Xabier Lete

Eskolarako blog hau sortu genuenean, Xabier Leteri buruzko hausnarketa bat proposatu nien DBH4ko neska eta mutilei… Bere kantuak, poemak,… euskararenganako maitasun pixka bat dugunok asko zor diogu Xabierri. Gainera, bere giza abentura aberatsean – gaixotasuna eta Lurdesen heriotza tarte -, eta azken urteetan eskaini dituen hainbat artikulu eta hitzaldietan, argi ikusten da Jainkoaren bila ibilbidea egiten ari dela, itxaropena arnasten duela, bere burua kristautzat azaltzeraino.

Xabierren heriotzak hunkitu egin nau. Banekien gaixorik zegoela, baina urte batzuk eman ditu horrela eta ezustean etorri zait berria. Nire denbora hartu dut berari eginiko elkarrizketaren bat irakurtzeko (tartean Joxe Arregik HEMEN aldizkariko 4. alean egin ziona, 2004.10), bere poemak irakurtzeko, eta bere kantuak ez dakit zenbatgarren aldiz entzuteko, une batzuetan malkoak gordetzeko borrokan… Argazkian hiru kantari handi ikus daitezke, Eñaut Elorrieta, Xabier Lete eta Fermin Muguruza, Eskoriatzan HUHEZI fakultatean, 2008ko apirilaren 29an.   Egun handira arte, Xabier!!

Iruzkinak

  1. Yassine Hammou dio

    Bere poemak oso ondo daude eta oso interesgarria dira. Xabier Lete oso pertsona garrantzitsua izan zen.Elkarrizketaz gain bere poema batzuk ere ageri dira dokumentu hauetan eta horietako bat “Gure Aita zeruetan eta herbestean zaudena” da. Eta asko gustatu lait.

  2. dio

    Xabier Lete Euskal Herriko pertsona miresgarrienetako bat da. Xabierren ustetan gizakia ahula eta ttikia da eta Jainkoa guri laguntzeko dago. Jainkoak ekintzak ere egiten ditu munduan, baina ez bere eskuez, gu gara bere bitartekariak, beraz berak gure bitartez egiten ditu bere ekintzak.

  3. June Sanjuan dio

    Xabier Lete poeta eta kantautor euskaldun oso ezaguna izan zen, benetan miresgarriak ziren egiten zituen kantuak eta olerkiak. Ez Dok Amairu musika taldeko partaide ere izan zen. Xabierren abestietan nolabait ikus dezakegu Jainkoa miresten zuela eta hainbat abestietan agertzen zela, bere abestie ezagunetako bat “Xalbadorren heriotzean”.

  4. Bidane Galarza dio

    Guztiok dakigu Xabier Lete pertsona miresgarrienetako bat izan zela. Euskaldun oso ezaguna izan zen bere poeten eta abestiengatik. Argi dago Xabier Letek jainkoa miresten zuela eta bere bidea berarekin batea egin nahi zuela nolabait esateko., beraren abestia batzuetan adierazten zituen bere sentimentuak Jainkoarengan. Beraren abesti ezagunetariko bat Xalbadorren Heriotza da, oso famatua izan zen eta gaur egun famatua izaten jarraitzen du. Persona askoren eredu izan da gizon hori eta normala iruditzen zait guztiek bera mirenstea. Abesti emozionalak eta sentimentalak abesteko gizon aparta izan da guk ere bere abestiak benetan bizitzeko.

  5. Aimar Ormazabal Sudupe dio

    Benetan gizon xelebrea zen Xabier. Ez dakit hori izango al litzatekeen hitzik egokiena, baina besten gainetik nabarmentzen den horietako bat bai, edonola ere. Politikari, poeta, senar, kantari, idazle, abertzale… Hainbat eta hainbat izen lotu diezazkiokegu, askotariko gizona izan zen eta.

    Horien artean nabarmentzen da, esan bezala, euskalzaletasuna eta aberriaren alde egindako lana. Kultura aldetik bultzada beldurgarria emateaz gain, Ez Dok 13-ren gisako proiektuen sustatzaile ere izan zen. Alde honetatik behintzat, ezingo nuke Xabier gehiago miretsi. Askotan pentsatzen dut euskara eta Euskal Herria egundoko altxorrak direla, erdarak eta globalizazioak kinka larrian jartzen dituztenak. Hala eta guztiz ere, Xabierren antzeko jendea egoteak benetan pozten nau.

    Dena den, bere elizarekiko eta erlijioarekiko grina eta sentipenak ere aztertu nahiko nituzke. Jakina da bere haurtzaro edo gaztaroak konplexuak izan zirela. Neuk asko ez dakidan arren, ez zen zeharo kristaua, zalantzak tarteko agian, eta bere indarrak beste xede batzuetara zuzentzea erabaki zuen. Argi dago probetxuzko gizona zela, hainbeste ofizio eta gaitasunekin.

    Horrela igaro zuen bere bizitzako zati handi bat… bihotz-berritzea iritsi zen arte. Beti mantendu izan du elizarekiko nahiz beste edozein gairekiko kritikotasuna. Horrek, alabaina, ez du ateismora mugatu. Baik uztartzeko arazorik ez du izan eta Jainkoaren maitasuna sentitu egin ohi zuela aipatzen zuen maiz. Hasieran euskal erlijio tradizionalaren eta naturalismoaren zale sutsua bazen ere, Jainkoa hori ere badela ikusi zuen.

    Askok uste dugu Jesus, Jainkoa, edo dena delako “zerbait” ahalguztidun hori pertsona baten antzeko zerbait izango dela beti, garunarekin eta erabakiak hartzen. Jainkoa, ordea, gure gainetik bizi den zerbait da, hitzez azaldu ezin daitekeena, deskriba ezin daitekeena, giza garunaren mugetatik haratago ulertezintasuneraino eramaten gaituena… Jainkoa dena da, gure arteko elementu guztien barnean dagoena, guztiok elkarrekin lotuz gure eguneroko itxuraz zentzugabea zentzuz betetzen duena. Benetan izango al litzateke bizitzaren gisako mirari hau posible hura gabe? Behingoz jabetu zen Lete hontaz. Begiak ireki zituen halako batean, errealitatea eta egia ikusteko.

  6. Irene Nogales dio

    Xabier Lete pertsona ona zela esango nuke, bere bizitzan zehar erakutsi zuen konpromisoagatik eta besteen alde egindako lanagatik. Bere sentikortasuna, pentsamendu sakona eta euskararekiko maitasuna nabariak ziren bai bere poesian, bai bere jarreran. Gizarte justuago baten aldeko borrokan aritu zen, eta beti saiatu zen elkartasuna, enpatia eta kultura sustatzen. Bere izaera umila eta koherenteak pertsona zintzo eta maitagarri bihurtzen zuten. Benetan miresgarria zen pertsona da.

    Bere abestiak sentimendu ugari erakusten duten horietakoak dira eta dudarik gabe euskal abesle garrantsitsuenetariko bat iruditzen zait. Nire iritziz Xabier beti izango da euskal herriko artista erreferentetakoa.

  7. Carla Contreras dio

    Xabier Lete euskal kulturaren erreferente garrantzitsua izan da, bai olerkari eta abeslari. Bere lanak poesia, filosofia eta jainkoarekin dute serikusia. Poesien bidez, ikuspegi sakon eta konprometitu bat transmititzen du bizitzaren, gizakiaren eta Euskal Herriaren inguruan.
    Xabierrek bere poemetan eta abestietan sarritan bizitzaren zentzuaren inguruko galderak egiten zituen. Gizakiaren bakardadea, denboraren iraumena eta heriotzaren presentzia dira bere lanen ardatz nagusietako batzuk. Bere testuetan, gizakiaren barneko borrokak eta zalantzak agertzen dira ere.Bere testuetan sarritan Euskal Herriaren historia, sufrimendua, borroka eta etorkizunarekiko itxaropena azaltzen dira. “Ez dok amairu” musika taldearen parte izan zen.

  8. Unax Carrillo dio

    Xabier lete gauz asko zen: politikari,senar , idazle,poeta, kantari, , abertzale etab. Euskerazko kantak abestu eta egiten zituen pertsona. Honek euskara aldetik ekintza asko egin ditu eta horregatik euskera maitatzen dutenek asko zor diote honi. Bere azkeneko urteetan gaixorik pasa izan zituen eta hori baino lehenago gehiago maite zuen pertsona galdu izan zuen. Hala ere ez zen errenditu honek bere bururetzat bide bat bilatzen hasi zen kristautzan. Bere esaldiak eta ekintzak esperantza garrasitzen zuten gaixorik egon harren. Azkenean hil zen baina gure oroipenean egongo da betiko.

  9. Elene Astigarraga dio

    Xabier Lete euskaldun poeta ezaguna izan zen. Bere kntu famatu bat “Xalbadorren heriotzea” da. Kantu hori oso polita iruditzen zait. Ez da abesti arrunt bat, poema kantatua ematen du. Xabier Letek heriotza isil baten aurrean sentitzen duen hutsune eta haserrea oso modu sakonean adierazten ditu. Kantua ez da oso dramatikoa. Egia adierazten du, eta mina zintzotasunez adierazten du. Kantu honek gure kulturako pieza nagusietako bat izan beharko lukeela iruditzen zait, gure hizkuntzaz hitz egiten duelako.

  10. Anne Alzas dio

    Xabier Leteren bizitza oso interesgarria da, eta bere poemak ere. Euskaldun oso ezaguna da bere poema eta kantuei esker. Argi ikusten da Jainkoaren bila ibilbidea egiten ari dela, itxaropena arnasten duela, bere burua kristautzat azaltzeraino. Euskalzaletasuna eta aberriaren alde egindako lana.

  11. Jone Arrieta dio

    Gaur egun guztiok dakigu nor den Xabier Lete. Bera Euskal herri mailan oso gizon ospetsua izan zen eta izaten jarraitzen du hilda egon arren. Jende askoren esanetan gizon miresgarria zen. Ezaguna bere poeta eta abestiengatik egin zen. Xabierrek jainkoa miresten zuen eta bere bidea berarekin egin nai zuen. Xabierrek bere abestietan jainkoa miresten zuen eta berak jainkoarekiko zituen sentimenduak idazten zituen. Bere abesti ezagunetariko bat Xalbadorren Heriotza da, Euskal Herri mailan nik ustet denok ezagutzen dugula eta ez baduzu ezagutzen ezagutu beharko zenukela. Oso famatua izan zen abesti hori eta gaur egun famatua izaten jarraitzen du. Nire ustez kanta hori oso polita da. Bertan bere sentimeduak adierazten ditu eta hori nire ikuspuntutik oso abesti esanguratsua dela iruditzen zait. Nire ustez Xalabador egundoko pertsona dela iruditzen zait eta Euskal Herrian bizi garen denok ezagutu beharko genukela da nire ikuspuntua. Honekin esan nai dut pertsona esanguratsua izateaz aparte bere kantak oso politak eta sentimentalak direla iruditzen zait.

  12. César Alejandro dio

    Ez dut asko onartzen, eta irakurri ditudan testuengatik, euskal herriaren eragin handiko pertsonaia izan zen poeta eta artista musikal gisa. Oso euskal poeta ospetsua izan zen bere kantuengatik. Argi dago Xabier Letek Jainkoa miresten zuela eta, nolabait esateko, bere bidean lagundu nahi ziola

  13. Oier Jimenez dio

    Xabier Lete Euskal Herriko pertsona miresgarrienetako bat da. Xabierren ustetan gizakia ahula eta ttikia da eta Jainkoa guri laguntzeko dago. Jainkoak ekintzak ere egiten ditu munduan, baina ez bere eskuez, gu gara bere bitartekariak, beraz berak gure bitartez egiten ditu bere ekintzak. Bere poemak oso ondo daude eta oso interesgarria dira. Xabier Lete oso pertsona garrantzitsua izan zen.Elkarrizketaz gain bere poema batzuk ere ageri dira dokumentu hauetan eta horietako bat “Gure Aita zeruetan eta herbestean zaudena” da. Eta asko gustatu zait.

  14. Abdulmanan Raja Muhammad Akhtar dio

    Xabier lete pertsona ona zen, oso poema onak egiten zituen, Oiartzun, Gipuzkoa, April 5, 1944 – Donostia, December 4, 2010 jaio eta hil zen. 1965ean Euskal Musika banda sortu zuen Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Joxean Artze, Jose Angel Irigarai eta Lourdes Iriondorekin. 1968an argitaratu zuen Letek bere lehen poema liburua eta 2009ko urrian irabazi zuen “Egunsentiaren esku izotzak” poema liburuari esker.

  15. Elaia Gogortza dio

    Xabier Lete pertsona eredugarria izan zen, artista eta pertsona moduan. Nire ustez, bere abesti eta olerkiak bihotzetik irteten diote eta hauek gozatzea lortzen duen edonor hunkitzen du bere letra sakonekin, eta horrek pertsona bereizten du beste abeslarietatik. Jainkoarekin harreman berezia zeukan, eta uste zuen Jainkoak gure laguntza behar duela munduan gauzak egiteko, guk egiten ditugulako bere ekintzak. Xabier Ez Dok Amairu taldeko partaide izan zen, eta musika asko sortu zuen bertan, baina nire iritziz berak bakartka ateratako kantuek esanahi gehiago dute. Bere abesti famatuenetako bat “Xalbadorren heriotzean” da, jende askori gustatzen zaiona, neu barne. Jende askok miresten du Xabier, eta normala da, oso ondo adierazten baitzituen bere sentimentu eta beldurrak. Nire ustez, Xabier Lete artista handia izan zen eta gaur egun ere bere lana oso garrantzitsua da, bere hitzek barrura heltzen baitira. Oso inspiratzailea da eta uste dut belaunaldi berrietakoek bere lana ezagutu beharko luketeela.

  16. Haizea Gogortza dio

    Xabier Lete euskal kantari, poeta eta kulturako pertsona oso garrantzitsua izan zen. Bere bizitzaren eta lanaren bidez erakutsi zigun zenbat maite zuen euskara eta gure kultura. Bere kantu eta poemetan ez dago soilik musika edo errima, baizik eta gure hizkuntzaren eta herriaren aldeko maitasuna eta borroka. Bere hitzek emozio handiak sortzen dituzte eta gure barnean ukitzen gaituzte, gure bihotzean eta buruan sentimendu sakonak piztuz.

    Bere lanetan oso nabarmena da bere esperientziak eta sentimenduak nola kontatzen dituen. Bere abesti ezagunenetako bat “Xalbadorren heriotzean” da, eta bertan heriotzaren mina eta galera sentimendua agertzen da. Kantu hori ez da besterik musika eder bat, baizik eta itxaropenaren eta aurrera egiteko indarraren sinbolo bihurtzen da. Bere lanarekin erakusten digu kultura eta hizkuntza ez direla galtzen utzi behar, eta posible dela berriro indartzea.

    Nire ustez, Xabier Letek egiten zuen guztia ez zen soilik arte eder bat, baizik eta benetako mezua zuen: gure hizkuntza eta nortasuna bizirik mantentzea. Bere abestiek eta poemek emozio asko sortzen dituzte eta gure herriaren aldeko maitasuna handitzen dute. Horregatik iruditzen zait bere lana oso garrantzitsua dela eta askorentzat inspirazio iturri bihurtu dela. Bere lanari esker euskara gehiago baloratzen dugu eta gure kultura gehiago maitatzen dugu.

  17. Africa Peña dio

    Xabier Lete Euskaldun oso famatua da. Bere kanta famatuena “Xalbadorren Heriotza” dela esango nuke. Bere kantak mezu asko ditu. Euskara buruz eta jainkoari buruz hitz egiten zuen. Euskararen alde egiten zuen garai horretan, euskara debekatuta zegoelako garai horretan eta hala ere arriskatu egin zen bere hizkuntzaren alde egiteko. Hori oso interesgarria eta polita dela iruditzen zait. Bere kantuak ez dira soilik estatikoak, baizik eta sakonki existentzialak eta filosofikoak. Baina berak ez zituen kantak bakarrik egin, poesia eta gogoeta intelektual ere egin zuen. Xabier Lete oso konprometituta zegoen bere herriarekin eta bere hezkuntzarekin, eta hori oso garrantzitsua iruditzen zait.

    Nire ustez Xabier Leteren kantuak oso garrantzitsuak izan dira Euskal Herriarentzako eta herritarrentzako. Bere hitzak sakonak eta poetikoak direla pentsatzen dut. Euskal hizkuntza eta kultura defendatzeko baliagarriak izan dira. Xabier Letek arte eta konpromisoa bultzatu zituen modu apartan, eta hori beharrezkoa iruditzen zait. Bere lanak entzutea eta ulertzea gure historia ulertzeko modu bat da.

  18. Asier Garcia dio

    Xabier Lete, oso ezaguna den poeta eta abeslari-konpositore bat izan zen, eta bere abestiak eta poemak benetan miresgarriak ziren. Ez Dok Amairu musika taldeko kidea ere izan zen. Xabierren abestietan, Jainkoa miresten zuela ikus dezakegu, eta Jainkoa bere hainbat abestitan agertzen zela. Bere abestirik ezagunenetako bat “Xalbadorren heriotzaz” da.

  19. Maria Vargas dio

    Xabier Lete beti iruditu zait pertsona miresgarri bat, bai bere poesiagatik bai bere abestiengatik. Oso ezaguna izan zen euskal kulturan, eta bere lanetan sarritan Jainkoarekin zuen harremana islatzen zuen. Adibidez, Xalbadorren Heriotza izeneko abestia oso hunkigarria da eta gaur egun ere entzuten jarraitzen da. Jende askorentzat eredua izan da, eta ez da harritzekoa hainbeste jendek mirestea. Bere emozioak eta sentimenduak kantatzeko zuen moduak benetan markatzen du.

Utzi erantzuna Jone Arrieta(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude