Xabier Lete

Eskolarako blog hau sortu genuenean, Xabier Leteri buruzko hausnarketa bat proposatu nien DBH4ko neska eta mutilei… Bere kantuak, poemak,… euskararenganako maitasun pixka bat dugunok asko zor diogu Xabierri. Gainera, bere giza abentura aberatsean – gaixotasuna eta Lurdesen heriotza tarte -, eta azken urteetan eskaini dituen hainbat artikulu eta hitzaldietan, argi ikusten da Jainkoaren bila ibilbidea egiten ari dela, itxaropena arnasten duela, bere burua kristautzat azaltzeraino.

Xabierren heriotzak hunkitu egin nau. Banekien gaixorik zegoela, baina urte batzuk eman ditu horrela eta ezustean etorri zait berria. Nire denbora hartu dut berari eginiko elkarrizketaren bat irakurtzeko (tartean Joxe Arregik HEMEN aldizkariko 4. alean egin ziona, 2004.10), bere poemak irakurtzeko, eta bere kantuak ez dakit zenbatgarren aldiz entzuteko, une batzuetan malkoak gordetzeko borrokan… Argazkian hiru kantari handi ikus daitezke, Eñaut Elorrieta, Xabier Lete eta Fermin Muguruza, Eskoriatzan HUHEZI fakultatean, 2008ko apirilaren 29an.   Egun handira arte, Xabier!!

Iruzkinak

  1. Yassine Hammou dio

    Bere poemak oso ondo daude eta oso interesgarria dira. Xabier Lete oso pertsona garrantzitsua izan zen.Elkarrizketaz gain bere poema batzuk ere ageri dira dokumentu hauetan eta horietako bat “Gure Aita zeruetan eta herbestean zaudena” da. Eta asko gustatu lait.

  2. dio

    Xabier Lete Euskal Herriko pertsona miresgarrienetako bat da. Xabierren ustetan gizakia ahula eta ttikia da eta Jainkoa guri laguntzeko dago. Jainkoak ekintzak ere egiten ditu munduan, baina ez bere eskuez, gu gara bere bitartekariak, beraz berak gure bitartez egiten ditu bere ekintzak.

  3. June Sanjuan dio

    Xabier Lete poeta eta kantautor euskaldun oso ezaguna izan zen, benetan miresgarriak ziren egiten zituen kantuak eta olerkiak. Ez Dok Amairu musika taldeko partaide ere izan zen. Xabierren abestietan nolabait ikus dezakegu Jainkoa miresten zuela eta hainbat abestietan agertzen zela, bere abestie ezagunetako bat “Xalbadorren heriotzean”.

  4. Bidane Galarza dio

    Guztiok dakigu Xabier Lete pertsona miresgarrienetako bat izan zela. Euskaldun oso ezaguna izan zen bere poeten eta abestiengatik. Argi dago Xabier Letek jainkoa miresten zuela eta bere bidea berarekin batea egin nahi zuela nolabait esateko., beraren abestia batzuetan adierazten zituen bere sentimentuak Jainkoarengan. Beraren abesti ezagunetariko bat Xalbadorren Heriotza da, oso famatua izan zen eta gaur egun famatua izaten jarraitzen du. Persona askoren eredu izan da gizon hori eta normala iruditzen zait guztiek bera mirenstea. Abesti emozionalak eta sentimentalak abesteko gizon aparta izan da guk ere bere abestiak benetan bizitzeko.

  5. Aimar Ormazabal Sudupe dio

    Benetan gizon xelebrea zen Xabier. Ez dakit hori izango al litzatekeen hitzik egokiena, baina besten gainetik nabarmentzen den horietako bat bai, edonola ere. Politikari, poeta, senar, kantari, idazle, abertzale… Hainbat eta hainbat izen lotu diezazkiokegu, askotariko gizona izan zen eta.

    Horien artean nabarmentzen da, esan bezala, euskalzaletasuna eta aberriaren alde egindako lana. Kultura aldetik bultzada beldurgarria emateaz gain, Ez Dok 13-ren gisako proiektuen sustatzaile ere izan zen. Alde honetatik behintzat, ezingo nuke Xabier gehiago miretsi. Askotan pentsatzen dut euskara eta Euskal Herria egundoko altxorrak direla, erdarak eta globalizazioak kinka larrian jartzen dituztenak. Hala eta guztiz ere, Xabierren antzeko jendea egoteak benetan pozten nau.

    Dena den, bere elizarekiko eta erlijioarekiko grina eta sentipenak ere aztertu nahiko nituzke. Jakina da bere haurtzaro edo gaztaroak konplexuak izan zirela. Neuk asko ez dakidan arren, ez zen zeharo kristaua, zalantzak tarteko agian, eta bere indarrak beste xede batzuetara zuzentzea erabaki zuen. Argi dago probetxuzko gizona zela, hainbeste ofizio eta gaitasunekin.

    Horrela igaro zuen bere bizitzako zati handi bat… bihotz-berritzea iritsi zen arte. Beti mantendu izan du elizarekiko nahiz beste edozein gairekiko kritikotasuna. Horrek, alabaina, ez du ateismora mugatu. Baik uztartzeko arazorik ez du izan eta Jainkoaren maitasuna sentitu egin ohi zuela aipatzen zuen maiz. Hasieran euskal erlijio tradizionalaren eta naturalismoaren zale sutsua bazen ere, Jainkoa hori ere badela ikusi zuen.

    Askok uste dugu Jesus, Jainkoa, edo dena delako “zerbait” ahalguztidun hori pertsona baten antzeko zerbait izango dela beti, garunarekin eta erabakiak hartzen. Jainkoa, ordea, gure gainetik bizi den zerbait da, hitzez azaldu ezin daitekeena, deskriba ezin daitekeena, giza garunaren mugetatik haratago ulertezintasuneraino eramaten gaituena… Jainkoa dena da, gure arteko elementu guztien barnean dagoena, guztiok elkarrekin lotuz gure eguneroko itxuraz zentzugabea zentzuz betetzen duena. Benetan izango al litzateke bizitzaren gisako mirari hau posible hura gabe? Behingoz jabetu zen Lete hontaz. Begiak ireki zituen halako batean, errealitatea eta egia ikusteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude