Haserre!!

Jende asko dago haserre gure gizartean!!  Izan ere egoera ekonomikoa larria da, eta krisia gero eta sakonagoa izango dela dirudi. Ni ez naiz harritu M15 eta antzeko mugimenduak ikustean… Stephan Hessel idazleak horixe eskatzen zien gazteei: Haserre zaitezte!!  Munduaren egoera aldatu egin behar da!! Ezin dugu horrela jarraitu. Dirua bihurtu da gauza guztien jauntxoa!  Gose handia dago munduko toki askotan, eta beste tokietan janaria bota egiten dugu!  Jende asko etxerik gabe gelditzen ari da, ezin baitute jasotako diru mailegua ordaindu!  Langabezia izugarria bihurtzen ari da, eta ez dirudi asko hobetuko denik!!! Jendea haserre dago, eta haserretutako batzuk antolatu egin dira, M15 eta antzeko mugimenduen bitartez. Bila ezazu internet zertaz kexatzen diren “haserretuak” (adibidez “haserretuen mugimendua” edo antzeko hitzak bilatuz).

Ni ere haserretu egiten naiz batzuetan, batez ere pobre eta gosetuen egoera ikustean. Baina gauza asko izan daitezke haserre iturriak: eskolan izandako arazoren bat,  lagun artean gertatutako borrokaren bat,…  Zure ustez, ba al dago ezer benetan haserretu behar gaituena, gure inguruan? Zer? Zerk haserretzen zaitu zu? Mila esker.

Iruzkinak

  1. Janire Astigarraga dio

    Bai. Munduan dagoen gosea eta biolentzia ez zait batere guztatzen. Egunero kalera irten eta pertsona bat baino gehiago hilda bukatu izan beharrak haserretzen nau. Pertsona batzuk zoriontzu dira beste batzuk ez dutenean ezer, alegia, Afirkan orain ez luke goserik egon behar, dirua eta janaria ongi partekatua egongo balitz ez zen hainbeste gose egongo. Injustiziak haserretzen nau.

  2. Judith Goenaga dio

    Ni Haserretuko Nintzateke Lagun Bat Galduko Banu, Niretzat lagunak Oso Oso bereziak direlako.Beste Gauza Bat Haserretuko Nintzatekena Familiarekin Aserretzea Izango Zen.

  3. Maialen Catalina Heras dio

    Gure inguruan ez luke ezer egon behar haserretzeko, nahi dugun dena baitaukagu; janaria daukagu, etxe bat daukagu, auto bat daukagu, dirua daukagu gauzak erosteko… Baina, hirugarren munduko pertsonek ez dute ia ezer eta nahiz eta ezer ere ez eduki, konforme bizi dira. Urtero janari gutxiago dute, guk janari gutxiago bidaltzen dugulako eta beraiek ekoizten dutena gutxi delako.
    Ni ez naute gauza askok haserrarazten, gauza txiki batzuengandik, bakarrik gure ingurukoetan eragina dutenak izaten dira haserretzeko motiboak. Baina, denbora ez oso luzez pentsatuz gero, konturatu naiz, mundu mailan gauza handiagoak daudela haserretzeko.

  4. Elena Arrizabalaga dio

    Bai. Gure artean gauza asko daude haserretzen gaituztenak. Adibidez emakumeek edo gizonezkoek sufritzen duten biolentzia. Baita ere munduan dagoen gosetea. Baita ere mundu mailan ez dauden haserreak, adibidez, lagun artekoak edo lagunak ez direnen artekoak.
    Ni gauza askok haserretzen naute. Pertsonak besteengandik gaizki hitz egit ea eta gero beraiek horrelakoak izatea. Baita ere gezurrak esatea.

  5. Oihane Camarón Iglesias dio

    Nire ustez ez zuen egon behar haserrerik gure inguruan, baina pobrezia eta gosea dagoenez munduan, jende ugarik gerra egiten du bere familia eta janaria lortzeko.
    Ni gehien haserretzen nauena izaten da, lagun bati gauza bat kontatzea eta gero beste bati kontatzea, edo bestela munduan gerra egotea eta pertsonak hiltzea arrazoirik gabe.

  6. Ane Aranbarri dio

    Nire ustez bai, eguneroko bizitzan gauza asko daude haserretzen gaituztenak, lagun artean eta beste batzuen artean ere bai. Adibidez mutil edo neska batzuek egiten dituzten gauza ulertezinak pertsona bat haserretzera derrigortzen dute.
    Ni haserretzen nauena zentzurik gabeko gauzak egitea da edota gezurrak esatea, niri gezurrak esatea gorroto dut.

  7. Iñigo Orbegozo Zubizarreta dio

    Bai. Nire ustez gauza batzuk haserretzen zaituzte, adibidez lagunek burla egiten dizutela, edo kasurik ez dizutela kasurik egiten, baina ahal bada ez da haserretu behar eta guztiok elkarren lagun izan behar genuke.

  8. Ane Orbegozo dio

    Bai, badago. Benetan haserretu behar gaituena izan beharko litzateke Somalian eta abarren dauden umeak ez janaririk ez ezer ez dute, hiltzen ari dira, eta gauza okertzen doa. Gu berriz, arropak erostera ugaritan joaren gara eta janaria sobran dugu: gu aberatsak gara!

  9. Maite Acedo dio

    Bai, eguneroko bizitzan gauza askok haserretzen gaituzte, baina horietako ohizkoenak lagun arteko haserreak edo iskanbilak izaten dira; hala ere denborarekin ahaztu egiten ditugu.

  10. Aitor Alberdi Berasategui dio

    Nire ustez egunero denok haserretzen gara, baina baitzuek guk baina arrazoi gehiago dituzte. GJndeak laguntza behar du eta guk lagundu behar diegu!

  11. Ylenia Martinez dio

    Guztiok dugu zerbait haserretzen gaituena gure inguruan, barkatu ezin diren gauzak ere badaude, min handia eragiten digutenak eta denborarekin ezin direnak ahaztu. Amak nigan deskonfiatzea, nire alde jarri beharrean irakaslearen alde jartzea, edo lagunekin haserretzea, atzetik kritikatzea konfiantza guztia duzun pertsonak gaizki tratatzea.

  12. Adrian Valor dio

    Batzuetan txorrada batzuengatik haserretzen gara. Hori ez dago ondo edozein txorradarengatik haserretzea zergatik haserre hori gauz txar haundi batera iritsi daiteke.
    Adibidez lagun batekin haserretzen gara batzuetan zerbait ez digulako lagatzen eta hori ez da horrela. Ez badizu nahi utzi, hori errespetatu egin behar dugu.
    Ni batzuetan ere txorradengatik haserretu naiz eta batzuetan haserretzen naizenean esaten dut horregatik ez dela haserretu behar.

  13. Enara Piris dio

    Nik uste dut gehiegi haserretzen garela. Gauza txikien erruz edo garrantzirik gabeko gauzengatik haserretzen gara batzuetan. Baina bai, nik uste dut benetan min ematen badizute edo momentu txarrak pasatzen badituzu, zure lagun edo pertsona baten erruz, asko haserretzen garela. Ez zaio inori gustatzen haserretuta egotea, umore txarrez egoten garelako eta besteekin ordaintzen dugulako.

  14. Jon Lizarralde dio

    Denak haserre daude krisiarengatik. Ni ez naiz harritu M15 eta antzeko mugimenduak ikustean… idazleak horixe eskatzen zien gazteei: Haserre zaitezte!! .

  15. Guillermo Alejandro Ceballos dio

    Ez, berez ez zigukeen ezerk ere ez haserretu behar, zeren eta ez dago arrazoirik benetan haserretzeko, baina batzuetan ez gara kapazak izaten kontrolatzen. Baina batzuetan politikoek edo futbolistek diru dena irabasten dute. eta pobreek dirurik gabe bizi dira; hau da benetan haserretzen nauena eta munduari benetan inporta dena, eta horrexegatik haserre egon beharko genukeela

  16. Jon Eceiza dio

    Ez, berez ez, baina gauza asko daude. Ba m15 eta horrelakoak eta oso txarrak dira eta gainera gerrak ekartzen ditu. Ba jende horri ez laguntzea eta gehienbat ume gaixo horiei ez laguntzea eta hori oso gaizki iruditzen zait.

  17. Iñigo Etxeberria Aranguren dio

    Nire ustez haserretu beharko gintuzten arrazoiak gerrak, gosealdiak eta horrelakoak izan beharko ziren, eta ez batzuetan egiten dugun bezala, tontakeria batzuengatik haserretzen gara eta. Ni, jende askori bezala, gerrak eta gosealdiak ere haserretzen naute, jende asko hil egiten delako eta baita ere jende asko langabezian dagoelako.

  18. Miren Etxezarreta dio

    Askotan txorakeriengatik haserretzen gara. Ez dira benetako haserreak edo haserrea handiak izaten baina eragina izaten dute gugan. Gure gizarte honetan, hainbat gauza daude haserretzen nautenak, esaterako, gerra, emakumeen aurkako biolentzia, goseteak… Hauek dira benetan haserretu beharko gintuzketen gauzak eta ez gure arteko liskarrak.

  19. Ane Juaristi dio

    Nire ustez benetan haserretu behar gaituena gaur egungo egora da. Pertsona batzuek, diru asko dutenez, nahi duten guztia lortzen dute ezer egiteke, beste batzuek berriz, gogor aritzen dira lanean eta horren truke ezer gutxi jasotzen dute. Gainera, jende aberatsari, diruduna eta ospetsua izateagatik, gauza asko oparitzen dizkiote eta horrela askoz gutxiago gastatzen dute. Ni gauza askok haserretzen naute, beti izaten dira eztabaidak familia edo lagunen artean, baina hitz eginda konpontzen dira.

  20. Aitor Oteiza dio

    Niri haserretzen nauen beste gauzetarikoa guztiontzat gauzak eta bizi aukerak berdinak ez izatea. Askotan gure aukerak diruaren baitan mugatzen dira, askok eta askok ezin dituzte ikasketak ordaindu ez eta janaria ere, horregatik bat nator testuan jartzen dituen gauzekin, 15M-ko manifestaldiekin esaterako. Krisiari aurre egiteko ezin dituzte langileen pentsioak izoztu edota besterik gabe murriztu eta murriztu. Nire iritziz, diru gehiago dutenek zerga gehiago ordaindu behar lituzkete.

  21. Koldo Alberdi dio

    Nire ustez ezer ez dago mundu honetan haserretu behar gintuenik baina badago gauza txiki bat haserretzen nauena eta da eskola, haserretzeaz aparte estresatu egiten nau, batez ere egiten ditugun azterketa pila horiekin. Ez da normala egiten ditugun azterketa pila guzti hau!!

  22. Aritz Alberdi dio

    Nire ustez bai, bada irakasle guztiek esaten dute azterketa guztiak ebaluazio hasieran lasai egingo ditugula, baina azken ebaluazioan dena presaka egin behar izaten dugu eta horrek estresatu egiten gaitu, baita eskola ere oso desesperagarria da.

  23. Borja Juaristi dio

    Ni haserretzen nauten gauza asko daude eta horietako bat da nire neska gaizki ikusten dudanean.
    Beste bat: irakasleak arrazoirik ez duenean, eta beraien ustez badute, baina beraiek beti kontra egiten dizute.

  24. Amaia Illarramendi dio

    Gure inguruan ez dago asko haserretu behar gaituen gauzarik. Munduan beste pertsona askok egon behar lukete haserre, goseagatik, injustiziagatik… Gu gauza askorengatik haserretzen gara, baina besteen aldean tontakeriengatik haserretzen gara. Benetan haserretzen nauena eta oso garrantzitsua dena behar dutenei diru eta janaririk ez ematea da. Guztiok lagundu beharko genuke pixka bat eta mundua askoz ere hobea izango litzateke guztion laguntzagatik, gainera askoz ere haserre gutxiago egongo lirakete.

  25. Josu Iturralde Balenciaga dio

    Haserretuen kexak: 15M-ko haserretuek bipartidismoa deuseztea nahi zuten eta bankuek zituzten jabetzak gehiegizkoak zirela salatzen zuten, horregatik, Madrilko hainbat gunetan kokatu ziren aste batzuetarako.
    Adibidez, haserretzeko arrazoi bat langabezia egoera; jende asko dago “krisi” honen ondorioz, baina bitartean bankuak asko aberasten ari dira. Politika ere lotsagarria da, korrupzioa handia da eta hori gure gurasoek eta lagunek ordaintzen dute. Haserretzeko arrazoi asko daude; bakoitzak bereak, denak desberdinak…

  26. Carlos Sanchez dio

    Gauza askok haserretezen gaituzte, baina kontrolatu eta era lasai batean adierazi behar genuke. Adibide bat politikoen lapurretak dira, politikoen artean korrupzioa asko zabalduta baitago.
    Ni, bereziki hiltzaileek hazerretzen naute.

  27. Maria Arambarri Arregui dio

    Badaude zenbait gauza haserretzen nautenak: ume izaerako pertsonak (gainera, adin bat daukatenek), tolerantzia arazo larrietan, politika-alderdi desberdin eta ulertezinak…
    Gure ingurukoei haserrarazten dienak krisia, paroa eta horrelakoak dira. Niretzat, beste gauza batzuk garrantzitsuagoak dira, errespetua bezala; gure lankide, ikaskide edo etxekoen artekoak. Gainera, haserretzen bagara, horrek esan nahi du ez dagoela elkarbizitzarako araurik edo inork ez dakiela beraien “bizitzarengatik”.
    Egia da krisia, paroa… eta hauen “lagun” guztiak arazoa direla gaur egun, baina badaude bestelako arazoak, eta nire ustez, horietaz haserretzea inportanteagoa da.

  28. Laura Perez dio

    Nire ustez, ez dago ia ezer haserretzen gaituenik. Baina lagunen bat edo ia ez zaituen ezagutzen norbait adarra jotzen hasten bazaizu, horrek asko haserrarazten gaitu. Edo laguntza behar baduzu eta ez badizu laguntzen. Diskriminazioa ere badago gehienbat, eta mundu osoa hasarrarazten du horrek, batez ere diskriminatuak.

  29. Maria Heras dio

    Bai, ni oso haserre nago. Munduan gertatzen diren gauza txarrengatik. Adibidez, krisia gero eta gehiago dago eta horrela ezin da bizi. Mundu guztiak ditu motiboak haserretzeko, baina gehien kezkatu behar gaituena krisia eta pobreei laguntzen ez dieten jendeak dira. Munduak behar gaitu. Guztiok jarri behar dugu gure zerbait dena hobeto joateko.

  30. Endika Eizaguirre Guelbenzu dio

    Nire ustez normala da krisiarekin haserre egotea. Mundua ez doa aurrera ekonomiari begiratu ezkero eta langabeziak jendea estresatu eta haserretu egiten du. Nire ustez manifestazioak eta horrelako gauzek egoera txartu bakarrik egiten dute. Jende askok beraien bizitza kotidianoa laga behar dute adibidez familiarekin ezin egotea eta guztia bi lan egiten dutelako eta hala ere ezin iritsi hilekoa ordaintzera. Langabeziarekin ez goaz inora.

  31. Sasha Aranda dio

    Bai. Burla egiteak haserretu behar gaitu. Nire lagunek edo laguna ez den beste edozeinek burla egiten badit haserretzen naiz.

  32. June Etxaniz dio

    Nire ustez bai, krisiarengatik. Krisiarengatik egoera ekonomikoa gero eta larriagoa da. Horrenbestez, jendea langabezian dago, soldatak gero eta kaskarragoak dira, jendea etxerik gabe dago, gosez hiltzen,… eta horrelako zenbait egora larri. Guzti hauei aurre egiteko denok gure aldetik zerbait gerhiago jarri beharko genuke.
    Ni zenbait gauzak hasarretzen naute. Esate baterako, gerrak, langabeziak, gosealdiak,… eta normala da haserre egotea!

  33. Aitor Andreu dio

    Bai nire ustez gaur egungo mundu zikin eta korruptu honetan hainbat eta hainbat gauzengatik oso haserre egon beharko genuke. Ni gehien haserretzen nauena politiko batzuek egiten duten lan falta da. Nire ustez pertsona hauek gezurrak besterik ez dituzte esaten eta gainera gure egoeraren erruaren alde handi bat hauen errua da, izan ere, ezinezkoak diren gauzak prometitzen dituzte eta sekulako diru xahutzea egiten dute. Nire ustez krisi egoera honetatik irtetzeko hainbat pertsona famatuek gutxiago kobratu beharko lukete, izan ere, erdi mailako pertsona batzuk justu justu iristen dira hilabete amaierara eta hauek berriz telebistan pare bat aldiz irtetzeagatik milionadak krobatzen dituzte. Ahal izanez gero herri pobreei diru laguntzak ematea oso garrantzitsua izango litzakeela iruditzen zait .

  34. Janire Aberdi dio

    Ez, nire iritziz ez dago ezer benetan haserretzen gaituena. Arrazoiak baditugu baina, ez gara arduratzen edo ez dugu gai hori buruan eduki nahi. Dena arazorik gabe politago ikusten delako. Baina sakonago pentsatzen hasten bagara egunero ditugu arrazoiak haserre egoteko, irakaslea arrazoirik gabe zigortu zaitulako edo norbait ez delako ongi portatzen zurekin….. 15Mkoek arrazoi osoa dute haserre egoteko, beraien bizitza lanpostu baten arabera dagoelako. Lanposturik ez badute dirurik ez dute eta horrela gosez hiltzeko zorian egongo lirateke; pertsona normal ugarik gaur egun horrelako arazo mordoak dituzte.

  35. Olatz Aranbarri dio

    Jendea haserre handiarekin bizi da, zergatik ez dutelako krisia igarotzeko gogorik, zeba gauzak okertu egiten dituelako. Jendeak ematen duten diruarekin ezin dutelako ordaindu, kalean egite dute lo, beste batzuk etxerik pagatzeko dirurik ez dute, janaria erosteko dirurik ez dutelako hiltzen ari dira eta guztia dutenak nahi ez dutena zakarrontzira botatzen dutelako. Jendea diruarekin bizi da ondoen.

  36. Oihane Ucin dio

    Bai. Benetan inporta digun norbaitek huts egiteak. Laguntza behar dudanean eta lagunen batengana joaten naizenen, ez badidate laguntzen, benetako lagunak ez direla esan nahi du, eta horrek haserretu egiten nau, ordura arte zure laguna bazen bezala jokatzeak eta ondoren, laguntza behar duzunean ez zaitu ezagutzen. Hori da gehien haserretzen nauena.
    Laguna ez den norbaitek nire bizkarrean niregatik zerbait esanez gero, ez naiz horrenbeste aserretzen, ez baitakite ni nolakoa naizen.

  37. Malen Balenciaga dio

    Nire ustez diruak garrantzi gehiegi du gure gizartean. Jende asko dago gure inguruan oso egoera ekonomiko larrian daudenak eta asko etxerik gabe geratu dira. Batzuek diru asko kobratzen duten bitartean beste batzuek janaria erosteko dirurik ez dute eta ez naiz hasi Afrikako umeetaz, gure inguruan jende asko aurkitzen da egoera horretan. Orain krisia dagoela eta telebistan diruaren kontua asko aipatzen da eta uste dut alperrikako gauzak erosteari utzi behar geniokeela eta diru hori zerbait garrantzitsuagoa erosteko erabili. Horrela agian, errazagoa egingo zaigu krisi honi aurre egitea.

  38. Egoitz Lizarralde dio

    Nik pentsatzen dut haserretu behar gaituen gauza bakarra gerrak izan behar direla; gerretan jendea hiltzen da arrazoi sendorik gabe. Baita ere gaur egun egoerak asko haserretzen nau. Krisiak gauza asko okertu ditu: lau pertsonek diru guztia eta mundu guztia beraien hanketan edukitzea nahi dutelako.

  39. Joanes Balenciaga dio

    Nire iritziz dirua garranziatzua da. Beste dena baino gehiago gizakiari hori axola zaio. Baita bakea ere. Gu hemen gure bizitza zoragarriaz gozatzen ari garenean munduan jende asko dago krisi ekonomia handiarekin. Guk nahi dugun dena jaten dugu eta beste batzuk bitartean jateko diru apurra ere ez dute eta jende asko hiltzen da gosez Afrikan, gehienak umeak direnean. Munduarentzat ongi dago janaria partituta, baina hemen gure herrialdean gehiago ekoizten dugu eta gehiena zaborretara botatzen da, leku batzutan basuran aurkitzen da janaria.
    Gauza beharrezkoak erosiko balira bakarrik munduko krisia desagertuko litzateke agian.

  40. Cristian Aramburu dio

    Pertsonetan hainbeste diferentzi ekonomikoa egotea, hainbeste gosete egotea munduan, Aita Santuak (eta beste pertsona aberats batzuk ere…) hainbeste diru eduki eta pobreentzako dirua eskatzea berarena eman beharrean, ez duenean behar hainbeste, gauza on eta natural batzuk debekatuta egotea eta jendea gaixotzen duen ainbeste produktu kimiko debekatuta ez egotea…

  41. Miren Madinabeitia dio

    Ni askotan haserretzen naiz, baina ez naiz bizi guztirako, niri haserrea segituan pasatzen zait. Baina amorrua ematen dit jendea gosez hiltzen egotea munduan eta gu hemen janaria botatzen. Ez zaizkit ondo iruditzen jendeak besteak izorratzeko egiten dituen gauzak, ez dut ulertzen pakean dagoena zergatik molestatzen duten. Ez dut ulertzen jendea zergaitik dagoen euskararen alde eta beste hainbat gauzak eta batzuetan haserretu egiten naute.

  42. Djuniet Astigarraga - Iñigo Soraluce dio

    Ni haserretzen nauena da gu hemen izugarrizko etxeekin eta egunean lau janaldi egiten eta beste batzuk aldiz egunean euro 1ekin bizitzen. Krisia dagoela eta jende askok langileak enpresatik botatzen dituzte eta langabezia izugarri gehitu da azkeneko egunetan.

  43. Janire Arrieta dio

    Ni ere ados nago guzti horrekin. Izan ere, hainbat eta hainbat arrazoi daude gaur egun haserre egoteko. Gainera, krisi bolada honek guztien haserrea ekarri du. Batetik, jendea lan postua galtzen ari dela, beste aldetik, beste batzuk bere seme alabak aurrera ateratzeko ahal den guztia egiten ari dira. Denetarik ari da gertatzen.
    Ni ere gauza askok haserretzen nau. Natura nola dagoen ikusteak ere batzuetan haserretu egiten nau. Geure buruari kalte egiten diogu naturari kalte egiten diogun unean. Natura zaindu beharra dago, gu ere hor barruan sartzen garelako.

  44. Iban Arregi Arrieta dio

    Ba nire ustez gauza batzuk badaude haserretu beharko gintuztenak, adibidez zure obligazioak ez betetzea, jendeak promesak egin eta gero ez betetzea.

  45. Jon Guerrero dio

    Bai, gure inguruan haserretzeko moduko hainbat gauza daude, adibidez, autoak, kamoiak eta horrelako garraiobideak asko kontaminatzen dutela. Baita ere kaleen burrukak egoten direnean haserretu egiten naiz, eta horrelako gauzek asko haserretzen naute.

  46. Nora Uria dio

    Ados nago argazki honetako komentario horrekin. Dirua da mundu honetan guzti honen jauntxoa, eta ez da horrela, dirua izanda ere, natura ez balego ezingo genuke ez dirurik, ez ezer eduki eta ezta bizi garen bezala bizi.
    Gauza asko daude haserratu behar gaituenak, baina bakoitzak bere arrazoiak dauzka, inor ez da gauza berdinetaz haserretzen, baina nire ustez naturako gai honen inguruan guztiok gaude haserre.
    Ni haserretzen nauen gauza askatasuna da. Batzuetan askatasunik ez dudala pentsatzen dut, eta ASKE BIZITZEA NAHIKO NUKE.

  47. Erik Kabezas dio

    Bai. Afrikako umeak ignoratzen dituzten pertsonak! Beraiekin bakarrik pentsatsen dutelako! Bai. Play station 3ean galtzea! eta Afrikako injustizia!

  48. Nahir Herencia dio

    Bai, askotan gertatzen zait zerbait lortu nahi dudanean, lortu arte borrokatzen dut; eta lortzen dudanean oso zoriontsua izaten naiz.

  49. Janire Aguirre dio

    Nire ustez nire inguruan haserretzen nauen ezer ez dago, baina baliteke beste pertsonen inguruan gauza bat edo gehiago egotea haserrre jartzen dutenak pertsona hori. Eta guk hori ulertu egin beharko genuke, zeren eta, asko sufritzen duten pertsona batzuk horrela egoteko eskubide oso dute eta sufrimendu hori ez dutenek ez dute ulertzen arazo hori.
    Arrazoi horietako bat: aberatsak daudela eta pobreei ez diotela limosnarik ematen…

  50. Jon Ayerdi dio

    Nire ustez mundu honetan gauza askok haserratu beharko gintuzke. Nire ustez haserretzeko motiboak gerra, goseteak eta pobreziak eta ni batez ere horrek haserretzen nau. Guztiek pixka bat lagunduko bagenu mundua hobeagoa izango zen.

  51. Aritz Zubizarreta dio

    Bai. Nire ustez gu baino pertsona garrantzitsuak diruz betetzen ari direla eta munduko beste pertsona batzuk gosez hiltzen ari dira. Baina gehiena jendeak dirua barra-barra gastatzen dutela bi aldiz pentsatu gabe, eta beste batzuek ordea dirua behar dutela bizitzeko .

  52. Daniel Soares dio

    Ni haserretzen nauena da gu mundua akabatzen ari garela eta ia ez dugu ezer egiten hori konpontzeko. Kanpainak egongo dira mundua salbatzeko baina hala ere beste guztiak kontra. Guk egingo dugu munduaren bukaera.

  53. Alex Sudupe dio

    Ni ere ados nago argazkian dagoen mutilarekin zeren eta politika kontuak direla eta nire ustez horregatik egoten da jendea haserre. Jendeak esaten duenez politikakoak: PP, PNV, PSOE … gezurretan ari direla eta horregatik jendea haserretu egiten da.
    Gainera, mundu honetan zehar krisi sakona ari da gertatzen eta hainbat gauza gertatzen dira: Diruarekin bakarrik pentsatsen dute, langileek lan postua galtzen dute…
    Ni gauza batzuk haserretzen naute eta normala da haserretzea, beti ezin baita pozik egon.

  54. Ariane Aldalur dio

    Nire ustez erraza da mundu honetan haserretzea, gauza batzuk besteak baino garrantzitsuagoak izan arren. Jendea gosez hiltzen ari da munduan eta hor jartzen duen bezela beste batzuk janaria bota egiten dute. Horrela normala iruditzen zait haserre egotea.
    Jende asko ondo bizi delako besteak nola bizi diren axola izan gabe.
    Ni gauza askorengatik haserretzen naiz baina ez dira garrantzitsuak izaten, momentuko gauza izaten da besterik gabe.

  55. Jon Zuloaga dio

    Bai, krisiarengatik eta jendearen errespetuarengatik.
    Ni haserretsen nauena da, jende denak ez dituztela eskubide berberak eta jendeak pertsona asko dizkriminatzen dutelako.

  56. Andrea Pozo dio

    Nire ustez ez gaitu ezerk ere haserretu behar, gehiengoak oso ondo bizi baikara. Baina aitortu beharra dago injustizia gehiegi daudela eta horrek normalean haserre sakona pizten du gizartean. Jende gehiena krisiarengatik haserretzen dira, baina nire ustez ez genukeen horregatik kexatu behar beste pertsona batzuk baino hobeago bizi garelako. Dirurik ez duten pertsonak kexatzen dira baina injustiziak daudenez kasurik ere ez diote egiten. Ni ez nau ezerk haserretzen oso ondo bizi naizelako, baina aitortu beharra daukat beste pertsonek dituzten injustiziak moskeatu egiten nautela, adibidez pobre batzuei gobernuak laguntzarik ez ematea. Hilketak ere asko haserretzen naute, azkenaldi honetan hilketa asko daude eta horrek ere haserrea pizten du hildakoen familien artean.

  57. Suleima Perez dio

    Bai, denak ez garela berdinak eta hirugarren munduko jendea gosez hiltzen ari diren bitartean, guk, loteria eta primitiban eta horrelako gauzetan gastatzen dugu dirua.

  58. Gaizka Pérez dio

    Ni benetan haserretzen nauena da, aita santua beti ari dela pobreei laguntzeko hitz egiten eta dirua eman behar zaiela eta gero bera irtetzen da balkoi batera urrezko eraztun batekin eta makil batekin eta ez dio ezer ere bidaltzen hirugarren munduko jendeari.

  59. Ane Larrañaga dio

    Guk berez ez dugu hasarratzeko motiborik, ondo bizi garelako baina orain krisi ekonomiko honengatik jendea asko haserretzen da. Ni haserratzen nauena munduko injustizia da, jendea oso ondo bizi eta beste batzuk berriz gosez bizi direlako kaleetan. Guztiak laguntzen bagenuen mundu hau hobea izango zen eta denak berdinak izango ginateke.

  60. Maria Olano dio

    Gure inguruan gauz asko daude haserretu behar gaituenak. Jendeak janaria sobratu egiten delako eta bota egiten du jakinda Afrikan eta ez dutela jatekorik, horrek niri amorrua ematen dit.
    Ni gauza askorengatik haserretzen naiz batzuetan garrantzitsuak izaten dira baina gehienetan ez dira garrantzitsuak izaten.

  61. Josu Joaristi dio

    Bai, gure gizartean injustizia handia dagoela eta jendeak aberatsa izatea nahi duelako beste jende asko pobre uzten dute. Justizia ez dela behar den bezala egiten eta aberatsak direnak ez dute arazorik eta beraiek jaso beharko zituzten ondorioak, beste pertsona errugabeek jasotzen dituzten ondorio horiek.

  62. Iban Zubizarreta Uria dio

    Mundu hau, injustizia handi bat dela esango nuke. Normala da jendea oso haserre egotea, leku batzuetan dirua eta janaria sobratu egiten da, baina beste leku askotan jendeak ez du apenas janaririk eta ezta ere janaria erosteko dirurik.

  63. Aroa Murillo dio

    Nire ustez krisi honek ez gaitu haserrerazi behar, guk sortu baitugu. Gu kexatzen gara krisian gaudela eta beste pertsona asko eta asko beti bizi dira krisian, ezer eman gabe ahora eta lanik gabe. Ni haserretzen nauen gauza bakarra da boteretsuak kexatu egiten direla krisiagatik, baina azken finean beraiek izan dira hau sortu duten bakarrak.

  64. Jon Urresti dio

    Nire ustez, eta askok dakigun bezala, mundu ia erdia baino gehiago pobreak dira, batez ere Afrikan eta Asiako eremuetan. Herrialde gehienetan haserrea egoera horrek haserrea ekartzen du eta ondoren gerrak. Gaur egun ikus dezakegu Iran eta Pakistanen eta alderdi horietan. Gainera gehienetan gerrak lurrak edukitako balio ekonomikoarengatik izaten dira.

  65. Xabier Irizar dio

    Bai. Jendea haserre dago, nahiko arrazoirekin gainera. Politikoek diru asko irabazten dute ezer ez egiteagatik eta gero jendeak ez du dirurik eta gainera langabezian daude. Hori oso gaizki dago, gero politiko guztiak krisiarengatik kexaten direlako, baina beraiena da errua.
    Niri gaizki iruditzen zait guzti hori, politiko batzuen erruz jende asko eta asko pobrezian eta langabezian bizi direlako. Eta gainera beraiek miloiak eta miloiak dituzte nahi dutena egiteko.

  66. Sara Godoy dio

    Nire ustez, gure bizitzan, mundu honetan haserretzea oso erraza da eta edozein gauzengatik haserretu gaitezke. Gainera, orain gure munduan gertatzen ari diren gauza hauekin errazago haserretzen gara: Pobretasuna… Ni haserretzen nautenak gauza asko dira, injustizia eta abar.

  67. Lierni Arrieta dio

    Nire ustez haserretzeko arrazoi asko dauzkagu mundu honetan. Jende asko gosez hiltzen ari da eta horren errua gurea da alde batetik. Janaria botatzera ohituta gaude, beste batzuk ezer ez daukatenean, ez gara gai baloratzeko daukagun luxu hori. Haserretzeko beste arrazoietako bat da, pertsona asko egoten direla kanpainak sortzen eta gero beraiek ez dutela ezer egiten besteengatik, beti kanpokoei laguntzeko prest eta Espainian eta Euskal Herrian bertan dauden pobreei ez diete laguntzen. Denok ezin dugu nahi dugun guztia eduki, tarta ez baita guztiontzat heltzen.

  68. Ainhoa Iturbe dio

    Gaur egun gauza asko daude haserretzen gaituenak adibidez krisia, gerrak, politikoek… hauek haserretzen gaituzte beraiek kobratzen duten soldatengatik, gure kontura bizi direlako… eta kalera irtetzen garenean, protestatzera atxilotu edo jipoitu egiten gaituzte. Nik pentsatzen nuen nire opinioak eman nintzazkeela, jendeari egin diotena eta ongi al dago? Zergatik egiten dituzte honelako gauzak gobernuek? Gauzak ezkutatzen al dituzte? Edudiko dituzte, ez digutenean ezer esaten. Eta azkenik, demokrazia batean bizi al gara?

  69. Laura Astigarraga dio

    Nire iritziz, haserrea denon artean gauza komun bat da, guztiok haserretzen baikara noizean behin. Baina hala ere, guztiok kontrolatzen ahalegin txiki bat egin behar dugu, ahalik eta harreman onena edukitzeko. Horrela, hainbat gatazka ekidituko ditugu. Beraz, nire gomendioa da, pozik bizitzea eta ahalik eta gutxien haserretzea, honela lortuko baitugu guztion poztazuna.

  70. Miren Aizpuru dio

    Petsona bakoitzak interes ezberdinak dauzka, adibidez pertsona bati kirola interesatzen zaion bezela, beste bat berriz pobreetasunean edo pertsonen sufrimenduetan arduratzen da. Kasu horretan pertsona horiek benetan oso haserre egongo direla uste dut. Mundu hau ez da eta batere justua, batzuek hainbeste eta beste batzuk hain gutxi izatea. Gainera, batzuek jateko elikagairik ez duten bitartean, gu geure luxukeriaz arduratzen gara.

  71. Lara Garate dio

    Nik uste dut, mundu honetan haserretzea oso erraza dela, guztiak desberdinak garelako ta ez dugulako berdin pentsatzen. Momentu honetan jendea gehien hasarratzen duena da gobernuek eta politikoek herritarrekin egiten ari direna, beraiekin eta beraien diruarekin. Mundu honetan bidegabekeria asko daudela eta guztiak oso berekoiak garela.

  72. Nerea Pinto Ayerdi dio

    Azkenaldi honetan gertatzen ari dena gure ingurunean kezkatzeko modukoa da. Alde batetik langabezi asko dago, beste batzuk ezin dituzte beraien etxebizitzak ordaindu, gerrak daude… eta okerrena ez dela irtenbiderik bilatzen. Ni asko haserretzen nauen gauza da, arazoak daudela eta inork ez duela ezer egiten konpontzeko.

  73. Uxue Zuazolazigorraga dio

    Nire inguruan ez dago ezer haserretzen nauena, baina jende asko haserretu beharko lukete beraien inguruan dauden arazo askorengatik. Egoera txarra dutenek adibidez edo arazo larriak dituzten jendeek benetan haserretu beharko lukete, horietako asko pobreak izan beharko lukete, ez baitaukate dirurik eta inork ez diolako laguntzarik ematen

  74. Azul Ayuso dio

    Ba al dago ezer benetan haserretu behar gaituena, gure inguruan? Zer?
    Gosea, injustizia, pobrezia…
    Zerk haserretzen zaitu zu?
    Injustiziak, matxismoak…

  75. Julen Alberdi dio

    Niri gehien haserretzen nauena politikoak edota aita santua bera dira. Guzti horiek esaten dutenez pobreenei lagundu behar zaie eta krisitik guztion artean irtengo dugula baina egia esan beraiek zer egiten dute? Hitz egin bakarrik ez dute ezer egiten. Horrek hasarratzen nau gehien.

  76. Mireia Olariaga dio

    Nire ustez guk ez dakigu inguruan gertzatzen ari denaren berri. Horregatik gehiago haserretu beharko genuke.
    Gainera, guk ez dugu kontuan hartzen guk daukagun janaria, eta edozer momentutan zerbaitekin nazkatuz gero bota egiten dugu.
    Guk dirua behar ez diren gauzetan gastatzen dugu alper-alperrik.

  77. Elena Zubizarreta dio

    Mundu honetan gauza asko daude gu haserretzeko, mundu honetan injustizia asko dago, ez bakarrik krisia, gauza asko daude. Ni asko hasarretzen nauen gauza ez da krisia, diskriminazioa baizik, denak BERDINAK gara, denak pertsonak gara eta eskubide berdinak ditugu. Ez zait normala irduitzen matxismoa, arrazakeria, homofobia egotea mundu honetan, pertsonak beste pertsona batzuk diskriminatzea, bera bezalakoa eta bere pentsamendu berdinak ez izateagatik.

  78. Julen Plazaola dio

    Nik uste dut haserre egon beharko genukeen arrazoietako bat gaur egungo politikoengatik dela, zera, presidente bezala 4 urte egonda hilero izugarri kobratzen dutelako, eta ez hori bakarrik, 4 urte horiek amaitzean, bizi osorako pentsioa jasotzen dutelako. Gainera, politiko hauetako askok ez dute ezer egiten, adibidez, Sinde ministroak munduari buelta emateaz gainera luxuzko hoteletan gelditzen da, izugarrizko prezioak ordaintzera iritsiz. Beste adibide bat Esperanza Aguirre da, honek ere, ia ezer ez egiteagatik presidenteak baino gehiago kobratzen duelako.
    Laburbilduz, munduan dauden errebolta hauen guztien arrazoi nagusienetako bat politikarien ustelkeriarengatik eta hauen inguruan dabilen diru beltzarengatik da.

  79. Itxaro Iraeta dio

    Ez dago ni benetan haserretzen nauen arrazoirik, baina badaude ondo iruditzen ez zaizkidan gauzak. Agian, beste batzuei haserretzeko moduak iruditu arren.
    Adibidez, batzuk, janari faltan egoten dira beste batzuek sobran duten bitartean, hori arrazoi bat dela uste dut.
    Honekin esan nahi dudana da pertsona bakoitzaren arabera erraza dela haserretzea edo beste batzuentzat ez. Munduan era guztietako pertsonak daude eta baten haserreak ulertzen saiatu behar gara arrazoi bat duenean.

  80. Mikel Lizarralde dio

    Ez dakit egia esan zenbaterainoko haserrea izan beharko genukeen gauza horiengatik, baina egia da haserretzeko arrazoiak badaudela gaur egungo gizartean.
    Politikan hainbat injustizi daude munduko herrialde askotan eta beraietako pertsonak argi dago badutela hasarratzeko arrazoirik baina besteek ez, adibidez gu ongi bizi garelako eta nahiko bizimodu erosoa daukagulako.
    Ni haserretzen nau jendeak orain krisi garai honetan ikusten duenean beren bizimodu ekonomikoa beherantz doala, laguntza eskatzen hasten da eta laguntza eman behar zaio, eta Afrika eta beste hainbat herrialdetan hainbeste urtetan gosez hil beharrean hainbeste pertsona egon direnean, inork ez dio inori lagundu nahiz eta jakin han dagoen egoera zeinen larria zen.

  81. Xuban Aranbarri dio

    Normala da hainbeste jende haserre egotea gizarte onekin, munduko dirua aberatsen artean baitago banatuta, eta beraiek beraien poltsikoak bete eta bete bitartean, beste batzuek ez dute jateko dirurik ere. Beste arrazoi bat haserre egotearena botere banaketarengatik da, eta bai kanpoko jendea gure lurraldean sartzen dela, guri agintzeko.

  82. Ane Martinez dio

    Nire ustez gure inguruan haserretu behar gaituen gauza ugari daude. Mundua bi ataletan banatuta bezala dago, bat aberatsak eta bestea pobreak eta hori dela eta, hirugarren mundukoek haserretzeko arrazoi ugari dituzte, guk ez baitugu ezer asko egiten beraien egoera hobetzeko. Jende asko, gaur egungo ekonomiagatik kexatzen da baina ez du ezer egiten hau hobetzeko. Haserretzeko beste arazo bat etorkinak dira, askotan bertakoek baino lehenago lortzen dute lana eta bertakoak direnek langabezian jarraitzen dute, hori, haserretzeko arrazoi garbi bat da eta normala iruditzen zait haserretzea. Ni, gauza askorengatik haserretzen naiz, badakit, agian, ez da izango arrazoi garrantzitsuengatik munduarentzat, baina bai niretzat. Munduan gertatzen diren gauza askok haserretu baino gehiago molestatu egiten naute eta ez zaizkit normalak irditzen, adibidez: Hilketak, atentatuak, bortxaketak… Hau guztia sahiesteko, zerbait egin beharko genukeela iruditzen zait eta denon partetik zerbait jarri beharko genukeela.

  83. Lorea Resa dio

    Mundu honetan gauza asko daude haserretzen gaituztenak, esate baterako arrazakeria, injustizia, krisia, ekonomia… mundu honetan pertsona guztiak eskubide berdina izango beharko genukeen eta ez egotea hainbesteko aldea gure artean. Beste gauza bat haserretzen nauena, diskriminazioa da. Oso gaizki iruditzen zait pertsona batek beste bati gaizki hitz egitea beste arraza bateko delako.

  84. Cecilia Madrid dio

    Gu benetan haserretu behar gaituena injustizia da, gu hemen kexatzen ari garen bitartean diru faltagatik beste batzuk badaude ezer ez daukatenak. Guk etxea, osasuna, janaria… Badauzkagu baina beste batzuk ez, eta hortxe ari gara kexatzen soldatak jaitsi behar dituztelako etab. Hori da ni haserretzen nauena, ez da bidezkoa eta gure buruan bakarrik pentsatzen dugu, gu baino asko okerrago dauden batzuk kontuan hartu gabe.

  85. Ainhoa Arambarri dio

    Bai, gauza asko daude. Orain dagoen krisiarekin jendea oso haserre dago eta normala iruditzen zait.
    Ni hasarretzen nauena munduan injustizia dagoela, batzuk pobreak eta beste batzuk dirua soberan dutela eta jendea gosez bizi dela!
    Guztiok zerbait jartzen badugu mundua hobetuko litzateke

  86. Maria Garate dio

    Nire ustez mundu honetan haserretu beharko gintuzten gauza asko daude, batzuetan geu konturatzen ez garen arren. Munduko injustiziak asko dira baina badaude geure eguneroko gauzetan ere haserretzen gaituzten gauzak, gurekin gaizki portatzen direnean edo geure buruarekin haserretzen gara gauzak nahi genituzkeen bezala ateratzen edo egiten ez ditugunean.
    Badakit munduko injustiziak, haserreak normalean handik datoz, asko eta asko direla eta horiei aurre egiten saiatu behar dugula. Adibidez batzuei beraiena den herrialdea kendu diete, betidanik bertan bizi izan diren pertsonei jaioterria kendu diete. Beste injustizia bat gosea da eta injustizia handi honen errudun nagusiak gu, europarrak, gara. Gu izan ginelako Afrika banatu zutenak eta orain, laguntzeko orduan, egin dezakeguna baino askoz gutxiago egiten dugulako.

  87. Sara Rodríguez dio

    Gure munduan oso erraza da haserretzea. Munduaren egoera oso txarra da eta gauza asko daude haserretzeko. Ni haserretzen nauten gauzak hauek dira:
    -Emakumeen egoera; emakumeen egoera hobetu egin den arren, oraindik diskriminatu egiten dituzte eta hori onartezina da.
    -Arrazakeria; beste arrazetako pertsonak gaizkiago ikusita daude zuriak baino, gutxiago izango balira bezala.
    -Pobrezia; jendea lanik gabe, etxerik gabe eta ezer jan gabe “bizi” da. Horrela bizitzea ez da bidezkoa eta denok daukagu etxe bat, edukazioa, janaria… edukitzeko eskubidea.
    -Homofobia; homosexualak gaizki ikusita daude sexu bereko norbaitekin egoteagatik edo sexu harremanak edukitzeagatik.
    -….
    Arrazoi asko daude haserre egoteko munduan eta egoera honek onera egin behar du edo jende askoren bizitzak oso zailak izaten jarraituko dute eta hori ez da bidezkoa.

  88. Maite Lizarazu dio

    Nire ustez jendea haserretzeko motibo asko daude munduan. Jende asko dago langabezian, ia jatekorik ez duena edota ikasteko aukerarik ez duena, familia behartu batean jaio direlako edota besterik gabe beste pertsona batek bere bizia erabat apurtu duelako eta bitartean beste asko daude guztia eskura dutenak eta ez direnak ohartzen bere ingurukoak nola bizi diren. Horrek haserretzen nau eta haserretu beharko gintuzke, guztiok baitugu bizimodu egokia eramateko eskubidea.

  89. Leire Elorza dio

    Nik uste gu haserretzeko moduko arazoak badaude baina haserre hauek etxerik gabe geratu diren familiek duten haserrearekin konparatzerik ez dago. Gaur egun Espainian familia asko geratu dira etxerik gabe eta egunean 200 bat familia botatzen dituzte etxetik. Familia hauek politikoen korrupzioak ikustean zer esan behar dute? Adibidez politiko batzuek dirua lapurtzen dute trajeak erosteko eta beraien kapritxoetarako eta beste familia batzuk kalea? Zertan ari dira pentsatzen? Gaur egun ekonomia dagoen moduan egonda politikoek egin beharrekoa ez da dirua lapurtzea, beraien soldatak murriztea baizik, nahiz eta hori beraiei ez gustatu. Nik uste gaur egungo egoeratik horrek haserretzen nauela gehien.

  90. Oihana Uria dio

    Nire ustez haserretzeko arrazoiak badaude, adibidez munduan ume askok ez dute ikasten ez dutelako dirurik edo ez dutelako aukerarik bere herrian ez dagoelako eskolarik, Afrikan bezala, umeek ikasi nahi eta ezin. Nire ustez hori gertatzen da jendeak dirua ez duelako nahi besteekin banatu eta guztia beraientzat nahi dute beraientzako gorde nahi dute.

  91. Aitor Madrazo dio

    Gure inguruan gauza txar asko daude haserretzen gaituztenoak. Jendeak sobratzen zaien janaria bota egiten du jende pobreari eman beharrean horrek ni haserretzen nau. Nire ustez sobra guztiak pobreei eman behar dizkiogu horrela jendea, ez zen gozez hilko.

  92. Maite Oteiza dio

    Ni haserretzen nauena, pobreak nola bizi diren jakitea da. Gu ondo bizi gara eta nire ustez ez daukagu haserretu beharrik, baina batzuetan badaude motiboak haserretzeko adibidea, lagunen batek gauza txarren bat egin dizula jakitean, normala den bezala haserretu egiten zara.
    Baina hori ez da gauza garrantzitsu bat.

  93. Estanis Eizaguirre dio

    Gure inguruan nahi adina haserretzeko arrazoi daude. Multinazionalek nahi duten gauza bakarra dirua irabaztea da eta ez zaie batere inporta horretarako herrialde pobreetan gerrak sortu behar badituzte edo ingurumenean eta jendearen osasunean kalte larriak eragin behar baldin badituzte, gure sistema ekonomiko konsumista injustizietan oinarritzen da; epe luzera arazo larriak ekarriko ditu, eta komunikabideek informazioa manipulatzen dute jendeak interesatzen zaiena pentsa dezan eta globalizazioak arazo gehiago ekarri ditu hobekuntzak baino. Nire ustez hauek dira arazoetako batzuk eta ni gehien haserretzen nautenak. Eta nire ustez arazorik larriena gure gizartean etika eta moral falta larria da.

  94. Alazne Moreno dio

    Nire ustez gauza asko daude nire inguruan haserretzen nautenak, baina horietako asko ez dira ezer eta ez naiz konturatzen ez nukeela haserretu behar. Nire ustez gizartean badaude benetan haserretu beharko gintuzken arazoak eta gainera batzuetan gure buruarekin ere haserretu beharko genuke. Gaur egungo krisiarekin ere jende asko dago haserre. Badituzte arrazoiak, baina, ala ere, pobreen arazoak larriagoak direla iruditzen zait, eta hori bai dela benetan haserretzeko arrazoia. Beraz, nire ustez, uxkeriengatik hasarratzeari laga eta benetako arazo larrietaz arduratu beharko genuke. Hala ere, ez da konponbide egokiena, beti izan behar dugu arazoak argitzeko pentsamenduren bat, eta munduarekin haserre bagaude, ziur nago ez diegula konponbiderik aurkituko arazoei. Beraz, laga diezaiogun haserretzeari eta haserretzen gaituzten gauzak alda ditzagun!

  95. Aitor Etxeberria dio

    Bai, nire ustez gauza asko daude haserretzen nautenak, baina horietako asko ezin dira konpondu egun batetik bestera, adibidez: “gosea”. Horrek asko haserretzen nau ze jende asko hiltzen ari dira ez dutelako janaririk eta guk berriz asko dugu baina ez dugu nahi beste pertsonei eman.

  96. Guillermo Nuñez dio

    Ni haserretzen nauten gauza asko daude. Politikoekin hasi eta Aita Santuarekin bukatuz. Batzuei bakarrik interesatzen zaiena dirua da eta ez hau lortzeko metodoak (jendea esklabizatuz, tratu txarrak emanez, soldata baxuak, umeak fabriketan) eta hau lotsagarria da, ez dakit hauek gauean nola egin dezaketen lo ondo. Aita Santuak ere badu isiltzeko nahiko arrazoi; diruz josita dago, urrezko gauza pila bat ditu… eta hala ere guri esaten digu pobreei laguntzeko? Berak hasi beharko luke pixka bat laguntzen. ASKI DA¡¡

  97. Maite Arruabarrena dio

    Nire ustez, badaude haserretzeko arrazoi batzuk. Adibidez, ni haserretzen naiz, jendea gosez hiltzen ari da eta beste batzuk 3. etxe bat dute. Nik ez dut ulertzen jendea zeinen berekoia den. Gosez eta etxe faltan egongo bazen, nahiko zuen jendea solidarioa izatea eta gutxienez janaria ematea. Hori haserretzeko arrazoi bat da eta honelako beste milaka daude. Guztia, berekoitasuna eta enpatia ezagatik. Horregatik, janaria bota, behar ez dugun zerbait erosi… egin nahi badugu lehenenik eta behin pentsatu egin behar dugu zer egingo dugun eta, ez badugu ezertarako behar, diru horrekin gauza asko egin daitezke besteengan; hau da, beharrean daudenengan. Horiek bai direla haserretzeko arrazoiak.

  98. Julen Aramendi dio

    Ni ere ados nago horrekin. Denok haserretzen gara zerbaitengatik. Ni, adibidez, gauza askorengatik haserretzen naiz. Jende pobreari burla egiten diotenei, nahi dutena egiten duten diktadoreek ere haserretu egiten naute, eta batez ere, gezurra esaten didatenek. Horrek asko haserretzen nau. Uste dut gezurra esaten dutenarekin denok haserretzen garela. Baina okerrena da, haserretzen gaituzten gauza batzuk ezin direla konpondu.

  99. Maialen Arzalluz dio

    Bai, nik uste dut gu bizi garen tokian ez genukeela haserretzeko motiborik eduki behar, baina nik hirugarren munduko pertsonak ikusten ditudanean haserretzeko gogoa ematen dit, guk dena daukagulako eta beraiek ia ez dutelako ezer. Guk jatekoa ez badugu nahi, bota egiten dugu eta haiek ez dute jatekorik. Lan asko egin behar izaten dute eta guk lan gutxiago eginda edukitzen dugu. Jendeak ahal duena egiten du beraiek eta batik bat beraien haurrak aurrera ateratzeko.
    Ni gauza batzuk ere haserretzen naute. Natura nola dagoen eta hirugarren mundukoen egoera ere bai. Hirugarren mundukoek ia ez dutelako jatekorik eta natura ez dugulako asko zaintzen eta natura kutsatzen badugu guk irteten dugu galtzen.

  100. Miren Murua dio

    Nire ustez jendea leku askotan oso pobrea da eta beste batzuek berriz diru asko daukate. Nire ustez haserretzeko gauza bat da hori, pobre horiei diru pixka bat eman behar zaie. Guk goserik ez badugu ere beti dugu zerbait jateko eta pobreek egunean janari bat jaten dute eta gainera gehienetan berdina jaten dute eta guk beti nahi duguna jaten dugu. Beraiek ez dute aukeratzeko aukerarik eta gainera ez dira kexatzen eta beti gurasoei laguntzen ari dira eta guk gehienetan nahi duguna egiten dugu. Aberatsek oso etxe handiak dituzte eta pobreak berriz etxe txiki bat eta bertan pertsona asko bizi dira eta ni horrek haserretzen nau.

  101. Jone Rodriguez dio

    Nire ustez, haserre egotea ere ez dago ondo. Badakigu mundua ez dela oso justua, baina bizitza horrela da. Egia da, guk hobetu dezakegula gizartea, besteei laguntza eman behar diegu oso egoera txarrean bizi direnei batez ere. Askotan guk goserik ez dugulako plater bat zakarrontzira bota dugu, baina beste batzuek plater horregatik hil egiten dira. Munduko ia erdia pobreak dira eta geihago ari dira pobre bihurtzen, etxeak galtzen,… oraingo krisiagatik.

  102. Daniel Horrillo dio

    Nire ustez hemen esaten dena egia da, gainera gero eta jende gehiago pobre bizi da. Baita ere jende gehiago gosez hiltzen ari da, janaririk ez dagoelako eta batzuk esaten dute hona ez dala ailegatuko, baina hori ez da horrela, egunen batean ailegatuko da eta pobre direnak gu baino aberatsago izango dira. Ni gauza askok haserretzen nau, adibidez ibaian gero eta gehiago dagoen kontaminazioa, etab… .

  103. Ivan Castro dio

    Berez ez genuke eduki behar haserretzeko arrazoirik gauza printzipalak baititugu: Janaria, etxea, edaria eta familiaren maitasuna dugu. Nik uste dut gaur egungo haserreak krisiagatik, eskola edo toki publiko batzuen kondizioengatik egonezina. Jendea etxean haserretzen da gurasoekin edade zailak sufritzen ari direlako edo lagun artean problemaren bat gertatu izan delako. Baita ere beste jende bat oso kondizio txarretan bizi delako Afrikan etab. Han pobrezia oso ugaria baita.
    Nire haserrea sortzen duten gauzak ez dira oso ugariak baina badira batzuk, adibidez baten batek gauza faltsuak asmatzea nigatik edo beste batengatik, edota ez sinistea zerbait esaten dudanean. Lehen nire haserrea pizten zuten gauzak irainak ziren, baina orain jada ez.

  104. Enara Beitia dio

    Bai. Nik uste gu bizi garen lekuan ez lukeela egon behar haserretzeko motiborik guztia daukagulako: janaria, jostailuak, arropak, dirua,… ez gaude kexatzeko moduan, baina hala ere badaude hirugarren munduko pertsonak gure aldean ez dutenak ezer. Ez da gustura bizitzeko modua, baina beraiek gustura bizi dira, garrantzitsuena dutelako, familia, lagunak… hala ere esango nuke ez dela oso justua beraien egoera gurearekin konparatzea, ez dutelako ezer komunean.
    Ni ere gauza askok haserrarazten naute, beraien artean, hirugarrengo mundukoak nola dauden ikusita, ezer ez dugulako egiten hori konpontzeko eta askotan ez dugulako beraiekin pentsatzen eta batez ere gu haiekin konparatuta oso ongi bizi garelako, nahiz eta gu daukagun guztiarekin kexatu egiten garen.

  105. Leire Beristain dio

    Bai, nire ustez gauza asko daude haserretzen gaituztenak eguneroko bizitzan familiatik hasi eta lagunarteraino. Baino benetan haserretzeko motibo handirik ez dugu edukitzen, desio dugun guztia baitaukagu. Haserretu beharko genukeen gauza bakarretakoa guk ingurukoei egiten dizkiegun kalteak dira, izan ere askotan gogoa ematen digulako soilik ingurukoei kalte egitera joaten gara. Zergatik? Inork ez daki galdera horren erantzuna, gogoa ematen digula soilik.
    Haserretzen nauen gauzetako bat jendeak gezurrak esateko duen erraztasuna da, gainera, ikaragarrizko amorrua ematen dit jendea zure aurrean oso jator agertzen dela, baina zure atzetik gaizki esaka ibiltzea, baina azken finean konturatzen naiz hori berekoikeria eta atentzio faltari dagokiola, eta ez niokeela garrantzi handirik eman beharko.

  106. Maria Seco Gutierrez dio

    Arrazoia dute haserretzeko. Guk ez genuke kexatu behar denetarik baitugu; beste batzuk ordea ez dute janaririk ezta bizilekurik ere eta arrazoi handia dute haserretzeko.
    Gaur egun krisi honekin jende ugari dago egoera horretan, lana egiteko aukerarik ez baitute.
    Nire ustez haserretu baino hobeto da laguntza eskaintzea eta gutxiago kexatzea.
    Ni haserretzen nauen gauza gezurrak esatea eta jendeagatik gaizki esaka ibiltzea da!!

  107. María Sánchez dio

    Nire iritziz, haserretzeko motibo asko bilatzen ditugu bizitzan zehar, baina, haserrea eta horrelako sentimentuak gizakiaren eboluzioak kausatutako sentimentuak dira, gero eta gehiago azaleratzen direnak. Haserrea da, modu batean, gizakiak bere amorrua ateratzeko forma bat, batzuetan, gehiegi atera eta, kontrola galdu daitekeena. Ni hasarratzen nauen tema nagusia zera da, lagunak gezurra esaterakoan, edo irakasleak azterketa oso zailak eta gehiegi eskatzerakoan. Baita ere, asko estresatzerakoan edo gauza bat gaizki egiterakoan. Hori da tema nagusia, eta, horren ondorioz, nire edadeko jende asko kexatzen da.

  108. Jon Martin dio

    Bai badaude gauza asko haserretzen gaituztenak. Jendeak arrazoirik gabe burlatzea edo arrazoia eduki gabe kontra egitea. Irakasleek nik egin ez dudan zerbaitegatik errieta botatzea.

  109. Jessica Cañamero dio

    Nire ustez, badaude arazo asko gure bizitzan haserre bizitzeko baino ez luke horrela izan behar.
    Guk dana daukagu: janaria, dirua gauzak erosteko, autoa, eskolara joateko eskubidea,… Baina badago jende asko guk dauzkagun gauzak ez dituztenak, eta orain gainera krisialdian jende asko gelditu da etxerik gabe, ez dutelako ordaintzeko, edo munduan jende asko dago gosez hiltzen ari direnak. Niri haserrea sortzen dit natura oraindik eta okerrago dagoelako, mundu erdiak eskubiderik ez duelako nahi dutena egiteko, gezurrak asko haserretzen nau, lagunen artean edukitzen ditugun haserreak,… Baina ez luke munduan inor haserre egon beharrik.

  110. Mariam Sorfazyan dio

    Gaur egun gauza asko daude haserrea ekartzen digutenak. Krisia ere haserretuta egoteko arrazoia da eta gaur egun jende asko dago horregatik haserretuta. Ia munduaren erdia pobrezian bizi da adibidez India, Afrika… eta horrek jende askori haserrea ekartzen dio.
    Beste alde batetik gauza sinpleak ere badaude haserrea erakartzen digutenak, adibidez batzuek egiten dituzten gauza ulertezinak.

  111. Olatz Iriondo dio

    Nire ustez, testu honek esaten duena egia da, baina honek ez luke horrela izan behar, egia da gu gero eta okerrago gaudela, krisia dela eta, baina hala ere beste batzuk gu baino okerrago daude.
    Guk behar dugun guztia daukagu: Janaria, arropak, etxea… baina hala ere, beti kexatzen gaude, lagun kontuak direla, gurasoekin haserreak ditugula,… Baina errealitatean ez dugu kexatzeko eskubiderik, beste batzuk oso gaizki bizi baitira beste toki batzuetan, adibidez, Afrikan eta Asian. Hauek dira, benetan haserre egon behar luketenak, 3. mundukoak, beraiek ez baitute ezer bizitzeko, pertsona asko eta asko hiltzen dira toki hauetan goseagatik. Ez dute ezer, arropak justukoak dituzte, edo bat ere ez, janaria ere, justukoa, edo bat ere ez. Baina, beraiek ez dira haserretzen, gustura bizi dira.

  112. Josu Carmona dio

    Bai, udaletxeari, urbanismo gehiegi dagoelako, zahar-egoitza gutxi daudelako…
    Ni haserretzen nau lagunak ni iraintzea edo geratzen garenean ez etortzea.

  113. Nerea Aguado dio

    Bai, nire ustez gauza kaltegarri asko ditugu inguruan natura, krisia… Jendeak ez dauka etxebizitzarik, langabezian gero eta jende gehiago geratzen ari da eta gauzak ez du oso itxura ona. Herrialde pobreetako jendeak gosez hiltzen dira eta beste asko kalean oso egoera kaltegarrian bizi dira.
    Ni gauza askok haserretzen naute, adibidez, gezurra esateak, borrokak, eta batez ere gizarteak eta naturak. Kalte handiak sortzen ari gara eta ez gara ohartzen baina, egunen batean ohartuko gara egiten ari garen kalteaz.

  114. Andoni Exposito dio

    Ni haserretzen naiz politika arazoak daudelako eta arazo handiak daudelako eta bankuan dirurik ez dagoelako eta jendea etxetik botatzen dute dirurik ez duelako eta gero kalean egin behar du lo.
    Eta beste batzuk edozerengatik haserretzen dira eta gezurra esatea ni asko haserretzen nau. Haserretzea normala da eta gainera gezurra esateak kalte egiten dio lagun baten adiskidetasunari.

  115. Ander Etxeberria dio

    Normala da jendea haserretzea, baina batzuk azkarregi haserretzen dira, edozein huskeria esan eta oso haserre jartzen dira. Hori, berriz, ez da oso normala.
    Ni ez naiz edozerengatik haserretzen lagunek edo beste norbaitek zerbait egiten didanean eta egun txarra dudanean haserretzen naiz. Baita ere, kirol kontuez eztabaidatzen dugu, baina ez gara haserretzeraino heltzen. Bestela normalean ez naiz azkar haserretzen.

  116. David Mora Gil dio

    Ni asko haserretzen nauen gauza bat arrazistak garela esaten dutenean da. Adibidez: Azkoitian, gure herrian dagoen ume bat, marokoarra da, eta beti jendea iraintzen ibiltzen da. Gero esaten dute arrazistak garela,…

  117. Joseba Alonso dio

    Ni ere ados nago horrekin. Denok haserretzen gara noizbait. Lagun batekin haserretzean, gurasoekin edo anaiarekin xiestran jardutean. Gauza batzuk ordea ezin dira agoantatu, badaude gauza batzuk inork ere ez dituenak agoantatzen. Zirikatu egiten zaituzte, zeure kontra jartzen dira eta ez dute ezertan laguntzen.

  118. xabier soraluze dio

    Guk gaur egun guztia daukagu eta kexatzeko arrazoi handirik ez daukagu. Baita ere, hirugarren munduko pertsonak gure baino gusturago bizi dira gure baino askoz egoera txarragoan eta guk guztia izanda gehiago nahi dugu eta bearaiek daukatenarekin konformatzen dira eta guk hori egiten ikasi beharko genuke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude