2015. Mileurtekoko helburuak (dbh4)

.

Bila ezazu informazio eguneratua 2015. urterako erabaki ziren garapen helburuei buruz. Horretarako internet erabili behar duzu.

Ondoren, blogean iruzkin bat idatz ezazu:

– Jaso duzun informazioa zure hitzekin laburbilduz (bi edo hiru helbururi buruz)

– Iritzi etikoa eskainiz: ongi dagoen ala ez, zergatik, zer egin beharko litzatekeen …

Ekarpen guztiekin dokumentu bat osatuko da eta sarean eskegiko dugu. Hona hemen DBH4ko ikasleen eginiko ekarpenen bilduma.

Iruzkinak

  1. Mar Leal dio

    Gaur egun, emakumeek lan asko egiten dute eta ia ez dute dirurik irabazten. Gainera lan baldintza okerretan egiten dute lan. Oso gaizki iruditzen zait hau, sexu desberdinketa dagoelako eta guztiok berdin kobratu beharko genuke.

  2. Elizabeth Alberdi dio

    Mileurteko erronkak 2000. urtean, 192 herrialdeek 2015erako hitzartu zituzten zenbait erronka dira.
    Eta helburu horietako bat munduko haur guztiak 2015.urterako lehen henzkuntzan matrikulatua egotea da eta beste bat, urtean 16 milioi emakume eta ume salbatzeko konpromitituta egotea.

  3. Maite Alberdi dio

    Milurtekoko 2. garapen-helburua: Lehen hezkuntza unibertsala lortzea. Neska-mutilek lehen hezkuntzako ziklo oso bat amaitu dezaten zaintzea.
    Nire ustez, oso garrantzitsua iruditzen zait Milurteko hau betetzea. Izan ere, gaur egungo ume askok ez dute eskolarizazio egokirik. Iparraldean hala ere, askoz ere gehiago dira, helgoaldean aldiz, eskolarizazio urria dugu.
    Gaur egun, eskolarizazio egoki bat gabe, ez gara ezer. Izan ere, dena ikasten dugunaren esku dago, eta herri pobreetako jendeak ez badu ikasten, oinarri on bat emateko, ez dira skeula pobreziatik aterako. Hor gu sartzen gara, gurea da beraiei lagundu, edo alde batera uzteko erabakia.
    Zuk zer egingo duzu?

  4. Mikel Arzalluz dio

    Emakumeak gaur egun oso baldintza txarretan daude baita ume batzuk ere. Nire ustez, oso garrantzitsua da Milurtekoko helburu hau betetzea. Gaur egun gu bezalako gazteak ez badute eskolarik, ez dira ezer, ez baitute etorkizunik. Guk garrantzia handia dugu hor, gure laguntza behar dutelako. Pentsa ezazu eta gogoratu gaizki pasatzen hari direnengan, ez zuregan bakarrik.

  5. Itxaso Astigarraga dio

    NBEk 2000. urtean 2015eko milurteko helburuak ezarri zituzten. Horren helburua 192 herrialdeetan zortzi helburu hauek betetzea da:
    1. Pobrezia eta gosea murriztea.
    2. Lehen Hezkuntzako irakaskuntza lortzea mundu osoan.
    3. Gizonen eta emakumeen arteko aldea sustatzea.
    4. Haurren heriotzaren tasa bi herenetan murriztea.
    5. Ama berrien osasuna hobetzea hiru laurdenetan.
    6. HIESA eta beste gaixotasun batzuei aurre egitea.
    7. Ingurugiroaren iraupena bermatzea.
    8. Garapenerako mundu mailako erakunde bat bultzatzea.

    Milurteko helburutako bat pobrezia eta gosea murriztea da. Hori lortzea oso zaila ikusten dut, mundu honetan batzuk ondo bizitzeko beste batzuek oso gaizki egon behar dute eta. Nire ustez lan handia egiten dute janaria herrialde pobreenetara bidaliz, baina ez dela nahikoa iruditzen zait.
    Beste helburuetako bat gizonen eta emakumeen arteko aldea sustatzea da. Gaur egun gero eta alde gutxiago dago emakumeen eta gizonen artean batez ere lanbidearen arloan, baina oraindik ere lan asko egin behar da emakumeen berdintasuna lortzeko.
    Nire iritziz oso ondo dago helburu batzuk ezartzea gizartea era batean hobeto joateko, baina gauza bat esatea da eta beste bat betetzea. Mundua gaur egun dagoen moduan helburu hauek betetzea ezinezkoa dela iruditzen zait. Gizarteak asko aldatu beharko zukeen helburu hauek 5 urtetan lortzeko. Horregatik iruditzen zait lehenengo gerrak gelditu eta armak debekatu beharko zituzketela.

  6. Iñaki Alonso eta Jorge Ferreira dio

    Gaur egun, emakumeek lan asko egiten dute eta ia ez dute dirurik irabazten. Gainera lan baldintza okerretan egiten dute lan. Oso gaizki iruditzen zait hau, sexu desberdinketa dagoelako eta guztiok berdin kobratu beharko genuke.
    Ginera etxe gehienetan neskek egiten dute dena hau da: sukaldea, fregatu, eskoba pasa….
    Hau da nik pentzatzen dudana da, denak lan baldintza berdinak eduki behar ditugula.

  7. Christian Sánchez dio

    Emakume batzuk lan asko egiten dute eta ia ezer ez dute irabazten. Hori injustizia da eta nire ustez besteen bezala ordaindu behar diete.
    Gainera gaur egun, eskolarizazio egoki bat gabe, ez gara ezer. Izan ere, dena ikasten dugunaren esku dago, eta herri pobreetako jendeak ez badu ikasten, oinarri on bat emateko, ez dira sekula pobreziatik aterako. Hor gu sartzen gara, gurea da beraiei lagundu, edo alde batera uzteko erabakia.

  8. Nazaret Hidalgo dio

    Mileurteko helburuetako bat munduko haur guztiek eskolara joateko aukera izatea da, hau da, hezkuntza izateko aukera, baina oso zaila dela diote. Hori lortzeko oraingoz hirugarren munduko haur gehienek eskolarizatuta egun beharko lukete eta hori lortzeko oraindik asko falta da. Nire ustez helburu hau ondo dago, guztiek baitugu ikasteko eskubidea eta hezkuntza izateko eskubidea, baina zaila iruditzen zait haur guztiz nahi den bezala lortzea

  9. Iñigo Gorricho dio

    Gaur egun emakume eta ume batzuk oso baldintza txarretan bizi dira. Gaur egun gu bezalako gazteak ez badute eskolarik, ez dira ezer, ez baitute etorkizunik. Guk garrantzia handia daukagu hor, gure laguntza behar dutelako. Guztiengan pentsatu behar da nire ustez eta ez norberarengan bakarrik

  10. Maialen Garcia dio

    Nire iritziz, munduan jende asko dago pobrezian eta horren ondorioz goseak hiltzen dira pertsona asko.
    Eta emakume gehienak egunaren ordu asko galtzen dituzte etxeko zerginak egiten, eta horrez gainera egunero lanera joan behar dute beren burua eta familia mantentzeko, eta emakumeak bakarrik egitea lan etxean oso gaizki iruditzen zait, gizonek eta emakumeek eskubide berdinak izan behar lituzketeelako, eta emakumeak ez direlako gizonen baino gutxiago.

  11. David Ferreira dio

    2015 helburu asko dute milaurtekoak. Gosea murriztea da inportantena, zeba ume eta pertsona asko hiltzen dira gosearen kulpez. Beste gauza bat da osasuna, horregatik ere asko hiltzen dira gaixotasunen kulpez. Nik puntu inportanteenak ari naiz jartzen, beste puntua da emakume eta gizonen artean alde haundia daude eta danok berdinak gara hori murriztu egin behar da. Nire ustez lan handia egin beharko dute hori dena murriztu eta betetzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude