mundu erreal batean.
Trumani asko kostatu zuen konturatzea, eta are eta gehiago hortik ateratzea inor ez zion uzten toki hartatik ateratzen.
Aimar Ormazabal Sudupe dio
Benetan pelikula ikusgarria iruditu zait “The Truman Show”. Lehenengo momentutik bertatik harrapatu nau, eta ezin izan dut beste aldera begiratu ere egin… Ez da pelikula bizia edo akziozkoa, nolabait esateko, ez baitago fikziozko pelikulek duten abentura edo misio kutsu hori. Dena den, horiek gabe ere egundokoa da: bestelakoa, baina ikaragarria.
Zalantzarik ez dago zeresan handia duela. Begiak irekitzeko eta gure bizitzaren inguruan pentsatseko ateak zabaltzen dizkigu. Norbere askatasunak noraino iristen diren eta zenbaterainoko kontrolpean bizi garen jorratzen ditu. Horretarako, Truman du protagonista. Lasai bizi da, eguneroko martxan, gauza oso arraroak somatzen hasten den arte. Guztia planeatuta dagoela jabetzen da: inguruko pertsonak konplizeak dira, unibertsoaren erdigunea bera da, beste guztiak “en el ajo” daude, bere aurka.
Benetan harritu nauena horrelako pelikuletako “esklabuen” ezjakintasuna da. Askotan hain gaude kontrolatuta, hainbeste eragin dute gure ingurukoek gugan, non ez baikara jabetzen ez ditugula geuk erabakiak hartzen. Truman askatasun osoz bizi da bere ustetan behintzat, edozer egiteko aukera baitu. Halere, kasualidadea da dena: hiritik irtetzerakoan sute bat egotea, bera txikia zela aita itota hiltzea… Besten nahia egitera behartuta dago. Berehala konturatuko da honetaz, eta aurretik aipatutako kasualidadea kausalitatea izango oten den zalantzan jartzen du. Aipagarria da gizakia moldatu egiten den izakia dela. Txikitatik erakutsi digutena onartzeaz gain, errealitatean bizi garela uste dugu, betidanik horrela izan baita! Zalantza gehiago izan beharko genituela iruditzen zait.
Hala eta guztiz ere, errealitatetik zertxobait desbideratzen da pelikula. Nire ustez, hainbesterainoko eskalako gezur bat ez da posible. Erabakitzeko Truman baino aukera zabalagoa dugula esatera ausartuko nintzateke, baina, beste behin, ez al luke Truman berak berbera esango? Aipatutako moduan, aske izatera kondenatu gaituzte, edo hori pentsatsera behintzat, kausalitateak kasualidade gisa aurkeztuz isilpean guztia kontrolatzen duten bitartean.
Izan ere, nolakoa da gure bizitza? Jakinduria edo datuak boterea direla askotan esan ohi da, baina… Benetan? Eragin al dezakete gure erosketak egiterakoan ditugun preferentziek? Edo mediku-txosten batek? Edo agian norekin erlazionatzen garen, oporrak non egiten ditugun eta zenbat gastatzen dugun? Hemen ere, datu hauek txikikeriak direla sinestera behartu gaituzte, garrantzi gabekoak. Osotasunean, ordea, egundoko datu andana biltegiratzen dute gobernuek edo aurpegi gabeko kontrolatzaile hauek. Zertarako? Bada, etorkizuna aurreikusteko eta kontrol horrek indarrean jarraitzeko.
Hau esanik, garbi dago kontrol horrek existitzen duela. Askotan konspirazio gisa irudikatzen ditugu egungo egoerari aurka egiten dioten faktoreak. Nik, alabaina, argi daukat gure pentsaera guztiz kontrolatuta dagoela. Azken finean, ba al dago ba askea dela pentsatzen duen esklaburik baina hoberik?
Ane Varela dio
Trumanen Showa pelikulan pertsonon askatasunari buruzko hausnarketa egiten zaigu. Truman, istorio honen protagonista, herri txiki batean bizi da, seguroen enpresa batean egiten du lan, emakume batekin ezkonduta dago… Bere bizitza osoan zehar gustura bizi izan da, baina jada, bere errealitateak ez du bihoz betetzen. Mundua esploratzea du desio; alabaina, bide guztiak itxi egiten zaizkio. Orduan, Trumanek galdera bat egin dio bere buruari: Aske izango ote naiz? Nire bizitza beste batzuen menpe dago? Azkenean ordura arte bizi duen bizitza ez zela erreala konturatuko da; hots, ez dela aske bizi izan.
Beraz, pelikula honetan igarotako gertaerek ondorengo gogoeta egitera eraman naute:
Pertsonok libreak garela pentsatzen dugun arren, agian ez genuke horren seguru egon behar. Egia da, gure egunerokoan inork ez digula agintzen zer jan behar dugun, zer jantzi, nora joan, zer lan egin… Halere, badago atzemanezina egiten zaigun guganako kontrola. NA-ren bidez, adibidez, gobernuek edonorri buruzko informazioa eskura dezakete. Edota, bestalde, egunero telebistan ikus ditzakegun albisteak ere gu kontrolpean mantentzeko beste modu bat dira. Gu ohartu ez arren, eleberrietan agertutako berri gehienek gertaera tristeak ala txarrak azaltzen dituzte. Honen arrazoi nagusia zera da: gu beldurturik nahi gaituzte matendu; era honetara, errazago egingo zaie pertsona boteretsuei gu kontrolatzea. Izan ere, filma honetan antzeko zerbait gertatzen da. Truman itsasoaren beldur izatea lortzen dute; horrela, ez baitu ahal edo nahi izango bere herritik irtetea. Horrez gain, gure iritziak bai eta kontsumo ohiturak ere ez dira guztiz norberarenak. Zenbat aldiz erosiko ote genuke publizitatean agertutako produktu bat? Edota zerbait mesedegarria ez dela pentsatu hori horrela dela
Hortaz, pertsona askeak gara? Nire iritziz, askatasuna ikuspegi kontua da. Baina, argi dago, gure bizitzako zenbait arlotan ez garela guztiz libreak.
Amaitzeko, esan beharra daukat, hasieran pelikula arraroa egin bazitzaidan ere, azkenean asko gustatu zaidala. Batetik, istorioa oso entretenigarria egin zaidalako; eta, bestetik, pelikulak planteatzen dituen gogoetak garrantzitsuak direla iruditzen zaidalako.
Oier Bermejo dio
Pelikula oso ederra da. Pertsonen askatasunari buruzkoa da. Mundu osoak kontrolatzen zuen bere bizia; jaio zen lehen segundutik. Bizia aurrera doala gauzak pasatzen zaizkio. Gauza arraroak gertatzen ari zirela konturatu zenean, asko borrokatu zuen egia jakiteko eta azkenean egia jakin zuenean, menpe egoteari utzi zion eta askatasuna lortu zuen. Niri iruditzen zait bizia bizitzeko libre egon behar dugula eta bakoitzat askatasuna behar duela. Gehien atentzioa eman didana da Trumanek bere aitarekin topo egiten duenean eta bera ikustera joaten denean, gauz arraroak pasatzen zaizkio. Bestalde gehien gustatu zaidana da Trumanek nola bukaera arte borrokatzen duen aske izateko.
Nire iritzia emanez, hasieran pelikula nahiko arraroa egin zait ez niolako zentzurik aurkitzen baina pixkanaka ulertzen joan naiz eta oso pelikula ederra izan da. Gustatu zait. Horrelako pelikulak asko gustatzen zaizkit interesanteak egiten zaizkidalako
Irene Sanz dio
Oso interesentea iruditu zait pelikula hau. Pelikula honek asko irakasten du. Trumanen bizitza faltsua izan da jaio denetik heldu izan den arte. Gauz arraroak ikusten hasi da eta bere bizitza benetakoa ez dela konturatu da. Honek lagundu dio Fijdira joateko gogoa handitzea eta Sliviarengana joatea. Silvia, maitemindu zen neska da, eta showan egiten zuen lan baina ez zitzaion ondo iruditzen. Silvia Fijdira joan zen bizitzera baina showatik joan aurretik Trumani esan zion dena gezurra zela eta Fijdira joateko. Momentu hortatik aurrera dena aldatzen joan zen.
Irduitzen zait gaur egun gure bizitzari buruz eta guri buruz jende asko dakila, informazio asko daukatela guk jakin gabe. Gaizki iruditzen zait hori, uste dut pixkanaka pixkanaka gehiago dakitela guri buruz eta ez luketela horrela izan behar. Gure bizitza gurea da, gure gauzak gureak dira eta inork ez dauka eskubiderik guri hori kentzeko. Ez da beharrezkoa guri hori kentzea. Gainera, Trumanek ez zekien bezala guk ere ez dakigu zenek daukan guri daturik edo informaiziorik. Eta hori egiteko eskubideak ez dauka inork.
Ane Arrizabalaga dio
Pelikula hau, Truman izeneko mutil baten inguruko istorioa da. Garbi ikus dezakegu, Truman ez dela pertsona aske bat, izan ere, jaio zenetik hil arte gezurren artean bizi izan zelako, nolabait esateko, esklabu baten moduan.
Hau kontuan izanik, asko gustatu zait pelikula, interesgarria eta desberdina iruditu baitzat ikusten ditugun pelikulekin alderatuta. Izan ere, iruditzen zait pelikula hau gure egunerokotasunean oinarrituta dagoela. Agian, batzuetan ez gara ohartzen edo ez dugu onartu nahi, baina esan beharra dago gu ere gezurrez inguratuta gaudela eta ez dugula nahi beste askatasun.
Hori dela eta, pelikula honek gure bizitzako hainbat alorri buruz pentsaraztera eraman nau, eta alor horietako bat da Interneta. Izan ere, garbi ikus dezakegu, teknologiak nahi edo ez nahi, gure askatasuna erabat mugatzen duela eta horretaz gain, iruzurrak ere ohikoak direla esan dezaket.
Laburbilduz, esan dezaket pelikula honek nire egunerokotasunean Internetarekin kontu gehiago izaten lagun diezadakeela, iruzurrek egin dezaketen kalteaz ohartu bainaiz eta baita Internetarekiko dugun dependentziaz ere.
Celia Martínez dio
Pelikula desberdina eta oso interesgarria iruditu zait. Askatasunari buruzko mezua transmititzen du pelikula osoan. Trumanek asko sufritu duela iruditzen zait, ikusleen entretenimendurako soilik. Adibidez bere aita hilda zegoela pentsatzea, bere ezkontza faltsua… Gaur egun hau oso lotuta dago internetekin, egiten dugun guztia kontrolatzen du eta gure datu guztiak ditu. Baita besteen iritziak asko kontrolatzen gaitu, lagunek egin nahi dutena, familiak… Gauza asko egiten ditugu besteek nahi dutelako eta ez guk nahi dugulako. Askatasunari lotuta, oso gauza garrantzitsua iruditzen zait pozik bizi al izateko, ezin gara pozez bizi zerbaitek kontrolatzen bagaitu.
Asier Uranga dio
Pelikula asko gustatu zait. Batik bat Trumanek bizia ikusteko ikuspegia ikusiz. Lanera zoriontsu joaten da gahinera beti irriparre bat gahienean duenean beti. Periodiko edo komiki bat erosten du betiko postuan eta lanera joaten da. Denak ongi tratatzen ditu. Momentu bat iritsi zen non Truman erotu egin zena. Bere emazteak ere erotu egin zela pentsatzen hasi zen. Trumanek aspalditik zuen grabatzen hari zitzaizkioten sentsazio hura. Pelikulak bizi errealean ere enfokatuta dago pentsatzen hasten bazara internetek guk gure burua baino ngehiago ezagutzen gaituela eta gure informazio pribatu asko dutela guk uste baino gehiago. Honen harira Trumanek zerbait gaizki egin beharko zuela ere uste dut hori dena gertatzeko.
Eta bizi interesante bat izan beharko zuela ere uste dut.
Jon Ucin dio
Pelikula asko gustatu zait, gehienbat bidali nahi duen mezuagatik: benetan libreak al gara? Pelikulan hau oso ondo erakusten da, adibidez, Kristofek Silviary esaten dionean Truman librea dela nahi duena egiteko, eta hortik irten nahiko balu irten dezakela, gogoa jarriz gero. Honek erakusten digu gezur artean bizi garela eta gezur hauek ez ditugula txartzat hartzen, egia gehiegi izango litzatekelako guretzat.
Pelikula gure bizitzako arlo askotan ikusten dugu, adibidez, internetekin. Ikusten dugun kontenidoaren %90 gezurra da. Adibidez, ikusten ditugun gorputzak, edo saltzen dizkiguten produktuak… Pelikulan, gainera, Truman pozik bizitzen ikus dezakegu. Honek geuri errepresentatzen gaitu, nola gezur tartean hobeto bizi gaitezken egi tartan baino. Amaieran ikusten dugun Truman, egia aurkitu duena, triste dago, dezepzionatuta, paranoiko… Ez dago mentalki ondo. Honek erakusten digu egia jakiteak zer ekarriko lukeen munduari. Adibidez, egia hauetako bat gobernuen trikimailuak eta lapurretak jakitea. Hauek jakingo bagenituen mundua pikutara joango zen egunetan.
Aurreko guztia laburbilduz, Pelikula honek asko pentsaarazi dit eta nire bizitzaren ikuspuntua aldatzera bultzatu nau. Orain ikusten eta entzuten dituen gauzak modu kritikoago batean tratatuko ditut eta kuestionatu egingo ditut ea egia edo gezurra diren.
Kristina Epelde dio
Trumanen Showa filma ikaragarri gustatu zait, aspaldi ikusi nuen lehengo aldiz, berriz ikusten dudan bakoitzean sentimendu berberak izatea saihestezina da. Pelikula honek beste era batera erakusten digu askotan burua oso itxia duguela egia ikusteko, edo norbaiten bultzada txiki bat behar dugula gezur batetik esnatzeko edo konturatzeko errealitatea ez dela gustiz horrela.
Gaur egun, interneten garapen izugarria dela eta, ez gara konturatzen gure mugilkorrak zein neurrietaraino kontrolatzen gaituzten. Non ibili garen, zer gustatzen zaigun… Mugilkorrak egiten duguen mugimendu guztiak jarraitzen ditu, eta ez gaude hortaz gustiz ohartuta.
Pelikulan, Truman ez da aske, bere inguru osoa gezurretakoa, pertsonak antzezleak dira, zerurik ez dago, panel bat besterik ez da, itsasoa, pistina handi bat da. Programa huraren zuzendariak, Truman jaio zen egunetik, bizitza bizitzeko eskubidea kendu zion, benetako bizipenak gertatuko ez diren bizitza bat sortu zion. Hori ez da askea izatea, norbait zure bizitza kontrolatzen ari da eta berak nahi duena gertatu daiteke zure bizitzan. Kasulitateak ez dira existitzen Trumanen bizitzan.
Laburbiltzeko, pelikula honek pentsarazi eta hausnararazi egiten dizu. Pelikula ederra da edozeinekin ikusteko.
Angel Ramos dio
Pelikula gustatu zait, Truman konturatzen da bere bizia beti berdina dela, egunero gauz berdinak gertatzen zaizkiola or konturatzen da bere bizia gezurretazkoa dela bere eskontza bere lagunak… Truman ez zaio gustazen horrela bizitzea eta bere bizi faltzutik alde egin nahi du, Trumanek nahi duena da fijdi isletara juan Silviaren bila baino ez diote uzten herri ortatik ertetzen kotxean dijuenean adibidez kotxe gustiak parin jartzen dira berak ez joateko baino egun batean Trumanek danak engañatu egitren ditu eta bere etxean sulo batek egiten du eta pentsatzen dute or dagoena baino trumanel alde egiten du ino konturatu gabe eta bere lagunik onena konturatzen da zer egiten duen orduan kristoferri esaten dio eta kristofer bere bila hasten da leku gustietatik.Trumanek itsasoari beldur handia dio gertatu zitzaionatik eta itsasotik egiten du alde kristoferrek ez zuen espero Truman itsasoan egotea orduan ez zuen ortik bilatu baino azkenean truman harrapatu zuten Kristoferrek ia truman hiltzen du itsasoan baino azkenean trumanek bere bizi faltzutik iez egitn du.
Josue Rodriguez dio
asko gustatu zait pelikula zergatik mezu garratsitsu bat adierazi nahi du non protagonista kontrolatuta dago, eta bere bizi osoa telebistan azltzen da berak konturatu gabe, hau ematen digu pensatzen jartzeko, gure bizitza kontrolatuta dago eta guk ez gea konturatu? libreak al gara? edo libre sentitze al gara? jakin behar dugu nola dagoen gure bizitza, nola sentitzen gara.
Julen Sanz dio
Pelikula onetan geratatzen dena da Truman izeneko mutil baten bizia telebistatik botatzen dutela eta bera denborarekin konturatu egiten da bere bizi osoa telebiztatik botatzen dutela jaio zen momentutik eta konturatzen denean intzentatzen du dezagertzen bere bizitza ez ertetzeko telebiztan eta azarratu egiten da zergaitik ez du lortzen, geron ere bai itsasora joaten da zergaitik bera txikitan trauma bat eduki zuen zergaitik bere aitarekin joan zen itsasontzi batean eta bere aita il egin zen baina dena gezurra zen, gero ba bra itsasora juan zen eran ba sospetxatu egiten zuten bera alzen ala ez zergaitik beras bildurra ematen zion berari eta gero ikusi zuten eran deziditu zuten olatu aun aundi bat botatzea ordenadoretikan eta lortu egin zuten bera itotzea eta gero bera ia bere buruan pentsatu zuen ia inpoziblea zela desagertzea eta askenean bere bizi normalara bueltatu zen.
Inés Errasti dio
Pelikula honetan, Trumanek betitik pentsa izan zuen askea zela. Baina gerora, ikusi genuen ez zela aske, bere bizitza telebistako reality show bat zela. Eta denak zekieten noiz eman zituen lehenengo pausoak, bere ezkontza… Baina gu ere aske al gara benetan? Nire ustez, inor ez da aske bizitza honetan, internetek, adibidez, geure burua baina gehiago ezagutzen gaitu. Aldiz, galderak esaten duen bezala, askotan, gure iritzia kontrolatuta dagoela esango nuke, guk zer pentsatzen dugun, askotan, beldurtu egiten garela denen aurrean esaten, besteek zer pentsatuko duten pentsatuz.
Esan beharra dago, pelikula gustatu zaidala, baina era berean oso arraroa iruditu zait. Inoiz ez dudalako horrelako pelikularik ikusi. Baina egia esan, gutako asko identifikatuta senti daitezkeela pelikula honekin. Nahiz eta ez egon gure bizitza kontrolatuta, askotan igotzen ditugun argazki eta bideoekin internetra, nahitaez gure bizitza kontrolatuta egoten da.
Markel Murillo dio
Trumanen showa, Truman bere bizi oso ondo zeraman baina egun batean gauzak gaixki joaten hasi ziren: erradioan bere ibildbidea jartzen diote denbora osoan bere atzetikan pertson berdinak pasatzen ziren… Orduan kounturatu zen bere bizi oso gezurretakoa izan zela txikitatikan bere gurasoak ez ziren benetakoak dena gezurra zen. Baina ez zena gezurra neska bat ezagutu zuen eta ezan zion bere herritikan joateko baina bat batean bere aita etorri zen eta neska hartu zuen bere azkenengo hitzak Fidjira joango zirela. Berak bere biziarekin jarraitu zen baina egun batean bere gezurretako emaztea laga egiten dio eta pena handiarekin dsgo desbanean ez dena ikusten da Truman joan egin dena eta inork ez duela ikusi nola joan dena. Azkenean Truman itsasosan dago eta showaren burua trumoiak eta tximistak bidaltzen dizkio. Ez da hiltzen eta pareta moduko batera joaten da. Hor eguzkiak hitz egiten dio bera ezin dela ortikan joan baina azkenean joaten da.
Pelikula hau erakutsi nahi duena da, gauz ederrak gehienetan gauz oso txarrak ekartzen dituztela. Beti zure bizkar atzean zer dagoen ikusi egin behar duzu.
Nora Arambarri dio
Pelikula polita iruditu zait, oso desberdina ikusi ditugunekin alderatuta. Bertan, Truman izeneko mutil baten reality bat ikus dezakegu. Mundu osoan zen ezaguna reality hau eta Trumanen bizitza osoa bertan ikusteko aukera dago. Lehen pausoak, ezkontza… dena zuzenean igorrita.
Nire ustez Truman ez da librea. Denbora guztian kamera baten aurrean dago eta bere inguruko denak antzezleak dira. Gainera, Trumanen bizi osoa daki realitya ikusten duen jendeak, bere bizitza munduko beste guztiei ageri zaielako. Oso injustua iruditzen zait bere bizitza, ez baitu zerbait ezkutuan edukitzeko aukera, erabat kontrolatuta dago. Bestalde, iruditzen zait geu ere ez garela guztiz libreak. Izan ere, sare sozialek asko mugatzen gaituzte aske izatera. Bertan edonork aurki baitezake guri buruzko informazioa edo egiten dugun guztia.
Nahiz eta pelikula arraroa izan, gure bizitzan daukagun askatasunari buruz pentsaraztea eragin dit. Izan ere, libreak garela pentsatzen dugu, baina ohartzen bagara, gure bizitza ere oso mugatuta dago. Horretarako beharrezkoa iruditzen zait elkar onartzea, garen bezalakoak izanda, hau da denok desberdinak.
Maddi Escudero dio
Film oso entretenigarria iruditu zait. Pelikuak aurrera egin ahala gaur egungo egoerari buruz pentsarazi dit. Gu ez gaude Truman bezela kontrolaturik baina gu ere kontrolaturik gaude, interneteko web orri askok kontrolatzen gaituzte edo instagramek edo edozein sare zozialek. Askori gertatu izan zaigu zerbaiti buruz hitz egiten egotea eta gero mugikorrean horri buruzko albisteak edo iragazkiak irtetea. Guzti honekin esan nahi dut gu ez gaudela Truman bezala, inork ez gaitu kontrolatzen horrela, ez ditugu milaka pertsona gure bizia grabatzen edo kontrolatzen. Baina bai uste baino pertsona gehiego ditugula gu kontrolatzen internet bidez eta askotan ohartu gabe guk ematem dizkiegu behar dituzten datu guztiak.
Maddi Escudero dio
Film oso entretenigarria iruditu zait. Pelikuak aurrera egin ahala gaur egungo egoerari buruz pentsarazi dit. Gu ez gaude Truman bezela kontrolaturik baina gu ere kontrolaturik gaude, interneteko web orri askok kontrolatzen gaituzte edo instagramek edo edozein sare zozialek. Askori gertatu izan zaigu zerbaiti buruz hitz egiten egotea eta gero mugikorrean horri buruzko albisteak edo iragazkiak irtetea. Guzti honekin esan nahi dut gu ez gaudela Truman bezala, inork ez gaitu kontrolatzen horrela, ez ditugu milaka pertsona gure bizia grabatzen edo kontrolatzen. Baina bai uste baino pertsona gehiego ditugula gu kontrolatzen internet bidez eta askotan ohartu gabe guk ematem dizkiegu behar dituzten datu guztiak.
Eider Gonzalez dio
Pelikula hau asko gustau zait. Izan ere, gizon baten bizitza kontatzen du. Bertan, jaio zenetik, telebistako talde bat elkartu zen eta bera egoten zen leku guztietan kamarak jarri zituzten. Horrela, telebistako programa bat sortu zuten berak jakin gabe.
Horren haritik, txikitan, bera eta bere aita itsasontzian zeudela, istripu baten ondorioz, bere aita itsasora erori zen. Urte batzuk geroago kalean zehar zegoela, bere aita iruditu zitzaion gizon batekin egin zuen topo baina jendeak bastertu egin zituzten. Egun horretatik aurrera, bere bizitzan zerbait arraroa zegoela iruditzen zitzaion; Hau da, norbaitek kontrolatzen zuela iruditzen zitzaion. Pelikularen amaieran, bere aitarekin elkartzen da eta jakiten du, bere bizitza grabatzen duen telebista talde bat dagoela.
Nire iritziz, Trumanen bizitza ez da izan guztiz askea; Batez ere, bere eguneroko bizitza grabatzen zutelako eta mundu guztiak kontrolatu zezakeelako.
Gure aldetik, ez gaude ain kontrolatuta; Izan ere, gurasoak, sare sozialak…. dauzkagu eta beraiek kontrolatzen gaituzte baina pertsona kantitatea ez da berdina eta gure bizitzari buruz jakin nahi duten pertsonak ere ez.
Azkenik, mundu guztiko pertsonak dugu eskubidea libreak izateko, baina muga bateraino.
Irati Fernandez dio
Aurtengo Ikasturtean film asko ikusi ditugu baina film hoberena azkena ikusi duguna izan da.Pertsonaje printzipala Truman Burbank da.Bere bizia oso polita izan da baina egun batean trumanek sentitzen zuen bere bizia ez zela egitakoa pentsatzen zuen batematek zelaztatzeko egiten zuela.Gero filmean ikusten genuen bere etapak guztiak.8-9 urte zuenean bere aitarekin itsasontzian zegoen eta trumanek esan zion bere aitari gehiago nahi zuela gelditu itsasontzian eta azkenean gehiago gelditu ziren baina bere aita euriaren kulpez hil egin zen.Urte batzuk geroago unibertstitean silviaren gandik maitemindu zen baina hondartzan zeudenean, kotxe bat joan zen silviaren bila joan ziren eta azkenenan merylekin ezkondu zen.Geroago egun btazuk trumanek sentitzen zuen bere bizia oso arraroa zela eta azkenean show batean azaltzen zela.
Lucia Quintana Diaz dio
Pelikula hau oso polita iruditu zait baina tristea ere, Truman ez zen aske bizi, bere bizi guztia show bat izan da, nola izan den bere bizia jende guztia ikusi du, jaio zen gunetik. Truman zen aktore ez zen pertsona bakarra, beste denak aktore kontratatuak izan ziren, bere lagunak, familia, emaztea… penagarria da. Berak ez zekien bere bizia show bat zela baina gauza arraroak ikusten hasten denean konturatzen da, bere bizia ez zela benetazkoa. Berak nahi zuena zen fiji irletara joatea Sylviaren bila, baina irletara joan nahi zuen lehenengo momentutik beti izan ditu oztopoak joateko, ezin zuen bere herritik irten, bere herria antzoki bat zelako.
Nik usten dut, Trumanen bizia kontrolatuta zegoela, bere bizi osoa prestatuta zegoen, pasatzen zizkion gauza guztiak prestatuta zeuden, ez zen aske bizi. Gaur egun, dago jendea ez dela aske bizi, ezin dutelako nahi duten gauza guztiak egin, ezin dutelako maite duten pertsonekin egon, edo esklabu bezela bizitzen direlako. Denek izan beharko genuke askeak, askatasunean bizi beharko genuke, mundu guztia.
Maria Iraeta dio
Pelikula hau, Truman izeneko gizon baten biziari buruz da. Nire ustez, thruman ez da aske bizi, jaio zenetik bere bizitza osoa grabatuta zegoelako adibidez, bere lehelengo pausoak. Mundo osoak ikusten zuen zer egiten zuen momentu guztientan. Nire iritziz, gu ere ez gara aske bizi, adibidez: gobernuak eta sare sozialak gure datu pertsoanlak dituzte. Ez gaude Truman bezain kontrolatuta baina gu ere kontrolatuta gaude eta askotan ez gara konturatzen.
Pelilula oso interesgarria iruditu zait, ez dut inoiz horrelako pelikularik ikusi. Hasieran ez nuen oso ondo ulertzen baino gero pelikula ulertzea lortu dut. Pelikulak pertsona baten askatasun falta irudikatzen du. Nire ustez oso garrantzitsua da askatasuna izatea. Azkenean pelikua hau gure gainetik dauden pertsonek esaten dutena egin behar duguela erakusten du.
Aimar Basurko dio
Pelikula oso interesagarri izan da, gehienbat, Truman jakin gabe reality show baten protagonista dela eta bere inguruko pertsonak aktoreak direla. Gainera, pelikula hau egiten du gure bizitzaren askatasuna pentsatzea. Alde batetik, gure erabakiak hartzeko guk edo beste influentzia behar dugu?. Bestetik, guk nahi dugun gauzak egin ditzakegu? Horrelako galdera egin daiteke pelikula ikusten ari zaren bitartean.
Gaur egun, jende gehienek sare sozialetan ibiltzen dira. Horren ondorioz, pertsona haiek internetik erosteko probilitate handiagoa dute. Gainera, erosterakoan edo web gune batzuera zure datuak galdetzen dizu. Horregatik, benetan askeak gara interneten? Interneten ez gara askeak. Hasteko, gure datuak sartu ondoren fitxatu egiten dute eta horrek empresek gordetzen ditu. Horren ondorioz, gure erosketak, nahi dugun eta beste gauzak pertsonalak kontrolatzen dute. Baina hau ez da bakarrik interneten gertazten, gure bizitzan ere gertatzen da. Hala ere, gure iritzia ezin dute krontolatu, batez ere, gure pentsamenduak ezin dute krotolatu. Batzuetan, kalean ez gara hain askea, batengatik, taldeetan ibiltzen garenean. Batez ere, zu erabakitzen duzu idei bat baina taldea erabaki du beste bat, horregatik, zurengan presion sozial sortzen da. Egoeran hauetan, pertsona gehienak bere erabiak usten dute eta taldea jarraitzen du. Azkenean, Ez gara hain askea gure bizitzan, gainera, pertsonak batzuk ez dira konturatzen horretaz.
Marcos Da Silva dio
Nere iritziz, asko gustatu egin zait pelikula hau, asko gozatu egin dut silviaren historia, ere bai gozatu egin det aitarena. Pelikula honetan gure protagonista konturatzen da gauz oso arraroak gertatzen ari direla, pixket pentsatu eta gero konturatzen da bere herriko pertsona denak beari espiatzen ari direla eta hori hasarratzen dio, zeba? Ba pelikula osoan beti nahi duenean batematekin egon ezin dulako eta batemateri sekretu hau kontatzen baldinba dio ez debe sinisten. Pelikularen parte batzuetan ikusi dezakegu nola trumanek saiatzen da “Fijiren” isletara juten silviarekin juteko baina ez du lortzen, beti zeoze gertatzen zaio, hau gertatzen zaio zuzendaritzak ez dulako nahi beak bere mundutik irtetzea, zeba bere gabe showa bukatzen delako, azkenean trumanek lortzen du hortiken irtetzen eta silviarekin elkatzen da.
Nere ustez gure bizitza kontrolatuta dago baina ez pelikula honek erakusten digu bezala, nere ustez mobilarengatik kontrolatuta gaude, batematek famatua zeoze egiten baldin ba du gu ere egiten dugu eta ez da oso saila gure informazioa aurkitzea internetean.
P.D. pertsona batzuk aktoreak dira eta beste batzuk ez bere bizitza osoa hor bizitzen dute trumaren bezala.
Evan Rubio dio
Pelikula asko gustatu zait, benetako askatasuna bereizten da pelikulan. Nik ezingo nuen aguantatu gezurrezko mundu batean, dana planeatuta, ezer alda ezinean. Teknologiaren aldaketa ere bereizten da, mundu faltsu horretan dagoen errealismoa, benetako dirudi. Horrelako pelikulak oso interesgarriak iruditzen zaizkit, ez daude horrelako pelikula askjo eta oso originala iruditu zait. Baina baita ere teknologiak lor ditzaken gauzak agertzen dira, hori beldurgarria da. Teknologiak horrelako gauzak lortzeko gaitasuna edukiko ditu urte batzuk barru.