“Arrain bat naiz…”

Nire gustuko kirolen artean dago igeriketa. Tartean behin Azkoitiko Elkargunera joaten naiz, polikiroldegira, igerian kilometro bat inguru egiteko asmoz,… Gorputzak astindu ederra hatzen du, noski; baina asko erlaxatzen dira muskuluak, eta burmuina ere bai … Igerian ari zarenean, mila gauza datozkizu burura, baina era lasai baten, stress gehiegirik gabe, arnasketaren erritmo eta neurrian …

Batzuetan arazo bat izan dut… Alde batetik, umeen igeriketa ikastaroak daude; bestetik, kale bakarrean pertsona batzuk igerian aritzeko ohitura gutxi dugu; azkenik, Zubiaurre igeri taldeko neska eta mutilak, entrenamenduan jo eta su,… Gaueko edo arratsaldeko zazpietan igeritokira joaten bazara, hantxe aurkituko dituzu astean zehar: serieak direla, sprintak direla, estilo hobetzeko aholkuak, denbora neurketak … Badirudi, arrain batzuk direla… edo hobeto esanda, lamia batzuk, erdi emakume, erdi arrain, (edo tritoiak, erdi gizonezko eta erdi arrain). Ez naiz harritzen euskal antzinako mitologian lamiak eta tritoiak hain garrantzitsuak izatea…

Ondo begiratzen bada, gazte hauek ez daukate meritu txikia: hainbeste ordu, hainbeste egun … Batzuetan eguraldi onarekin, besteetan kanpoan euria edo hotza egiten duenean… Gure gazteak beti uretan… Gero etorriko dira lehiaketa eta txapelketak, agian sariak ere bai… Baina ondotxo dakigu sariak garestiak direla, batek bakarrik irabazten duela, eta milesima batzuen kontua izan daitekeela arrakasta eta porrotaren arteko muga,…

Benetan zorionak ematea merezi duzue, horrenbeste ahalegin eta lan egiten duzuelako. Zuek eta beste askok ere bai. Batzuek ordu mordoxka sartuko dute saxofoia edo piano jotzen, edo futbolean, pilotan edo bizikleta baten gainean entrenatzen,… edo herriko musika bandan… Benetan txalogarria da! Chapeau! (Nire txapela kentzen dut zuen aurrean). Segi horrela!!

Zuri zer iruditzen zaizu neska eta mutil hauen ahalegina?

Iruzkinak

  1. Sara Arambarri dio

    Nire ustez gazte hauen ahalegina merituzkoa da, izan ere, oso ondo dagoela iruditzen zait gustatzen zaizun gauza bat egin ahal izatea eta horretan ahalegintzea. Gainera, askotan, denbora asko eskatzen du nahi duzuna egiteak eta kostatu egiten da.

  2. Leire etxeberria dio

    Nire ustez, jende hauen lana eta sartzen dituzten orduak zer esan handia du. Jende askok esango du nola litekeen hainbeste sufritzea kopa batzuengatik, baina egia hau da: beraien buruaz harro sentitzeko egiten dute. Gainera, kirola egitea oso ona da gorputzarentzat.

  3. Melissa P dio

    Oso ondo iruditzen zait mutil eta neska horiek hainbeste ahalegintzea, oso osasuntsua delako gainera eta gorputza asko lantzen da igeriketan. Egia da arrainak diruditela, batzuk ziztu bizian joaten dira piszinaren beste alderaino. Kanpeonatoak eta horrelakoak egin ohi dute eta irabazlea dena asko ahalegindu da bere ametsa osatzen.

  4. irati astigarraga dio

    Kaixo guztioi… Aurreko artikulu hau irakurri dut “Arrain bat naiz” edo orrelako zerbait….
    Eta bai niri ere txalogarria iruditzen zait benetan… Umeak 6 edo 7 urterekin hasten dira gutxi gora behera edo gazteagoak ere bai… Gero beraiek erabakitzen dute segitu edo baina bai merezi du hauek txalotzea.

  5. Ane Aguado dio

    Niri ustez neska eta mutil hauen egiten dutena ZORAGARRIA da.
    Nire ustez oso garrantzitsua da eskolaz aparte beste ekintza batzuk egitea, eta bakoitzak gustatzen zaiona egitea da normalena, horregatik eskolaz aparte gauzak egiten dituzten guztiei horrela jarraitzeko esaten diet oso ona baita.

  6. Naiara Romatet dio

    Ahalegin handia egin behar dela uste dut, gainera uste dut pertsona oso azkarra izan behar dela, honek denbora ugari kentzen baitu eta ikasketetan ondo ibiltzeko beharreskoa da.
    Nire iritziz miresgarria da gazte hauen lan egiteko gogoa.

  7. Nazaret dio

    Nire ustez kirola egiten duen jendeak ondo egiten du, bide on bat baita zure gorputza erlajatzeko eta buruan zerbait baduzu pixka bat despejatzeko. Denbora ere kentzen du baina azkenean emaitza onak badira, ahaztu egiten zara galdu duzun denboraz.

  8. Julen Aranbarri dio

    Nire ustez gazte hauek oso meritu handia dute. Gainera nire lagun bat igeriketan ibiltzen da eta dakidanez sari asko lortu ditu eta horien artean lehengo urtean Espainiako lehiaketan parte hartu zuen eta bere adinean 5. geratu zen eta generalean 19. aurten ere joango da eta zorte ona opa diot

  9. Maite Lete dio

    Nire ustez neska mutil horiek meritu handia daukate, ordu asko sartzen baitituzte. Gainera kontuan hartu behar da ikastetxera ere joaten direla eta ikasteko denbora behar dutela. Nik uste dut ongi dagoela klasetik kanpo zerbait egitea eta denbora ematea gauza berriak ikasten edota kirola egiten.

  10. Ander Pastrian dio

    Ba nire iritsiz ez dute arrainen antzik baina bai esan nahiko nuke igerilariek meritu handia dutela esfuertzo handia egin behar baita igeriketan aritzeko eta baita ere jendeak esan ohi du erlaxatu egiten zaituela.

  11. maialen dio

    Nire ustez, hor esaten dutena oso ongi esanda dago, neuk ere ez nuen hobeto esango. Igeri egitea oso ongi dago gorputzarentzat, osasungarria da eta niri ere asko gustatzen zait.

  12. maite dio

    Nire ustez, oso ona da kirola egitea eta gazte horiek egiten dutena gainera niri ere asko gustatzen zait, nahiz eta igeriketa ez praktikatu asko.

  13. enara beitia dio

    Niri oso garrantsitsua iruditzen zait igeriketa gorputza pixka bat lantzeko. Aspertuta gaudenean Elkargunera joan eta gorputza landu dezakegu. Neu ere aritu nintzen eta kirol polita iruditu zitzaidan, baina hala ere laga egin behar izan nuen.
    Segi horrela igerilariok!!!!!

  14. jone dio

    Nire ustez neska-mutil horiek oso lan gogorra egiten dute. Baina egiten duten lana oso ona da, asko ahalegintzen direlako eta ordu asko sartzen dituztelako. Baita ere kontuan hartu behar
    da eskolara ere etortzen direla eta asko ikasi behar da baita ere.

  15. ivan castro dio

    Ondo iruditzen zait gustatu ezkero…
    igeriketa azken finean kirolik ia onena da eta ni ez nago taldean, baina gustatuko litzaidake

  16. julen eta joseba dio

    Gure iritziz oso ona eta osasuntsua da gorputzarentzat kirol hau egitea. Kirol hau oso garrantzitsua da gorputza zaintzeko.

  17. Maria Sanchez dio

    Nik uste dut neska-mutil hauen ahalegina oso ondo dagoela. Hobby bat edukitzea ondo dago, gainera ona bazara, baina deporte bat edo ekintza bat egiten baduzu, saiatu egin behar duzu, ondo ateratzeko. Esaten da gazteleraz`para presumir,hay que sufrir`ba hau berdina da.
    Ez da beharrezkoa irabaztea, ondo pasatzea baizik; nik uste dut mundu guztiak egin behar duela deportea, edo ekintza bat egin behar duela. Ez da egun osoa etzanda sofan lotan pasatu behar.

  18. jessica dio

    Neri oso ondo iruditzen zait eskolaz kanpoko kiroletan ibiltzea; ona da fisikoki eta gustatzen baldin bazaizu, egin .

  19. leire beristain dio

    Nire ustez gazte hauen lana txalogarria da. Gorputzari neke handia ematen dio… baina ziur nago oso gustora ibiliko direla.
    Baina ziur nago izugaqrrizko postu onak aterako dituztela, beraz lasai nago.
    Animo eta segi horrelaxe!!!

  20. dio

    Janire, Nora eta Lander oso ondo ibiltzen dira igeriketan. Ni oso traketsa naiz. Oso komenigarria da kirol bat gutxienez egitea, eta gomendatuko nuke kirol bat egitea.
    Postu onak eduki dituzteee!
    Segiii horrela igerilariaak!

  21. erik kabezas dio

    Guztiz ados nago gazte hauek egiten dutenarekin, kirola egitea oso komenigarria da. Nik uste dut neska-mutil hauen ahalegina oso ondo dagoela

  22. nora uria dio

    Oso ona da kirola egitea, baita osasunarentzako ere.
    Entrenamenduak gogorrak izan ohi dira kirol guztietan, baina igerian behintzat giro oso polita egon ohi da.
    Egia esan niretzat musika kirol bat da. Lasaitu egiten zaituzte eta izerdia ateratzen duzu.
    Anima zaitzezte kirola egitera, nahiz eta pereza handia izaaan!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude