Gaur Jesusen gurutzea aztertzeko bi bide eskaintzen dizkizut:
1. Julio Beobide eskulturagile zumaiarrak Gurutzeko Santo Kristo bikainak egin ditu. Hona hemen berari buruzko artikulu bat. Kontuan hartu, gainera, Añorgako Parrokian Beobideren 6 estatu zoragarri daudela.
2. Jerusalem hirian dagoen Jesus Hilobi santuaren basilikan modu birtualean sartzeko aukera eskaintzen dizut, 360ºko ikuspegia izanez, lotura honen bitartez. Eliza horretan daude Jesusen heriotza eta piztuera gertatu ziren tokiak: Golgota mendiko harria, pitzatu eta guzti, eta hilobia hutsa topatu zuten tokia
Bi dokumentu irakurri ondoren, bidal ezazu zure iruzkina: Horretarako, esplika ezazu zein den Jesusen Gurutzearen esanahia. Gainera Julio Beobideren estatua bat aukeratu, eta zuri zer sentimendu sortzen dizun adieraz ezazu.
Joseba Lizarralde dio
Jesusen gurutzea elizako ikono garrantzitsua da eta hori nabaritzen da elizan planoen itxuran eta elizetan aurkitzen diren gurutze guztiengatik. Bestalde Jesus gurtzean sufrimendua eta gizakiaren txarrena adierazten du, besteekiko bekaizkeria. Jesusen aurpegiak niretzat lotsa eta ezer ezin egina adierazten du inondik inora ere.
Nazaretarra: Eskultura kitzikagarria eta oso ongi egina dagoena da. Bere sufrimendua oso ongi dago adierazia eta inondik inora ere bere arropa handi edo puskatuekin. Bestalde bere egoera fisikoa ez da horren ona eta egoera horrek pena edo sufrimendua ugari transmititzen du. Esan daiteke eskultura honek eskultoreak sentitzen duena transmititzen duela inondik inora ere. Horrenbeste niri elizaren alde malenkoniatsua transmititzen dit.
Maite Alberdi dio
Julio Beobidek hainbat obra ditu eginak; Kristo hil zorian, Ama, Karmengo amaren irudia, Kristo hila etzana, Dolorosa… Baina hala eta guztiz ere, bere obrarik ezagunenetakoa da Jesusen Gurutzea. Gurutze hori kristauen sinbolotzat dugu, bertan Jesusek nola eman zuen bizia guregatik adierazten digu eta honekin, gure eginbeharra bizitzan besteekiko solidaritatea dela batez ere adierazten digu.
Nik pertsonalki lan bat hartu beharko banuke, Dolorosa lana hartuko nuke bertan agertzen baita Jesus hila izatearen, hau da, semea hila izatearen minaren gordintasuna.
Maria Vaquero dio
Julio Beobide, oso ospetsua izan da eta bere zaletasuna marrazketari txikitatik datorkio. Berak hainbat obra egin izan ditu bere bizitza osoan,adibidez: Nazaretarra,Ama, Dolorosa, Karmengo amaren irudia…asko izan dira.
Nahiz eta bere obra garrantzitsuena Jesusen Gurutzea izan eta obra horrek sufrimendua eta gizakiaren alde txar guztiak azaldu ,gehien arritzen zaituena Cristo Yacente da niretzat,obra hau 1953. urtean egin zuelarik. Obra honetan Jesus hilda irudikatzen da, izara batean etzanda dagoelarik. Odola ikus dezakegu aurpegian,eta sufrimendua islatzen du bertan ahoa zabalik duelarik.
Juan Ignacio Torronteras dio
Julio Beobide artisaren eskulturetatik, nik aukeratutakoa Karmengo Amarena izan da. Estatua honek, benetan sentimendu asko transmititzen ditu hala nola bere semearenganako maitasuna. Interesgarria iruditu zait nola egurra bezalako material xume batez alako obra bat sortu den, benetan miresgarria. Gehien gustatu zaidana, Juliok Jesus umeari eman dion itxura izan da, ume txiki eta ahul batena baina modu berean pertsona jakintsu batena. Jesusen gurutzeak gogorarazten digu nola pertsona bat, besteen alde lan egiteagatik gurutze batean zintzilikaturik hil zuten, gurutzeak guregatik egin zuen eta oraindik egiten duen gauza guztien sinbolo bat da. Jesus martiria gogoratzeko.
Leyre Camaron dio
Jesus gurutzearen eliza guztietan azaltzen den sinbolo oso ospetsua da kristautasunean, asko sinisten duten kristauentzat beraien eredua da.
Eta asko miresten dute.
Nik aukeratu dudan estatua Ama izenekoa da, gubiaz eginiko lan bat da.
Behobidek urte askotan eduki zuen bere etxean estatua hau saldu baino lehen, eta eredutzat hartu zuen beste ama birjinentzat.
Madonna errenazimendukoa etortzen zaigu burua, estatua hau ikustean. Telmo museoan ere ikusgai egon zen.
Leire Larranaga dio
Julio Beobidek hainbat obra desberdin egin ditu, eta horietako gehienak, denak ez esateagatik, oso ezagunak dira. Zaila egingo litzaidake bat aukeratzea, obra bat baino gehiago gustatzen baitzaizkit. Gainera, zein edo zein oso esanguratsuak dit, adibidez, berak egin zuen lehenengo Jesukristo gurutzean, eta ondo islatzen zuenez bere heriotza eta bere ingurukoengatik egin zuena, hau da, bizia eman zuela, kristautasunaren sinbolotzat hartu da. Oso polita eta espresiboa iruditzen zait obra hau eta oso ongi egina dagoela kristautasuna presentatzeko. Gainera, sakonki aztertzen baduzu, atera dezakezuna hau da: besteei lagundu behar zaiela eta edozer eman zure ingurukoak ondo egoteko, baita bizia bada ere.
Iosu Conde dio
Julio Beobide oso artista miresgarria eta ona da nire aburuz,bere obrak oso interesgarriak eta famatuak dira eta Añorgan du bere eliza famatuena.
Gurutzea: Honen zentzua da JESUS hor hil egin zela eta baita era esan nahi du Jesusek jasan duen sufrimendua da,azkenean esan nahi duena da Jesus-en sinbolo garrantzitsuena gurutzea dela.
Nazareno: Jesus gaztearen ikonoa da,gurutze gabe azaltzen da bere argazkietan “polillak”jan zutelako,pertsonaia hau oso triste eta burumakurra zen.
Borja Etxaniz dio
Julio Beobidek hainbat obra desberdin egin ditu bere bizitzan zehar. Gainera, bere obrak oso ezagunak eta esanguratsuak dira. Esaterako, Karmengo amaren irudia, Kristo hil zorian, Dolorosa…
Bere obretako bat Jesusen gurutzea da. Honek, oso ondo adierazten du bere sufrimendua eta nola, berak, bere bizia jarri zuen jokoan, beste pertsonen onerako.
Nik aukeratutako obra, Jesusen gurutzearenaren gain, Dolorosa da, bertan, oso ondo islatzen duelako Mariaren mina Jesus bere eskuetan hila duela. Harrigarria iruditu zait Juliok obra honetan eginiko lana.
Adrian Valor dio
Julio Beobide betidanik oso pertsona ona eta jendea maite zuena izan zen. Horregatik uste dut dituelako horrelako eskulturak sentimendu onak adierazten dituenak. Juliok egindako eskulturarik garrantzitsuena da Jesus gurutzean dagoena nahiz eta Juliok beste eskultura batzuk egin. Eskultura honek erakusten edo transmititzen duena da kristauen sinbolotzat hartuta dagoela irudi hori.
Nik pertsonalki eskultura hau aukeratuko nuke kristau osoen sinboloa delako eta garrantzitsua dela ikusten dut.
Nora Lete dio
Artikuluetako batean, Julio Beobide eskultoreak eginiko lanak eta zeraman bizi xumea erakusten ditu. Pertsona ona izateaz gain, gehien behar zutenen laguna zen. Hainbat eskultura egin zituen arren, arrakasta handiena izan zuena Jesus Gurutzean izan zen: Zumaiako Santiago elizako Jesukristo, Añorgako parrokiakoa, Montevideokoa eta Toledokoa. Ni Ama irudiarekin geratzen naiz, bertan ama baten maitasuna garbi ikus daiteke eta bere semea babesteko bizi dela ere oso ondo antzematen da. Irudi ederra da eta oso ondo egina dago.
Bigarren artikuluan, Jerusalem hiriko Jesusen Hilobi Santua birtualki ikusi dezakegu. Oso ondo aterata daude argazkiak eta arazorik gabe bertako txokoetako asko ikus daitezke. Jesusen heriotza eta piztuera gertatu ziren tokiak birtualki ikustea aukera ezin hobea da bertara joan ezin dugunontzat.
Clara Eizaguirre dio
Julio Beobideren eta lana benetan miresgarria iruditzen zait, baita bere bizitza ere. Batez ere, bere obra edo eskulturak elizetan daudenez, edozeinek ikusi eta apreziatu ditzakeelako.
Izaeraz oso pertsona umila iruditzen zait, bereziki, eskultura bat amaitu ondoren bere lehentasuna edo helburua Jesusen jarraitzaileentzat baliagarria izatea delako. Gainera, bere bizia eskaini zion elizari, hau osatzeko lana eginez.
Eskulturei buruz, harrigarriak direla uste dut, oso ondo daudelako eginda, hau da, zehaztasun handiz daude eginak bere obrak. Batzuk sufrimendua erakusten dute adibidez Dolorosa obra. Egurra da Julio Beobidek eskultura hau egiteko erabili duen materiala; pinturak eta tamainak zailtasun maila areagotzen dute.
Amaitzeko, Julio Beobideri buruz irakurri dudan lehenengo aldi izan da hau; eta horrelako artistak gehiago erakutsi beharko zirela iruditzen zait. Beren kana harrigarria baita.
Iñigo Uria Ucin dio
Julio Beobide (1891-1969) artista bikaina iruditu zait. Obra ugari egin zituen eta horietako gehienak azkeneko detaileetaraino egokituak. Bere bizitza osoa elizari zuzendutako obrak egiten benetan eredu ona izan daiteke. Bestalde, Jesusen gurutzea sinbolo unibertsala bihurtu da mundu osoan, batik bat, Jesus gurutziltzatua hil zutelako eta hau oroitzeko edota bere sufrimendua adierazi eta honekin bat egiteko kristautasunaren oinarri bihurtu da. Hau oso garrantzitsua da, mundu osoan Jesusen irudia ezagun bihurtu delako eta benetan lan bikainak egin direlako honekin. Julio Beobideren obren artean niri gehien gustatu zaidana dudarik gabe “Dolorosa” izan da. Jesusen gurutzearekin batera, obra honek pertsonen sufrimendua adierazten du. Egurrezkoa dela jakinik, Juliok berak pintatu zuen eta detaileak bikain adierazita utzi zituen. Laburbilduz, “Dolorosa” obrak sufrimendua adierazten duela azpimarratu nahi dut, eta horrekin batera historian zehar gertatutakoaz ohartu behar dugula, gauza nagusi eta garrantzitsuez ohartuz.
Eneritz Lopez dio
Julio Beobide oso ospetsua da bere eskulturengatik, sinbolikoak eta apartak direlako. Bere eskulturak hurrengoak dira: Kristo hil zorian, Ama, Nazaretarra, Karmengo Amaren irudia, Kristo hila etzana eta Dolorosa. Eskultura guzti hauek Añorgako parrokian aurki ditzakegu. Guztiak dira oso ezagunak, baina Kristo Hilzorian eskultura Aita Santuagatik gurtua izan zenez horrek beste ikuspegi garrantzitsu bat ematen dio.
Gainera, iruditzen zait berak hartutako lana miresgarria dela, eskultura guztiak primeran baitaude. Bat aukeratu beharko banuen, Kristo Hila Etzana aukeratuko nuke. Lehenik, berak jasandako injustiziagatik. Eta bigarrenik, pertsona bikaina hil delako, eta horrek besteen sufrimendua handituko duelako.
Maddi Oteiza dio
Julio Beobide eskulturagile zumaiarrak Santo Kristo bikainak egin dituela argi dago. Antza denez, Añorgako Parrokian Beobideren 6 estatu zoragarri daude. Besteak beste; Kristo hilzorian, Nazaretarra, Ama, Karmengo Amaren irudia, kristo hila etzana eta Dolorosa. Jesusen Gurutzeari erreparatuz, argi ikusten da nola Jesusek bizia eman zuen guregatik, gainera solidaritatearen esanahi garrantzitsuena adierazten digu, hau da, besteenganako solidaritatea.
Añorgako Parrokian egin zituen lanen bati begiratuz, “Ama” hartuko nuke. Benetan lan ikaragarria iruditzen zait, gubiaz eginikoa. Berak lan hau etxean eduki zuen saldu baino lehen eta irudi gisa hartu zuen bestelako ama birjinen irudiak gauzatzeko. Italiako Errenazimenduko “madonna” akordarazten digu.
Naia Etxaniz dio
Julio Beobide (1891-1969) euskal eskultore bat da, Zumaian jaio zen eta artearekin erlazionatutako familia bateko anai gazteena zen. Ikasketa asko egin zituen bere formazioa lantzeko eta beka bat ere irabazi zuen kanpora ikastera joateko. 1936.uretan bere lehen erakusketa egin zuen. Bere lanen artean Jesukristoren irudiak dira garrantzitsuenak. Madrilgo San Fernando akademiako kide izan zen eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko ohorezko kidea izan zen. Zumaian hil zen gaixotasun luze baten ondoren. Nik Dolorosa lana aukeratu dut bere aurpegian ikusten baita Jesus hiltzearen sufrimendu garbia.
Enara Aldalur dio
Julio Beobide euskal herriko euskultore garrantzitsu bat zen, zumaiarra. Hainbat obra garrrantzitsu egin ditu adibidez añorgako parrokiako 6 estatu zoragarriak. Karmengo amaren irudia eserita dago jesus haurtxoa bere besoetan duelarik. Irudian ama gaztea eta abegitsua erakusten digu. karmengo amaren irudian bata ere arpegi eder bat erakusten digu. Ezerlekuan ezker eskuineko goi partean eskapularioak ere hortxe ikusi daiteke.Nik lan hau hautatu dut Karmengo amarena egokiena iruditu zaidalako.
Andoni Exposito dio
Jesusen gurutzea elizako ikono garrantzitsua da.Julio beobidek eskultura oso onak eta politak egin ditu oso gizon apala zen eta arrantzaleak zituen bere lagunik onenak.
Jesus gurutzean kristauentzat oso sinbolo inportantea da eta jesusek bere bizia harriskatu zuen besteengatik
Nagore Corrales dio
Julio Beobide eskulturagile zumaiarrak elizako istorioa transmititzen digu bere estatuen bitartez. Denak zerbait transmititzen dute baina betiko moduan estatua bat dago gehiago nabarmentzen duena. Niri Dolorosaren estatua aukeratu dut, estatua hori begiratzean, ikus dezakegu ama bat min sakon batekin, zerura begiratzen hari da bere semeari bidalita. Beste estatua bat Kristo hila etzana da, honek aukera ematen digu Kristo hil ondoren zegoen moduan ikusteko aukera ematen digu, burua alde batera duen bitartean, eta aldi berean buruan daukan odola sufritu zuen danetik ere ikus dezakegu.
Jesusen Gurutzearen esanahia Elizako momentu inportanteenetako bat da. Horregatik momentu hori azaltzen duten margoak, estatuak, koadroak eta abar, oso garrantzi handia dute, eta asko transmititzen dute.
Danel Garate dio
Julio Beobide hainbat obra garrantzitsu egin zituen bere bizitzaren zehar, batzuk oso ezagunak dira. Niri atentzioa gehien erakarri didana “Dolorosa” obra izan da, zergatik? Ba bueno Maria bere semea gurutzatzen ikusten ari den bitartean bere aurpegian adierazten duen pena eta mina. Bere obretan oso ondo adierazten du pertsona batek bere inguruko norbait galtzen duenean sentitzen duen mina.
Jesusen Gurutza bere beste obra ospetsuetako bat da. Obra honetan adierazten dena da Jesus gurutzatu zutenean eta bertan sufritu zuena. Gurutze hau kristautasunaren sinbolotzat hartzen da eta oso ondo iruditzen zait, kristautasuna ondo adierazten duelako.
Aitor Oteiza dio
Nik uste dut Jesusen gurutzearen esanahia oso garrantzitsua dela, eta nire ustez Jesusek jasan zuen sufrimendua adierazten du. Horretaz gain elizako ikur nagusia da. Nire ustez gurutzea elizako ikur nagusia da elizako sufrimendua adierazten duelako.
Nik uste dut Julio Beobideren obrarik garrantzitsuena Kristo hilzorian dela. Jesusen sufrimendua isladatzen duelako.
Ivan Olariaga dio
Nire ikuspuntutik, Jesusen Gurutzeak esanahi asko ditu. Adibidez, Jesusek guregatik bizitza eman zuela, Elizaren sinboloa dela… Baina horrez gain, solidarioak eta pertsona onak izan behar dugula gogorarazte digu.
Nire iritziz, Julio Beobideren estatuarik aipagarriena “Kristo hilzorian” da. 1944. urtean egin zuen eta egurrezkoa da. Bertan ikusten da Jesusek duen minez betetako begirada, sufrimendua adierazten duen aurpegi hori, nolabait, barkamena adieraziz. 1954an eman zuten Añorgako elizara. Dirudienez, lan asko kostatu zitzaion estatua hau egitea, horren ondorioz, bere naia añorgatarrek eskultura hori gurtzea eta asko mirestea izan zen.
Jon Epelde dio
Julio Beobide obra garrantzitsu asko egin ditu bere bizitzan guztian zehar eta gainera oso ezaguna zen. Ikasketa dezente egin zituen eta oso ederrak eta garrantzitsuak. Jesusen aurpegiak niretzat lotsa eta ezer ezin egina adierazten du inondik inora ere.
Nazaretarra: oso eskultura ederra zen eta oso ondo egina dago. Bere sufrimendua oso ondo adierazten ditu bere obretan. Gainera bere egoera fisikoa ez zen oso ona. Eta egoera horrek sufrimendua adierazten zuen bere obretan. Eta esan daiteke eskulturetan sentitzen zuena egiten zuen. Eta bukatzeko nire iritziz oso eskultura ederrak eta dotoreak egiten zituen.
Unai Torronteras dio
Julio Beobidek eskultura asko egin zituen, eta oso ederrak gainera. Baina, eskultura horien artean pentsatzeko gehien eman didana “Ama” izenekoa izan da. Bertan agertzen da ama birjinak bere semearekiko duen maitasuna eta transmititzen dion berotasuna. Estatua honek niregan sortzen duen sentimendua da zure ama beti hor egongo dela, nahi duzunerako. Nire ustez, Juliok lortu nahi zuena zen ama guztiei esatea nola jokatu behar duten beraien semeekin, nola tratatu behar dituzten, alegia: goxotasuna emanez, ondo tratatuz,…
Juliok egin zuen beste obra bat Jesusen Gurutzeari dedikatu zion. Gurutze hori kristau guztientzat sakratua da, beraien erlijio kuttunaren sinbolo nagusia baita. Hori dela eta, asko maite duten gauza da
Ibon Arenas dio
Julio Beobide,eskulturagile zumaiarrak obra ugari egin ditu bere bizitzean zehar,adibidez: “Dolorosa”, “Karmengo amarena”,”Kristo hilzorian”,”kristo hila etzana”…
Niri lan bat gustatu zait,nahiz eta oso irudi atsegina ez izan. Obraren izena “kristo hila etzana”da,bertan Jesusen sufrimendua ageri da,nola eman zuen bizitza besteongatik.
Jesusen gurutzea,kristauon sinboloa da. Bertan utzi baitzuen bizitza,sufrimendu ugariz. Horregatik eliz guztietan aurkitzen dira gurutzeak,bere omenez.
Iker Arambarri dio
Nik “Cristo Yacente” eskultura aukeratu dut. 1953an sortutako eskultura bat da,Soriako egurrarekin egina eta dimentsioak: 2×0,62m-koak dira. Eskulturak tristura handia transmititzen du Jesus agertzen delako etzanda, erdi hilda.
Jerusalemeko loturan, edifizio bikainak ikus daitezke, oso toki aberatsa da erlijioarentzat bertan Jesus hil zelako.
Ander Pablos dio
Nik ez dakit zer den gurutzearen esanahia baina azaldu didatenez Jesus esan nahi du. Garai batean lapurrak eta gaizkileak hiltzen zituzten bertan. Karmengo amaren irudian ikusten da pobreak ez zirela hau da ondo jaten zutela. Ume txikia ikusten da nahiko potzolo. Beti garai horiei buruz hitz egiten digutenean pentzatzen dugu jesus pobrea zela. Jesusek nire ustez hor ikusten den bezala barre txiia du. Ez zen triste bizi nere aburuz. Ama birjina ere pozik ikusten da. Alkarri transmititzen diote energia. Oso eskultura interesgarria da.
Sara Arrieta dio
Jesus gurutzean egotearen esanahiak gizakien sufrimendua adierazten du. Ikono hau elizak duen ikono garrantzitsuena da. Horregatik, munduko milaka elizetan aurki dezakegu ikono hau. Jesusen aurpegiari begiratzen badiogu, mina eta sufrimendua ikus ditzakegu. Horrela demostratzen digu gizakiengatik, hau da, gu guztiongatik eman zuela bizia.
Julio Beobidek, adibidez, Jesus gurutzean zegoeneko 6 estatua egin ditu. Hala nola, Nazaretarra, Karmenen amaren irudia, Dolorosa… Horietatik nik nabarmendu nahiko nukeena Dolorosa da. Hau aparteko irudia da, Jesusen familiartekoek sentitu zuten minaren adierazle. Aurpegia eta begirada bere semeari zuzenduta daude. Eskuak elkartuta ditu, erregua eskatu nahian.
Esan beharra dago, Julio Beobideren artelanak oso errealistak direla eta oso lan txukun eta profesionalak dira. Asko erlijioarekin lotuta daude eta gizartearen pasarte erlijiosoak azaltzen dizkigu.
Markel Letamendia Martin dio
Gurutzea elizarentzako ikono oso garrantzitsua da eta hori elizaren planoen itxur5an nabaritzen da eta elizetan dauden gurutze guztiengatik. Bestalde Jesus gurtzean sufrimendua eta gizakiaren txarrena adierazten du, besteekiko bekaizkeria. Jesusen aurpegiak niretzat lotsa eta ezer ezin egina adierazten du inondik inora ere.
Nazaretarra: Eskultura kitzikagarria eta oso ongi egina dagoena da. Bere sufrimendua oso ongi dago adierazia eta inondik inora ere bere arropa handi edo puskatuekin. Bestalde bere egoera fisikoa ez da horren ona eta egoera horrek pena edo sufrimendua ugari transmititzen du. Esan daiteke eskultura honek eskultoreak sentitzen duena transmititzen duela inondik inora ere.
Joakin Isuskiza dio
Julio Beobidek hainbat obra ditu eginak; Kristo hil zorian, Ama, Karmengo amaren irudia, Kristo hila etzana, Dolorosa…Gurutze hori kristauen sinbolotzat dugu, bertan Jesusek nola eman zuen bizia guregatik adierazten digu eta honekin, gure eginbeharra bizitzan besteekiko solidaritatea dela batez ere adierazten digu.
Xabier Hurtado dio
Niretzat gurutzeak jesusen sufrimendua pertsona guztierekiko adierazten du. Hori adierzten dute elizgizonek gurutzea elizan jarrita norabide batez. Nik aukeratzen eskultura Dolorosakoa da, eskulturak pena adierezten du zeren eta negarrez dago eta gora begira errezatzen.Niri pena transmititzen dit zeren eta eskulturan nabarmentzen da zenbat sufritu zuen Mariak bere semea gurutzatu zutenean.
María Seco Gutiérrez dio
Julio Beobidek hainbat obra egin zituen, kristo hil zorian, Karmengo amaren irudia… Añorgako parrokian bere 6 estatu daude. Bere obra garrantzitsuena jesusen gurutzea da.Jesusen gurutzea elizako ikono garrantzisua da. Jesuseen gurutzea elizako ikono garrantzisua da, kristauon sinboloa da. Bere sufrimendu arpegia nabari da, eta bere erropa umilak eta puskatuak, Jesusek bere bizia guregatik nola eman zuen adierazten du, besteekiko solidaritatea.
Joakin Ferreira dio
Obra asko egin zituen, adibidez: Ama, Karmengo amaren irudia, Kristo hila etzana, Dolorosa. Nik aukeratu dudana “Karmengo Amaren Irudia” Beobidek pintatu zuen,eserita dago jesus haurtxo txikia besoan hartuta,irribarre txiki batekin aurpegian.
Jerusalem toki ikusgarria da, pareta ikutzeko aukera izan dezakezu eta erresatzeko ere bai,bere piztueraren historia jakitera joaten zara.
Asier Odriozola dio
Jesusen gurutzea kristautasunean oso garrantzitsuak da. Giza sufrimendua adierazten du. Jesusen azken minutuetan gurutzea eman beharra izan zuen gero gainera bere hilobi modukoa izateko. Betidanik izan da mundu guztian gurutzea kristautasunaren sinboloa. Julio Beobidek estatua asko egin ditu bere eskulturarik politena ama izenekoa da. Kaobaz egina dago. Sufrimendua adierazten du. Sema edukitzearen poza. San Telmo eliza barroan dago ikusgai nahi duenak ikustea.
Aitor Azkoitia dio
Jesusen gurutzeak esanahi oso garrantzitsuak ditu kristauentzat. Alde edo ikuspegi ilunetik ikusita, gurutze horrek heriotza eta sufrimendua adierazten ditu. Jesusek heriotza motela eta gogorra sufritu behar izan zuen. Gainera horren aurretik nekaldi gogor bat izan zen, asko sufritu behar izan zuena. Momentu horrek esanahi bat du. Jesusek sufritu bazuen ere hori guztia, horrekin, pertsona guztiek bizian zehar pairatu behar dituzten sufrimenduak eta momentu gogorrak adierazten dira, bai umeak garenean, gaztaroan, helduaroan eta batez ere, zahartu eta heriotza gero eta gertuago daukagula sentitzen edo ikusten dugunean. Beste aldetik gurutzeak, piztuera eta betiko bizia adierazi nahi ditu. Jesus hil eta infernuetara jaitsia, hiru egunetara berpiztu egin zen eta Aitaren zeruko betiko erreinura joan eta bere alboan, eskuinean eseri zen. Horrekin, hil ondorengo pertsona orok zeruan duen betiko bizia adierazi nahi du, hiltzean pairatzen diren momentu saminen ondorengo poza, bakea eta betiko bizia. Izan ere, Jesusek, berak egin zuen moduan, heriotza modu lasai eta onargarri batean onartzen erakusten digu, ondoren baitator kristau onaren saria: zeruko bakean, betiko bizia.
Endika Cuevas dio
Gurutzeak kristauentzako oso sinbolo garrantzitsua da, Jesusek sufritu zuen guztia adierazten baitu.
Julio Beodidek eskultura asko egin ditu; adibidez: Bilbao-San Bizentekoa eta Escorial Cruz de los caidos. Baina atentzioa gehien deitu didana Urnietakoa izan da, Jesus gurutziltzatua agertzen baita odola duela. Hilda agertzen da, argal-argal dagoelarik eta pena handia ematen du.
Ylenia Martinez dio
Julio Beobidek eskultura asko egin zituen, niri pertsonalki “Dolorosa” gustatzen zait, iruditzen zait semea galdu duelako errepresentatzen duela sufrimendu hori.Jesusen Gurutzeak oso sinbolo garrantzitsuak dira diruenez kristautasuna presentatzen dute, sufrimendua adierazten dute,egurrez eginda daude eta Jesusen azken minutuetan eraman zuen gurutzea eta bizi zuen sufrimendua hil aurretik eta hiltzerakoan bertan lotu zutela adierazten da gurutzearen sinboloarekin.Jerusalem hirian dagoen Jesus Hilobi santuaren basilikan modu birtualean sartzeko aukera izan dugu honen bitartez. Eliza horretan daude Jesusen heriotza eta piztuera gertatu ziren tokiak.
Jesusen pasadizoak adierazten dituela iruditzen zait.
Maria Redondo dio
Bi dokumentu hauek ikusi ondoren, alde batetik Julio Beobide eskulturagileak egindako eskulturak aztertzeko aukera izan dut. Beraietan, Kristo hilzorian, Nazaretarra, Ama, Karmengo Amaren irudia, Kristo bila etzana eta Dolorosa eskulturak ikusi ditut. Ondorioz esan dezakegu Jesusen sufrimendua dela beraren gaietako garrantzitsuena.
Bat aukeratzeko momentuan Dolorosa hautatuko nuke, hau, tamaina naturaleko irudi bat eta Gurutziltzatuaren aurrean kokatua dago. Bere gorpua, aurpegia eta begirada semeari zuzenduta daude min handia, sakona adieraziz, eskuak ere elkartuak ditu, erregu egin nahian. Hortik datorkio, Dolorosa izena.
Jesusen Gurutzearen esanahia esplikatzeko momentuan eta eskultura hauen oinarrituta esan dezaket, niri transmititzen didana dela, erabateko sufrimendua eta aldi berean borroka egiteko ahalmena. Hala ere, mota desberdinetako eskulturak daude eginak eta bakoitzak sufrimendu mota desberdinak azaltzen ditu, baina azken finean guztiak lotuta daude elizara sartzean horrelako batekin topo egiten duzulako.
Maria Arrieta dio
Jesusen Gurutzeari dagokionez, gizakion sufrimenduaren adierazgarri dela aipatzea nahiko nuke, kristauon irudi sinbolikoa delarik. Izan ere, gizakia gizakia den memento beretik sentimenduak izan ditu, eta horrenbestez, sufrimenduak.
Julio Beobide, kristau eskultorearen estiloari dagokionez, sentimenduen barneratzean lan txukuna egin zuela iruditzen zait. Izan ere, ez ditu soilik gizakion alderdi mingotsenak islatzen, baizik poztasuna eta maitasuna ere agerian usten ditu. Baina eskultura bat hautatu beharko banuke, Dolorosa izango litzateke. Irudi honetan, sufrimendu sakon bat ageri da, semearen galtzea onartuko balu bezala; hau da, ez du gehiago berekin izango eta horrek eragiten dion atsekabea adierazten du. Bestalde, egoera horren aurretik izaniko maitasuna eta elkarrekin pasatako momentuen ikuspen ematen digutela, esan nahiko nuke. Hau da, sufrimendua adierazten du baina sufrimendu hori maitasun bat eta elkarren arteko erlazio on bat izan dutelako, sortu baita.
Jessica Cañamero dio
Nire iritziz, Jesusen gurutzea, elizaren gauza garrantzitsuenetarikoa da. Jesus gurutzean, beti, aurpegi eta begirada tristea edukitzen du eta sufrimentuarena ere.
Jesusen aurpegia ikusten dudan bakoitzean, sufrimendua sentiarazten dit, baita tristura ere.
Nik pertsonalki lan bat hartu beharko banu, Dolorosa, hartuko nuen, bere posizioa, belaunen gainean eserita lurrean, errukitzen bere semea ez hiltzeko, ez dut pentsatu nahi zer den ama batentzat, bere semea modu horretan hiltzea.
Iban Garcia Azpiazu dio
Jesusen Gurutzeari buruzko iritzia eman beharko banu, ondorengoa esango nuke: gurutze hau ikusten dugun momentuan bertan sufrimendua transmititzen digula esan beharra dago. Gainera, errealitate batera ere eramaten gaitu gurutze honek, geuk ere sufrimendua jasaten dugulako gure bizitzan zehar. Mina, sufrimendua, tristura, atsekabea… dira estatua soil honek transmititzen dizkigun sentimendu garrantzitsuenetariko batzuk. Jesusen bizitza hiru etapa desberdinetan banatzen delarik, gurutzeak azkenengo etapa hau irudikatzen du: jesusen azken momentuak, jesusek bere bizitza guregatik eman zuela frogatzen duen irudia.
Julio Beobide artistaren lan bat aukeratzerako orduan, Karmengo Amaren irudia aukeratuko nuke, inongo dudarik gabe gainera. 1961. urtean sortutako estatua bat da, egurrezkoa eta Beobidek berak pintatutakoa. Bertan, Amabirjinak Jesus haurtxoa ezkerreko besoan duelarik, maitasuna transmititzen digu besteak beste. Nire iritziz, lan hau da Julioren onenetarikoa, Juliok berak lan honetan ipini zuen profesionaltasuna izanik horren arrazoietariko bat. Oso ongi dago pintatuta, itzalei dagokienez, gainera, perfekzio handiarekin dago pintatuta.
Leire Lizarralde dio
Julio Beobide Zumaiarrak hainbat artelan egin ditu, horien artean: Kristo hilzorian, nazaretarra, ama, kristo hila etzana… Jesusen Gurutzearen esanahia kristau guztiontzat sinbolikoa da, alde batetik, bere sufrimendua erakusten digulako eta jesusen heriotzaren zapore mingarria. Beste aldetik berriz, Jesusen bizitzaren pasadizoak gogorarazten digu eta bere bizitzaren garrantzia, kristauontzat oso adierazgarria dena. Laburbilduz, oso garrantzitsua da jesusen bizitza gogoan izatea, guregatik eta gizaki guztiongatik bizia eman zuela kristau zintzo bat bezala, horrekin batera gure fedeari eusten laguntzen eskultura honekin.
Bere eskulan bat aukeratu beharko banu, Kristo hila etzana izango litzateke. Artelan honek sentimendu askoren artean, bere sufrimendua adierazten digu, oso irudi gogorra da Jesus erahila ikustea. Bukatzeko, esan nahi nuke denbora hartu behar dugula horrelako eskulturei denbora pixka bat eskeintzeko, bizitzaren garrantziaz gogoratu gaitezen eta egunero Jesusen bizitza gogoan izan dezagun.
Yosu Carmona dio
Neure ustez Jesus gurutzean oso garrantzia handikoa da elizanenganako esanahiagatk (kristauengatik) bere aurpegi tristuraz beterikoz eta gorputza ia ezurretan
Jesus hila etzana: sufrimendua eta lasaitasuna
Alazne Uranga dio
Nire ustez Julio Beobideren artikulu hau eta bere eskultura hauen informazioa oso ondo egina dago. Julio Beobide Gipuzkoan egon den artisten garrantzitsuenetako bat izan da, bere eskulturak oso adierazgarriak direlako. Julioren nire eskultura gustokoenak, Jesus Gurutzean, Nazaretarra eta Doloretako Amarena dira. Jesus Gurutzearen eskultura ikusi eta gero, nire sentimenduak hauek dira: Jesusek guregatik sufritu eta eman zuen bizia eta esan zigun guztiok elkar maitatu behar genuela, baina ez diogu kasurik egin, mundu osoan zehar daude haserrealdiak eta gerrak maitasuna egon beharrean. Nazaretarra ikusi eta gero poza ematen dit, Jesus sufritzen eta hiltzorian ikusten ez delako daukan itxurarengatik, nik uste dut, gaur egun daukagun gizarte honetan, pazientzia pixka bat eduki beharko genukeela. Doloretako Ama: Doloretako Amak transmititu didan sentimendua, errukia eta maitasuna izan dira. Gaur egungo bizimoduan behar ditugun bi gauza eta ez ditugunak. Jesusen hilobi santua birtualki ikustea ere gustatu zait, egunen batean agian nahiko nuke bisitan joatea, baina oso arriskutsua da, Israelen ejertzitoa oso gogorra eta munduko ejertzitorik gogorrenetakoa duelako. Nire ustez Israela joatea librea izan beharko luke lur sakratua ikusteko eta militarren esku ez luke egon behar.
Arantzazu Aldalur dio
Jesusen irudia munduko hainbat eta hainbat elizetan irudikatzen den objektu garrantzitsu bat da. Julio Beobidek hainbat obra garrantzitsu egin ditu material desberdinekin. Amaren irudia adibidez garrantzitsua iruditzen zait etxeetan… asko ikusten da eta pentsamendu desberdinak eragiten digu, gainera gaur egun elizetan asko ikusten den eskultura bat da eta elizarekiko sentimendu berezia adierazten digu. Niri ama birjina eta haurrarekiko duen zerikusia eta amak haurrarekiko duen maitasuna garrantzitsua iruditu eta adierazten dit.
Yara Duran dio
Jesusen Gurutzea elizako atalik garrantzitsuena da. Jesusen bizitza hiru alditan batzen dugu: gurutzean, ama birginaren ondoan txikia denean eta azkenin “la ultima cena” bezala esagutzen den pinturan. Gizakiok gehiago sartzen gara gurutzean dagoen atalean, iruditzen zaigulako jesusek guregatik eman zuelako bizitza. Alde batetik, Jesusen Gurutzeak tristura transmititzen du, atsekabea, sufrimendu aurpegia duelako, odolez…
Ikusi ditudan irudietatik gehien gustatu zaidana: Karmengo Amaren irudia izan da. Ama Birgina Jesusekin dagoelako eta amatasuna adierazten duelako horrekin. Gurutzearekin alderatuz honek alaitasun puntu bat ematen du ikusterakoan. Eskultura hau 1961an sortu zuen Julio Beobide berak, artikulu honetan irudi gehienak gurtzean errepresentatuak dira, beraz, horrek esan nahi du lehen esan dudan bezala, esaterako, importantzi gehiago ematen diotela eskultura horri.