Aberastasuna gaizki banatuta dago munduan eta gure sistema ekonomikoa ez da justua. Gaur egun mundua Iparra (herri aberatsak) eta Hegoaren (herri pobreak) artean banaturik dago. Muga ez da ekuador marra bezain zuzena.
Aztertu ezazu atxikitako ppt aurkezpena. Zure iritziz, zein dira Hegoaren bi edo hiru arazorik handiena? Gaur egungo egoeran zein iritzi etiko merezi dizu? Zergatik?
Lierni Arrieta dio
Nire ustez, hegoak dituen arazo garrantzitsuenak pobrezia eta gaixotasun larrientzako laguntzarik ez izatea da. Ez da justua herrialde batzuk horrenbeste izatea eta beste batzuk berriz jateko ere ez edukitzea. Denok merezi dugu bizitza duin bat.
Gaur egun, egoera hobetzen doala dirudi, pertsona asko dagoelako herrialde horiei laguntzen, baiza ez dago dudarik oraindik ere laguntza asko falta zaiela, mundu berdintsu bat sortzeko.
Hau guztiaren arrazoi naguzia, gu denon berekoikeria dela ez dago dudarik.
Julen Yuri dio
Gosea, heriotz tasa, gu.
Betidanik izan den berbera, denak nahiago dute ez jakin gertatzen dena, arazoa desagertu egingo balitz moduan, hor jarraituko du ez badugu jaramonik egin nahi, ez parte harturik.
Gutxi batzuk ongi bizitzeko eta luzaroan, askok hil egin behar dute zoritxarrean biziz.
Iban Arregi Arrieta dio
Nire iritziz, arazorik handienak ekonomiak, gaixotasunak eta gerrak egiten ditu.
Nire iritziz etikoki gaizki dago, guztiok berdinak bagara guztiok berdina eduki behar genukelako, eta horretarako bakoitzak bere pusketa bat ipini behar du; bestela hori ezinezkoa izango da.
Janire Arrieta dio
Gaur egun, arazo handia dago mundu osoan zehar aberastasunaren aldetik. Izan ere, gaizki banatuta dago.
Alde batetik, Iparraldeko herrialdeak oso garatuta ekonomikoki. Gaixotasunei aurre egiteko dirua badago. Hegoaldean, berriz, ekonomia ez dago batere garatuta eta diru asko ez dago. Horren ondorioz, gaixotasun ugari daude sendaezinak direnak.
Bestalde, goseteak ere izugarrizkio tokia hartzen du. Hegoaldeko herrietan lehorte ugari egoten direnez, janaria edo ura aurkitzeko lan izugarriak egin behar izaten dituzte. Hori gutxi bada ere, Iparraldeko herrialdeek “lapurreta” egiten dutela esan ohi da. Hegoaldeko herrialdeek lehengai ugari dituzte iparraldekoek ez dituztenak. Horren ondorioz, iparraldekoak aprobetxatu eta balio dutena baino askoz ere merkeago erosten dizkiete lehengai horiek.
Ondorioz, esan dezakegu mundu hau injustiziaz betea dagoela; berdintasun eza baitago.
Nahir Herencia dio
1) Zein dira Hegoaren bi edo hiru arazorik handiena? Hiru arazo dira: diktadoreak, korrupzio edo ustelkeria eta Iparraldeko herrien interes ekonomikoak babestuko dituzten agintariak.
2) Gaur egungo egoeran zein iritzi etiko merezi dizu? Zergatik?
Denek eskubide berdinak izan beharko genituzteke, ez al gara denak berdinak? Orduan guztiak ekonomia berdina izan beharko genuke.
Unai Usabiaga dio
Arazorik handiena nazioarteko laguntza falta da, ondorengo arazoak txikiagoak izan arren ez dira garrantzi gutxikoak: produkzio kudeaketa (produktuen banaketa orekatua), prezio baxuegiak, lan-ordu luzeak eta bizi-maila desorekatua dira arazo handienetakoak beste batzuen artean…
Herrialdeek beraien artean lagunduz gero, besteen bizi-maila hobetzea lortuko genuke. Guztion onerako izango zen, baina iparraldeko dirudunek ez dute nahi diru-laguntza ekonomikorik ematea musu-truk.
Uxue Zuazolazigorraga dio
Kampo zorra, egoera txarra eta gerrak dira, bertako egoera asko txartzen baitute. Nire ustez gaizki dago bertan dagoen egoera, oso txarra delako, eta hori aldatu egin behar delako, horretarako mundu honetan guztiak diru kopuru antzekoa izan beharko genuen, pobreak zerbait aberastu eta aberatsak zerbait pobretuz guztiak ekonomia egoki baten egon arte.
Kanpo zorraren erruz herrialdeak pobreziara iristen dira, beraiei utzitako dirua baino gehiago bueltatu behar dutelako
Khadija Hajji dio
1: Zure iritziz, zein dira Hegoaren bi edo hiru arazorik handiena? Hiru arazo dira: diktadurak, korrupzio edo ustelkeria eta iparreko herrien interes ekonomikoak babestuko dituzten agintariak.
2: Gaur egungo egoeran zein iritzi etiko merezi dizu? Zergatik?
Nire ustez denok eskubide berberak eduki beharko genituzte, ez batzuek diru asko eta beste batzuk oso pobreak (janaria ere ez dutenak, adibidez…)
Nora Uria Aramendi dio
Nire ustez arazorik handienak gaixotasunak, gosea eta emakumeen egoera txarra dira.
Gaixotasunaren aurrean hoberena hemen ditugun sendagai, mediku eta gaixotasunei aurre egiteko tresnak eremu horietara tranportatzea izango litzateke. Ez da bidezkoa herrialde batzuetan oso medikuntza ona izatea eta besteetan ez, guztietan berdina izan behar du, eta oso gorrantzitsua denez, mundu guztian ahal den guztia.
Goseari aurre egiteko, berriz, hoberena janaria dugun herrialdeetatik janaria bidaltzea izango litzateke. Orain ere bidaltzen da janaria, baina ez da nahikoa, gose ikarragarria baitago. Gehiago saiatu behar gara, bizimodu maila berbere izan dezagun guztiok.
Emakumeen egoera txarra, berriz, oso arazo handia da. Bai gizonezkoa, eta bai emakumezkoak, guztiok berdinak gara, eskubide berak ditugu, eta lan egiteko eskubidea eta lan horiengatik sexu biek soldata berdina jasotzeko eskubidea dugu. Gaur egun iparran bereizketa hori asko hobetu da, baina Hegoan oso handia da, eta emakumeen egoera oso larria da gizonezkoekin alderatuta.
Janire Aguirre dio
Hegoaldeko herrialdeen arazorik handiena da iparraldeko herriek egoera ekonomiko oso ona dutela eta orduan iparraldeko herriek protagonismo osoa kentzen diela, baina horrek ez du esan nahi hegoaldeko herrialde denak pobreak direla.
Gaizki dago Ameriketan edo beste leku batean egiten dutena. Iparraldean diru asko dute baina ez dute banatzen herrialde pobreenekin. Adibidea; Haiti. Niri hori injustizia bat dela iruditzen zait.
Ikram Asghar dio
Hegoaren arazoak krisia eta dirua dira
Beatriz Gurrutxaga dio
Nire ustez, hegoaldeko arazorik handienak gaisotasunak, gose eta gerrak dira. Gaur egun munduan aberastasunak gaizki banatuta daude. Hori garbi notatzen da iparraldeko herri aberatsek eta hegoaldeko hiri pobreetan, gehienbat heriotza tasetan. Kausak ekonomiak duen egoeraren erruz dira ia guztiak.
Cruz Alberdi dio
Hegoaren arazorik handienak hauek dira: Iparraldeko errialdeek esplotazio ekonomikoa egiten dute hegoaldean, Afrikan ez dago baliabide ekonomikorik, nekazaritza eta teknologia ez baitaude garatuta eta gure sistema ez dela justua. Beste arazo larri bat beraien arteko gerrak dira.
Ez zait justua iruditzen hegoaldean gaizki egotea eta iparraldean ondo.
Jon Guerrero dio
Nire ustez hegoaren arazorik handienak gosea, gaxotasunak eta ekonomia egoerak dira. Jende askok pasatzen du gosea, gaxotasunetako ez dago txerturik, adibidez malariarako eta dirua gaizki banatuta dago: batzuk oso aberatzak eta besteak oso txiroak.
Nire iritzi etikoa hau gaizki dagoela da txiroei lagundu egin behar zaielako eta eta iparraldeko gehienek nahi dutena dutelako eta hegoaldekoek ezin dutelako·
Noemi Etxeberria dio
-Nire ustez hegoaren arazorik handienak, askoren artea, gosea, gaixotasuna dira. Pertsona ugari hiltzen dira egunero arazo horiengatik, medikamendurik eta janaririk ez dutelako.
-Nire ustez ez dago ondo, pertsona batzuek behar duten guztia eta gehiago dute eta hegoaldekoek bizitzeko behar duten oinarrizkoena ere ez daukate.
Ainhoa Conde dio
– Gaixotasunak, emakumeen egoera txarra eta bazterkeria eta indiferentzia dira Hegoaldean egunero heriotza gehien eragiten dituzten arazoak, pertsona aberatsen desinteresak sortzen ditu, izan ere, hauek ekidin daitezke elkar lana eginez gero.
– Ez zait batere ondo iruditzen, izan ere, askoren aberastasunak, beste askoren pobrezia eragiten du. Egia da, aberastasuna oso gaizki banatuta dago.
Jon Ayerdi dio
Nire ustez hegoaren arazorik larriena gosea da. Gaur egun iparraldean bizi garenok janaria soberan dugu eta askotan bota egiten dugu baina hegoaldean berriz egoera beste bat guk botatako janaria jaten dute.
Ez zait etikoa iruditzen iparraldean jende oso potola egotea eta ondo elikatua hegoaldean berriz umeak oso argal daude eta kasu gehienetan gosez hiltzen dira. Daturik esanguratsuena gosetuak Afrikako 1/3 dela jakitea izan da eta oso gogorra iruditzen zait. Nire ustez munduan dagoen arazorik handiena gosea da eta oni aurre egiteko denok gure partetik jarri beharko genuke iparra eta hegoaren egoera berdintzeko.
Hegoaren bigarren arazorik handiena, nire ustez, gaixotasunak dira. Hegoaldean gaixotasun hilgarri asko daude horietako asko iparraldean sendagarriak dira hegoaldean berriz sendaezinak. Hegoaldeko hilkortasun tasa hain handia da, hain zuzen ere, gaixotasunengatik. Horregatik ONGetan parte hartu eta botikak bidaltzeari lagundu beharko genioke gaixotasunagatik hainbeste jende hil ez dadin.
Beste arazo handia da hegoaren bazterketa eta indiferentzia, esaterako hegoa ez da ia prentsan aipatzen, eta baztertu egiten dituzte hegoaldekoa existitu ez balira bezala. Nire ustez guztiok berdinak gara mundu onetan eta eskubide berdinak ditugu alor guztietan.
Ane Juaristi dio
Munduan aberastasuna gaizki banatuta dagoela argi ikusten da; iparra aberatsa da eta hegoa berriz, oso pobrea, batik bat Afrikako hainbat herrialde.
Hegoan dirurik ez dagoenez, gaixotasun larriak izaten dira eta milaka pertsona hiltzen dira urtero, hori izango zen arazorik handiena. Garbitasun falta eta janari eza ere badira hegoaldeko arazoak, izan ere, hango tokiak oso zikinak izaten dira eta jendea ere ez da garbi mantentzen. Janariaren aldetik, jendeak ez dauka dirurik, beraz, ez du asko jaten.
Gaur egungo egoera lehen esan dudan bezala dago, baina hori ondo ez dagoela iruditzen zait. Iparrean bizi direnak oso bizi maila altua dute eta hegoaldekoak berriz baxuegia, horrek ez luke horrela izam behar eta guztiek bizi maila berdina eduki beharko lukete.
Iñigo Etxeberria Aranguren dio
Arazo larri asko daude, baina nire ustez, arazo larrietako bat gerrak dira, hegoaldeko herrialde askok beraien diferentziak armen bidez konpontzen dituztelako. Beste arazo larria gaixotasunak dira. Hegoaldean jende asko hiltzen da gaixotasun hauengatik, adibidez, malaria, HIESa, … Beste arazo larria nire iritziz gosea da. Ume asko hiltzen dira ez dutelako ezer jateko eta ezta urik ere. Egoera hau gaizki dago, eta zerbait egin beharra dago horrekin bukatzeko, bestela jendeak hiltzen jarraituko du. Nire ustez, pertsona hauek munduko beste guztien bezalako eskubideak dituzte eta horrek horrela izan behar du.
Egoitz Lizarralde dio
Nire aburuz arozoak hauek dira: dirua zor diela iparreko herrialdei, gaixotasun iguri, hezkuntzarako eta medikuntzarako dirurik ez. Nik pentsatzen dut, ez da batere ongi. Hegoaldeko jendeak gu bezain beste eskubide ditu hezkuntza eta medikuntza edukitzea. Iparraldeko herrialdek, nire ustez, zorra barkatu beharko zien, ez baitute batere dirudik zor hori ordaintzeko.
Borja Juaristi dio
Munduan oso oso gaizki dago banatuta dirua, esate baterako Afrikan pobreak eta aberatsak ikusten dituzu. Hegoaldean porezia nagusi denez, ez dago dirurik, beraz jateko gutxi dago. Gaixotasunak ere asko zabalduta daude eta jende asko hiltzen da. Nire ustez iparreko eta hegoko bizi mailan oso alde handia dago eta horrek hobeto banatuta egon beharko luke.
Joseba Gonzalez dio
Nire aburuz, arazo garrantzitsu eta okerrena gosea eta hezkuntza falta dira. Gosez hil egiten dira baina hezkuntzarik ez dutenez ez dakite nola eman beren ekonomia aurrera eta ez dakite gobernuei eta diktadurei aurre egiten, dena hezkuntzarik ez dutelako. Gaur egun iparraldean ezinezkoa izango zen arazo hauek izatea, izan ere, guztiok dakigu hori ez dela legezkoa.
Dudarik gabe etikoki eta moralki gaizki dago egoera hori. Izan ere, iparraldeko herriei komeni ere ez zaie egiten hegoaldekoei laguntzea, baina benetan lagundu egin behar da. Gaur egun, egia da krisia dagoela eta batzuk horrekin eskusatzen dira, baina dirua badago gerra gauzetan gastatzeko eta honek ez dauka zergatirik, laguntza behar dute eta hori da guztia!
Oihana Uria dio
Nire ustez gaur egungo hegoaren eta iparraren arteko desberdintasunik handiena batzuk dirua dutela eta besteek ez, eta hau larriena Afrikako herrialde askotan da: ez dute ez jatekorik eta ez edatekorik, beste batzuk berriz bota egiten dute. Beste arazo handi bat ez daudela nahiko garatuak beraien produktuak produzitzeko eta ezin dutela aurrera egin eta horregatik besteen laguntza behar dutela aurrera eiteko, baina jende asko ez dago prest laguntzeko, gutxi batzuk bakarrik. Medikuntzan ere ez dute laguntzarik eta txerto asko behar dituzte. Hau guztia gaizki dago mundu guztiak maila berdinean egon beharko zuelako eta jendeak bere partetik gehiago jarri beharko zuen.
Malen Balenciaga dio
Hegoaren bi edo hiru arazorik handienak? Nire iritziz, hegoaren arazo larrienak bertako herrialdeen azpigarapena (bizi-itxaropena laburra da), hauetan dauden gaixotasunak (gaixotasun arruntek heriotzak eragiten dituzte) eta esplotazio edo ustiapen ekonomikoa (lehengaien lapurreta, bidegabeko merkataritza..:) dira. Horretaz gain, duten kanpo zorrak hegoaldeko herrialdeen garapena eragozten du.
Gaur egungo egoeran zein iritzi etiko merezi dizu? Zergatik? Gaur egun, munduan dagoen desoreka justua ez dela pentsatzen dut. Batzuk oso aberatsak diren bitartean besteak egunero jateko eta bizileku bat izateko arazoak dituztelako. Ikuspuntu etikotik begiratuta hori ez dago ondo, eta horretaz gain ez dator giza eskubideekin bat, gizaki guztiek bizilekua izateko eskubidea dutelako.
Amaia Illarramendi dio
Nire ustez, Hegoaldean dauden arazorik handienak gosea,gerra eta gaixotasunak dira.
Hau oso gaizki dago, egoera oso txarra delako eta hau etikoki gaizki dagoelako. Pertsona guztiek merezi dute medikuntza bat, gaixorik daudenean sendatzea edo sendagaiak ematea. Eguneroko janaria edukitzea, ezin du pertsona batek gosez hil egun batzuk jatekorik gabe egoteagatik, beste batzuek bota egiten duten bitartean. Gerran egotea ere ez da beraien esku egoten eta hala ere derrigor egon behar dute gerran beraiek baino botere gehiago duten pertsonak nahi dutelako.
Oihane Ucin dio
Nire ustez, arazorik garrantzitsuena gosea da. Hezkuntzarik gabe bizi zaitezke, dibertsiorik gabe ere bai, baina janaririk gabe ez, eta bertako umeen egoera oso larria da.
Bigarren arazorik garrantzitsuena gaixotasunak direla iruditzen zait, ez baitago medikuntza onik eta edozein huskeriarengatik hil baitaitezke.
Beste arazo larri bat bertako aberastasun banaketaren desoreka eta kanpo zorrak dira, gutxi batzuk guztiaz jabetzen baitira (bai bertako pertsonak eta bai estatuak).
Egoera hau ez da justua, baina oso zaila da konpontzea, batzuk ez baitute beraien bizi maila jaitsi nahi.
Andrea Pozo dio
Nire iritziz Hegoaren arazorik larrienetakoa gosea da. Hegoaldean gerra asko egoten direnez, bertako herriak egoera txarrean gelditzen dira eta produkzio gutxi egiten dituzte, gainera iparraldeko herrialdekoek diru laguntzak kendu egin dituzte eta horrek ere gosea areagotu egiten du.
Beste arozoetako bat bazterketa da. Iparraldeko herrialdekoek hegoaldekoak baztertzen dituzte garapen gutxiagoa dutelako, gaixotasun asko dituztelako… Gainera telebistan ez dira agertzen bertako albisteak. Adibidez, garrantzi gehiago eman diote Sandy-ren errruz Nueva Yorken hil diren pertsona kopuruari Haitin hil direnei baino, kontuan hartuta Haitin hildako kopurua gehiago dela.
Hegoaldean gertatzen dena ez da bidezkoa, ez gosea eta ez bazterketa ere. Nire ustez, hegoaldeko herriek gu bezainbeste eskubide eduki behar dituzte bizitza maila ona edukitzeko.
Endika Eizaguirre dio
Pobrezia izugarria dagoela, gerra dagoela, beraz, herrialde guztiek defenditzeko armak erabiltzen dituzte, eta hirugarren arazoa da iparrekoei dirua zor diela beraz beti dirua ematen die iparrekoei, nahiz eta ia dirurik ez izan.
Nire ustez ez dago batere ondo. Beraiek ez dute diru asko eta guk hala ere beraien zorrak ordainduarazten diegu, gainera egoaldekoek iparraldekoei gauzak oso merke saltzen dizkigute eta iparraldekoek hegoaldekoei berriz oso garesti. Nire ustez problema hori amaitzeko, iparraldekoek egin dezakegun gauza bakarra da hegoaldekoei zor hori barkatzea da, edo behintzat zorra gutxitzea.
Joanes Balenciaga dio
Munduaren ipar aldea hegoaldea baino askoz aberatsagoa da eta horren arrazoia oso erraza baino oso injustua da. Ipar aldeko jendeak hegoaldeko jendea beraien menpe eduki dute lehengaiak merke lortzeko eta gero, produktuak garesti salduz, beraiek diru gehiago lortuko dute.
Hegoaldean ez dute medikuntzarako aukerarik eta bertan gainera gaixotasun asko dago eta horren erruz jende izugarri hiltzen da gosez, gaixotasunez edo hilketaz. Soluzioa ez da zaila: diruaren makinak dirua egiten jarri eta dirua partitu familiak duen arabera kopuru bat, aberatsei kenduta bestela.
Josu Iturralde Balenciaga dio
Azpigarapena, munduko aberastasuna gaizki dagoelako banatuta eta hori guztia kolonizazioaren ondorio da. Iparraldeko potentziek kredituak eskeini baitizkie hegoaldeko herrialdeei hauek interes batzuekin eta honek hegoaldeko herrialdeen pobrezia ekarri du.
Hegoaldean ere gaixotasunak oso zabalduta daude, hauen sendagaiak garestiak direlako eta bertako herritarrentzat lortzeko ezinezkoak. Beste gaixotasun batzuk sendagairik ez dute.
Gosea ere oso arazo larria da. Bertako jendea gosez hiltzen baita.
Etikoki ez da zuzena boterea gaizki banatuta dagoelako.
Sasha Aranda dio
Badakigu ipar eta hego Afrikan arazo asko daudela, ez janaria ez etxea eta familia ez daukate. Eta soldadu askok jendea hiltzen dute. Ume txikiak gosez hiltzen dira eta hori arazo mortala da jendarentzat eta beste guztiontzat. Ez daukate dirurik eta ez daukate ezer.
Koldo Alberdi eta Aritz Urdampilleta dio
Hegoaren arazorik handiena? Ba ez dutela aurrera egiteko gaitasunik eta ez dakitela beraien baliabideak defenditzen eta iparraldekoek kentzen dizkiote bere lehen gai garrantzitsuenak eta horrela ezin dute bere produkturik saldu.
Etikoki gaizki dago besteei gauzak kentzea eta guztiok mundu berdinean bizi behar dugu. Gerrarik gabe bestela jendea hiltzen delako. Eta jendea hiltzen bada mundu hau oso penagharria da eta jende asko triste bizi da. Onena da danak mundu hobeago bat egitea eta danak berdin bizitzea.
Miren Etxezarreta dio
Guztiak arazo larriak diren arren, nire ustez, larrienak gaixotasunak, gerra eta gosea dira. Guzti haeun ondorioz, jende asko hiltzen da. Mota guztietako gaixotasunak daude, larrienetaik hasita arrunteraino, eta edozein gaixotasunekin hiltzen da jendea. Gerra ere oso arazo larria da. Edozein arazo hitz eginez edo era baketsu batean konpondu beharrean, armen bidea hartzen dute. Goseak ere miloika heriotza ekartzen ditu ehuneko handi batentzet ez baitago jaterokik.
Gaur egun horrelako egoera bat izatea atzerapen bat da eta etikoki oso geizki dago. Izan ere, errekurtso pila bat daude gaur egun arazo hauei aurre egiteko.
Iñigo Soraluce dio
Nire ustez, dagoen arazorik handiena gosea, lan falta eta gerra da, baina baita gaixotasunak ere. Pertsona hauek oso arazo larriak dituzte jatekorik ez baitute eta ezta dirurik ere janaririk erosteko eta askok ezta lo egiteko ere. Egunero janaria edukitzea oso garrantsitzua da, bestela gaixotasunak harrapatzen direlako.
Gaur egun aldiz politiko eta kirolari aberats ugari daude dirua lapurtuta edo ezer egiteke irabazita eta beste batzuk desiratzen egunero ogi apur bat jateko.
Gaizka Perez dio
Nik uste dut jende asko dagoela dena beraientzat nahi dutenak eta hori ez zait batere ondo iruditzen, beste jende batzuk gosez hiltzen ari diren bitartean, beste batzuk urrezko gauzak erosten dituztelako. Beste batzuek ez dute ikasteko dirurik eta beste batzuek ez dute ikasketak ondo aprobetxatzen.
Hiltzeko zorian dauden umeak ezin izaten dute medikuaren laguntza eduki eta asko sufritzen dute, gainera edozein gaixotasunarekin hil egiten dira ia indarrik ez dutelako bizirik irteteko. Hauen arrazoia berekoikeria, desadostasuna etas gauzak ondo ez aprobetxatzeak dira.
Aitor Andreu dio
Dudarik gabe, gaur egun munduko hegoa eta iparraren aldean sekulako diferentzia dago, izan ere, azkeneko hau beste baino askoz aberatsagoa baita.
Nire ustez, hegoaren bi arazo larrienetako bat, bertan dagoen gosea da. Izan ere, bertan bizi den gehiengoak ez du egunero jateko janai nahikorik eta horrek, hainbat gaixotasun harrapatzea eta kasu larri eta gehienetan, heriotzera eramaten ditu bertako pertsonak.
Bigarren arazo larriena nire aburuz, hegoaldean dagoen medikuntza falta handia da. Izan ere, malaria bezelako gaixotasun hilgarri baten tamainakoari, oraindik ezin izan diote aurre egin eta horretaz gain, gure inguruan normalak diren gaixotasunek ere hainbat kasutan heriotzera eramaten dituzte.
Dudarik gabe, herrialde aberatsek egoera honi aurre zerbait egin beharko lukete, izan ere, egoera hau oso tristea baita. Adibidez, Estatu Batuek hegoko zenbait herrialderi lagundu beharko lioke nire ustez.
Carlos Sanchez dio
Nire ustez, arazo larriena kanpo zorra da. Honen ondorioz, estatu pobreenak estatu aberatsenei dirua zor diete. Gainera, zorrak berandu betetzen ez dituztelako, intereseak gehitzen dira, eta zorra gero eta handiagoa da. Beste arazo guztiak kanpo zorren ondorioak dira, adibidez: gosea, gaixotasunak, hezkuntza…
Nire iritziz kanpo zorrak segituan barkatu egin beharko lirateke, estatu pobreen ekonomia ito egiten baita. Are eta gehiago, nire iritziz estatu aberatsak estatu pobreei dirua eman beharko lieteke bueltatzeko konpromisurik gabe.
Maria Heras dio
Nire iritziz, Hegoaldean gertatzen diren gauza okerretako batzuk, gosea, lapurketa, gaixotasunak dira.
Gaur egun etikoki ez dago oso ondo. Pobre diren pertsonak, ez dute merezi janari pixka bat izatea? eta umeek ez dute merezi eskolara joatea? eta langabe dauden pertsonak ez dute merezi lanbide bat izatea?
Nire ustez, asko duten pertsonek besteei eman beharko luke. Pertsona ona izaten ikasi behar da. Ez dira gutxiengoak ez edukitzeagatik.
Miren Madinabeitia dio
Nire ustez hau kanpo zorra ordaindu behar dutelako da. Garai batean agintari eta presidenteek dirua prestatuta eskatu zioten iparraldekoei. Agintari horiek gaizki erabili zuten dirua eta baita hegoaldeko diruaren balioa jaitsi egin zen, hori dela eta lana gehiago egin behar zuten langileek gehiago ekoizteko eta hezkuntza, medikuntza eta herriarentzako onura guztiak kendu zituzten. Nire ustez, kanpo zorra ez zuten ordaindu behar, urte guzti hauetan beraiengandik aprobetxatu baikara eta horrek guri zeharkako onura bat ematen digu, baina batez ere agintariak aberatsen dira besteen kontura. Bertako herrietan ere gaur egun hegoaldeko herrietan pobrezia eta aberastasuna ez dago batere parekatua. Badaude talde batzuk manifestazioak eta egiten dituztenak honi buruz eta hau egi bihurtzeko nire aburuz, denok artu behar dugu parte. Hego herrialdeetan guk dauzkagun beharrezko abantailak jarri beharko lituzkete, medikuntza, hezkuntza… Pertsonak direlako eta eskubidea dutelako pertsona guztiak bezala eskubide minimo eta abantaila batzuk izateko.
Maria Arambarri Arregui dio
Gaur egun, Iparra eta Hegoaren egoera oso desberdina da eta hau azaltzen saiatuko naiz. Esan beharra da Hegoa dela leku pobreena eta gaizki tratatuena; beraz, honi buruz hitz egingo dut.
Alde batetik, Hegoak zenbait arazo ditu. Horietako bat gosea da: populazioaren heren bat goserik da momentu honetan. Gainera, gosea egotearen arrazoi bat (produkzio eskasaz aparte) lehorteak, gerrak eta katastrofeak dira. Beste arazo batzuk demokrazia falta eta emakumeek jasatzen dituzten tratu eta egoera dira.
Bestalde, egia da Iparra eta Hegoaren arteko arazo hau etikoki katastrofikoa dela. Ez al dute ba gizaki guztiek eskubidea etxe bat, arropa eta janaria edukitzeko? Hegoan eskubide hauek ez dute existitu ere egiten. Eta honek ba al du konponbiderik? Ekonomikoki begiratuz, bai, eta erraza da soluzioa: Iparrean bizi diren lagunek bere bizi-kalitatea jaistea, baina denok dakigu bizi-kalitatea oso ona edukiz, ez dugula nahiko txarra edukitzea. Etikoki egokia izango zen konponbidea laguntzea, arropak ematen, etxebizitza bat bilatzen, etab. (azkenean Cáritas bezalako GKEk egiten dutena), baina oraindik laguntza gehiago behar da. Norena? Gobernuarena, boteredunena.
Aritz Alberdi dio
Nire iritziz ezin dute aurrera egin kanpo zorraren kulpaz ezta teknologian eta horrenbestez ez medikuntzan ezta ere eskola garaian. Baliabideak dituzten apurrak ezin dituzte ondo erabili edo ez dakite. Eta iparraldeak kentzen dizkio bere lehengaiak.
Batek ezin ditu besteren gauzak kendu nahiz eta kanpo zorra eduki. Horien bitartez gerra sor daitekelako eta gerra horren bidez heriotza asko lortuko dira. Bera munduaren ekonomia mundiala gero eta okerragora joango da.
June Etxaniz dio
Nire aburuz, Hegoaldeko arazorik handienak gosea, gerrak eta gaixotasunak dira; baino arazorik larriena gosea da. Bertako pertsona ugari egoera oso txarrean daude eta gainera, orain iparraldekoek diru lagntzak kendu dituztenez, are eta txarragoa da egoera.
Hegoaldean gertatzen den arazoa ez da etikoa eta ez ditu giza eskubidak betetzen. Bertako egoera ez da bidezkoa, beraiek gu bezainbeste eskubide izateko aukera izan behar dutelako.
Olatz Aranbarri dio
Ipar hegoaldean gertatzen diren arazoei buruz hitz egingo dut esateko nola hirugarren munduan krisiari esker jendea jatekorik gabe oso pobreak diren, horregatik gaixotasunak sortzen dira, adibidez malaria eta bere herrian ez dago medikuntzarik . Eta emakumeek edukitzen duten arazoak: gizonak bakarrik edukiko lurra baina lurrean ez dute ezer ere egiten , baizik eta emakumeek ateratzen dute merkantzia eta eta umeak zaintzea. Nire iritzia da gaizki egiten dutela hirugarren munduari ez diotelako laguntzen bere arazoekin. Gure gizarteko jende batzuek laguntzen dute baina ez aberatsek.
Djuniet Astigarraga dio
Munduaren ipar-aldea hegoaldea baino askoz aberatsagoa da. Horren arrazoia oso erraza da. Ipar-aldeko jendeak hegoaldeko jendea beraien menpe eduki dute lehengaiak merke lortzeko eta gero produktua garestituz beraiek diru gehiago lortzen dute.
Hegoaldean dauden arazoak hauek dira: azpigarapena, gosea eta gaixotasunak
Gaur egun mundua oso desorekatua dago. Batzuek oso aberatsak dira besteak berriz kalean bizi dira. Eta hori ez dago ondo ez delako etikoa eta ez dituelako giza eskubideak errespetatzen.
Aritz Zubizarreta eta Jon Zuloaga. dio
Nire ustez, hegoak dituen arazo garrantzitsuenak pobrezia eta gaixotasun larrientzako laguntzarik ez izatea da eta alde batetik, Iparraldeko herrialdeak oso garatuta daude gaxotasunei haurre hartzeko teknologia dutelako, nik pentsatzen dut ez dagoela batere ongi. Hegoaldeko jendeak gu bezain beste eskubide ditu hezkuntza eta medikuntza edukitzeko. Iparraldeko herrialdek, nire ustez, zorra barkatu beharko zien, ez baitute batere dirudik zor hori ordaintzeko.
Suleima Perez dio
Zure iritziz, zein dira Hegoaren bi edo hiru arazorik handiena? Gaur egungo egoerak zein iritzi etiko merezi dizu? Zergatik?
Nire iritziz denok eskubide berdinak eduki beharko genituzke, batzuek diru asko dute eta beste batzuek ez dute ia dirurik. Gainera ume batzuek ez dute medikuaren laguntza edukitzen eta asko gosez hiiltzen dira.
Maria Olano dio
Nire ustez hegoaren arazorik handienak hauek dira: gosea, pobrezia eta gaixotasunak. Baina arazo larriena gosea da; egunean pertsona asko hiltzen dira janaririk ez dutelako eta hegoaldean bizi direnak janaria askotan sobratu ere egiten zaie eta bota egin behar izaten dute.
Egoera hau etikoki gaizki dago. Pertsona guztiok dauzkagu eskubide berdinak. Ez da egokia iparraldekoek nahi duten guztia edukitzea eta gehiago nahi izatea eta beste batzuek ezer ez edukitzea. Egia da dirua mundu honetan oso gaizki banatuta dagoela.
Daniel Soares dio
1: Diktadurak, korrupzio edo ustelkeria eta interes ekonomikoak
2: Nik uste dut denok esukibe berdinak ditugula eta denok berdina garela. Ez ditugu besteak bastertu behar pobreak direlako
Ane Larrañaga dio
Iparra eta hegoa gaizki banatuta dago, batzuk oso aberatsak direlako, eta beste aldea berriz, Hegoa, oso pobrea delako eta ez dute sistema egokia. Arazorik larrienak nire ustetan gosea, gaixotasunak eta gerra dira. Gosearekin jende asko hiltzen da, eta pertsona guztiok dugu elikatzeko eskubidea eta baita ere medikuntza on bat izateko eskubidea eta gerra asko egotea etikoki oso gaizki dago.
Iparrak, berriz, aberatsa izanik, ez du horrelako arazorik. Hegoko jendea oso egoera txarrean daude, eta Iparrekoak laguntzak kentzen dizkietenez, are eta okerrago daude. Eta horrela, erropa eta horrelako gauzak edukitzeko ere ez dute eta eskola izateko eskubidea ere ez dute.
Nire iritziz, Iparrak ez lizkiete Hegoari laguntzarik kendu behar, eta horrela ere ez konponduz gero, orduan pentsatuko genuke zerbait.
Alex Sudupe dio
Kaixo guztioi, Nire ustez Hegoaren eta Iparraren egoera oso desberdina da. Hegoa, oso pobera da eta ez dute sistema egokia. Hegoaren arazorik larrienak gaixotasuna, gosea eta pobreziak dira; arazorik larriena ordea gosearen kasua da.
Iparraldean bizi garenok berriz, arazo asko ez ditugu eta ondo bizi gara. Egia da, Iparraldekoek laguntzak kentzen dizkiotela eta okerrago daudea. Iparrak laguntza ez balio kenduko dena ongi joango zen eta zerbait jakingo genuke.
Amaitzeko, Hego herrialdeetan guk dauzkagun abantailak jarri beharko lituzkete; medikuntza, hezkuntza… Hau da; pertsonak direlako eta eskubide osoa dutelako beste pertsona denen bezela bizitza aurrera eramateko eta eskubide berdinak izateko.
Aitor León dio
-Hegoaren arazo garantzitsuenak gaixotasunak, gosea eta bazterkeria eta indiferentzia dira. Egunero heriotza gehien eragiten dituzten arazoak dira, eta guri ez digu asko inporta, dirudienez. Hala ere, badira Afrika osoan milaka misiolari bertan lanean, gauza guzti hauek ekiditzeko.
-Oso gaizki dago hau. Mundua gaizki banatuta dago nire ustez. Eta hau dena Afrikan koloniak egin zituzten garaitik dator, frantsesek, britainiarrek, espainiarrek… Afrikako biztanleei dena kendu zieten, eta gero Europara itzuli, haiei dena kendu ostean, ezer gertatu ez balitz bezala. Horregatik dago mundua horrela, diruzale batzuen erruz.
Iban Arregi Zubizarreta dio
Nire iritziz ekonomian alde handia dago iparraren eta hegoaren artean, bestalde gose handia dagoela herrialde horietan. Horrez gain herrialde horietan dauden gerrek ere baldintzatzen dute hori guztia, gainera gizartean ere alde handiak daude gizarte horretan.
Egoera honek esaten dit pobrezia handia dagoela munduan baina pixkanaka-pixkanaka hobetzen ari dela hegoaldeko herrialdeen ekonomia baina oraindik denbora beharko du guztiz hobetzeko.
Lander Ocio dio
Hegoaldeko arozorik handienak hauek dira, gosea eta gaixotasunak. Egunean pertsona ugari hiltzen dira hegoaldean gaixotasunez ez dutelako dirurik sendagaia erosteko. Berdina pasatzen da janariarekin. Ez dute dirurik erosteko, ondorioz ez dute jaten eta hil egiten dira. Baina eskerrak hau hobera doan, misiolari ugari joan dira Afrikara laguntzera.
Nire ustez iparraldekoak hegoaldeko menperatzen ditugu gure bizia hobea izateko eta hori oso gaizki dago. Iparraldea oso gaizki egongo zen Hegoalderik ez bazen egongo.
Aitor Oteiza dio
Iparra eta Hegoa guztiz banatuta daudela ez da gezurra, aspaldi okupatu zituzten lurraldeak potentziek beraien iritziz “kolonizatu” zuten, guztia lapurtu zieten eta euren kontura aberastu ziren. Hori gutxi balitz, lapurreta hori ordaintzen ari direnak hirugarren munduko herrialdeak dira, hegoaldekoak, kanpo zorraren bidetik. Hegoaldeko herrien arazoa gainera ez da kanpo zorra soilik bai eta, gosea, gizarte indiferentzia, sexismoa, … Alde batera utzitako gizarte bat da, bankuak eta aberatsak dirua irabazteko iturri bat besterik ez. Baina, guztiok berdinak izanez gero, aberatsak ez ziren hain aberatsak izango eta, hori ez zaienez komeni, nahiago dute jende pobrea zapalduta izan, diruzale batzuk direlako.
Arkaitz Llazaro dio
Ekonomia aldetik iparra eta hegoa asko desberdintzen dira. Hegoan dirurik ez dute ezertarako eta gehiengoak gosez eta gaixotasunez hiltzen dira.
Askok, eguna txanpon batekin igarotzen dute eta beste batzuk 12 ordu lanean igaro eta gero oso diru gutxi jasotzen dute.
Iparrean berriz, diru kontua oso ondo banatua dago eta biztanleria askoz ere hobeagoa da.
Hegoaren bi edo hiru arazorik handienak gosea, esklabotza eta gaixotasunak dira.
Nire ustez dirua hobeto banatua egon beharko zuen munduan eta ez munduaren alde baten pobrezia eta bestean aberastasuna.
Azken finean guztiak osatzen dugu mundua eta guztiok bizi beharko genukeen ondo.
Ariane Aldalur dio
Munduan, esan beharra dago bi bloke desberdin daudela. Batetik iparra eta bestetik hegoa. Bien artean desberdintasun ugari daude, baina esan beharra dago gehienbat ekonomian dagoela. Iparraldeko ekonomia askoz aberatsagoa da hegoaldekoa baino. Hegoaldean pobrezia ugari dago eta, nahiz eta gu hemen ondo bizi pentsatzen hasiz gero, han pertsona ugari hiltzen dira gosez eta guk nahi ezkero zerbait egin dezakegu.
Baina egia da guri askotan besteak nola bizi diren ez zaigula axola, baina denok dugu berdin bizitzeko eskubidea eta gu beraien tokian jarriz gero, nola sentituko ginateke?
Alde horretatik munduan izugarrrizko bizmodu desberdinak egotea gaizki iruiditzen zait lehen esan dudan bezala, denok dugulako eskubidea ondo bizitzeko eta dirudun batzuen erruz beste batzuk gosez hiltzen ari direlako.