Hotel Rwanda filmean 1994. urtean Kigalin (Rwandan) hutu herritarrek, poliziek eta Interahamwe edo matxinatu taldeek eginiko sarraskia kontatzen zaigu, non milioi bat tutsi hil baitzituzten, Mendebaleko nazioen isiltasunarekin konplizitatearekin. Belgikak hutuak eta tutsiak berezi zituen, nahiz eta berdinak izan, eta tutsiak jarri zituen boterean, eta hutuak zapalketa handia jaso zuten. Filmak deskribatzen dituen gertakizunetan, hutuek mendeku krudela hartu zuten. Atxikita dagoen ingelesezko testu hau ( HotelRwanda ) lagungarria izan daiteke egoera ulertzeko.
Egoera azaltzeko, Paul Rusesabagina, Mille Collines belgikarren hoteleko zuzendariaren historia kontatzen zaigu. Paulek bizia arriskatu zuen bere familia eta 1200 tutsi inguru salbatzeko, hotelean onartuz, inguruko biolentzia egoera kontrol guztitik kanpo zegoenean.
Paul hutua zen, baina tutsia zen bere emazte Tatiana, bere seme-alabak eta bere adiskide asko. Paulen iritziz, “beti dago tokia besteentzat”.
Film hau erlijioaren ikuspegitik aztertu behar dugu, Erlijioko testuliburuak 7. unitatearen osagarri gisa aholkatzen du.
Zein da Paulen jarrera beste pertsonekin? Ebanjeliko zein pertsona edo zein parabolarekin konpara daiteke bere jarrera? Nola laburbilduko zenuke pelikulak eman nahi zuen mezua? Zein da zure iritzi orokorra pelikulari buruz: gustatu zaizu edo ez, zergatik? Mila esker
Ane Juaristi dio
Nire ustez Paul oso ondo portatzen da inguruko jendearekin. Bera hutua da eta hutuak daude agintzen, baina bere familia eta ingurukoak tutsiak direnez, beraiei laguntzea erabakitzen du, eta berarengatik izango ez bazen, denak hilda bukatuko zuten. Ebanjelioko Samaritar onaren antza dauka istoriak. Pelikularen mezua da bestei lagundu behar zaiela, berdin dela nolakoak diren. Niri asko gustatu zait pelikula, momentu batzuk nahiko gogorrak dira ikusteko, baina orokorrean oso interesgarria iruditu zait.
Maria Arambarri Arregui dio
Paulen jarrera bai hutu eta tutsiekin miresgarria zen, beraiei bizilekuak eta janaria emanez gerra amaitzerakoan bizirik egoteko. Gizon honen bizitzak samaritar onaren parabola ekarri dit gogora; azkenean istorio antzekoa delako… Nire ustez, pelikularen mezua dela gatazka txiki bat arazo larri -edo gerra- batean bilakatu daitekeela. Azkenik, esan nahi nuke gustatu zaitadala gerra honi buruz gehiago jakiteko.
Joanes Balenciaga dio
Paulek beste pertsonek zalbatu nahi izaten ditu eta horregatik haiek salbatzeko bertan geratzea erabakitzen du, hotelak hartu daiteken jendea baino geiago hartzen du. Samaritar onaren parabolarekin du zerikusia pelikula honek. Paulek bere bizia arriskuan jartzen du momentu askotan beste pertsona batzuena salbatzeko eta familia usteko prest dago, tutsi asko salbatu ahal izateko. Azkenik denak edo bere hoteleko tutsi eta hutu guztiak salbatzea lortzen du.
Pelikula gustatu zait, baino errealitatean oinarriturik dagoelako eta Paulen jarrera oso egokia delako nire iritziz.
Djuniet Astigarraga dio
Paulek beste pertsonak zaindu nahi izaten ditu eta horregatik haiek salbatzeko bertan geratu zen. Hotelean hartu daitekeen baino jende gehiago zegoen. Paulek bere biziztza arriskuan jartzen du momentu askotan beste pertsona batzuek salbatzeko eta familia usteko prest dago, tutsi asko salbatu ahal izateko
Andrea Pozo dio
Paulek bere familia eta tutsi asko izkutatzen ditu bere hotelean eta tutsiak ez hiltzeko gauza asko egiten ditu, adibidez soldadu batekin negoziatu freskagarriak eta elikagaiak lortzeko. Pelikulak eman nahi duen mezua da pertsona guztiak ondo tratatu behar direla, zure taldekoak ez izan arren, denak berdinak garelako, eta hori izan zen Paulek egin zuena, pertsona guztiak hutuak ez izan arren, lagundu egin zituen. Paulen jarrera Jesusekin konpara dezakegu, Jesusek pertsona guztiak onartzen zituelako, Paulek egiten zuen bezala. Nire iritziz, pelikula nahiko ona da, tutsien eta hutuen arteko liskarrak kontatzen dituelako eta familiaren garrantzia eta beste pertsonekiko laguntasuna agertzen direlako.
Josu Iturralde dio
Paul eskuzabala da beste pertsonekin, bere hotelean sartzen ditu besteek etxea behar zutenean; Samaritar onaren bezela, besteei laguntzen die arraza eta adina kontuan hartu gabe.
Pelikulako mezua, besteei lagundu egin behar zaiela da, ezer kontuan hartu gabe, baita aurkariei ere.
Gustatu zait, ederra da, baina pixkat tristea eta gizaki on baten bizimodua eta laguntasuna adierazten ditu.
Carlos Sanchez dio
Paulek bere bizia arriskatzen du besteena salbatzeko. Jesusekin konpara daiteke, Jesusek ere bere bizia arriskatu baitzuen besteengatik. Pelikulan Paulen karakter eskuzabala handitu nahi da. Bai, asko gustatu zait, munduko beste parteetan gertatzen dena azaltzen delako.
Aritz Urdampilleta dio
Paulen jarrera oso ona da, besteen alde asko egiten du. Jesus, Jesusek besteengandik bizia ematen zuen eta inoiz ez zen haserretzen. Beti laguntzeko prest egon behar dugula. Bai gustatu zait, armak eta gerrak agertzen ziren eta hori gustatu egiten zait eta militarrak agertzen dira eta hori polita da.
Amaia Illarramendi dio
Oso ona da. 1.200 Tutsi eta Hutu bere hotelean hartu zituen, nahiz eta ezin izan. Samaritarraren parabolarekin konpara daiteke bere jarrera. Nire ustez pelikulak eman nahi duen mezua guztiok berdinak garela da, bakoitzak bere pentsamenduak dituela eta horregatik ezin dela jendea diskriminatu. Pelikula asko gustatu zait, nahiz eta zati batzuk oso gogorrak izan.
Miren Etxezarreta dio
Paulek besteekiko duen jarrera miresgarria da, gaur egun mundu honetan, oso jende gutxi dago horrelako zerbait egingo lukeena. Jarrera hau ikusita, samaritar onaren pasartea etortzen zait burura. Bestetik, pelikulak zabaldu nahi duen mezua, besteei laguntzea garrantzitsua dela, egoera zailetan, bateratuta egotea ezinbestekoa dela.
Pelikula asko gustatu zati, momentu batzuk ikusteko gogorrak izan diren arren. Bestalde, pentsatzea egoera hau orain dela gutxi bizi izan dela eta gaur egun ere gertatzen direla pentsaezina iruditzen zait.
Iñigo Etxeberria Aranguren dio
Pauelk beste guztiei laguntzen die errebeldeengandik babesten, eta bere hotelean ezkutatzen usten die. Nire ustez bere jarrera oso miresgarria da. Bere jarrerak samaritar onaren pasartea ekartzen dit burura.
Pelikula hau asko gustatu zait, gogorra delako eta Paulek beste guztiei nola lagundu dien asko gustatu zaidalako.
Gaizka Perez dio
Paulek bere bizia arriskatzen du beste jendea salbatzeko, eta jende guztiak eskerrak ematen dizkiote. Nik esango nuke bere jarrera Jainkoarekin konpara daitekeela. Jende guztiak denon artean lagundu behar gara eta hori oso garbi azaltzen da pelikula honetan. Nire iritzi pertsonala hurrengo hau da: Nik uste dut pelikula hau oso gogorra dela edozein pertsonarentzat eta niri ez zait asko gustatu, baina mezua oso garbi iritsi zait eta pelikula honekin konturatu naiz nola Afrika aldean jende asko hil egiten ari den gerraren erruz.
Miren Madinabeitia dio
Nire ustez Paul oso pertsona ona da, bere bizia eman zuen pertsona horien alde. Babesleku bat eman zien, janaria,… Jendeak asko eskertu zion egin zuen guztiagatik, beraiekin geratu zen bukaeraraino joateko aukera izanda, horrek Jesus eta Don Bosko akordarazten didate eta Samaritar onaren parabola ekartzen dit gogora. Peklikulan gerra bat eta zorigaitz asko gertatu zirela esanez utzi dezakegu, izugarrizko basakeria izan zen hura. Orokorrean oso pelikula polita, baina kruela, asko gustatuko litzaidakee egunen batean munduko bakea lortzea.
Aitor Andreu dio
Paulen jarrera orokorrean oso miresgarria izan zen, izan ere, bai hutu eta bai tutsiak bere hotelen hartzen ditu kanpoan dagoen gerra odultsuarekin. Neure ustez, gizon onek Jesusen antz pittin bat du, izan ere, Jesusek ere bere inguruan zeuden pertsona guztiei ahal zuen gauza guztietan laguntzen zien eta askotan ere bizitza salbatzen die. Pelikula hau asko gustatu zait bere orijinaltasunagatik eta pelikularen mezua ere oso polta iruditu zait, izan ere neu ere gerraren aurka nago.
Oihane Ucin Iriarte/ Malen Balenciaga dio
Paul oso adoretsua eta jatorra da, inguruko jendearekin pentsatzen du beti eta hauei laguntzen die. Ebanjelioko samaritar ona parabolarekin du zerikusia, honek ere behar dutenei laguntzen dielako, samaritarrak zauritutako gizonari bezala. Pelikulak transmititu nahi duen mezua nahiko garbia da: hutuak eta tutsiak gaizki konpondu arren, ikusten da Paulek ez duela desberdintasunik bilatzen pertsonen izaerari begiratzean, eta erakusten digu berdin duela kanpotik desberdinak izatea, denok pertsonak garela eta elkarri lagundu behar diogula.
Egoitz Lizarralde dio
Nire ustez Paul oso pertsona ona da, izan ere berak ez dituen ezagutzen pertsonei lagundu die. Ebanjelioko Jainkoa dela esango nuke eta oso pertsona garrantsitsua da pelikula honetan. Pertsona guztiei lagundu behar zaie eta denok elkarri lagundu behar diogu. Nire ustez pelikula oso ederra da, izan ere pertsona batek nola konportatu behar duen erakusten du.
Joseba Gonzalez Arrue dio
Oso ona pertsona guztiekin, bai Tutsiekin eta bai Hutuekin bere hotelean denak babestu zituelako, nahiz eta, beste inork ere ez lagundu. Nabarmena da Samaritar Onaren parabolarekin alderatu daitezke biak berdinak baitziren.
Niri orokorrean asko gustatu zait pelikula, pertsona guztiak berdinak direla arrazoitzen duelako bai Hutu, Tutsi, zuriak denok gara BERDINAK.
Sasha Aranda dio
Neure ustez oso tristea eta negar egitekoa Ruandako soldadoak beti jendeari mina ematen diote.
Ez nago ados horrekin, jendea hiltzea oso tristea da, baina halere pelikula gustatu egin zait.
Endika Eizaguirre dio
Paul oso gizon ona da eta berak lana egiten duen hotelean, hotel Rwandan, Hutu eta Tutsi-ak hartzen ditu eta lo egiteko tokia eta janaria ematen die. Nire ustez bere jarrera ezin hobea da. Nire ustez pelikularen mezua jendeari laguntzea da eta bakean bizitzea, gerrarik gabe. Asko gustatu zait. Gerran ez dela bizi behar erakusten dizulako.
June Etxaniz dio
Paulen jarrera oso ona izan zen. Paulek bere familia eta tutsi asko salbatu zituen, tutsien eta hutuen arteko gatazka handitik. Bere helburua familia eta tutsiak salbatzea zen, nahiz eta arraza desberdinekoak izan, azken finean denok berdinak garela adierazi nahi zuen.
Pelikula asko gustatu zait, baina beste aldetik ikusteko pixkat gogorra zen, hilketa asko eta gerrako zati horiek nahiko gogorrak baitziren. Pelikula honek erakusten du arrazengatik zer gertatzen den gaur egun eta oso lan ona egin zuen Paulek horren aurrean.
Olatz Aranbarri dio
Nire ustez Paulek oso jarrera txarra edo ona edukitzen zuen edozein egoerearen aurrean. Egoera gogorretan ahal dienei laguntzen die, lekua duen arte. Samaritar pelikularekin. Mezua: azalaren kolorea ez duela inporta, laguntza behar dutenei zuriek eta beltzei laguntzen diete.. eta batzuek ez diote laguntzen, bakarrik hiltzen… Nire iritzia da oso pelikula gogorra dela ikusteko.
Erik Kabezas dio
Paul oso pertsona interesgarria iruditu zait. Beesten alde gauza asko egin zituen.
Mezua besteei laguntzea da.
Pelikula oso ona da.
Jon Ayerdi dio
Paul oso pertsona interesgarria iruditu zait. Besteen alde gauza asko egin zituen.
Paul Samariar onaren parabolarekin konparatzen da.
Mezua besteei laguntzea da.
Pelikula asko gustatu zait eta erlijion ikusi dugun onena da. Eskerrik asko
Khadija Hajji dio
1: Zein da Paulen jarrera beste pertsonekin? Jendeari laguntzea zen bere jarrera beste pertsonekin.
2: Ebanjeliko zein pertsona edo zein parabolarekin konpara daiteke bere jarrera? ez zen ebanjelikoa
3: Nola laburbilduko zenuke pelikulak eman nahi zuen mezua? jendeari errespetatu eta ez inorri armarekin jo, eta jendeari lagundu.
4: Bai, gustatu zait.
Nahir Herencia dio
Besteei lagundu nahi die, pertsona oso ona da. Jesusekin konpara daiteke: Jesusek beti laguntzen zion gende guztiei. Elkar maitatu egin behar garela eta elkar errespetatu. Oso interesgarria iruditu zait, arrazoia duelako.
Cruz Alberdi dio
Paulen jarrera oso arraroa baina ona da beste pertsonei laguntzen dielako eta beste askok ez zutelako hori egingo. Samariarraren parabolaren antzekoa da. Besteei lagundu behar zaiela. Asko gustatu zait Afrikako gerretan europarren jarrera agertzen delako.
Ikram Asghar dio
Pelikula oso gustukoa da. Pelikulan persona batzuk zintzoak dira, baina jende gaiztoa sartu da. Paul persona oso interesgarria da. Besteen alde ausartzen da. Paulek beti problemak ditu. Bazuetan poliziarengatik eta besteetan jendearengatik, baina Paulek lan oso ona egiten du.
Aritz eta Arkaitz dio
Beste pertsonekin oso jarrera egokia du nahiz eta beste tutsien alde hutuei aurre egin zioen. Samaritar onaren parabolaren antza du. Pertsona guztiei lagundu behar zaiela, nahiz eta kontrarioak diren. Ba gure ustez oso pelikula ona da, baina guk biok ez dugu guztia ikusi.
Lander Ocio dio
Pelikula oso interesgaresgarria izan da eta gainera denak oso lagunkoiak dira. Pelikula onek samariar onaren parabola bezalakoa da, Paul oso txintxoa delako. Paulek denei laguntzen die eta gainera jatekoa, ura eta errefujioa ematen die.
Jon Guerrero dio
1) Paulek beste guztiei laguntzen die, oso jarrera ona edukitzen du pelikulan
2) Samariar onaren parabolarekin konpara daiteke
3) Besteei lagundu behar zaiela, nahiz ta ez ezagutu
4) Bai, niri pelikula hau gustatu zait, interesgarria zelako adibidez duda zegoenean hil egingo ziren edo ez
Janire Arrieta eta Jon Zuloaga dio
Egoera aurrera eramateko oso zaila zen garai horretan. Izan ere, tutsiek hutuen presidentea hil zutenetik guztia aldatu zen. Tutsien eta hutuen arteko gatazkak areagotu ziren.
Paulen jarrera egokia da, baina benetan gogorra. Berak nahi zuena lortu harte ez zuen etsi. Besteenganako konfiantza erakusten du eta gainera besteei laguntzea zen bere helburua. Horretaz aparte, samaritar onaren parabolarekin du zerikusia. Mezu nagusia, guk uste dugunez, besteen alde zerbait egin eta laguntzeko prest egotea da. Horrela, guztiak pozik egongo baitira.
Gure ustez pelikula oso interesgarria izan da, horrela munduan gertatzen diren gatazkei buruz ere gehiago ikasten baitugu.
Beatriz Gurrutxaga dio
Paulen jarrera ona da eta besteengan pentsatzen du.
Samariar onaren parabolarekin konpara liteke.
Pelikulak besteei lagundu behar zaiela dio.
Bai, benetan gertatu zelako.
Daniel eta Suleima dio
1: oso laguntzailea eta oso ona
2: mateo 20
3: lagundu besteei eta beraiek zuri lagunduko dizute
4: asko gustatu zait, oso interesgarria.
Ainhoa Conde / Nora Uria dio
Besteenganako jarrera ona eta eskuzabaltasuna erakusten ditu, besteak salbatzeagatik bere bizia arriskuan jartzen du. Samaritarraren parabolarekin konpara dezakegula esan dezakegu. Izan ere, Jesusen garaian samaritarrak gaizki ikusiak ziren. Egun batean judutar bat jipoiturik lurrean etzanda zegoen, apaiz bat ondotik pasa zen baina ez zion kasurik egin, eta ondoren, lebitar bat pasatu zen albotik eta honek ere ez zion lagundu. Azkenik samaritar bat pasatu zen eta lagundu egin zion.
Laguntza itsua dela, hau da, berdin diola nori laguntzen diozun, besteen alde zerbait egiten duzun bitartean.
Gustatu zaigu pelikula, momentu batzuetan gogorra zen, pertsona errugabe horiek pasa zituzten tratu txarrak ikustean.
Iban Arregi Zubizarreta dio
Pelikulan ikusi dugu nola Paulek beste pertsonei laguntzen dien. Pelikula honetan samariar onaren parbolan bezala jokatzen duelako Paulek. Pelikulak esan nahi duena da bestei lagundu egin behar zaiela. Niri gustatu zait pelikula hau adierazten duen errelitatearengatik.
Iban Arregi Arrieta dio
Paulen jarrera: Oso eskuzabala dela iruditzen zait. Bera hutua izanda lagun asko eta familia tutsiak zituen beraz, ehundaka bizi salbatu zituen.
Istorio honek samariarrearena gogoratzen dit. Odolak diferentziarik ez duela eta pertsona guztiei lagundu behar zaiela. Niri pelikula gustatu zait, gerrazko pelikulak gustatzen zaizkidalako
Maria Olano dio
Filma hau oso interesgarria iruditu zait. Istorio honetan pertsona guztiak elkar laguntzen dira bizirik irteteko. Paul oso pertsona ona da, jendearengatik gauza asko egiten dituelako eta bere diru guztia gastatzen du besteei laguntzearren. Filma hau Samariar Onaren parabola bezalakoa da. Filma hau gustatu zait, interesgarria delako eta baita ikusten delako pertsonak elkarren artean laguntzen direla.
Babar Arslan dio
Hotel Rwanda pelikula oso ona da. Niri asko gustatzen zait. Paulek pertsona askori lagundu zien. Poliziako pertsona oso txara da. Baina Paulek asko lagutzen die familiari eta besteei.
Ariane Aldalur dio
Paulen jarrera oso eskuzabala dela iruditzen zait. Bera hutua izanda lagun asko eta familia tutsiak zituen, beraz, 1200 tutsi salbatu zituen.
Niri, samariarren parabola gogorarazten dit gizon honek egindakoak. Bere aurkako taldekoak salbatu zituelako eta bere bizia arriskuan jarri zuelako hori guztia egiteko. Samariarren parabolak ere antzeko zerbait azaltzen du, bat larri dagoela eta bere taldeko inork ez diola laguntzen baina samariar batek, nahiz eta beste taldekoa izan, bera ikustean lagundu egiten dio.
Nik mezua Paul berak esandako esaldi batekin laburbilduko nuke: “beti dago tokia besteentzat”. Horrekin esan nahi duena da denok berdinak garela eta berdin zaiola zer arraza edo taldetan zauden, beti izan behar dela eskuzabala eta besteei lagundu behar zaiela.
Iruditzen zait ondo dagoela pelikula hau, hainbat gauza azaltzen duelako maitasuna, laguntasuna, gerraren egoera…