Egin ezazu publizitatearen azterketa lana, horretarako Publizitate lana 2011-12 jaitsi eta berrizandatuz, eta gero irakasleari bidali emailez, zure izenaz gorde ondoren.
Juan Inazio webgunean
Idazlea: juaninazio 21 iruzkinak
Egin ezazu publizitatearen azterketa lana, horretarako Publizitate lana 2011-12 jaitsi eta berrizandatuz, eta gero irakasleari bidali emailez, zure izenaz gorde ondoren.
Mireia Olariaga dio
Oso anuntzio eleganteak dira. Batzuetan engainatu egiten gaituzte. Mutil eta neska ederrak jartzen dituzte, gehiago saltzeko, baina gero agian, ez da esaten diguten bezalakoa.
Elena Zubizarreta dio
Niri publizitatea ez zait batere gustatzen, telebistan ikusten ari zarena mozten badute.
Gainera publizitatean engainatu egiten dutela iruditzen zait, hau erosten baduzu hau gertatuko zaizu, eta beinere ez da hori gertatzen.
Publizitate batzuk entretenigarriak dira baina beste batzuk aspergarriak dira.
Xabier Soraluce dio
Niri gustatzen zait publizitatea baina askotan aspertu egiten dute eta nekagarria iruditzen zait askotan.
Mikel Lizarralde dio
Publizitatean beti saiatzen dira eroslearen atentzioa erakartzen hainbat modu desberdinetan. Baina modu hoiek aldatzen dira eroslearen arabera, mutila bada mutilek gustuko dituzten gauzak erabiliko dituzte, adibidez futbola, kirola, eta neska baldin bada alderantziz. Horren arabera publizitate hobeak daude eta okerragoak daude.
Cecilia Madrid dio
Nire ustez publlizitateak gu modu azkarrean eta errazean konbetzitzen gaitu produktuak erosteko.
Publizistak dena oso ondo ikasita daukate eta gure zerebroarekin jolasten dute, oso onak dira guri produktu berriak erostarazteko.
Josu Joaristi dio
Publizitate gehiegi egoten da, ez da izaten publizitate zintzoa. Orijinalidade gutxi egoten da.
Alazne Moreno dio
Publizitatea gure inguru guztietan ikusten dugun zerbait da eta ematen duenez gure bizitzako zati garrantzitsu bat ere bai. Saldu nahi dizkiguten gauza guztiak (bai produktuak eta bai baloreak) publizitate bidez ere saltzen dizkigute. Nire iritziz publizitatea garrantzitsua da baina beti egia esaten duen bitartean. Askotan badago publizitate mota bat ez dena egia eta hori nire ustez ez da ona.
Baloreak saltzen dizkiguten publizitate kanpainak nire ustez egokiak dira askotan jendeari pentsatzeko ematen diotelako, eta, azken baten, honek munduko jendea hobetzea suposatuko luke. Beraz, askotan publizitateak ez digu kalte egiten, ez bagara konturatzen ere.
Xabier Irizar dio
Telebistan eta mundu guztian publizitatea oso garrantzitsua da. Batzuk ez dute benetan saldu behar duten gauza jartzen publizitatean eta beste batzuk ez dute zentzurik izaten eta ez dira onak izaten.
Batzuk oso ederrak izaten dira nahiz eta ez duten benetan hori saldu nahi.
Sara Godoy dio
Nire iritzi orokorra publizitateari buruz hau da: Publizitatea alde batetik ona dela pentsatzen dut. Publizitateen abestiak abesten dituzu eta esaten dutena, batzuetan barregarria da. Baina beste alde batetik behar ez dituzun gauzak erostera behartzen zaitu zu konturatu gabe. Hori da nire iritzia publizitateari buruz.
Ainhoa Iturbe dio
Nire ustez ez dago ongi hainbeste publizitate egotea, hainbeste publizitaterekin azkenerako nazkatu egiten gara leku guztietan gauza berdina ikusteaz. Jendeak publizitate gutxiago nahiko luke beraien bizitzetan. Hori da nere iritzia.
Iban Zubizarreta dio
Publizitateak gure burua asko engainatzen du, gehiena gezurra izaten da eta denbora osoan ofertak egiten ari dira; denak gezurrak izan arren, jendeak sinetsi egiten du eta erostera joaten dira segituan.
Azken finean, publizitateak guru burua besterik ez du engainatzen.
Jon Urresti dio
Publizitateak azken finean produktu hori erosteko izaten da, askotan gezur asko esaten dute eta publizitatea broma hutsa izaten da.
Aitor Madrazo dio
Publizitate gehiegi egoten dira telebistan eta gehienak ez dute produktuarekin zerikusirik ere. Azkenean nazkatu egiten da hainbeste publisitaterekin.
Miren Aizpuru dio
Iragarkien bidez produktu bat saldu nahi dute baina baita balore bat ere. Gainera koloreak erabiltzen dituzte gure memorian gordetzeko. Honela naranja esanez gero beti gogoratu gara euskaltel markarekin.
Nerea Pinto dio
Publizitatearen helburua produktu bat saltzea da, hortarako edozer egingo dute, saltzeko, adibideez produktu horri buruz gezurra esan edo benetan den bezala ez agertu jendearen aurrean. Telebistako kate batzuk adibidez, publizitatea kendu dute eta nire ustez oso ondo dago, azken batean aspertu egiten baitu.
Maite Oteiza dio
Publizatea ona da baina batzuetan engainatu egiten gaituzte.
Lara Garate dio
Guztiok dakigun bezala, gure gizartea publizitatez inguratuta gaude. Publizitatearen helburua produktua saltzea da nahiz eta, kasu batzuetan osasunerako txarrak izan. Iragarkien bidez askotan etikaren inguruko iragarkiak egiten dituzte jendek pentsatzeko zer egiten duen ondo eta zer gaizki. Adibidez, hori naturako plublizitateetan agertzen da.
Aroa Murillo dio
Nire iritziz publizitatea egitea oso ondo dago baina gehienetan publizitatean esaten dena gezurra besterik ez da, nire ustez publizitatea egin behar zen baina jendeari gezurrak esan beharrean egia esatea, eta jendeak produktua esan erosi nahi badu, erostea, eta ez baldin badu nahi erosi ez erostea, eta aukeratzeko aukera edukitzea; baina egia esan da beste forman ere nahi duena egingo du eta gainera motibo gutxiago edukiko ditu erosteko.
Estanis Eizaguirre dio
Nire iritziz publizitate lan hau oso egokia iruditu zait jendeari erakusteko enpresariek zer nolako marketing teknikak erabiltzen dituzten produktu gehiago saltzeko, eta jendeak ikas dezan publizitatea noraino irits daitekeen produktu arrunt bat saltzerakoan. Horrelako ariketa gehiago egin beharko genituzke etorkizunean erosle bezala gure burua defendatzen ikas dezagun, nire ustez behintzat mota askotako marketing sistemen aurrean. Enpresa askori zigor gogorrak jarri beharko liekete jendea engainatzen saiatzeagatik, produktu, gehienetan eskas edo kaltegarri batzuk saltzeagatik, eta horrekin bat jendearen osasuna eta dirua jokoan jartzeagatik.
Sara Rodriguez dio
Azkenean publizitateak nahi duen bakarra produktu bat saltzea da. Produktu hori oso txarra bada ere, munduko gauzarik onena izango bazen bezala saltzen dute. Baita ere, publizitate karten edo anuntzioetan fisikoari inportantzi handiegia ematen zaio, eta, zoritxarrez jendeari kanpokoa asko inporta zaio, eta pertsona polit batek errazago saltzen du.
Laburbilduz, oso interesantea iruditzen zait lan hau egitea, gauzak nola saltzen dituzten ikusteko eta konturatzeko fisikoak duen inportantzia oso handia dela gure gizartean.
Leire Elorza dio
Nire ustez, publizitate asko gezurra da. Guk ikustea nahi duguna erakusten digute eta ez errealitatea. Gezurrez beterik egoten da, kolonia bat botata nork esango luke gehiago ligatuko zuela edo gazteagotu egingo zela? Ba horixe da kolonien publizitatetan saltzen dena fragantziarekin batera. Badira beste publizitatze edo iragarki batzuk ere nahiko gertu daudena errealitatetik, adibidez auto batzuena. Auto familiarren iragarkietan auto barruko lekua eta autoaren segurtasuna saltzen da autoarekin batera. Iragarki perfektu hauek pertsonek ere iragarkikoen antza izatea ere nahi izaten dute eta horrek pertsonen “desgrazia” ekar dezake, beste aldetik pertsonen beraien hazkuntza ere ekar dezake eta hori pertsonentzat onuragarria izan daiteke. Hau guztia esanda nik uste publizitatea batzuetan “txarra” izan arren onuragarria ere izan daitekela. Baita ere iragarkiek askotan errealitatea asko apaintzen dutela eta beti ez diegula kaso egin behar. Azkenik esan nire ustez iragarkiei kaso gehiegi egiten diegula gehienetan.