Iqbal Masih (Dbh3)

Pakistanen jaiotako mutil honen eragina handia izan da munduan, adin txikikoen lan baldintzak hobetzeko. Familiaren zorraren erruz, esklaboa izan zen, baina bere askatasunaren alde borroka egin zuen, eta beste umeen eskubideen alde ahalegindu zen, nahiz eta jakin bere bizia arriskuan zegoela. Kristaua zen eta Jesusi gertatu zitzaiona ezagutzen zuen,… Sari batzuk jaso zituen bere bizitzan, eta dirua umeentzat eskolak eraikitzeko bideratu zuen.

Erlijioko testuliburuan bere bizitzaren laburpen egokia eta hausnarketarako galdera batzuk dituzu (Ikus testuliburua, 3. unitatea, 40-41. orrietan  – Classroom DBH3A eta B, Biblia ezagutzen, atxikitako dokumentua).

Gainera Iqbali buruzko youtubeko bideo erreportajea, liburuxka eta komikia ere eskura dituzu.

Idatz ezazu Iqbali buruzko iruzkin edo komentarioa. Mila esker.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude