Zeri begira gaude/zaude?

Bansky izango da seguruenik gaurko graffiti egilerik onena. Londonen bizi da. Irudian azaltzen den graffitia berak egin omen zuen Donostian. Gero jendeak marrazkiak egin zizkion gainean, eta azkenean kendu egin omen dute… Nahiz eta orain marko huts bat marraztu duen baten batek. Asko gustatu zait graffiti hau. Gizon hori koadro bati begira dago… Dirudienez koadroa hutsik dago, baina auskalo zer ikusten duen gizonak! Edo, hobeto esanda, auskalo nola begiratzen dituen gizon honek horma eta koadroa…

Niri zer pentsatua eskaini dit, bai irudiak eta baita notiziak ere. Izan ere, nola begiratzen dut nik nire inguruko mundua? Nola begiratzen dugu? Zertan jartzen dugu gure arreta? Zer interesatzen zaigu?  Nire iritziz, badaude gure artean ikusi nahi ez ditugun gauzak… batez ere jendearen pobrezia eta sufrimendua. Mundu zabala kontuan hartzen badugu, berriz, zer esanik ez… Oso garbi dago, munduko herri eta pertsona pobreak gure bista aurrean ez ditugula ikusi nahi. Oso “selektiboak” izan gaitezke gauzei eta pertsonei begiratzean.  Gure adiskideak begi onez ikusten ditugu, edo agian marka jakin batzuk janzten dituztenak,… Gurekin ondo ez datozenei, berriz, muzin egiten diegu… Arretarik ez, kasurik ez, agurrik ere ez,… hor ez baleude bezala!!

Opari gisa, Eclipse taldearen rock kantu bat atxikita eskaini nahi dizut (Abre los ojos), hain justu ere pobreziari begiratzeari buruz. Agian entzun dezakezu, lasai zauden une batean, eta agian zure botoa ere eman diezaiokezu.

Pixka bat pentsatzera gonbidatzen zaitut:  Nola begiratzen diogu inguruko jendeari,  zure iritziz? Eta naturari? Zerk erakartzen du gure (edo zure) begirada? Zer ez zaigu (edo zaizu) interesatzen gure inguruan? Eskerrik asko!!

Iruzkinak

  1. Maite Arruabarrena dio

    Nire iritziz, jendeak gauza modernoiei begiratzen diegu bai eta jendearen gauzei ere. Gehienei ez zaie interesgarria iruditzen natura edo pobrezia, baizik eta gauza berriak.

  2. Ivan Castro dio

    Graffiti horrek esaten duena da bakoitzak munduaren ikuspegi desberdina duela. Nire munduaren ikuspegia ez da oso ona, zeren eta gero eta kutsatuagoa dago.

  3. Nerea Aguado dio

    Inguruko jendeari normal begiratzen diogu eta naturari garbi badago guztura eta bestela normal. Gauza normaletan eta ederretan. Jendeak zer egiten duen, baina beraien biziari dagokien gauzak, esan nahi dut..

  4. Enara Beitia dio

    Guri interesatzen zaigun gehiengoa telebista, jolastea, makinitak… eta horrelako gauzak dira. Baina nik uste dut beste zerbaiti ere jarri behar geniokela arreta, adibidez: lan pixka bat egiteari, elkarri laguntzeari… eta naturari ere begiratu beharko genioke: pixka bat zaindu behar genuke, zuhaitzak zaindu, loreak ez zapaldu, animaliak zaindu… Eta gure begirada beti alperkeriara edo jolastera… joaten da normalean. gure inguruan lan egitea edo laguntzea batzuei gustatzen zaie, beste batzuei ez. Nik uste beste gauza batzuei ere erreparatu behar geniekeela!!!

  5. Maialen Arzalluz dio

    Batzuei ongi eta beste batzuei ez. Nik normalen ongi begiratzen diot, niri natura asko gustatzen zait. Gauza interesgarriek. Pobrezia eta bakardadeak.

  6. Julen Aramendi dio

    Nire iritziz ondo begiratzen diogu jendeari. Naturari ere bai. Niri behintzat pobreziak erakartzen dit begirada, pena ematen didalako. Niri ez zait interesatzen aberastasuna eta harrokeria.

  7. Andoni E. dio

    jendeari ondo begiratzen diegu, behatzarekin seinalatu gabe.
    Natura oso ona da: animaliak, belarra…
    Ondo dago maitasuna. Ez zait interesatzen haserrea, tristura,… batzuek besteei parre egitea eta ezer ez egitea

  8. Jone R. dio

    Nire iritziz edozer gauzei begiratzen diogu, normalean kanpoko jendea ez dugu errespetatzen eta gaizki dago: ez duguna nahi guri egitea, ez egin besteei.
    Naturarekin ere gaizki portatzen gara, hondakinak lurrera botatzen, zaborrak ibaietara…
    Nire begiradak gauz guztiak erakartzen ditu. Gure inguruan dena interesatzen zait, dena delako garrantsitsua.

  9. Joseba Alonso dio

    Niri oso ondo iruditzen zait graffitiak egitea. Beste era bateko artea da bateko, baina ez dira museotan eta ikusten, baina hori bai, kalean egiten dituzten marrazki desberdinak zoragarriak dira. Baina graffitiak kale erdian egitea delinkuentzia da eta ez ditugu plaza erdian graffitiak egiten ikusten, hori ez dugu nahi ikusi

  10. Leire Beristain dio

    Nire iritziz, guztiei ez diegu berdin begiratzen, batzuei hobeto besteei baino, eta besteei begirada txarrarekin. Ezagutzen ez baduzu eta nazka ematen badizu, begirada txarra bota diezaiokezu.
    Naturari ahal den ongien begiratu behar zaio, izan ere gure ama da.
    Gure begirada gauza ederrek erakartzen dute, gustatzen zaizkigunek. Berez gauza guztiak interesatu behar zaizkigu, baina gauza berezi batzuk badaude gustatzen ez zaizkigunak, baina ez ditut esango!!!

  11. Unai Usabiaga dio

    Jende asko dago munduan, eta jendeari begiratzeko ere modu asko daude. Askotan jendeak besteek jazten dituzten arropei bagiratzen die, barruan duten bihotzari begiratu gabe.

  12. Janire Arrieta dio

    Jendeari modu guztietan begiratu ahal zaio, baina askotan jendeari jazteko itxurari begiratuz nolakoa den adierazten duela iruditzen zaigu, baina ez da horrela. Era guztietako jendea dagoela ere egia da, baina guzti hori frogatzeko ongi ezagutu behar da.
    Naturari buruz, natura “desegiten” ari garela uste dut. Ez dugu zaintzen eta guzti hau zaintzea garrantzitsua da, natura baita daukagun gauzarik ederrena!

  13. Cruz Alberdi & Erik Cabezas dio

    Inguruko jendeari ondo begiratzen diogu, gauza onak egiten baditu, baina gauza txarrak egiten baditu, jendeak ez du merezi ondo begiratzea. Gure begirada interesatzen zaizkigun gauzek erakartzen dute adibidez futbol partida on batek. Ez zait interesatzen jende txarrak egiten dituen gauzak, esate baterako kontenedoreak erre, droga mundua…

  14. Ainhoa Conde dio

    Gehienoi hasiera batean ez zaigu axola besteon bizia, baina behin pentsatzen jarriez gero badaiteke pertsona horiegatik pena edo atsekabea sentitzea. Guk nahiago dugu lagunekin kalean ibili, festaz-festa ibili edota gure lagunei laguntzea, ezezagunei laguntzea baino. Hau da nire iritzia, baino badaiteke beste pertsona batzuek ez pentsatzea horrela eta beste pertsonei laguntzea nahiago izatea.

  15. Aitor León dio

    Nere iritziz graffiti hau oso ona da eta gainera pentsatzeko asko ematen du eta….
    Nire ustez, egileak guk burmuina astintzeko egin du koadroa hutsik, nahi duguna egon daitekeelako bertan.

  16. Iban Arregi Arrieta dio

    Nire ustez, bere egoera deskribatu nahi zuen, besteei konunikatzeko berarentzat era errazena izango zen.
    Zeren eta nik bestela ez diot zentzurik aurkitzen marrazki horri: tipo bat koadro txuri bati begira.
    Nire ustez, ordea, beste graffitiei bezala, multa jarriko behako zioten

  17. Jon Zuloaga dio

    Banski horrek egidako graffitia asko gustatu zait, koadroa hutsik dagoelako, eta auskalo berak zer pentsatzen duen…

  18. Khadija Hajji dio

    Nire ustez denak desberdinak garenez, pentsatu ere desberdin egiten dugu. Orduan, koadroan bakoitzak berea ikusten du. Adibidez nik koadroan ez dut ezer ikusten, baina batzuen ustez, gauza asko dago koadro horretan, nahiz eta ezer ez den ikusten.

  19. Aritz Zubizarreta dio

    Denoi begiratzen digute arraro edo pertsonalitatearengaitik edo familiarengaitik. Natura leku lasai erlajante eta polita iruditzen zait. Ume txikiak eta ondoan handiak daudela ikustean, denok zaharrak izango garela pentsatzea arraroa iruditzen zait. Ez zait gustatzen ume edo gazteak ankerkeriak egiten iksutea.

  20. Julen Yuri dio

    Nork bere pentsaerak dauzka. Nik penaz begiratzen diet behintzat pobreei, ez zait gustatzen diruak dena erabakitzea. Niri pobreziak, goseak, tratu txarrak… horri begira egoten naiz, galdera bat eginez neure buruan “Zer gertatuko zen gu izan bagina pobreak, beraiek sufritu dutena sufrituko bagenu, orduan, zer egingo genuen?” Niri ez zait interesatzen pertsona aberatsen bizitza.

  21. Janire Aguirre eta Arianea Aldalur dio

    Gure iritziz pertsonei ondo begiratu behar diegu, errespetuz. Naturari batzuk ondo begiratzen diote baina %95ak ez du natura errespetatzen eta errespetatu egin beharko genuke mundua hobetzeko eta salbatzeko. Gure begirada jendea pozik egoteak erakartzen du, asko pozten baikara jendea pozik ikusteaz. Gure inguruan ez zaiguna axola izaten da JENDE EZEZAGUNA. Baina batzuetan asko axola zaigu jendea tratu txarrak jasotzen egotea.

  22. Lander Ocio dio

    Nire ustez jende normalari ez diogu ezer txarrik somatzen, baina jende pobreak jende askori nazka ematen die; ez direlako garbitzen, arropa zikinak ematen dituztelako,…
    Nik natura atsegin dut eta naturaren parte bat gara. Jende askori ez zaizkio pobreak inportatzen.

  23. Maria Olano dio

    Nire ustez guk jende normalari ondo begiratzen diogu, pentsatzen dugulako ezer ez digutela egingo, baina beste batzuei pixka bat gaizki. Adibidez kalean lo egiten duten pertsonei, arropak garbitu gabe erabiltzen dutela eta jatekoa zakarrontzietatik ateratzen dituelako, eta nire ustez horregatik ematen die nazka jendeari. Nik naturari ondo begiratzen diot eta nire ustez inorrek ez dio nazkarik naturari. Naturaren edertasunak erakartzen nau. Ez dakit, nire ustez denei interesatzen zaigu dena.

  24. Suleima Perez dio

    Nik ondo begiratzen diot inguruko jendeari, naturaren gauza batzuk aurpegi txarrez ikusten ditut. Gure inguruan dagoen dena interesatzen zait. Nik uste dut ez dagoela ezer ez zaidana interesatzen.

  25. Beatriz Gurrutxaga dio

    Jendeari begiratzen diogu izateko eraren eta nolakoa den arabera. Gustuko gauzak erakartzen digu begirada. Ez zaiguna gustatzen, ez diogu begiratu ere egiten.

  26. dio

    Batzuetan ondo, baina beste batzuetan, ez baditugu ezagutzen eta desberdinak badira, ez oso ondo.
    Ez dugu batere ondo zaitzen natura.
    Pozak erakartzen nau.
    Tristeza eta jendea gaizki tratatzeak, ez.

  27. Maria Garate dio

    Nahiko ondo begiratzen diogula iruditzen zait. Ondo, oso ondo zaintzen ez dugun arren. Pozak, denoi gustatzen zaigulako pozik bizitzea. Triztezak, tristura dagoela sumatzen dugunean nahiago izaten baitugu beste lekuren batera begiratu, tristurari kasu handirik egin gabe.

  28. Leire Elorza dio

    Ondo, nire ustez. Nik pertsona nolakoa den begiratzen dut, bere barrua. Nahiz eta batzuetan fisikoari begiratu, uste dut garrantzitsuena barrukoa dela. Niri ez zaizkit interesatzen jendearen desgraziak, bakoitzak bereak ditu eta ez da izaten oso gustukoa hauek kontatzea, nik naiago dut bere pozak kontatzea.

  29. Xuban Aranbarri dio

    Niri, egia esanda, asunto hau ez zait asko interesatzen; beste aldetik graffitiak egitea paretetan ezta legala, eta kristauak egin dutelako baimenduta dago? Hori ez da normala.

  30. Itxaro Iraeta dio

    Nire ustez denok desberdin ikusten ditugu gauzak, eta batzuk hobeto ez ikustea.
    Gure begirada, ohikoa ez den gauzek erakartzen dute, adibidez pobrezian bizi direnak, baina bakoitzak bere iritzia du horri buruz eta askori ez zaie axola.
    Bakoitzak modu desberdinak ditu gauzak ikusteko!

  31. Sara Rodriguez dio

    Batzuekin prejuizioak edukitzen ditugu eta desberdin janzteatik edo beste motatako musika entzuteagatik askotan gaizki begiratzen diegu eta hori gaizki dago, pertsona guztiak berdinak garelako eta barrukoak bakarrik duelako garrantzia!
    Onak dauden mutilak neska gehienen begirada erakartzen dute (ni barruan) eta, gaizki egonda ere, fisikoari inportantzia handiegia ematen diogu.
    Ez nau erakartzen eskolak.

  32. Maite Lizarazu dio

    Askotan inguruko jendea ez bada gure herrikoa, edo ez badago denon antzera jantzita, edo horrelako gauzengatik, gaizki begiratzen diogu pertsona horri. Nire ustez, ez dago desberdintasunik: horrelako gauzetan bakoitza den bezalako da eta ez dago desberditasunik.
    Natura, gauza arrunt bat bezala ikusten dugu, eta ez gara ohartzen munduko altxorrik handiena dela.
    Nahiz eta gauza arraroei beti gaizki begiratzen diegun, hori da gehien erakartzen gaituena, gauza desberdinak, inoiz ikusi ez ditugunak.

  33. Azul Ayuso dio

    Yo creo que miramos bien, tanto a las personas de nuestro alrededor como a la naturaleza.
    Muchas veces, lo que nos llama la atención son los diferentes modos de vida de las personas, las diferentes costumbres…
    Pero no se me ocurre nada a lo que no le prestemos atención ni nos interese.

  34. Oihana Uria dio

    Kanpokoari begiratuz, ez bere barnean dagoenari. Alaitasunez eta al den era hoberenean languntzen. Gure inguruan dauden gauzei. Eskolak ez nau erakartzen.

  35. Mikel Lizarralde dio

    Pertsona guztiok desberdinak gara portaera, desberdinak ditugu, fisikoki ere desberdinak gara eta denok gauzak ikusteko era desberdina dugu. Hori dela eta bizitza erakargarriagoa da, bestela bizitza normala izango litzateke. Natura zaindu behar genuke. Edertasunak erakartzen du nire begirada.

  36. Cecilia Madrid dio

    Nik inguruko jendeari normal begiratzen diot, berdin zait nire ingurukoak pobreak, aberatsak, zatarrak edo politak izatea, baina egia da bai jende askok ingurukoekin harremanetan jartzen dela konbenientziagatik bakarrik eta hori oso gaizki dagoela iruditzen zait.
    Natura zaindu nahi dugu eta denok dakigu, baina komeni zaigunean bakarrik zaintzen dugu, askotan bost axola zaigu birziklatzea eta hori dena, baina gero ohartzen gara gaizki egin dugula.
    Nire begirada gauza arraroak erakartzen dute, argazkian agertzen den graffitia bezalakoak, interesgarriak direlako.
    Gauza asko dira ez zaizkitenak interesatzen baina… berdin zaio….

  37. Lorea Resa dio

    Nire ustez, pertsonen arabera, batzuetan gaizki ikusten ditugu.
    Naturari buruz, ez diogu begiratzen, ez diogu inportantzia handirik ematen eta.
    Gauza asko interesatzen zaizkit, baina baita ere, batzuk ez zaizkit interesatzen .

  38. Ane Martinez dio

    Nik jendeari normal begiratzen diot. Berdin zait nolakoak diren, altuagoak ala baxuagoak… Nik pertsona batean kontuan hartzen dudana pertsona onak diren da eta inguruan dauden pertsonei gaizki egiten dien ala ez.
    Natura zaindu beharko genuke, gure mundua da, gure bizilekua. Batzuetan, konturatzen garenean lehen oso paisaia polita zela eta orain dena gaizki dagoela, triste sentitzen gara eta eta arrepentitu egiten gara.
    Nire begirada gauza berriek et arraroek erakartzen dute, gauza berriek.
    Gauza asko daude interesantzen ez zaizkidanak baina orain ez naiz gogoratzen.

  39. Leire Etxeberria dio

    Inguruko jendea ikusteaz bakarrik esaten dugu pertsona ona den edo ez eta hori ezta horrela: pertsona ezagutu egin behar da. Naturari berriz, ez diogu inportantziarik ematen, uste dugulako guk ez dugula ezer egitekorik, baina benetan guk gauza asko dugu naturaren alde egiteko.
    Ni eguraldi onak eta leku ederrak erakartzen naute. Gerra eta politika ez zaizkit interesatzen.

  40. Julen Aranbarri dio

    Nire kasuan, nik printzipalki nire bizitzari begiratzen diot eta bigarrenez inguruan dagoen gauza guztiei. Ongien begiratzen diodana nire inguruko jendea da: lagunak, familia… Hortik at, ez daukat kasurik egin beharrik nirekin zerikusirik ez duen jendeari. Naturaren kasuan, egia da ez dudala asko erreziklatzen, batzuetan bai ordea. Nire inguruan axola ez zaidana nirekin zerikusirik ez duten jendea eta gauzak dira.

  41. Maite Lete dio

    Nik inguruko jendeari ondo begiratzen diot, denak pertsona onak direlako, nire ustez. Natura, nire iritziz, oso garrantzitsua da eta begi onez begiratzen diot. Nire begirada natura eta inguruko pertsonak ongi tratatzen dituzten pertsonek erakartzen dute. Ez zait interesatzen jendeak beste pertsonak gaizki tratatzea.

  42. Nazaret dio

    Graffiti honekin jendeari ikustarazi nahi digu pertsonak hainbat gauzari begiratzen diogula. Jendea ikusten dugunean, fama bat edo bestea jartzeko, batzuek arrazari, azal koloreari, kulturari… begiratzen diote; beste batzuk, berriz, pertsonalitateari begiratzen diote. Begirada gauza arraroek edo ezberdinek erakartzen dute eta beti gauza berdinak ikusteak ez gaitu erakartzen.

  43. Aitor Arribas dio

    Nire ustez jendeak nahi duenari begiratzen dio, adibidez ijito bat ikusten badugu kaletik askotan beldurra sentitzen dugu eta beste aldera jotzen dugu. Naturari begira, gizakiok ez dugu daukagun natura miresten, adibidez mendira joaten den jendea bertan gelditzen denean bazkaltzen, bertan lagatzen ditu bere txerrikeriak. Jende askok edo guztiok ia berdinari begiratzen diogu: diruari, eta gure inguruan dirua behar duen bat ikusten badugu ahal dugun moduan ez ikusiarena egiten dugu.

  44. Ane Aguado dio

    Nire ustez, guk pertsonak ezagutu gabe salatzen ditugu, askotan fisikoa dela eta edota jendeak esaten dituen gauzetaz fiatzen gara eta, hori horrela izanik, batzuei arrazoirik gabe gaizki begiratzen diegu.
    Naturari ez diogu garrantzirik ematen, guk jakin arren oso garrantzitsua dela, ez dugu ezer egiten naturarengatik eta horrek egunen batean ondoriak izango dituela uste dut.
    Gure begirada gauza askoz erakartzen dute, hala nola leku ederrek, paisaia polita dagoen lekuek eta gauza interesgarriak dauden lekuek. Eguraldiak ere asko erakartzen duela iruditzen zait.

  45. Irati Astigarraga dio

    Jendeak kanpotik iristen direnpertsonei gaizki begiratzen die, arraza desberdinekoak izaten direlako normalean, eta beltzak izaten dira gorrotoa ematen dutenak. Bakoitzak bere iritzia dauka, baina mundu osoan arrazista gehiegi dago eta hori ez da batere komenigarria. Poliziak ere ezer jakin gabe kanpoko jendea akusatzen du lehenago.
    Nire iritziz jendeak kontuan hartu behar duen gauza da afrikarrak edo beste edozein herrialde desberdinekoak pertsonak direla, guztiak bezala, eta ez duela axola zer kultura daukan, baizik nolako konportaera duen.

  46. Xuban Badiola dio

    Jendea fisikoan fijatzen da, baina nire ustez aberastasuna barruan dago, hau da, izateko eran.
    Arropetan ere berdin fijatzen gara, markakoak diren ala ez soilik, ez du inporta polita den ala ez.
    Niri ere graffiti honek zer pentsatua eman dit, nire ingurua nolakoa den. Eta nik zer egiten dudan.
    Baina garrantzitzuena besteen lekuan jartzen jakitea da, bestea nola sentitzen den eta zer egin behar dudan bera hobeto sentitzeko.
    Ez da berekoia izan behar, eskuzabala izan behar da pertsona guztiekin.

  47. Mar Leal dio

    Normalean, inguruko jendeari ondo begiratzen diot, ez baitaukat ezer bere aurka.
    Naturari, gustura begiratzen diot, denontzat oso garrantsitzua baita, eta nire iritziz guztiok ondo zaindu beharko genuke, naturarik gabe ez zen berdina izango eta.
    Naturak pertsonen alaitasuna erakartzen du nere ustez.
    Ez zait interesatzen jendea beste batzuengatik gaizki esaka ibiltzea.

  48. Mikel Larrañaga dio

    Jende asko dago munduan eta guztiok ez gara berdinak. Beste arraza batekoak direlako edo, ez diegu guztiei berdin begiratzen. Munduan bakeak nagusitu behar du eta berdintasunak ere bai.
    Natura munduan dagoen gauza onenetakoa da eta bakarra, eta hori ongi zaindu beharko genuko munduan dagoen gauza bakarra baita.
    Niri ez zaizkit interesatzen nire inguruan gerrarik egotea eta ezta politika konturik ere.

  49. Joseba Orodea dio

    Nire ustez ondo erortzen zaizkigun pertsonei ondo begiratzen diogu. Naturari ere ondo begiratzen diogu nahiz eta batzuetan gaizki tratatu. Eta batzuetan pertsona behartsuei edo inguruko pertsonei ez diegu erreparatzen.

  50. Maider Urdampilleta/Sara Seco dio

    Ba gure ustez graffitia egin duen pertsonak adierazi nahi zuena berak duen bizitzeko ikuspuntua da. Gure lagunei ondo begiratzen diegu, baita naturari ere, nahiz eta, gehienetan, ondo ez tratatu.

  51. Naiara Romatet dio

    Nire iritziz jendea itxuragatik bakarrik epaitzen dugu. Nola jansten den begiratu eta uste dugu badakigula nolakoa den, baina ez da horrela izaten.
    Natura asko gustatzen zaigu: mendiak, hondartzak… Baina ez gara hau zaintzeaz arduratzen.
    Ni asko harritzen nauen gauza da zer egin behar degun jakin, ez eginez gero zer ondorio txar edukiko dituen jakin, eta hala ere beste aldera begiratzea eta ez ezer egitea eragozteko.
    Gehiago interesaten zaigu gu ondo bizitzea gure ondorengoak ondo bizitzea baino.

  52. David Ferreira dio

    Nik jendeari ondo begiratzen diot. Naturari errespetuarekin. Etan ez zaizkit intetesatzen droga eta diskriminazioa.

  53. Guillermo Ceballos dio

    Nik uste dut oso ondo dagoela graffitia; oso ondo dagoela eginda eta oso originala dela pentsatzen dut.
    Eta ez dakit zergatik egin dizkioten alboan beste pintada batzuk, segurunez inbidia, pentsatzen dut. Niri gustatuko zitzaidan horrelaxe pintatzea graffiti batzuk. Nik sarritan pintatzen ditut graffitiak, baina ez dibujokoa bezalakoak. Nik letrazkoak bakarrik pintazen ditut.

  54. Elena Arrizabalaga dio

    Nik uste dut graffiti hau ongi dagoela egina eta Bansky pertsona hua oso ona dela horrelako gauzetarako. Niri graffitiak egitea gustatzen zait, baina horren ongi ez ditut egiten. Graffiti hau izorratu dutenak oso gaizki egin dute, zeren eta graffiti hau oso inportantea da eta oso polita. Nire galdera hau da: zerk eman zion graffiti hau egiteko ideia?

  55. Enara Piris dio

    Grafiti hau oso ondo eginda dagoela uste dut. Banskyk oso ondo egin zuen. Ez dakit zerk eman zion hori egiteko ideia.
    Batzuetan beste pertsonei ez diegu behar duten arreta ematen, merezi duena baino gehiago edo gutxiago, pentsatzen dugulako ez dela guk uste dugun pertsona, edo batzuetan min ematen digulako. Nola begiratzen diogun ere asko esaten du.

  56. Jon Eceiza dio

    Graffiti honi ez diot zentidorik harrapatzen, baina latza da. Koadroan begiratzen ari da naiz eta ezer ez egon eta gizonak ematen du oso kontzentratuta dagoela. Graffiti hau donostian dago esta eta gainera oso ondo eginda dago.

  57. Oihane Camarón dio

    Oso arraroa ikusten dut koadroa, zergatik normalean barruan marrazkiekin dago dekoratuta. Baina egin duenarentzat oso polita izango da bere artelana. Koadroa gauzekin egotea eta apainduta. Gainera jendea oso doktore dago jantzita. Ez da ikusten natura asko. Oso interesatua dago koadroari begira. Ez zait interesatzen koadroa bakarrik egotea eta inguruan dena idatzita

  58. Maialen Catalina dio

    Nire ustez graffiti honek adierazi nahi duena zera da: gauza bat ikusten ari garen bitartean, beste gauza bat ikusteko edota pentsatzeko aukera dugula. Graffitian ikusten den bezela, mutil hori, koadroan ez dagoen beste gauza bat ikusten ari da edota pentsatzen.

  59. Ane Arambarri dio

    Nire ustez graffitia oso polita da, ez du zentzu handirik baina bakoitzak nahi duena pentsa dezake.
    Zer ote dago kuadro horretan ?

  60. Janire Astigarraga dio

    Nire ustez artelana oso arraroa da, zeren ez dago marrazkirik koadroaren barruan, baiaa egin duenarentzat oso polita izango da, berak badakielako zer esan nahi duen marrazki horrek. Naturari ez diogu asko begiratzen eta jendeari bakoitzak bere erara begiratzen dio.

  61. Ylenia Martinez dio

    Niri graffiti hori asko gustatzen zait eta zergatik kendu duten ez dut ulertzen. Oso ederra da eta orijinala da. Banski nire ustez artista bat da, ze grafittiak hain ondo jende gutxik egiten ditu. Orain arte ikusi dudan ederrena da, ez zuten kendu behar.

  62. Mireia Gartzia dio

    Ba ez badira gure lagunak, nire ustez gaizki begiratzen diegu baina gure laguna baldin bada ongi bergiratzen diogu.
    Gaur egungo gazte askori ez zaie natura interesatzen, orduan ez diogu begiratzen.
    Nire begirada mutil guapoek erakartzen dute. Mutil zatarrek, ez.

  63. Nagore Corrales dio

    Nere ustez, marrazkia oso ondo dago eginda. Marrazkia egin duenak, nire ustez nahi du gu konturatzea zer gertatzen den gure ondoan. Marrazkia ez zuten borratu behar.

  64. Adrian Valor dio

    Banskyk egin duen graffitia oso ona da. Bansky Londonen bizi da. Graffiti hau berak egin du Donostiko horma batean. Beste jende batzuk etorri ziren eta marrazkia dana estropeatu egin zuten. Nola begiratzen duzun ere hobeto ikusten da marrazkia.

  65. Ainhoa Iturbe dio

    Nire ustez irudi hortan esan nahi duena da askotan begira egoten garela, baina ez dugula ikusten; itxu geratzen garela nahi duguna ez ikusteko. Graffiti horrek hori nahi du esan: askotan zerbait ari garela ikusten eta ez dugula ezer ere ikusten.

  66. Lierni Arrieta dio

    Bakoitzak nahi duen bezala begiratzen dio jendeari, bakoitzak bere iritzia baitu. Baina jende askok segun eta bestearen arraza, azal kolorea, hizkuntza…-ren arabera begiratzen dio.
    Naturari desberdin begiratzen diogu, batzuei gustatzen zaie eta besteei ez, baina egia da gauza harrigarri asko daudela.
    Nire arreta erakarten du beste batzuek duten bizia: oso gaizki bizi dira.
    Gauza asko ez zaizkit interesatzen, baina hori bakoitzak jakin behar dueka uste dut.

  67. Alazne Moreno dio

    Nik ongi begiratzen diot jendeari, baina badira zenbait pertsona agian ez zaituztenak zu ondo ikusten. Orduan zergatik begiratu behar diozu berari ondo?
    Batez ere gure lagunak interesatzen zaizkit. Baita ere ezertxo ez duen jendea ere. Pertsona horiek dira ondo begiratzea merezi duten pertsonak.
    Naturari ondo begiratu behar diogu. Ez balitz egongo, ez ginateke emen egongo. Berak eman digu bizia.

  68. Laura Astigarraga dio

    Nire ustez, arrazaren arabera edo bakoitzak dituen defektuen arabera, jendeari ezberdin begiratzen diogu.
    Naturan ere, badaude gauza batzuk atentzioa ematen digutenak eta horregatik denbora asko pasatzen dugu begiratzen.
    Nire ustez, guztia interesatzen zaigu, baina gauza batzuei ez diegu nahi garrantzi asko eman, ez dugulako nahi ohartu, gauza txar asko gertatzen ari baitira.

  69. Jon Urresti dio

    Ondo begiratzen diet besteei, baina beraiek gaizki begiratzen badidate, nik ere gaizki begiratzen diet.
    Natura nik uste zertxobait garbitzen ari dela.
    Ni naturak erakartzen nau, eta naturaren kontra dagoena ez zait interesatzen.

  70. Xabier Irizar dio

    Ez zaizkigu asko interesatzen gure lagunak ez diren edo ezagutzen ez ditugun pertsonak. Horregatik munduan pobre gehiegi dago nire ustez.
    Naturari ere ez diogu garrantziarik ematen eta gero asko kutsatzen dugu eta bakoitzean eta okerrago dago natura eta gure planeta.
    Gure lurretatik kanpora dauden gauzak eta gertatzen diren gauzak ez zaizkigu interesatzen.

  71. Lara Garate dio

    Gehienetan jendeari begi txarrez begiratzen diogu eta askotan gaizki esaka ibiltzen gara. Naturari behar den bezala begiratzen diogu, errespetatuz. Niri gauza asko erakartzen naute jendearen jarrerak,erantzunak… Guri gauza asko ez zaizkigu inporta. Adibidez; pobreen egoerak, behartsuen egoeran eta hainbat gauza… Guk bakarrik gurearekin pentsatzen dugu.

  72. Nerea Pinto dio

    Hemengoak ez diren pertsonei gaizki begiratzen diegu, beldur pixkat ematen dutelako. Gizon horrek gure mundua leiho hortatik ikusten duela uste dut eta gainera, badaude gure inguruan ikusi nahi ez ditugun gauzak.

  73. Iban Zubizarreta Uria dio

    Nik beti inguruko pertsonei ondo begiratzen diet, ez badute pixka bat sospetxoso pinta edo izaera.
    Naturari ere ondo begiratzen diot nire aldetik.
    Gure begirada zerbait harrigarriak edo zerbait arraroak ekartzen digu leku edo toki horretara begiratzea.
    Gauza asko dira niri ez zaizkidanak interesatzen, baina batez ere beste pertsonek zer egiten duten. Halere beste gauza asko ere interesatzen zaizkit, adibidez gauza interesgarri bat ikustea.

  74. Aroa Murillo dio

    Gure inguruko jendeari nolakoa den kontuan hartzen diogu eta gero irtzia ematen diogu. Nik behintzat jendeari ikusi eta ez diot iritzirik jartzen. Lehenengo ezagutzea gustatzen zait eta geroaga nire iritzia emango dut behar bada. Natura batzuek ondo zaintzen dute eta beste batzuek gaizki.
    Gauza arraroek erakartzen dute gure arreta normalean. Edo zentzurik ez duten gauza asko baita ere.
    Gauza txar asko ez zaigu interesatzen.

  75. Aitor Madrazo dio

    Pertsona hori zure laguna baldin bada, ondo begiratzen diozu eta ez bada, normal.
    Interesatzen zait inguruan zer dagoen eta natura. Ez zait interesatzen jendeak zer egiten duen.

  76. Miren Aizpuru eta Sasha Aranda dio

    Gure iritziz inguruko jendeari ez diogu gaizki begiratzen segun eta nola dagoen jantzita, eta zer nolako ikuspegia ematen digun pertsona horrek gure barne irirtzia egiten dugu.
    Guk uste dugu naturari begirune handia diogula, gure bizian oso garrantziztsua delako eta bertan antolatu dezakegula gure bizimodua.
    Gure begirada gauza askok erakartzen dutela uste dut, agian ez interesatu behar zaizkigun bezain beste gauzak, baina badira gauza mordoxka bat.
    Gure inguruan arazo ugari daude, horietako batzuk interesatzen zaizkigu eta beste batzuk ez. Interesatzen zaizkigun gauza batzuk hauek dira: pobrezia, gosea, arrazismoa, generoen berdintasuna eta abar..

  77. Joanes Balenciaga dio

    Graffiti honetan nik zerbait ikusten dut, ez datik zuzena ala okerra. Lehenego esan nahiko nuke irudi honen gainean graffitiak egin dituztenak izugarrizko errespetu falta dutela.
    Lehendabizi hasiko naiz zer ikusten den, gainean dauden grafiti horiek apartaturik. Gizon bat ikus daiteke leihotik begira, baina ez da ezer ere ikusten leihotik zehar. Horrek nire ustez esan nahi du mundu hau lehen zenarekin ez dela ezertxo ere, orain dena kutsatuta, lapurretak, hilketak… Lehen dena ondo zegoen banatuta eta orain gu ondo bizi garen arren, Afrikan, eta emen ere bai, jendea goseak bizi da. Dena ondo banatuta dago berez, baina jendeak behar duena baino gehiago ekoizten du.

  78. Barbara Elezgarai dio

    Nire ustez pertsona guztiok, bakoitzaren bizitza txarragoa ez izateko, gauza batzuk ez ditugu ikusten; baino ez ezin dugulako, baizik eta ez dugulako nahi ikusi. Baina ez gara konturatzen horrela arazoak pilatu egiten ditugula. Eta horrela gero eta arazo gehiago eta handiagoak ditugula.

  79. Joseba Diaz dio

    Zerbaitek gure atentzioa erakartzen digu guretzat berria baldin bada, adibidez pertsona bat gu bezala jasten ez bada, arraroa egiten zaigu eta begiratu egiten diogu, baina gu bezala jantzita badoa, ez diogu kasurik egiten, guretzat zerbait berria ez delako. Naturan ere berdina pasatzen da, adibidez, hirian biziez gero mendira joan eta liluraturik gelditzen zara eta alderantziz.

  80. Goretti Etxezarreta dio

    Gaur egun, guk ez dugu ikusten jendearen sufrimendua edo ez gara honen garrantziaz ohartzen. Horren ordez, guk arropari, telefono mugikorrei, ordenagailuei… begiratzen diegu. Naturan ere berdina egiten dugu, ez gara ohartzen gure erabakiek natura hondatzen dutela. Ez dugu pentsatzen guk lurrera botatzen ditugun gauzek naturari kalte egiten diotela eta, ondorioz, guri.

  81. Lander Alberdi dio

    Guk gure inguruko jendeari bi modutara begiratzen diogu. Gure ezaguna baldin bada, begi onez begiratzen diogu eta oso gaizki begiratzen diogu kanpotarra baldin bada eta janzkera edo itxura arraroa badu. Naturari txundiduraz begiratzen diogu, duen edertasunagatik eta amorrazioz berriz eguraldi txarra egiten duenean. Nire ingurutik, ez zaizkit interesatzen telebistan agertzen diren pertsonaia txoro horien istorioak.

  82. David Sierra dio

    Oso ondo dago graffitero honek egin duen pertsona, oso ondo egin zuen marrazkia, bere sentido osoa eta logikarekin egin zuen eta horrek, munduan zehar ezaguna eta ospetsua egitea egin zuen. Honekin, inguruko jendeari nola begiratzen diogun ikusten dugu. Graffiti hau, marrazkian dagoen pertsonan fijatzen naiz, oso ondo dagoelako marraztuta. Marrazki honekin, konturatu nahiz eskolako gauzak ez zaizkidala asko interesatzen.
    Nire iritziz, oso ondo dago pertsona batek bere pentsamenduak marrazki batean islatzea.

  83. Ane Alberdi dio

    Gure munduan, nahiz eta bi begi ditugun inguruko gauzei erreparatzeko, nahi duguna edo komeni zaigunari begiratzen diogu. Arazoak gure begien aurrean dauzkagu, baina bizkarra eman eta ez jakinarena egiten dugu. Nire ustez, gatazka honi aurre egin beharko genioke, horrela gauza asko konponduko lirateke

  84. Joseba Lizarralde dio

    Jendeari lepoaren gehinetik begiratzeko ohitura dugu eta beti ere topikoak ez ditugu baztertzen. Topikoen erruz jendea banatuta dago eta itxura txarreko jendeari inguratzeko ohiturarik ez dugu. Naturari beti edertasunez begiratzen diogu, nahiz eta zenbaitetan edertasun hori beldurgarria ere izaten den. Ni gauza ezkutuek erakartzen naute, beti ere zer egongo den gauza ezkutuan pentsatzen. Monotonia eta betiko gauzak oso aspergarriak dira eta inork ere ez du nahi hor erori.

  85. Julen Egino dio

    Nire ustez kuadro honekin atentzioa eman nahi digu graffitilariak eta zerbaitengatik da Londreseko graffitilaririk honena. Nire iritziz kuadro horrek adierazten du bakoitzak bere ikuspegia duela gauzak ikusteko eta nahiz eta hutsik egon, guztiok zerbait desberdina ikusten dugula. Gure ikuspegiaren ondorioz, jakin dezakegu gutako bakoitza nolakoa den eta zer interezatzen zaigun.

  86. Alaitz Alberdi dio

    Gaur egun, guk guri dagokigunari begiratzen diogu, hau da, pertsona batek arropa oso merkeak edo gauza merkeak direnak erosten eta erabiltzen baditu, guk ez diogu atentziorik jarriko, nahiz eta oso pertsona ona izan. Aldiz, pertsonak beste batek beti markako arropak eta gauzak erosi eta erabiltzen baditu, atentzio handiagoa jarriko diogu, oso arroa bada ere. Nire iritziz, pertsonak kanpotik diren bezala sailkatzen ditugu, barrutik nolakoak diren jakin gabe. Pertsonak barrutik ezagutu behar dira.

  87. Sara Almendro dio

    Nire iritziz, denok ez diegu berdin begiratzen inguruko jendeari. Agian, batzuk fijatzen ez diren bitartean beste batzuk asko fijatuko dira eta bakoitzaren pertsona ikusteko era ez da berdina izango.
    Naturari dagokionez, uste dut jende gehienak zaindu egin behar dela pentsatzen duela baina agian beste batzuei ez zaie batere interesatzen. Adibidez, nire begirada erakartzen dituzten gauzak injustiziak dira edo naturarekiko axolagabekeria.
    Pertsonen interesak desberdinak dira, adibidez bati ez zaio batere axolako etorkinen egoera beste batzuei asko interesatzen zaien bitartean.

  88. Esther eta Christian. dio

    Gure iritziz, batzuetan ez diogu gure inguruko jendeari oso ondo begiratzen, baina hori da ez ditugulako ezagutzen. Gero ezagutu ondoren, konturatzen gara guztiz kontrakoa dela lehenagotik pentsatu izan duguna.
    Naturak, normalean, bakea ematen digu guk gehien behar dugunean eta gustura begiratzen diogu.
    Ohikoena da, gure begirada erakartzea gauza politak eta guri gustatzen zaizkigunak. Adibidez, itsasoa, mendia, ilunabarra…
    Guri ez zaigu batere interesatzen munduan dauden injustiziak eta pobrezia. Gehienetan, hori aurrean edukita beste aldera begiratzeko ohitura dugu, oso ohitura txarra baina daukaguna da.

  89. Amaia Arteaga eta Antton Segui dio

    Guk nahi ditugun pertsonei eta nahi dugun moduan begiratzen dugu, hau da, interesatzen zaizkigun gauzak bakarrik.
    Ez zaizkigu interesatzen gure onerako ez diren gauzak. Guk beti aberastasunera eta zoriontasunera begiratzen dugu…

  90. Mikel Arzalluz dio

    Nire iritsiz, askok besteei gainetik begiratzen diete, nor den garrantzirik eman gabe. Natura errespetatzea ez da guk normalean egiten duguna, hori egin beharko genukeen arren. Gure begirada gaizki jantzita dagoenengana asko gerturatzen da eta baita oso ongi jantzita dagoenari ere. Niri ez zait asko guztatzen kanpotar bat edo horietako bat gauean agertzea.

  91. Xabi Arrieta dio

    Batzuetan inguruko jendeari arraro begiratzen diogu bere jazteko edo izateko erarengatik.
    Baina azkenean denok gizakiak gara eta gizaki guztiak errespetatu behar dira, izateko eta janzkera edo dena delako harengandik. Oso graffiti polita iruditzen zait, jendeak asimilatzeko munduan gauza denak ez direla ikusten eta batzuk ezkutatu egiten ditugula.
    Niri pertsona batzuek esaten dutena ez zait interesatzen.

  92. Maren Alberdi dio

    Askotan pertsonak oso egoistak izatera iritsi gaitezke. Bakoitzari ondo joaten zaionean gauza, ez dugu nahi ikusi besteei gauza ez zaiela guri bezain ondo joaten, hau da, askotan errealitatetik alde egiten dugu, ez ikusi nahian benetan gertatzen dena. Adibidez, jendea gosez hiltzen dela egunero edo jende asko guk dugun erdiarekin pozik bizi dela. Gure begirada beti hobeak erakartzen du, beti hobera nahi dugu jo eta ez dugu ikusten beste batzuk gure erdiaren erdiarekin bizi direla, beraz, nire iritziz, eskerrak eman beharko genizkieke beti gure aldean dauden haiei, baita gure bizitzan maitasuna eta lagunarte zoragarri bat dugulako ere.

  93. Olaia Alberdi dio

    Guk pertsona bakoitza ikuspuntu desberdinetatik ikusten dugu. Pertsona batzuk ikusi ere ez ditugu nahi egin, baina beste bat agian bere lagunik onena da, horrekin esan nahi dut, pertsonak ezagutu gabe kritikatzen ditugula. Naturaren aldetik, pertsona askok esaten dute zaindu egin behar dela, baina azkenean inork ez du betetzen. Interesatzen ez zaigun gauza bakarra gure gizartean biolentzia erabiltzea da pertsona baten aurka.

  94. Iñaki Alonso eta Jorge Ferreira dio

    Nire ustez, denok ez diegu berdin begiratzen inguruko gauza eta jendeari. Again batzuk ongi fijatzen dira garrantzirik ez duen gauza batean, beste batzuk berriz ez diote inportantziarik ematen.
    Jendeak gauzak era ezberdinetan ikusten ditu, batzuk edozer gauza imajinatzen dute eta besteek ez dute horrelako imajinaziorik, adibidez natura pertsona batzuek zaindu eta garbitu egiten dute, besteek ez dute ezer egiten.
    Irudi honetan bezala, pertsona horrek gauzak imajinatzen ditu eta horrek jendea inspiratzen du eta beste batzuek pasatzen uzten dute.

  95. Itxaso Astigarraga dio

    Nire ustez, jende asko dago telebistan gerra batean hildako pertsonen gorputzak agertzen direnean, kanalez aldatzen dutenak, agian ikusten dutenak tristura ematen dielako edota agian errealitatea ikusi nahi ez dutelako.
    Bakoitzak bere erara begiratzen dio jendeari, pertsona bat begi onez ikus dezakezu bere itxura onarengatik edota begi txarrez zure moduan ez delako janzten. Baina pertsonak bere izaeragatik epaitzen ikasi behar dugu eta ez bere itxuragatik.
    Gure begirada gauza eder eta liluragarriek erakartzen dute, pasaia zoragarri batek adibidez. Eta batez ere gure inguruan pobreziarik, goseterik edota gerrarik ez egotea interesatzen zaigu.

  96. Beñat Astigarraga dio

    Nire iritziz jendeari ez diogu ongi begiratzen. Adibidez, norbait beste era batera jantzita badoa jendeak horren inguruan hitz egiten du eta txarrena da txarrerako hitz egiten dutela. Baina norberak ikusi behar du zer egin eta batzuk badaude ongi hitz egiten dutenak. Baina norberak ikusi behar du nola begiratu onera edo txarrera. Naturari buruz, jendeak esango du naturari ongi begiratzen diola baina batzuk mendi ibilaldi bat egitera joaten direnean eta mendia dena zakarrez beteta uzten dutenean, nire ustez bakoitzari irten behar zaio hori jasotzera joatea. Ongi iruditzen ez zaidana da beste arraza bateko pertsona gauean nire etxera bidean azaltzea: ez nioke ongi begiratuko pertsona horri.

  97. Aritz Artetxe dio

    Nik ongi begiratzen diet besteei, baina beste batzuek pertsonen gainetik moduan begiratzen diete. Baita ere begiradekin asko trasmititzen da.
    Naturari komeni zaigun moduan begiratzen diogu.
    Guri interezatzen ziazkigun gauzei begi onez begiratzen diegu, hau da, komeni zaiguna. Hor sartzen dira guri gustazen zaizkigun gauzak.

  98. Elizabeth Alberdi dio

    Nire iritziz, guk ez diogu pertsona guztiei begi berdinekin begiratzen, baina alde batetik ulertzekoa dela uste dut, ez baita berdina gurasoekin edo lagunik onenarekin hitz egiteko eta bakoitzari begiratzeko modua. Naturaren arloan berriz, pentsatzen dut pertsona asko eta askok natura zaindu eta erreziklatu egin behar dela esaten dutela, baina egiaren orduan gutxi batzuk soilik betetzen dutela esandakoa. Eta azkenik esan nahi dudana da ez zaigula inori gaizki begiratuak izatea gustatzen.

  99. Maialen Garcia dio

    Nire iritziz, ondo ematen garen jendeari begirunez eta alaitasunez begiratzen diogu, eta gaizki erortzen zaizkigun pertsonei, ez baleude bezala edo begirada maltzurrez begiratzen diegu.
    Nire ustez, naturari jende askok ez dio garrantzirik ematen, ez baitute bat ere zaintzen, baina natura erabat suntsituta geratzen denean konturatuko dira ia denak zer egin duten naturarekin urte guzti hauetan, eta beranduegi izango da jadanik naturaz zerbait egiteko eta naturarekin zer egin dugun ohartzeko.
    Gure begirada, gauza onetara bakarrik joaten da, interesatzen zaizkigun gauzetara eta guretzat garrantzitsu eta axola zaizkigun gauzetara.
    Nire ustez, jendeari ez zaio interesatzen beste herrialde batzuetako pertsonek zer nolako bizimodua daukaten, pobreak direnak, familiarik ez daukatenak etab. Batzuek beren buruan besterik ez dute pentsatzen, eta beraiek pobreak edo familia gabekoak izanez gero, jendeak beraiei laguntzea nahiko lukete.

  100. Ainhoa Úbeda eta Iria Garcia dio

    Gaur egun, normalean kanpotik etortzen diren pertsonak desberdin ikusi eta askotan baztertu egiten ditugu. Eta ez bakarrik kanpotik etortzen diren pertsonak, batzuetan pertsona desberdin janzten delako edo iritzi desberdinak dituelako baztertu egiten ditugu. Askotan ez gara konturatzen, baina agian pertsona hori beste batzuen erruz sufritzen ari da eta ez gara ohartzen.
    Askotan ez gara konturatzen naturaren edertasunaz, eta naturan gauza txarrak gertatzen direnean bakarrik konturatzen gara; kutsadura adibidez, baina ez dugu ezer egiten hori aldatzeko.
    Askotan ez dugu nahi ikusi zer gertatzen den gure inguruan, guk oso bizi maila ona dugulako, baina beste pertsona batzuek asko sufritzen dute eta guk, lagundu beharrean, gauzak okertzen ditugu.

  101. Estibalitz Aranbarri eta Aitor Juaristi dio

    Nire iritziz, gure inguruko pertsonei begirada beraietaz dugun iritziaren islada da, eta sarritan norbaitekin haserre gaudenean gure begiradak trasmititzen du. Gure begirada zerbait harrigarria edo zerbait zirraragarria denan erakartzen du gure arreta. Gauza asko dira interesatzen ez zaizigunak, arrazoi bat edo beste batengatik hala nola, niri nork irabazi duen gaur gaueko partidua, …

  102. Joritz Badiola dio

    Nire ustez pertsona bat ezagutzerakoan begietara begiratu eta ikus dezakegu zintzoa den edo gaiztoa den, guapoa edo zatarra, potola edo iharra… mendira joaten zarenean adibidez, ikusten dituzun zaborkeriak, harritu egiten zaitu eta pentsatzen duzu: Nolakoa den jendea! Ibaietan ere zaborkeria asko dago eta ura ere zikinduta etortzen da. Gure naturan gauza onak bezala ere txarrak daude eta onartu beharrak daude.

  103. Ane Juaristi dio

    Begiko jendea bada oso ondo, baina inoiz ez badugu ikusi edo gaiziki erortzen zaigun norbait bada, ez diogu ongi begiratzen. Naturari normal begiratzen diot normalean, baina batzuetan zerbait berezia ikusten diot, Erromako zubia adibidez. Gure gustokoak ez diren gauzak ez ditugu ikusi ere egin nahi, nahiz eta hor egon, horregatik uste dut bakoitzak bere gustoko gauzak bakarrik ikusten dituela.

  104. Malen Balenciaga ete Oihane Ucin dio

    Nolakoa den arabera era batera edo bestera. Pertsona batengan garrantzitsuena lehen inpresioa da.
    Natura ez dugu behar bezala zaintzen.
    Atentzioa ematen duten gauzak interesatzen zaizkigu, baina politika ez zaigu interesatzen.

  105. Gaizka Perez dio

    Nik uste dut denok berdin ikusten dugula beste jendea, baina batzuek ez dute ulertzen denok berdinak garela. Batzuek pentsatzen dute bakarrik bere arrazakoak direla onenak; baina ez da horrela: denok berdinak gara. Batzuek ulertzen dute denok berdinak garela eta hori oso ondo dago.
    Nik uste dut natura oso ondo zaintzen dugula, baina badago %1 ez dutenak zaintzen eta hori ez dago ondo. Nik nire ustez ondo zaintzen dut eta besteek ere bai.
    Niri ez zaidana batere interesatzen dantza egitea da, beno segun zer dantza. Baleta ez, baina rap bai, hori gustukoa dut

  106. Maria Heras eta Amaia Illarramendi dio

    Pertsona batzuek, beren kolorearen arabera, esaten dugu beldurra ematen digutela. Batzuek esaten dute ez dutela beraien ondoan egon nahi, baina hori diskriminatzea da eta ez du inork nahi hori guri egitea, orduan ez diegu besteei egin behar.

  107. Laura Perez dio

    Batzuetan inguruko jendeari interesik gabe begiratzen diogu eta nire iritziz hori gaizki dago. Eta natura batzuetan ez zaigu interesatzen eta gaizki tratatzen dugu, gero damutu aren.

  108. Maria Arambarri Arregui dio

    Graffitia talento ikaragarriz dago egina.
    Galderei erantzunez, nire iritzia hau da:
    – Jendeari, normalki, “jendea” bezala begiratzen diot. Denok berdinak gara.
    – Natura, ederra da.
    – Nere begirada akzio onei erakarrita dago, eta gaiztoengandik erabat urruntzen da.

  109. Aitor 0teiza dio

    Egun hauetan Donostian egon den margolan edo graffiti hau oso interesgarria eta zentzuduna iruditzen zait.
    Inguruko jendeari oso ezberdin begiratzen diogu adibidez hemengoei edo kanpotarrei ez diegu berdin begiratzen.
    Nik uste dut oso ondo zaintzen dugula natura “gehienok” baina oraindik ere garrantzitsuagoa da dirua hainbat jenderentzat!

  110. Aitor Andreu dio

    Nire ustez Banskyk egin duen graffitia sendimendu ikaragarriz egina dago eta gainera nire iritziz sekulako arrazoia du. Natura munduko gauza ederrenetako bat da eta hortan zekulako arrazoia du eta kaletik hau ikustean jendeak harriduraz ikusiko du arte lan hau.

  111. Maite Alberdi eta Sara Arambarri dio

    Gure ustez, nahi diogunari begiratzen diogu, hau da, gauza onei, eta gauza txar edo arazoak daudenean beste alde batera begiratu ohi dugu. Naturarekin ere berdina gertatzen dela pentsatzen dugu, izan ere, nahiago izaten dugu landarez beteta dagoen baso eder bat lehor-lehorra dagoen basamortu bat baino. Interesa ere, nahi dugun gauzetan jartzen dugu eta beste batzuetan ez dugu atentziorik jartzen.

  112. Julen Plazaola dio

    Nire ustez batzuetan gaizkiegi begiratzen diegu pertsonei, edo gaizki pentsatzen dugulako edo aurreiritziak ditugulako.
    Naturari ez diogu begiratzen, egun batean natura galduko dugu, eta orduan begiratuko diogu. Naturaren berdetasunak erakartzen bau.
    Intolerantzia eta arrazismoa ez zaizkit interesatzen.

  113. Jon Juaristi dio

    Munduan gauden pertsona guztiak berdinak gara eta hori adierazi nahi du kuadro honekin, azkenean gizaki guztiak berdinak baikara. Munduan bakeak nagusitu behar du eta berdintasunak ere nagusitu beharko zukeen.
    Niri ondo iruditzen zait beste pertsona batzuk koadroaren gainean marraztea, pintoreari beraien laguntza eskaintzeko.

  114. Markel Larrañaga dio

    Inguruko jendeari begiratzeko era pertsona bakoitzaren izaeran dago. Gaur egun diskriminazio handia dago eta pertsona batzuek nazkarekin begiratzen diete beraien ingurukoei eta hori oso gaizki dago. Natura guztiok berdin ikusi beharko genuke, baina pertsona batzuek suntsitzeko bakarrik ikusten dute. Nire begirada munduko injustiziak erakartzen du. Politika kontuak, famosoen ikamikak,… ez.

  115. Sara Godoy dio

    -Nire ustez, munduko, kaleko eta aberreko jende gehienari gaizki begiratzen diegu. Nola dauden jantzita edo orraztuta ere kontuan hartzen dugu. Pertsona batzuei ondo eta beste batzuei gaizki.
    -Natura ikusteko modua ia denok berdina dugu. Nola dagoen hartzen dugu kontuan, eta nola dagoen zainduta.
    -Denen arreta gehien erakartzen duena, adibidez, pobrezia.
    -Jende txarra ez zait interesatzen.

  116. Ander Pastrian dio

    Nire iritziz, komeni edo interesatzen dugunari begiratzen diogu. Pobrezia eta horrelako gauzak urruti nahi ditugu, eta momentu askotan ez gara konturatzen zer sorte dugun gure bizitza maila hau edukitzearekin: adibidez, askotan kexatzen gara eskolara joan beharragatik, baina ez gara konturatzen beste askok ez dutela aukera hori ere.
    Naturari dagokionez, ez diogu kasu asko egiten.. Birziklapena adibidez oso garrantzitsua da eta ez diogu behar duen garrantzia ematen. Eta horrela beste gauza askorekin: autoak eta sortzen duten kutxadura etab.
    Niri ez zaidana axola da gaur egun dauden telebistako programa eskas horiek, besteen bizitza kontatzen dutenak. Gehiago interesatzen zaizkit munduan dauden injustiziak, baina ezin dut ezer egin horiek ekiditeko.

  117. Eider Etxaniz dio

    Nire ustez, askotan gure inguruko jendearekin ez gara kezkatzen, nahi dugunarekin bakarrik ohartzen gara eta gaizki dago.
    Askotan ere naturarekin ez gara fijatzen, nahiz eta garrantzi handia daukan. Gehienetan gauza berriekin bakarrik fijatzen gara, adibidez ordenagailuak, musika berria…
    Nire ustez pobreziarekin gehiago kezkatu beharko genuke, Afrikan eta beste herrialde askotan gero eta jende pobre gehiago baitago.

  118. Borja Zubizarreta dio

    Nik ongi begiratzen diet besteei, baina beste batzuek pertsonen gainetik moduan begiratzen diete. Baita ere begiradekin asko trasmititzen da.
    Naturari komeni zaigun moduan begiratzen diogu.
    Guri interezatzen ziazkigun gauzei begi onez begiratzen diegu, hau da, komeni zaiguna. Hor sartzen dira guri gustazen zaizkigun gauzak.

  119. Imanol Saenz dio

    Nire ustez inguruko jendeari ez diogu ongi begiratzen, beti itxurari eta horrelako gauzei begiratzen diegu. Beti besteen gauza txarrak ikusten ditugu eta gauza onei kasurik ez.

  120. Maite Olaizola dio

    Normala den bezala, guztiok ditugu pentsaera eta iritzi desberdinak eta horietan oinarrituta era batera edo bestera portatzen gara. Guri gustatzen eta axola zaizkigun gauzetan jartzen dugu atentzioa. Interesatzen ez zaizkigunei berriz, ez diegu begiratu ere egiten. Gainera, gure pentsaera horiengatik, zenbait gauza alde batera ere uzten ditugu, eta zenbaitetan ahaztu egiten garela ere iruditzen zait. Askotan jendea marjinatu egiten dugu, edo ez diegu gure laguntza ematen, gure interesekin bat ez datozelako eta hori ez gertatzeko, denok ahalegin bat egin beharko genuke begiak ireki eta gauza denak kontuan hartzeko.

  121. Melissa Parada dio

    Guri interesatzen zaizkigun pertsonei edo gauzei begiratzen diegu, eta norbait berezia dela ikusten badugu, askotan begiratzen diogu, adibidez beste arraza bateko pertsona bati, edo gaixotasun bat duen pertsonari. Askotan gertatzen da: guk maite dugun pertsona bati edo interesa jartzen diogunari laguntzeko prest gaude. Baina guri axola ez zaigun pertsona batek eskatzen badigu laguntza… ez diogu ematen.

  122. Amaia Aizpuru dio

    Garbi daukat, denok ezberdinak garela eta beraz ikuspuntu ezberdinak ditugula. Baina, egia da, askotan kanpoko gauzatan fijatzen garela, barnekoan atentzioa jarri beharrean. Honenbestez, pertsona edo gauza baten alderdi asko ez ditugu susmatu ere egiten. Naturari dagokionez, batzuk inguru giroarirengatik kezkatzen dira baina beste batzuei bost ematen die horrek, eta dirua irabaztea bakarrik axola zaie.

  123. Moises Etxeberria dio

    Jendeak begirada asko botatzen badizkio zerbaiti oso ona edo txarra delako izaten da, normalean gauza arruntek ez dute arretarik erakartzen. Naturari ere berdin egiten diogu: harrigarria bada begiratu baina bestela ez. Gainera, askotan pobrezia moduko gauzei ez ikusi egitea nahiago dugu.

  124. Olatz Iriondo dio

    Nire iritziz, jendea kanpoko itxurarengatik epaitzen dugu, baina hori gaizki dago, ez dugu kanpotik nolakoa den begiratu behar, barrutik nolako pertsona den begiratu behar dugu eta askotan ez dugu hori egiten. Naturarekin ere antzeko zerbait gertatzen da, askotan ondorioei begiratu gabe edozer egiten dugu natura kaltetzeko adib: gauzak lurrera botatzea… eta gero kalteak datoz…

  125. Xuban Badiola dio

    Guk pertsona bakoitza ikuspuntu desberdinetatik ikusten dugu. Pertsona batzuk ikusi ere ez ditugu nahi egin, nire ustez pertsonak ezagutu gabe ez ditugu kritikatu behar. Ez zaizkigu interesatzen gure onerako ez diren gauzak. Guk beti aberastasunera eta zoriontasunera begiratzen dugu… egongo al da berdintasuna munduan???

  126. Iker Juaristi dio

    Nik uste dut pertsona honi egin diotena oso gaizki dagoela, bere grafitiaren gainean pintatu dutelako. Nire iritziz pertsona horiek zigortu egin beharko lituzkeete.

  127. Josu Zubizarreta dio

    Nire iritziz askotan begiratzen diogu jendeari beren arroparen edo itxuraren arabera eta ez bere pertsonalitatearen arabera.
    Askotan ez gara naturaren garrantziaz ohartzen eta onentzat kaltegarriak diren gauzak egiten ditugu. Ez diogu gauz on baten moduan begiratzen.
    Gehientan ez zaigu interesatzen munduko beste aldean gertatzen den arazo bat, eta hori ikusi ohi dugunean beste aldera begiratzen dugu. Guk beti alde onenera begiratzen dugu.

  128. Iñigo Gorricho dio

    Nire iritziz jendea kanpoaldetik ikusten dugu, barruan nolakoa den ikusi gabe, eta natura, berriz, ez dugu gauza garrantsitsu baten moduan ikusten eta hori gaizki dago, naturagatik bizi baikara.
    Gure inguruan behar ez ditugun gauzak ez zaizkigu interesatzen.

  129. Maite Aretxabaleta dio

    Nire ustez pertsonok gauza onetara bakarrik begiratzen dugu, eta pertsona bat ezagutzean, askok beren diurari begiratzen diote. Berdin natura, jendeak ez du ikusi nahi kutsadura, ezta berarengatik ezer jakin ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude