“Neska batek bezala korri ezazu – Corre como una chica – Ride like a Girl” 2019an Rachel Griffithsek zuzendutako pelikula australiarra da. Teresa Palmer da protagonista nagusia.
“Neska batek bezala korri ezazu” Michelle Payneri buruzko film bat da. Michelle izan zen gizonezkoen mundu batean Melbourne Kopa irabazi zuen lehen emakume jockeya. Ahalegina, familia, adiskidetasun eta ezinezkoari aurre egiteko erronkaren istorioa da.
Neskatoa zenetik, Michelle Paynek ezinezkoa dirudien zerbaitekin egiten zuen amets: Zaldi lasterketa gogorrenetako bat den Melbourne Kopa irabaztea.
Bere aitarekin hazi zen, 10 anai-arrebak osaturiko familiako kide, eta 15 urterekin utzi zuen eskola, jockey bihurtzeko asmoan. Zenbait porroten ondoren, familia-tragedia batek, zorigaiztoko erorketa baten ondoren, bere ametsa guztiz suntsitu zela zirudien.
Baina aitaren eta anaia Stevieren maitasunarekin, Michellek ez zuen amore eman eta, anai-arreben eta medikuen abisuen kontra, zaldian lehiatzen jarraitu zuen.
Zer ikasi duzu pelikula ikustean? Zer gustatu gehien eta gutxien? Zer balore azaltzen dira?
Iraia Piris dio
Asko guztatu zait gende askori gertatzen zaizkkiolako horrelako gauzak; nahi izatea baina ezin duela zerbait gertatu zaiolako eta bere ametsa orduan bertan bera geratzen delako. Txikitatik Michelle Paynek (Teresa Palmer) ia ezinezko amets bat izan du: Melbourneko Kopa irabaztea, denetan bi kilometroko zaldi lasterketarik gogorrena. Aitak bere hamar anai-arreben artean hazitakoa, hamabost urterekin batxilergoa utziko du bere ametsa helburu bakarrarekin zaldiz ibilaldietara dedikatzeko. Teknika lortzeko denbora hartu arren, Michelle benetako zaldizko zaldizko bihurtzea lortzen du, baina familiako tragedia batek eta bere zaldiaren erorketa larri batek itxaropen guztiak amaitzen ditu. Bere aitaren eta bere anaia Steveren laguntzarekin, berriro saiatzea erabakiko du, nahiz eta bere medikuak eta gainerako anaiak bere aurka izan.
Izaro Lete dio
Neska bat arin garatzen den bezala egiten du korrika, alferrikako xehetasunetan gehiegi galdu gabe, gai nagusian harira joanez, eta bigarren mailako kontuak garatuz.
Filmak agintzen duena ematen du, eta, neurri handiagoan, istorioa oinarritzen duen Michelle Payneren bidean zentratzen da. Itzulinguru handirik egin gabe erakusten digu pertsonaiaren bilakaera eta emakume batek gainditu behar dituen nekeak, oraindik ere matxistegia den eta baloratzen eta errespetatzen ez duen mundu batean. Ez da luzea, ez aspergarria, askotan pertsonaia baten bizitza osoa erakutsi nahi izaten den bezala. Hemen erakusten digute zer funtsezko puntu behar ditugun haria ondo jarraitu ahal izateko, soberan dauden eszenenak alboan utziz. Gehien gustatu zaidana, askotan izaten ditugun helburuak lortzeko egin beharreko lana da, hain erraza ez den lan hori, sakrifikazioa. Helburu hau oso ondo ikusten da pelikulan.
Nire iritziz, oso pelikula interesgarria da gure buruan buelta bat ematen laguntzen digulako, gaur egungo bizimoduan oso garrantzizkoa. Beraz, edonor animatzen dut pelikula hau ikustera tarte atsegin pasako duelako.
Eneko Arrieta dio
Asko gustatu zait pelikula hau, bertan 10 anai-arrebako familia bat agertzen da, denak zaldi lasterketetan parte hartzaileak, eta arreba txikienaren istorioa kontatzen da, lasterketa batean erorketa baten ondoren zaurituta geratzen da baina pixkat sentatu eta segituan jarraitu egiten du lasterkertetan parte hartzen eta azkenean, lasterketa garrantzitsuena irabazten du aitak eman zion aholku bati esker. Pelikula honek erakusten du amets bat baduzu lehenago edo geroago, lana egin ezkero, lor daitekeela nahiz eta bidean oztopo batzuk eduki.
Ane Etxeberria dio
Victoria hamar anai-arrebako familia bateko alaba txikia da, Australiako hegoaldean bizi zen, ama sei hilabete zituenean hil zitzaion, bere aita, Paddy Payne zaldi-entrenatzailea zen eta zaldi-txapeldun bihurtzen irakasten die neska-mutil guztiei.
Asko ikasi daiteke film honekin, izan ere, familiarteko harreman desberderdinak ikusi ditzakegu baina interesgarriena iruditu zaidana, Down sindromea duen anaia eta Victoriaren arteko harremana. Ikusi dezakegu, Victoria eta bere aita haserre daudenean, bere anaiak berarekin hitz egiten jarraitzen duela eta Victoria etxean zegoenean bezalaxe tratatzen jarraitzen duela.
Oso film polita da eta rekomendatzen dut ikustea.
Jokin Arregi dio
Pelikula hau orokorrean gehien gustatu zaidan pelikula izan da, oso gai politari buruz delako eta gauza on asko erakusten dituelako. Gehien gustatu zaidan zatia izan da, nola gauean zaldiaren albora joaten denean lo egitera eta baita Melbourne kopa irabazi zuenean, horko azkenengo metroetan nola zulo bat agertzen zitzaion eta hor sartuz irabazten zuen. Gutxien gustatu zaidan zatia izan da zaldi lasterketan doazen momentu batean beste lasterkari batekin haserretzen denean bidetik kentzeko eta horrelako momentu asko gertatzen direlako kirol guztietan. Gehien nabarmenduko nuena izango zen nola Michellek sekulako eroria edukitzen duen eta hala eta guztiz ere, zaldi lasterketatan jarraitzen duen ezer gertatu ez bazen bezala.
Unai Tena dio
Asko gustatu zait, azken urteetako pelikularik onena da. Gehien gustatu zaidan zatia lesioa eta gero bueltatzen den zatia da. Lesio zaila eta gogorra pasa eta gero bueltatu egiten da eta gainera munduko onena bihurtzen da. Hasieran, neska zelako ez zuten errespetatzen, neskentzako aldagelak ez zeuden eta inork ez zion animorik ematen. Michellek bere biziko parte gogor bat pasa zuen bere aitarekin ez zuelako hitz egiten. Txikitan beti egoten ziren batera eta berak erakutzi zion zaldian ibiltzen baino urteak igaro ala ez zuten harremanik eduki eta neska oso triste sentitzen zen. Inoiz ez errenditzea hartzen dut pelikula honetatik, bukaera arte lan egiten jarraitu behar dugula eta gure momentuak aprobetxatu behar ditugula. Pelikula honek bai neska bai mutila berdin tratatu behar ditugula erakusten digu eta neskak eta mutilak lan berdina baldintza berdinetan egin ditzazketela.
Eneko Larrañaga dio
Pelikula honetan Michellen bizitza eta bere familiarena kontatzen da. Familia oso txiki-txikitatik zaldien munduan murgilduta bizi izan da eta anai-arreba gehienek konpetitu dute zaldien laisterketetan. Konpetizio garrantzitsuena beraientzat “Melbourne” kopa izan da beti, munduko onenak joaten zirelako. Michellek lehenengo urteetan ezin izan zuen irabazi eta zailtasun asko izan zituen baino bukaeran irabaztea lortzen du.
Pelikula hau asko gustatu zait nahiko interesgarria zelako. Momentu oro entretenigarria zen eta balore asko erakusten zituen. Adibidez, sekula ez dela etsi behar eta beti lortu dezakezula zeure burua hobetzea. Gainera, erakusten du emakumeak ere mutilen artean irabazi dezaketela Michellek egiten duen moduan.
Ibai Martin dio
Oso pelikula interesgarria eta polita iruditu zait. Oso gai polemikoak agertzen dira historioan, adibidez: mutilen eta nesken arteko desberdintasunak, uste dut horrelako gaiak agerian jartzea oso importantea dela horrela gaur egungo desberdintasunen eta arazoen danok batera aurkitu dezagun.
Pelikula Michelleren bizitzaz datza eta nola zaldi lasterketak bezelako mutilen mundu batean, arrakasta handia lortzen du baizik neska izan eta inor ez zuen ezer espero harengandik.
Anas Brahim dio
pelikula honen protagonista neska bat da Rachel izenekoa bre familian ia denak zaldunak dira , eta bera ere zaldun bihurtu nahi zuen eta melbourne kopa irabazi nahi zuen, baina nola bera neska zen oso probabilitate gutxi zeukan kopa horretara iristeko. Orduan entrenatzen hasi zen eta kategoriaz igotzen, eta azkenean lortu egin zuen konpetitzea eta irabaztea melbourne kopa.
pelikula oso intresesgarria iruditu zait eta erakutsi dit nahi baduzu gauza bat lortu, lana egin eta lortuko duzu
Jon Agirrezabal dio
Pelikula hau neska batekin oinarritzen da. Neskak txiki txikia zenean ama hil zitzaion. Honek bere bizian garrantzi haundi bat eduki zuen, ez bazeukan laguntza femeninorik. Anai arreba asko ziren eta horietako gazteena zen. Bere anai batekin izan zuen harreman oso iztua. Anai honek sindrome de down zeukan eta momentu guztietan bere laguntzen zeuden. Protagonistaren jockeyean aritu zen lanean. Honen aita beti egon zen protagonista laguntzen jockeyrean, baino aitaren alaba bat hil zenean aitak ez zuen gehiago lagundu protagonistari berdina gertatzeko beldurrez. Pelikula bukatzen da protagonistak Wernerreko kopa irabazten duenean.
Manex Platero dio
Pelikula honetan neska baten lan guztia azaltzen da, guztia kontran izan arren besteen aurretik jartzen dena eta lehen bukatzen duena. Bere familian guztiak dira zaldi lasterketan egiten dituztenak eta Michelle, gazteenetakoa izanik amets bera zuen, Melbourne kopa irabaztea. Asko kostatzen zaio jokcey bihurtzea zailtasun askoren ondorioz, adibidez, bere arreba hiltzea edo zalditik erortzea lasterketa batean. Bere ametsa ez zuela lortuko zirudien, baina aitaren eta anaiaren laguntzari esker azkenean lasterketetan jarraitzea lortzen du. Azkenik, Melbourne kopara klasifikatu ete irabaztea lortzen du. Pelikula asko gustatu zait, eta gehien gustatu zaidan gauza erakusten dituen baloreak dira, ala nola, inoiz ez amore ematea eta guztia kontran izan arren saiatzeaz ez uztea.
Saray Barquero dio
Michelle Payne, gizonen munduan Melbourne Kopa irabazi duen lehen emakumezko jockeyaren bizitzari buruzko film atsegina da. Esfortzuaren, familiaren, adiskidetasunaren eta erronkaren istorio inspiratzailea ezinezkoa dirudienaren aurrean.
Neska txikia zenetik, Michelle Paynek ezinezkoa dirudien zerbaitekin egin du amets: Melbourneko Kopa irabaztea, zaldi lasterketa gogorrenetakoa.
Bere aitarekin hazi zen 10 seme-alaben artean txikiena zela eta 15 urterekin eskola utzi zuen jockey izateko. Hainbat porrot egin ondoren, familia-tragedia batek eta ondoren erorketa hilgarri batek bere ametsa amaitzen duela dirudi.
Baina bere aitaren eta anaia Stevieren maitasunarekin, Michellek ez du amore ematen eta, anai eta medikuen ohartarazpenen aurka, ibiltzen eta lehiatzen jarraitzen du 2015eko Melbourne Koparaino.
Iritzia:
Filma, interesgarriena iruditu zait aurten ikusi ditudan filmetatik.
Elene Elduaien dio
Pelikula hau oso interesagarria iruditu zait. Horretaz gain, bertatik gauza asko ikasi ahal ditugula uste dut. Tragedia ugari (familiakideen heriotza, haserreak, akzidenteak…) gertatu arren, Michellek beti jakin izan du aurrera egiten; jendeak esaten zionari kasurik ez eginez.
Familian egoera zailak izan ditu beti. Senide asko dira eta guztien artean ongi konpontzea beti ez da erraza. Bere anaietako bat gainera, Down sindromeduna da baina honek, beti erakusten du maitasuna guztiengan eta bere jockey karreraren parte bihurtzen da zaldiak oso ongi zaintzen dituelaklo. Baita, bere aitarekin arazoak izaten ditu baina azkenean konpontzea lortzen du. Azken finean, familiako maitasuna ez da inoiz galtzen eta.
Batzuetan egoera zailetan pentsatzen du ezingo duela bertatik irten, baina beti positiboki pentsatuz eta esperantzarekin jarraitzea lortzen du.
Uxue Uranga dio
‘Neska batek bezala korri ezazu’ pelikulan Michelle Payne da protagonista nagusia. Txiki txikitatik zaldian ibiltzea asko gustatzen zitzaion. Txikia zenean ama hil zitzaien eta urte batzuetara bere ahizpa. Australiako zaldi lasterketarik garrantzitsuena irabazi zuen, jockeya izan zen gizonezkoen gainetik, Melbourne Kopa. Txiki txikitatik bere ametsa izan zen hori irabaztea.
Bere ama eta ahizpa beti izan zituen gogoan eta haiei eskaini zien bere garaipena. Lasterketa hori baina egun batzuk lehenago, bere aitari bihotzekoak eman zion. Hori pasa eta gero, istripua izan zuen, zalditik erori eta lesio larriak izan zituen. Baina medikuen aholkuei jaramonik egin gabe zaldian korritzen jarraitu zuen. Garaipen hori ahaztezina izango zen bere ama eta ahizpari eskaini baitzien.
Pelikula hau asko gustatu zait familia zein garrantzitsua den erakutsi baitu. Zure ingurukoengan sinetsi eta pentsatu behar duzula. Gutxien gustatu zaidana bere aita Michellekin haserretzen denean da.
Luis Gonzalez dio
Michelle payne desde que era una niña queria ser una corredora de jockey la cual queria ganar un campeonato a nivel mundial para poder cumplir su sueño, toda su fmilia habia sido corredores por lo cual ella no se queria quedar atras aunque ella no tenia el mismo don que los demas por lo que a punta de esfuerzo decidio prepararse para poder dar la talla.
Despues de eso empezo en una facultad para poder estudiar pero ella aunque fuese la mas inteleligente del centro se escapaba de clase para poder ver todas las carreras por lo que cuando la descubrieron casi la expulsan despues de eso ella empezo en algunas carreras pero siempre terminadaba de ultima hasta que con la ayuda de unos amigos de ella pudo ganar unas cuantas carreras y desde entonces empezo a ganarse un lugar en estas carreras hasta que un dia tuvo un accidente el cual la dejo fuera de las carreras hasta que despues de un tiempo empezo de nuevo cuando gano la copa melbourne que era su sueño desde pequeña
Ruth Sánchez dio
Neska batek bezala korri ezazu pelikula asko gustatu zait, Michelle Payn da protagonista nagusia pelikula honetan. Pelikula hau australiarra da. Michellek amets bat zuen eta kanpeonato batean lehen geratzea zen. Horretarako entrenatzea joaten zen egun guztietan. Ez zuen oso ondo egiten hasieran. geroago bere ahizpa akzidente bat eduki zuen eta hil egin zen. oso triste jarri zen familia guztia. Michellen aita ez zuen esperantzarik ikusten Michellengatik eta Michell kotxea hartu zuen eta entrenatzera joan zen. Denbora askoan Michelle eta bere aita ez ziren hitz egiten. Michellen ahizpa bat ezkondu egin zen eta Michelle askar joan zen ezkontzara entrenatu ondoren. Azkenean Michell kanpeonatoa irabazi egiten zuen bere anaiaren eta aitari esker.
Pelikula hau asko gustatu zait, erakusten du zerbait nahi duzunean ezin zara amore eman behar.
Nadia Rubio dio
Michelle da pelikula honen pertsonairik garrantzitsuena. Neska honek, mutilentzat egindako txapelketa bat irabaztea zuen amets bezala, zehazkiago zaldi lasterketa bat. Anai-arreba asko zituen, eta oraindik oso gaztea zenean, eskola utzi zuen beste zerbaitetara dedikatzeko. Bere ametsa betetzen hasi zenean, familia arazoek eta erorketa tragiko batek bere amets guztiak eta etorkizun hurbilerako planak hondatu zituen. Baina bere anaia eta aitaren laguntzaz eta gomendioei kasurik egin gabe, berriz ere lehiatzen hasi zen melbournerako izendatua izan arte. Hori egin ondoren, kontra zeuden guztien ahoa itxi eta irabazi egin zuen.
Uste dut hau aurrerapen pelikula bat dela. Besteek esaten dizunari nola ez zaion kasurik egin behar irakasten du eta laguntzarekin eta dedikazioarekin zure ametsa lor dezakezula eta nahi duzuna ez dela utzi behar erakusten digu. Gehien gustatu zaidana bere ametsengatik nola borrokatu eta lortzen amaitu zuen ikustea izan da eta gutxien gustatu zaidana istripuaren unean izan zen, egoerak nola eragiten zion ikusten zenuelako.
Ruth Sánchez dio
Neska batek bezala korri ezazu pelikula asko gustatu zait, Michelle Payn da protagonista nagusia pelikula honetan. Pelikula hau australiarra da. Michellek amets bat zuen eta kanpeonato batean lehen geratzea zen. Horretarako entrenatzea joaten zen egun guztietan. Ez zuen oso ondo egiten hasieran. geroago bere ahizpa akzidente bat eduki zuen eta hil egin zen. oso triste jarri zen familia guztia. Michellen aita ez zuen esperantzarik ikusten Michellengatik eta Michell kotxea hartu zuen eta entrenatzera joan zen. Denbora askoan Michelle eta bere aita ez ziren hitz egiten. Michellen ahizpa bat ezkondu egin zen eta Michelle askar joan zen ezkontzara entrenatu ondoren. Azkenean Michell kanpeonatoa irabazi egiten zuen bere anaiaren eta aitari esker.
Pelikula hau asko gustatu zait, erakusten du zerbait nahi duzunean ezin zara amore eman behar.
Inar Garate dio
Niri pelikula hau, erlijion ikusi ditugun pelikuletatik gehien gustatu zaidana da. Gainera zaldiak gustatzen zaizkit eta pelikula honekin asko disfrutatu dut. Pelikula ikustean gaz bat ikas daiteke eta bein ere ez errenditzea da. Zuk nahi duzuna lortu nahi baduzu beti jartun eta lortu egiten da. Horixe bera gertatu da pelikulan. Niri gehien gustatu zaidana eta parregura eman didana, aita joan delaren partea izan da. Denok uste genuen joan hiltzeari buruz zela eta kontua da ospitaletik joan zela. Eta gutxien gustatu zaidana zaldia erori den partea izan da. Oso susto handia hartu nuen eta pentsatze nuen zaldia hil egin zela.
AsierZubizarreta dio
Gauz azko ikasi ditut, batek dituen elburuak lortzeko ez dela etzi behar eta lana eginez gero dena lortu daitekeela.
Gehien gustatu zaidan gauza izan da Michellekin zaukan arreman berezia bere anaiarekin eta bere anaiak nola bizi zuen zaldi karrrerak naiz eta sindromea eduki. Baita ere gustatu zait nola Michellek borrokatu zuen karrera hirabazteko pasa izan zituen ostopoen ondoren.
Naiz eta sindromea eduki gauz asko bizi eta egin daitezkeela eta bizi ontan naiz eta ostopoak egon horiei haurre egin eta dena lortu daitekeela.
Lierni Piris dio
Nahiz eta pelikula ez dudan osorik ikusi, lagunek azaldutakoaren arabera, pelikula orain arteko onena izan dela iruitzen zait. Pelikula bertan emakumeek benetan duten indarra azaltzen da. Ahalegina, familia, adiskidetasun eta ezinezkoari aurre egiteko erronkaren istorioa da.
Garrantzitsua da ikastea, emakumea izanda ere, nahi duzuna lortzeko gaitasuna daukazula eta ez duzula besteek esandakoari jaramonik egin behar. Azken finean, zure helburu finalean eraginik ez edukitzeko.
Gehien gustatu zaidana bukaera izan da, emakumeak nola irabazten duen txapelketa nahiz eta bidean hainbat porrot eduki. Bere aitaren eta anaiaren maitasunari esker aurrera jarraitu izana oso polita iruditu zait. Izenburua ere pilo bat gustatu zait. Aldiz, gutxien gustatu zaidana bideoan zehar azaltzen diren gizonen hainbat portaera izan dira. Zoritxarrez, horiek ere oraindik errealitatean gertatzen baitira.
Berdintasuna, lanarekiko inplikazioa… eta beste hainbat balore azaltzen dira.
Intza Garate dio
Protagonistak zaldian ibiltzen diren familia bat dira. Anai-arreba asko dira eta guztiak ibiltzen dira zaldian. Hala ere, neska bat da protagonista printzipala. Michelle du izena eta zaldi lasterketa bat irabaztea lortu zuen. Bidea ez zen erraza izan berarentzat. Lesio batetik igaro zen eta une zailak igaro behar izan zituen. Hori ordea ez zen izan oztopo bat berarentzat eta azkenean, Melbourne Kopa irabaztea lortu zuen. Bidea ordea asko erraztu zion pertsona berezi bat ere eduki zuen alboan une oro, bere anaia Stevie, hain zuzen ere. Laguntza behar zuen bakoitzean egoten zen.
Pelikula orokorrean asko gustatu zait. Gehien gustatu zaidana, ordea, Stevieren pertsonalitatea izan da. Izan ere, beti laguntzeko prest egoten zen. Gainera, zaldiekiko harremana ere oso polita iruditu zait. Haiek zaintzeko grina beti egoten baitzen bere barnean. Gutxien gustatu zaidana, aldiz, gizon gehienek Michellenganako zuten konfidantza falta izan da. Neskak, ordea, hori ez zuen kontuan hartu eta guztiak isiltzea lortu zuen hain garrantzitsua zen Melbourneko Kopa irabazi zuenean. Asko gustatu zait zati hori ere, garbi geratzen baita emakumeek ere kopak irabazteko ahalmena ere badutela. Bestalde, azpimarragarria iruditzen zait Michelle eta bere aitaren izaera, nahiz eta oztopoak eduki beti erakusten zutelako aurrera egiteko gogoa.
Lander Galarza dio
Filma ikustean ikasi dudana da, neska izateagatik ez dela pertsona bat gutxietsi behar. Filmean argi eta garbi agertzen da neska izateagatik ez diotela uzten munduko txapelketarik garrantzitsuenean parte hartzen, baina azkenean, denei erakusten dio emakumea izateagatik ez dela gutxiago eta bere ametsa egi bihurtzen du eta Belmurne txapelketako garaile bihurtzen da eta lehen emakumea txapelketa hori irabazten.
Gutxien gustatu zaidana, emakumea izateagatik gauza asko debekatu dizkiotela da eta horregatik, arazo asko eduki ditu. Gehien gustatu zaidana da, Michellek Steverekin daukan lotura da, bere anaia da eta bere lagunik onena aldi berean. Horrez gain, asko gustatu zait nahiz eta guztiak aurka eduki, Michellek nola erakusten dien emakumea izateagatik ez dela gutxiago munduko txapelketa irabazita.
Kristautasuna agertzen da, familia elizara errezatzera joaten denean eta Michelle gaizki dagienean aitak apaiz batekin errezatzen duenean. Familiartekotasuna ere argi eta garbi agertzen da, batak bestearekin duen lotura oso eztuarengatik eta batik bat Michellek bere anaia Steve-rekin duen loturarengatik.
Maddi Larrañaga dio
Pelikula ona ematen du. Gehien gustatzen zaidana neskak pelikulan duen balioa izan da. Emakumea bultzatzazen da, protagonistak nahiz eta jakin berak nahi duen lekura iristeko zailtasuna edukiko duela emakumea izateagatik, aurrera jarraitzen du eta lortzen du bere helburua.
Pertsonen berarengan duten laguntza ere polita da. Edozein momentutan eduki du norbait(familia, lagunak)… apollatzeko eta laguntzeko.
Txarrena bertan azaltzen diren hainbat jokaera matxista dira, desgtrasiz benetan gertatzen direnak.
Henar Galarraga dio
Pelikula ikaragarri gustatu zait. Gure ametsengatik borrokatzea ezinbestekoa dela ikasi dut. Ametsak egi bilakatzeko borroka egin behar da, eta bidean agertzen zaizkigun oztopoei aurre egin behar zaie. Adibidez, gure protagonistak, hainbat arazo izan zituen: lasterketak mutilentzat bakarrik ziren, sekulako istripua eduki zuen… baina ahaleginek eta esfortzuek bere fruitua eman zuten. Melbourne Kopa irabaztea lortu zuen eta gainera lehenengo emakumea izan zen hori irabazten.
Bere aitak ere paper garrantzitsua jokatzen du pelikulan. Biak oso burugogorrak ziren baina jokabide horri esker lortu zuen Michellek irabaztea. Aitaren jarrerak asko lagundu zion alabari aurrera egiten. Emandako aholkuei esker Michellek onena zela frogatu zuen. Eta pelikula honek zera erakutsi dit: kirolak ez da pertsonen generoan oinarritzen, beraien trebetasunean baizik.
Gutxien gustatu zaidana gizon batzuen jarrera matxista izan da. Uste zuten emakumeak ez zirela gai horrelako frogak gainditzeko baina Michellek lortu zuenean, harrituta gelditu ziren eta beraien hitzak jan behar izan zituzten.
Kristautasuna ere oso presente dago filmean zehar. Familia kristaua zen eta askotan eskatzen zien Jaunari laguntza zoritxarrei aurre egiteko. Ama hilda zuten baina beti gogoratzen ziren berarekin, bere presentzia bizirik mantentzen zuten. Etxekoei gertatutako ezbehar guztiak zirela eta, estu-estu zeuden lotuta elkarrekin. Guztiak bat ziren.
Leire Oteiza dio
Hasiera bateaan egia esan ikusi dugun pelikularik onenetarikoa iruditu zitzaidan. Egia da bai hurrengo orduan ez nintzela egon eta orduan ez dakit nola amaitzen den pelikula. Ikusi dudanarekin esan dezakedana da, ez zitzaidan gustatu egoera bakarra entrenatzaile batekin gertatzen dena dela. Honek esaten dioenean “Niri ere aukera bat emanez gero”. Orokorrean ordea tituluak erakusten duenarekin alderatuta pelikula ez da matxista.
Alesha Ali dio
IKASITAKOA: pelikula honetan erakusten zaigu, neskek ere mutilek egiten dutena egin dezaketela: ez bakarrik mutilek, neskek ere zaldi lasterketetan parte hartu dezakete; eta ez bakarrik parte hartu, baizik eta, lasterketaren irabazle ere bihur daitezke, honen adibide nagusia da Michelle Payne. Baita ere, Michelleren aitak eta bere anaiak, gizon bat izanda ere, ez diote debekatu lasterketan parteartzea asko gustatu zait.
GEHIEN GUSTATU ZAIDANA: hainbat aldiz lehiaketan galduta ere, ez zuen amore eman. Eta gainera, zalditik erori ondoren, eta min handia hartuta ere zaldien lasterketetan parte hartzen jarraitu zuen.
GUTXIEN GUSTATU ZAIDANA: bere familiako kide batzuek, Michellek lasterketetan parte hartzearen kontra zeudela da gutxien gustatu zaidana.
Pelikula honetan, familiaren, maitasunaren eta norberaren sinesmenaren garrantzia erakusten da, eta gauza hauek nola lagundu dezaketen zure ametsak lortzen erakusten du.
Julen Gogorza dio
Pelikula asko gustatu zait. Pelikulan ikasi dudana da dena dela posible zure buruan sinisten baduzu eta lana egiten bada zure helburua lortzeko. Ez da sekula amore eman behar. Erraz amore ematen duten pertsonei asko gomendatzen diet pelikula hau. Gauza askotarako balio izan du. Pelikulan neskak zalditik erortzen denean eta ospitalera eramaten dutenean denak ezinezko ematen du baina horrelakoetan lasai hartu eta aurrera jarraitu behar da. Hor basita ere agertzen da batzuetan gauza ezinezkoa ikusten denean denak duela irteera. Oso pelikula ona da eta asko gomendatzen dut.
Garikoitz Gonzalez dio
Pelikula hau oso interesgarria da, zaldi-lasterketei buruzkoa baita, eta protagonistak anaia asko ditu eta denak zaldiz ibili dira eta denek sariren bat irabazi dute, baina emakumea denez pertsonaia nagusian ez zuten sinesten, baina guztiaren amaieran ahoa itxi eta munduko lasterketarik garrantzitsuena irabazi du. Baina pelikularen erdian protagonistaren ahizpa bat hiltzen da eta horri esker protagonistak indar gehiago hartzen du bere garaipena bere familia osoari eskaini nahi diolako hildako ahizparekin kontatuta. Oso pelikula ona da, dibertigarria da, ez zara aspertzen eta denek pelikula batean bilatzen dutena da.
Protagonistaren anaietako batek down sindromea du eta protagonistak errege bat bezala zaintzen du.Pelikulan agertzen den lagun onenetakoa da berari esker pincipe bat lortu eta lasterketa irabazten baitu.
Martina Etxaniz dio
Pelikula hau izugarri gustatu zait, egia da, hasieran ez zitzaidala asko gustatu baina gerora gehiago gustatzen hasi zitzaidan. Hasiera batean tituluak atzera egin zidan, matxista zelako, baina gerora ikusi dut nola emakumearen bultzada bat izan daitekeela. Egia da, beste gauza matxista batzuk agertzen direla adibidez, Michellek kopa Melbournen parte hartzera iristen denean, elkartutako gizonezkoen ustez Michell renplazatu egin behar zen, ez baitzen emakume batentzako karrera bat, baina gerora bera irteten da, eta irabazi egin zuen.
Zer ikasi duzu pelikula ikustean? Ahal duzun dana egin behar duzula zure ametsak lortzeko. Berdindu zenbat kostatuko zaizun lortzea, ahalegin guztiak jarri behar direla eta gogor egin besteak opinatzen dutenei buruz.
Zer gustatu gehien eta gutxien? Gehien, Michellen gogoa eta dedikazioa txikitatik kopa lortzeko egin behar dituen alegin guztiak; bai neska delako baita bere lesioengatik ere. Baita asko gustatu zait, ez dela asko liatzen istorian zuzenean istoriora joaten da. Beste gauza bat ere Michel eta bere anaiaren erlazioa da, biak oso elkartuta daude beti elkarrekin pentsatzen dute. Gutxien, lehen aipatu dudan matxismoaren partea.
Zer balore azaltzen dira? Guk nahi eta maite dugunaren atzetik joan behar dugula, zaia edo erraza izan.
Laburbilduz, pelikula hau gazte bai heldu guztiei rekomendatuko nien.
Gaizka Nogales dio
Pelikula hau oso polita iruditu zait, nahiz eta erdia bakarrik ikusi.
Oso ondo adierazten du matxismoaren eraginez emakumeen irudia kiroletan nolakoa den eta protagonistak (Michellek) nola apurtzen duen estereotipo hori zaldi lasterketan lehen postuan geratzen denean gizonen aurka.
Bere anaiak Down sindromea du eta oso ondo konpontzen da berarekin, uste duelako bera dela ulertzen duen bakarra. Bere ahizpa hil ondoren eta aitari bihotzekoak ematen dio baina azkenean, lasterketa irabazi ondoren poztu egiten da berriro.
⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀⠀
Joanes Karrera Alberdi dio
Film honek nire espektatibak bete eta hobetzea lortu du. Denetik du, momentu tristeak, erorketen ondorioz heriotzak, momentu alaiak, laisterketako garaipena bai eta umorea ere, momentu batean Michellek dei bat jasotzen du aita joan egin dela esanez eta honek pentsatzen du hil egin dela, baina hospitaletik alde egin eta etxera joan da. Kristautasuna ere maiz ageri da filmean, laisterketa bakoitzaren aurretik Michellek paparretik gurutzetxo bat atera eta muxukatu egiten du eta bere ama eta ahizpari laguntza eskatzen die. Down sindromearen gaia ere jorratzen da, Stevy Michellen anaiak du sindrome hau. Berau beti alai bizi da eta laguntzeko prest eta nahiz eta ezintasun batzuk izan, beste abilidade batzuk ditu eta ondorioz, zaldi zaintzailetzat hartzen dute maitakorra eta pazientzia handikoa baita.
Feminismoa ere ageri da, Michellek zailtasun handiak izan arren, emakumea izateagatik, Melbourneko saria irabazten du.
Laburbilduz, zineman ageri diren gaiak egokiak eta interesgarriak iruditu zaizkit eta filma eramangarria gertatu zait.
June Badiola dio
Pelikula osoa ikusi ez dudala kontutan harturik, uste baino gehiago gustatu zait ikusitako zatia.
Alde batetik, pelikularen titulua irakurritakoan oso matxista iruditu zitzaidan arren, adiskidetasun eta ezinezkoari aurre egiteko erronkaren istorioa dela ohartu naiz. Beraz, ez dira horrenbeste ageri egoera matxistak. Bestalde, atentzio gehien eman didana, Michelle eta bere anaia duten harremana da. Kasu batzuk aipatzekotan, anaia bere arrebaren karrera guztiak ikustera joaten zenean isladatzen da maitasun hori, baita Michelle aitarekin haserretu ostean etxetik alde egin eta anaiak izan zuen pena handian ere.
Laburbilduz, pelikula ikustea gomendatuko nuke, pertsona bezala hazteko baliagarria izan daitekeelako agertzen diren gaiengatik.
Jakes Gogortza Paredes dio
Pelikula oso interesgarria,
Istorioa benetakoa denez, askoz ere obeagoa da pelikula.
Balore oso garrantsitsuak azaltzen dira pelikulan, anaiartea, ez errenditzea, esperantza…
Pelikulan agertzen den lagunarte handienetakon bat michellek bere anaiarekin duena da, down sindromea du, baina bere lagunik onenea da.
Oso pelikula polita da, asko gomendatzen dut ikustea.