Adú

“ADÚ” Salvador Calvok 2020 eginiko filma da. Goya sari ugari jaso ditu. Luis Tosar eta Anna Castillo dira protagonista ezagunenak.

Adú, sei urteko mutikoak, eta bere ahizpa nagusiak Europara iritsi nahi dute, bizimodu hobe baten bila. Horretarako Kamerungo hegazkin bateko upategietan sartzeko zain daude.

Gonzalok ezkutuko ehizaren aurka borrokatu behar du elefante bat aurkitzean, hilda eta letaginik gabe. Ingurumen-aktibista bat da eta Espainiatik erbesteratua bizi da, bikote bizitzaren eta finantzen arrazoiengatik. Espainiatik etorri zaio bisitan alaba; baina ez du komunikazio handirik alaba errebeldearekin.

Melillan, guardia zibil talde bat Saharaz hegoaldeko herritarrei aurre egiteko prestatzen ari da. Etengabeko immigrazio ilegala eta masiboa Europara iristearen asmoz.

Aduk Massar izeneko gazte baten laguntza aurkituko du une batez.

Istorioak elkarrekin gurutzatuko dira eta euren bizitzak ez dira gehiago berdinak izango.

Zer ikasi duzu pelikula ikustean? Zer gustatu gehien eta gutxien? Zer balore azaltzen dira? Zehaztu pertsonak eta baloreak.

Iruzkinak

  1. Ariane Larrañaga Saenz dio

    Jende askok oso gaizki pasatzen duela eta edozer gauz egiten dute bere familia ondo egoteko.Adibides umeak abioi batean sartu ilegalki beraientzako bizi obeagoa topatzeko.

    Gehien gustatu zaidana izan da Adu eta beste mutilaren arteko arremana oso ona zela eta elkarri lagundu eta konpania egin zuten. Gutxien gustatu zaidana neskaren aita ia ez dela egoten bere alabarekin eta atzenean maitasuna galdu dute elkar.

    Balore asko agertzen dira maitasuna, laguntartea, adibidez Adu eta beste mutilarekin edota lehen Adu eta bere arrebaren artean nola laguntzen ziren ikusita.

  2. Jon Pernicas eta Aritz Cabanillas dio

    Film interesgarri eta saritua da, bikain egindakoa, itxuraz lotu gabeko baina benetan ondo loturiko lau istorioren inguruan egituratua, guztiak Afrikan zentratuta, promesetan aberatsa den kontinente horretan, baina gatazkez gainezka. Eta Afrikari buruzko gauza asko azaltzen dituen eszenatoki gisa, eskualdea bera eta bertako jendea daude, Melillan, Afrika iparraldeko espainiar enklabean, Gibraltarren aurrean, guardia zibilek borroka galtzaileei aurre egiten dieten eszena errepikakorrak irudikatuta. Saharaz hegoaldeko eskualdeetako biztanleen immigrazio ilegala, masiboa eta etengabea geldiaraztea, kosta ahala kosta Europara iristea bilatzen dutenak.

  3. Maria Juaristi dio

    Pelikula honek adierazten du pertsona batzuk oso bizitza zailak dituztela eta honekin ikasten duzu zure bizitza eskertzea eta gozatzea. Baita ere, Adú eta Massar lagun minak egin ziren bezala, bizitzan zehar lagun bereziak egingo ditugula gutxien espero dugunean.

    Bestalde, bizitza oso gogorra izaten da, beti arazoak eta momentu txarrak izaten ditugu adibidez Massar eta Adú separatzean edo Adú-ren arreba hiltzean.

    Gehien gustatu zaida esfortzua eta gogoa izan da. Adúrek oso gaizki pasatu du baina beti aurrera egiten zuen. Beti berak ahal duen guztia egiten du. Eta gutxien gustatu zaidana, amaiera izan da. Aduk Massar gehiago ez duelako ikusiko.

    Gainera, balore asko azaltzen dira: maitasuna, adiskidetasuna, gogortasuna, sufrimendua…

    Pelikula oso ona izan da eta asko ikasi dugu honekin.

  4. Laura Mendez dio

    Pelikula asko gustatu zait oso ondo eginda dago, gauza asko erakusten ditu, adibidez iñoiz ezin dela batemat atzean bakarrik utzi. Gehien gustatu zaidana da nola segitzen duen aurrera naiz eta bere famili osoa hilda egotea eta ikustea bere begiekin.

    Gutxien gustatu zaidana da nola Sandra bere attekin ez du nahi egon eta berarekin denbora pasatzea, bere aita berarekin nahi du denbora pasa baina Sandra problema batzuk dauzka drogarekin eta bere aitak oso protektorea da,

    Baita ere kontuan izanda Adu oso txikia dela eta ia dena bera bakarrik egin du baita ere gustatu zait nola Masscar denbora asko egoten den Adurekin eta oso lagun miñak egin dira eta ikusi dudan bezala inork ez dauka familiarik eta usten dut biak familiz bezala hartzen direla

  5. Unai Davila dio

    Europara iristeko saiakera etsi batean, sei urteko mutiko bat eta bere ahizpa nagusia Kamerunen hegazkin baten sotoan sartzeko zain daude. Ez oso urruti, aktibista ekologistak ekuskaren aurka borrokatu behar du elefante bat, hilik eta kolperik gabe aurkitzen duenean. Melillan, guardia zibil talde bat Saharaz hegoaldekoei aurre egiteko prestatzen da hesiaren gainetik salto eginez. Haien patuak gurutzatzera kondenatuta daude eta haien bizitzak ez dira berriro izango.mook

  6. Luken Caballero dio

    Adu korrika joan behar du bere jaioterritik eta bere arrebarekin joan egiten da. Frantziara joan behar zirenez, abioia hartu zuten eta erroberaren barruan joan ziren. Hotza zegoenez eta arrebak arropa dena anaiari utzi zionez, hotzez hil egin zen. Behin Frantzian egonda, Adu hartzen dute eta komisaria batera eramaten dute. Han, Massar ezagutzen du eta honekin egiten du bere bidai osoa Hispainiara iritsi arte. Hispainiara uretik iritsi ziren eta itsasontzi batek hartzen ditu eta autopista batera eramaten dute. Autopistan, Massar kartzelera eramaten dute eta Adu bakarrik geratzen da berriro. Laburtuz, pelikula hau oso ona da, oso interesgarria eta batez ere, erakusten du bizitzan frontera asko daudela.

  7. Leire Mateos dio

    jendeak esfortzu handia egiten du bizi hobe bat edukitzekoo . Gehien gustatu zaidana familiarengatik egin dezakeena erakusten duela da, etagutxie gustatu zaidana da adu bakarrik bukatzea, bere kideeak hil ondoren.
    Massar-ek Adúi topatu eta gero, berarekin andik joatea erabaki zuen, eta horrela biak joan.

  8. Maren Gogorza dio

    Ikusi dut imigrantek oso injustisia asko dauzkatela, ilegala dela elefanteen adarrak kentzea eta drogeen problemak.

    Gehien gustatu zaitena da Massa eta Aduren adiskidetazuna, oso polita da baina gero kiston pena hartzen da separatzen direnean, eta gutxien gustatu zaidana da Alika hil zea, nik ustet dut istorioa politagoa izango zela Alika bizik zegitzen bazuen.

    Nola jendeak nahi duen joan espainira eta laguntza. Aita alabari laguntzen

  9. Aner Elorza dio

    Adú filma oso intersgarria izan da ikustea, polita ere izan da baina zati batzuk oso gogorrak izan dira. Pelikukalan asko ikasi dut, adibidez, jende asko dagoela gu baino askoz ere gauza gutxiago dituena eta pozik bizi direla. GEhien gustatu zaidan da, duten familia giroa, ez diren bi gazteak, gero batera lortu zuten Espainara heltzea. Gutxien gustatu zidana, pertsona gaizto horiek elefanteak hiltzen zituztela, hori dena diruagatik egiten zuten beraien betortzak saltzeko.

  10. Jon Brea dio

    Pelikulan ikasi det denok euki beharko genituzkela eskubide berak, adibidez; Adú eta Massar bezela beste askok ez dituzte eskubidea beste herrialde baten sartzeko edo bizitzeko. Gehien gustatu zaidana da Adú eta Massar ezagutzen direnean. Adúk Massar poliziako kuartel moduko batean ezagutzen du. Adú kuartelera joaten da ilegalki sartu delako senegalera, hegazkin komertzial bateko beheko partean. Zoritxarrez hegazkineko partean bere arreba hiltzen hotzez hilda hegazkinetik erortzen da. Beste parte bat gustatu zaidana da, Gonzalok nola babesten dituen elefanteak berak elefanteen ONG bat duelako. Gutxien gustatu zaidana da hasiera dena, oso aspergarria da eta pelikula ez ikusteko gogoa ematen dizu. Balore asko ikusten dira pelikulan, adibidez; Massarrek Adúri babesa eta laguntasuna ematen dio eta horiek oso balore garrantzitsuak iruditzen zaizkit. Ez zait oso pelikula ona iruditu, ia pelikula dena oso aspergarria da. Oso tristea ere bada, gure adinerako. Ez dut gomendatzen pelikula ikustea.

  11. Urko Martínez dio

    Gaurko egunean ikusi dugun pelikula Adu da. Mutiko bati buruz dijoa, beraren arreba eta amarekin bizi zen Kamerunen, han oso ohikoa da elefanteak heizatzea furtiboki eta Aduk ikustean hezitzen dituzten pertsonak hegazkin batean sartzen da Espainara joateko.
    Historio nire ustez oso polita da erakusten digulako nola afrikako ume eta gazte asko iristen diren Espainara eta zer arriskuei aurre egin behar dioten ikusten da. Hori nire ustez pelikulako zatirik onena da, baina ez zaitena gustatu da, guardia zibilak nola egin behar duten lan melillako hesian, lan oso gogorra delako eta estres asko edukitzen dutelako.
    Zerbait gehitzearren, egokia iruditzen zait pelikula hau klasean erakustea, fuertea izan arren, klasean iruditzen zait erakutsi egin beharko zela zer arrisku motatik haurre egiten dute aurra oso gazteak.

  12. Ladis Lete dio

    Pelikula ikusi dudanean ikasi dut mundu honetan ez garela guztio gu bezain ongi bizi badagoela mundu honetan gaizki bizi den jendea ere eta oso gogorra dela beraien bizitza gurearekin konparatuta. Pelikula honetan gehien gustatu zaidana da beste herrialdeetan nola laguntzen dioten elkarri eta nola egiten dituzten lagun berriak. Eta gutxien gustatu zaidana da egiten dituzten lapurretak oso desegokiak direlako eta ez direlako onargarriak baina ulertzen dut gose maila horretan zer egiten den eta pentsatzen dut guk ere berdina egingo genuela. Baloreetatik gehien gustatu zaidana da Massarek ematen dion laguntza eta maitasuna bere arreba galdu ondoren. Massarren aurretik bere arrebak eman zion laguntza eta maitasun gustia.

  13. Xabier Larrañaga dio

    Pelikula hau ikustean ikasi dut nola afrikan bizi diren milioika umek bizi on bat nahi dutela eta beraien bizilekutatik irten. Gehien gustatu zaidana beraiek pasatu duten sufrimendua eta gero pozik daudela txokolatezko tableta batekin, gainera nik uste dut film hau gure adineko pertsona batzuei fuertegia irudituko zaie baina beste batzuei ni bezala ez zaie fuertegia irudituko. Gutxien gustatutakoa da nola aitak alabari ez diola usten bizi on bat ematen eta alaba enzerraturik sentitzen dela. Film honetan bizitzako balore asko agertzen dira adibidez zure lagunengatik edozer gauz egin dezakezula askatasuna eta bizi hobegoa eduki dezakegu.

  14. Ane Martins dio

    pelikula hau tristea iruditu zait, baina momento alaiak zeuden. Pelikula honekin ikasi det, beti zuk pentsatzen duzuna ez dela beti aukera onena, baina zuk egia esanda beti obeto ertengo zara. Gutxien gustatu zaidana da, Gonzalo oso lagun txarra zen eta pentsatzen du mundo osoa beri begira dagoela, gehien gustatu zaidan da, Massar lapurra izan ezik, Adu atzetik ibiltzen zen denbora guztian, polita iruditu zait, Adu bere anaia galdu zutelako eta orain baten batekin salvo dagoelako. Baloreak azaltzen dira nola Mateo egia nahi dudala esan, gero ere Massar Adu zaintzen eta gero Gonzalo pertsona txarra izan ezik, Annakin preocupatzen delako, azkenik Adu bere boluntatearekin etxea ustea. . Pelikula gure adinako ondo iruditzen zait, erakusten digu besteekiko pertsona onak eta compresioboak izatea.

  15. June Aguado dio

    Pelikula ikustean ikasi dudana da gauzak edota pertzonak ez direla betirako eta adibidez Aduk bere arreba galtzen duenean aurrera segitzen du bera bakarrik eta Mazzarb galtzean ere bai. Gehien gustatu zaidana Aduk izan duen aktitudea izan da arazoak dituenean, lehenago esan dudan bezala oso ausarta delako. Pelikula honetan balore asko ikusten dira, ala nola, maitasuna Adu eta bere arrebaren hartean adibidez, baita ere humanitatea eta bezte asko.
    Pertsonaiak hauek dira: Protagonista nagusia Adu da, Aduk 5 urte ditu eta Afikan bizi den ume beltz bat da, baita ere arreba zaharrago bat du. Bezte pertsonaietako bat, Mazzar da, Mazzar Adurekin topo egitendu eta Aduk bere historia osoa kontatzen dio, eta hortik aurrera oso laagunak egiten dira eta elkar laguntzen dira. Eta pertsonaia guztiek balore antzekoak dituzte, baina garrantzitzuenak eta gehien ikusten direnak humanitatea eta maitasuna diraa.

  16. Elaia Mendizabal dio

    Pelikula honeko protagonista Adú da, Adú oso pertsona ona da, bere familia osoa galdu igiten da baina Adúk ez du amore ematen eta bere biziarekin jarraitzen du. Pelikula honetan ikasi dudana da , pertsona asko daudela beraien bizia arriskatzen ari direnak eta laguntza behar dutela. Gehien gustatu zaiadan zatia da nola laguntzen duten poliziak umeei eta oso ondo iruditzen zait elefanteen ONG bat edukitzea.Gutxien gustatu zaidan partea izan da nola elefante asko hil zituzten, herrialde horretan elefante asko daude beraien bizia arriskatzen eta oso importatea dela iruditzen zait laguntzea behar dutenak.Pertsonak balore asko dauzkate adibidez:Adúk behar zuen apoioa artu zuen Massarrekin. Nire ustez oso pelikula egokia ez da nire edaderako baina oso polta da nola laguntzen dioten.Pertsona hauek badakite zer peligro dagoen itsasoa pasatzea baina,nahiago zuten zufritu hiltzea baina.Itsasoa oso hotza zegoen eta beraiek asko sufritzen duten alde batetik hasieran bahai bat saltatu behar zuten eta gero bukaeran itsasoa pasa.Laguntza behar dutela iruditzen zait ezin dut.Adún ama biolatu egiten dute,Massarrek poliziaekin joan ziren, Alika abiotik eroitzen da eta aita ez du.Adú oso pertsona ona da eta ez du merezi daukan bizia.

  17. Markel Alberdi dio

    Film hau ume bati buruz doa, Adú izena du eta europarairitsi nahi du bere harrebarekin. Egun batean elfeante bat ehiztatzen ikusi baitzuten gizon bat, eta hil egin nahi dituzte. Gau batean lotanhari zirela, gizon haiek satu ziren beraien etxera eta ama hil egin zuten baina adú bere harrebaren laguntzarekin alde egin zuten. Egun batzuk geroago, hegazkin baten gurpila gordetzeko lekuan sartu ziren, zoritxarrez, Adúren harreba hil egin zen, hegazkinetik erorita. Gero, Adúk mutil bat ezagutzen du Nigerren, Massar izenekoa eta berak laguntzen dio gauza askotan. Azken egunean, Massar eta Adú itsasoz bi flotadoreekin joatea nahi izaten dute baina galdu egiten dira. Gau bertan, Adú itsazontzibatek aurkitzen du, bertan guardia zibilekoak eta Massar daude. Niri asko gustatu zait, baina pixkat gogorra da. Asko gomendatzen dut.

  18. Kimberly Fernandez dio

    La pelicula de Adu es muy fuerte con base a los que vienen de fuera y lo dificil que se les hace, el niño Adu fui muy maduro, ya que vio a su madre sufrir y a su hermana debio de ser muy dificil para el pero aun asi sigue su camino de poder lograr salir y tener una vida mucho mejor, luego tuvo una conexion con el chico Massar el puso mucho de su esfuerzo para poder comer y poder llegar un lugar mas seguro. Luego de eso Massar y Adu nadaron toda la frontera, Adu estaba demasiado cansado de nadar y paro un segundo y Massar no se dio cuneta y siguio con su camino , cuando se dio cuenta ya no lo veia y entro en panico. Despues de un largo tiempo Massar llego con la fuerza policiaca y rescataron a Adu ya que habia pasado mucho tiempo en el agua. La policia los llevo a la frontera y sacaron a Massar del coche y Adu no queria que se lo llevaran, al final se llevaron a Adu a un centro de menores, para comenzar su nueva vida

  19. Arett Sendino Lopez dio

    Denen artean lagundu egin behar dela da ikasi dudana pelikula honetan. Gehien guztatu zaidana da barkoan Adu eta Massar besarkatzen direnean, galduta zeuden biak uretan gaur batean eta ikusten direnean oso pozik jartzen dira. Gutxien guztatu zaidana da , nola Massar polizien kotxetik ateratzen duten 2 pertsonek, eta urrundu egiten dira Massar eta Adu. Pelikula honetako protagonista Adu da, Adu Camerunekoa da eta 6 urte ditu. Bere arrebakin eta bere amarekin bizi da. Egun batean Adu eta bere arreba Alika beheko parteko avioian sartzen dira, neguko erropa eramaten dute, eta lo hartzen dute, denbora pixkabat pasatu ondoren, momentu batean beheko partea irekitzen da eta Alika erori egiten da, eta hil egiten da. Adu oso triste zegoen baina oso azkar lagun berri bat esagutzen du, Massar izenekoa.

  20. Jacques Exposito dio

    Adu pelikula ikusi eta gero gauza asko ikasi ditut. Nola Afrikako biztanleak bizitzen diren herrialdean. Adu Kamerunen bizi zen bere familiarekin baino gauza bat ikusi zuena ez zuena ikusi behar eta horregatik istorioa gertatzen da. Bere arrebarekin hasieran hegazkinan eta gero bere laguna Massarekin joaten da Espainira itsasotik.

    Gehien gustatu zaitena pelikulan Aduren abentura izan da. Nola elefante hilda ikusi eta gero Kamerunetik ihes egin behar du hegazki batean Senegalera. Bere arreba hil egiten da bidaian eta iristean Massar ezagutzen du eta berarekin joaten da Espainira baino Massar gelditu diote atean.

    Gutxien gustatu zaitena zibil guardiako trama izan da. Nola hiltzen dute pertsona bat Melillan eta gero bideoak altsatzen dituzte Youtuben eta famoso bihurtzen dira zeozer txarra egiteagatik. Aspergarria egin zitzaidan momentu batzutan.

    Balore asko azaltzen dira pelikulan. Adibidez nola bizitzen diren Afrikako lurraldetan Europako herrialdetan konparatuta, nola jende asko saiatzen dira pasatzen berja oportunitate gehiago eta obiagoak edukitzeko, poliziak nola bizitzen dute barrutik inmigrante gaia…

  21. Cesar A. Godoy dio

    -Para empezar en mi opinion la pelicula es fuerte, ya que te muestra la viada de un niño llamado ADU que viene de Camerún lo fuerte de eso es que pierde a todos sus seres queridos: su Mamá por casadores furtivos , a su hermana murió congelada y se cayo de un avión y a su amigo Massar se lo llevo inmigración.

    -A un que lo más fuerte de todo es que esta basado en echos reales.y lo que me sorprende es que el niño haya pasado todo eso, la película también te muestra que en 2018 70 millones de personas abandonaron sus casa para una vida mejor , y que la mitad eran niños pero no entendí la moraleja de la película.

    -Para ir finalizando la película bueno más que película es un documental sobre la vida de ADU y no es una historia alegre que digamos la recomiendo para enseñar una lección de vida.

  22. Iban Fernandez dio

    Pelikula onetan ikasi det Afrikako pertsona asko borrokatzen ari dira bere bizitza hobetzeko, Espainara joateko. Denetariko gauzak egiten dute: uretatik joan Guardia Zibilak ez ikusteko, hegazki batean erroberatan joan…NIre ustez pertsona asko Espainara joatea ideia ona izango luke.

    Pelikula onetan gehien gustatu zaidana da Adú bere arreba galdu eta gero Massar ezagutzea, umea oso triste zegoelako eta Massar asko lagundu dio Aduri Espainara joateko eta lograu zuen. Gutxien gustatu zaidana da azkenean Adú bere aitarekin ez zegoela. Hori ez zait batere gustatu, niretzako final bastante txarra izan delako eta final onak gustatzen zaizkitelako.

    Pelikula onetan balore asko azaltzen dira. Horietako bat da, Massar erakusten duena dela laguntasuna, Adú laguntzeko prest zegoelako. Beste balore bat da Mateona zela egiaztasuna, beti izan nahi zuelako egia esatea, baina bere lagunak ezetz esan zitzaioten.

  23. Ander Mugica dio

    Pelikula honetan ikusi dut guztiek ez dugula bizitza berdina eta gu beti egoten garela gauz asko eskatzen eta beste batzuk gauz gutxirekin konformatzen dira. Ikusi dut bizitza oso gogorra dela adibidez bukaeran Adu eta Massar separatzen direnean, eta hori uste dut oso gogorra dela.

    Gehien gustatu zaidana izan da Adu eta Massar itsasoan zeudela eta gero biak separatzen zirenean eta Aduk pentsatzen zuen Massar hilda zegoela eta Massarrek pentsatzen zuen Adu hilda zegoela eta gero Adu itsasontzira igo denean ikusi du Massar ere hor zegoela eta poz handia hartzen du, parte hori asko gustatu zait.

    Gutxien gustatu zaidana izan da bukaeran Adu eta Massar autoan zeudela eta gero poliziak separatu egiten zituen eta biak oso triste zeuden eta biak saiatzen ziren batera egotea baina ez zuten lortzen.

    Balore bat , adibidez, Massarek erakusten du eta da adiskidetasuna eta laguntza. Massarek hori erakusten du denbora guztian Aduri laguntzan diola.

  24. Ainhoa Arregi dio

    Niri pelikula hau gustatu zait baina era berean oso gogorra iruditu zait. Saharan gerra dagoenez jendeak ihes egiten saiatzen du eta Espainiara joan lana eta janaria lortzera. Jende asko hiltzen da basamortua igarotzen. Itsasoa ere igarotzen arriskuak situzte baina ez hainbeste. Jendeak familiaren maitsaunagatik egiten du hori. Nahiz eta beraiek arrisku handia izan saiatu egiten dira. Beraientzat oso gogorra da hori eta bidean arrisku gehiegi dituzte eta hesi bat pasatu behar dute.

    Pelikula honekin asko ikasten da ikusten jendea nola bizi den eta gu oso ondo bizi garela ikusten da. Oso pelikula gogorra da gauza oso gogorrak gertatzen direlako. Beraiek beraien familiarengatik urruntzen dira eta bakarrik geratzen dira gauzak lortzen.

    Nik uste dut horien bizitza ez dela normala eta munduan jende asko dagoela horrela eta horiei lagundu egin behar diegula. Beraiek gauza oso gutxirekin bizi dira eta gainera oso bizi arriskutsua dute eta denok dugu eskubidea bizi on bat edukitzeko.

  25. Victoria Mendez eta Naroa Galarraga dio

    Pelikula hau Adu, beraren ahizpa eta Massarretaz doa. Aduren ahizpak kamerura nahi zuen joan hegazkin batean baina hotzarengaitik hil egin zen eta orduan hegazkinetik bera erori zen, ezin izan zuelako eutsi. Adu Kamarura iristen zenean ikusi egin zuten ez ezela besteekin erten eta bakarrik zegoela. Orduan ertzainek ertzain etxera eraman zuten eta Massar ezagutu zuen eta lagunak egin ziren. Adingabeko zentrora eramaten ari zirenean autotik eskapatu egin ziren. Kalean zeudenean dirua lortzeko autoak garbitzen dituzte ala dirua arrapatzen dute. Aduk eta Massarrek Espainiara joan nahi zuten baina irtenbide bakarra itsasoan igerian joatea zen baina lotuta zeuden, soka puskatu egin zen eta galdu egin ziren eta Guardia Zibilek Massar harten dute eta gero Adu aurkitzen dute. Guardia Zibilek adingabeko zentrora eraman behar zituzten baina Massar autotik ateratzen zuten eta esan zieten ez zela joango adingabeko zentrora baina Adu bai eta orduan betirako separatu egin zituzten.

  26. Mara Alberdi eta Amaia Sudupe dio

    Adu sei urteko mutikoak, ama galdu ondoren ahizparekin Europara iristeko hegazkin bateko upategian sartu behar izan zuten. Upategitik ahizpa erori egin zen eta hil egin zen. Adu bakarrik geratu zen eta orduan Massar. Melillako hesian guardia zibilak ez zieten jendeei pasatzen utzi. Beste aldetik, elefanteen ONG batean lan egiten zuen gizon bat alabarekin dago eta bere alaba drogeekin nola dabilen ikusten du. Aduk eta Massarrek abentura desberdin asko bizi izan zituzten elkarrekin. Azkenean ordea separatu egin ziren, biak guardia zibilak eraman zituzten. Pelikula polita iruditu zaigu. Errealitate erakuzten du.

  27. Gari Diaz de Cerio dio

    Pelikula ikustean Afrikan jende asko egoera txarrean bizitzen hari dela ikusi dut pelikula honetan eta Europara etorkizun berrieta on bat bilatzera etortzen direla. Baita ere, Massar bezala jendea bultzaka bidaltzen dutela ere berriro beraien herrialdera esfortzu asko, bide osoa egin ondoren. Horrez gain, elefante pila bat hiltzen dituzte arrazoirik gabe bakarrik beraien adarrak kendu eta diru pila bategatik saltzeko. Melillan guardia zibilak lan gogorra egiten egoten dira, Mateok afrikako guztiei lagundu nahi zien horregatik Adu barkaoan salbatu zuenean hartu halako poza.

    Niri gehien gustatu zaidana Aduk eta Massarrek zer irribarre egin zuten espainiara iristerakoan nahiz eta ondoren separatu egin zituzten. Baita ere, Gonzalok nola babesten dituen elefanteak, bera bezala saintzen dituen jende gehiago egongo bazen hildako elefante askoz ere gutxiago egongo ziren. Ordea, bereziki gehien gustatu zaidana Mateok Massar eta Adu itsasontzian hartzen dituenean, bi horiek uretan galdu ostean, zer pozik jartzen diren biak.
    Gutxien gustatu zaidana, Alika hiltzea izan, hegazkinaren erroberan zetorrela eta beraien ama nola akatzen duten.

    Balore asko azaltzen dira, bat drogena da Gonzaloren alabak droga tipo asko konsumitzen ditu eta Gonzalok laguntzea intentatzen du. Beste bat, laguna ez dela inoiz bakarrik utzi behar, adibidez, Massarrek ez du inoiz Adu bakarrik utzi itsasoan galdu zirenean aurkitzen sailatu zen, baina ez zuen lortu; ordean, ondoren, itsasontzian elkartzen direnean besarkada handi bat ematen dute elakar.

  28. Miren Epelde dio

    Pelikula honetan gauz asko ikasi ditut baina gehien ikasi dudana dudarik gabe talde lana garrantzitsua dela izan da, hau da, bi adibide daude film honetan, Adú eta Aliren ama hiltzen denean biak batera bizitza bilatu behar zuten, dena batera egiten zuten eta elkarretaz preokupatzen ziren. Ali hil eta gero, Aduk Massar izeneko mutil bat ezagutu zuen eta berarekin oso harreman ona zuen, Massar Adú laguntzeko prest zegoen edozein momentutan.

    Gehien gustatu zaidana Aduk Alirekin eta Massarrekin zuen harremana izan da. Oso ondo konpontzen ziren eta bestetaz preokupatzen ziren. Sandraren aitak droga kentzen zionean ere asko gustatu zait, bere bizitza salbatu zuen eta. Gutxien gustatu zaidana, guardiak kanpotarrei jotzen hasi zirenean izan da, pena sentitzen nuelako.

    Film honetan balore asko azaltzen dira pertsona desberdinetan, adibidez, Massarek oso responsabilitatea da bere burua eta Adurena kontrolatzen dituelako, adiskidetasuna ere azaltzen da. Familiaren arteko maitasuna Sandra eta bere aitan apreziatzen da. Justizia, guardietan eta kanpotarretan…

  29. Mikel Hita dio

    1- Pelikularen bidez edo esker, ikusi eta ikasi dut, Afrikako bizitza nolko den. Ikusi dut Afrikako bizitza ez dela Espainiakoa bezala. Gauz asko egin behar dituztela bizirik segitu ahal izateko eta esfuertzu, sakrifizio eta lan asko egiten dituztela bera eta beraien familiak aurrera egiteko.

    2- Pelikulan gehien gustatu zaidana da, oso errealista dela, kenduta parte batzuk, adibidez, Alika erortzen denean. Biana pelikularen zati handi bat oso ondo egina dago. Pelikularen zatirik txarrena da, esan bezala, Alika erortzen denean. Baina nire ustez pelikula oso egokia da, zeren eta zati pixkat fueteak egon, pelikula oso egokia da.

    3- Pelikulan balore asko agerten dira, horietako bat da, esfortzua. Esfortzua oso ohikoa da pelikularen zehar, adibidez Marruecosetikan Hispainira joan behar zutenean, edo, herrialde batetikan bestera joan behar zutenean.

  30. Amine Yenor dio

    Adu 6 urteko umea da eta bere arebakin europara nahi du eldu bizitza hobeto bat edukitzeko kemrunen hegazkina artzeko zain daude aduk hegazkinan lo artu zun eta esnatu zenean bere areba lo zegoen eta ezin zuen esnau eta hegazkineko lura ireki egin zen eta eroi egin zen. adu massar izeneko mutil bat topatu zuen eta asko lagundu zion. gizon bat zegoen adu lapurtu egin nahi zuena baina massar enteratu egin zen eta salbatu egin zion gero janarian bila eta lapurtzen ibili ziren eta melilla joan ziren or egun batzuk egon ziren. gero itsasoan igeri egiten espaniara eldu ziren.

  31. Judith Dieguez Badiola dio

    Pelikula hau asko gustatu zait, bizitzako errealitate asko erakuzten dituelako eta gainera modu siniskorrean. Diru gutxikoak pozik bizi dira janari pixkatekin eta dirua dutenak jatekoa botatzeak ere ez die axola, eta hor nabaritzen da desberdintasuna. Hori izan da gehien gustatu zaidana, gauzak baloratzeko duten desberdintasuna. Gutxien gustatu zaidana, momentu batzuetan b egoera desberdinekoa izatean palikula, ez zela oso ondo ulertzen.
    Adù izeneko mutikoak erakusten ditu balore gehienak, gutxien duena eta pozena bizi dena baita.

  32. Eriet Zubizarreta dio

    Pelikula honekin ikusi dudana izan da nahiz eta guk ez ikusi mugaz beste aldetik dagoenek oso bizimodu gogorra eta zaila dela, baina beti ingurukoei laguntza emateko prest daude, eta lagun eta familiakoengaitik bizia emateko prest daudela eta hori da ikusi dudana Aduren arrebak bere anai txikiagaitik edozer egingo lukeela eta bizia eman zuen bere anai txikia ondo egoteko eta pozik egoteko edozer egin zuela. Pelikulan gehien gustatu zaidana lehen esan bezala elkarren arteko laguntasuna eta beti behar duenari laguntzeko prest daudela nahiz eta ezezaguna izan, eta gutxien gustatu zaidana izan dan mugaetan zeuden guardia zibilen jarrera , ikusita bereien egoera iruditzen zait ez dutela sentimendurik. Baloreak laguntasuna izan da batiz bat, Massarrek edozen egingo luke Adu ondo eta pozik ikusteko eta baita Aduren arrebak ere nahiz eta bere ere oso umea izan.

  33. Ada De La Quintana dio

    Askotan ez dakigu kanpotarrak deitzen diegun pertsonak zer jasan duten, zertarako nahi duten bizi berri bat hasi edo hori lortzeko zer harrisku pasatu dituzten. Hala ere, gehienetan epaitu egiten ditugu.

    Normalean, haien familiak atzean usten dituzte dirua lortu behar dutelako lortutakoa ondoren haiei emateko edo familiarik ez dutenez bizitza aurrera atera behar dutelako.

    Pelikula honetan iruditzen zait gazteari pasatu zaiona askotan pasatzen den zerbait dela. Etorkizun bat ematen zaie, nahiz eta gazte zentro batean izan, baina Espainiara iristean, papelak ez dituztelako edo antezedenteak dituztelako etorkizun hori ukatzen zaie.

    Baina Espainira iritsi baino lehen, bakarrik egin ezkero bidaia gogorra da. Protagonistati gertatzen zaiona, ordea, uste dut askoz gogorragoa dela; arreba atzean utzi behar izan du bidaia erdian, ondoren bakarrik jarraitzeko.

    Horokorrean, sentimentuen pelikula bat iruditu zait, hiru historia desberdin lantzen ditu momentu berean. Kulpa, familia arazoak eta bakardadea uste dut direla gai nagusiak.

    Epaile baten aurrean kanpotar askoren hitzak, guardia zibileko bakarrarenak baino gutxiako balio duela ikusten da. Beste kasuan, nola familiako azaroak izan arren, bere alabaren alde egiten duela nahiz eta alde egin nahi duen. Azkenik Adú-k arreba galtzen duen momentutik aurrera bakardadean egin behar du bidaia. Suerte pixkatekin lagun bat aurkitzen du, berarekin jarraitzen duena, baina ala ere lagun hori hasieran guztiz ezezaguna da.

  34. Aitor Juaristi dio

    Afrikan ez dira Europan bezalakoak. Ez dute gure bizitza bezalakoa edukitzen, gu baino pobreagoak dira. Gehien gustatu zaidana da nola Adú eta Massar Marokotik ateratzen dira eta gutxien gustatu zaidana da nola Massar eta Adú separatu zuten. Nire ustez danok ikusi behar dugu pelikula, erakusten digu nola da bizitza Afrikako leu batzuetan eta egoera txarra dela.

  35. Aitor Varela dio

    Alde batetik Adú familian dagoen ikuspegitik, Afrikako pertsona askok oso gaizki daudela ikusi dugu ez bakarrik ekonomikoki baizik eta familiko estrukturarik ere ez dutela beti lapurketatan ibiltzen direla adibidez Adú eta Massar. Bestalde Gonzaloren istorioa daukagu diru asko duena pisu handiak Madrilen, Londresen…

    Gehien gustatu zaidana Adú ez dela momentu baten ezta ere errenditu aurrera jarraitu duela bai ama hil zihonean baita ere arreba hegazkinatik erori zenean. Berriz gutxien gustatu zaidana Gonzalo bere alabarekin Madrilea ez joatea, nire iritziz tenporada bat egon beharko luke Madrile aita-alaba arremana zaintzeko.

    Alika eta Adúren arteako anaitasuna pelikulako gazu garrantzitsuena da, Alika hil arte ez baitira separatzen. Enpatia ere azaltzen da, Massarrek Adú ume txikia ikustean enpatia asko dauka berari lagundu egiten baitio heriadetik ihes egiten.

    Amaitzeko nire ustez pelikula gogorra izanezkero ikusi behar den pelikula baita mundu hontako egi gogorrenak kontarzen baititu.

  36. Jone Salgado eta Libe Alberdi dio

    Pelikula asko gustatu zaigu, izan ere hainbat balore lantzen dira eta zer petsa ematen du. Esaterako enpatia, ontasuna, pazientzia, anaitasuna eta esker ona azaltzen dira.

    Guri asko gustatu zaigu pelikula eta gainera gauza asko ikasi ditugu, esate baterako, jende asko eta asko dago beraien bizimodua oso txarra dena eta aldatzeko beste nonbaitera joan nahi eta zaiatzen direla. Aldiz gu gaude oso oso bizimodu onarekin eta askotan kexatu egiten gara edozerrengatik.

    Gutxien gustatu zaiguna da, ikustea nola jendeak oso gaizki pasatzen duen, momentu txarretan dauden eta sufritu egiten duten. Batez ere ekonomia arazoak dituztelako, horrek eraginda bizi gogorra izaten dutela ikusi ahal izan dugu eta jatekoa lortzea zaila egiten zaie, edo nahiz eta gaixotasunak eduki dena ematen dute beraien familiengatik. Esaterako fronteratik Espainiara etortzen lan bat lortu ahal izateko, horrela diru zati bat baita beraien familiakoei joaten zaie.

    Hona hemen baloreak:

    Enpatia: balore hau azaltzen da Alikak eta Massarrek Adurengatik dena ematen dute nahiz eta gazteen zentro batean amaitu.

    Ontastuna: Balore hau ikusi dezakegu Gonzalok bere bere alaba Sandrari bere elefante adarraren barruan drogak zeuzkan eta kendu egin zizkion Afrika eta Espainako mugan txekeatzeko orduan, arazorik ez izateko.

    Pazientzia: Balore hau ez da pelikulan fisikoki azaltzen, baina Adu, bere familiartekoak eta bizimodu horretan bizi diren guztian pazientzia eduki behar dute hor bizitzen aguantatzeagatik.

    Anaitasuna: Balorea ikusi daiteke Adu eta bere arreba Alika nola maite duen eta nola zaintzen diren elkar.

    Esker ona: Balore hau ikusi dezakegu Massarrek bere lagun Aduri nola laguntzen dion ezertaz ezagutu gabe eta oso lagun onak egiten dira ia ia anaiak bezela.

    Amaitzeko pelikula gustatu zaigu, bertan agertzen diren gauzei buruz erreflexionatu dugu. Guretzat moduko pelikula iruditu zaigu.

    Lana: Jone eta Libe

  37. Asier Redondo dio

    Pelikula honetan ikasi dut hainbat gauz adibidez laguneei ezin diogula traizonatu edo atzean laga,baita ere,gehien gustatu zaidana Adu nahi duela Massar bezala “magia” egitea eta Adu Massarrekin ezagutzen direnean,eta gutxien biok separatzen dituztenean.Hainbat balore azaltzen dira pelikula honetan adibidez borontatezko indar asko eduki behar dela eta adibidez ikusten pertsonaiak sentimenduak ateratzen.Orokorrean niri pelikula hau oso ona iruditu zait gauz pila batzuk ikasten dituzulako eta baita ere guk ikusteko pizkat fuerte baina beztela oso ondo dago.

  38. Naia Agirretxea dio

    Hasteko film hau asko gustatu zait eta iruditzen zait oso errealitate handia erakusten duela, bai gaur egun zer gertatzen ari den, emigrante asko espainian hil egiten direla eta baita ere bide zaila dutela espainiara iristeko. Batzuk muroa saltatzen dute.

    Nehi gehien gustatu zaidana, errealitate gogor hori oso lortuta ikusten dela eta ikusten duzu suerte asko eduki duzula hemen jaiotzeaz, baita inguruko egoera ona dugula eta. Nik ikasi dut, pobresia asko daudela eta Massar besala jente asko etortzen direla. Baita jente asko hiltzen da Espainiara iristean baina gehiago hiltzen dira bidean.

    Guxien gustatu zaidana, Alika hiltzea da. Alika Adúren arreba zen eta berarengatik lortu zuen bere herritik alde egitea. Baloreak erakusten duena, Gonzalorek nola tratatzen dituen elefanteak eta lagun bat ezin dela inoiz bakarrik utzi behar, adibidez, Massar eta Adú. Beste balore bat erakusten duena, bizitza gogorr dela eta nahi duguna lortzeko sakrifizio handia egin behar dela erakusten du.

    Iruditzen zait filmeko parte batzuetan oso gogorra dela eta baita biolentoa. Baina nire ustez merezi du filma ikustea, errealitatea zein den guk ohartarazteko. Eta film honen bitartez, hori lortzen da. Nik ez nuen erakutziko nire baino edade gutxiagoren artean, baina gure edadean, ondo dago. Iruditzen zaidalako, gure adinean, errealitatea ezagutzeko garaia dela.

  39. Luka Garate dio

    Pelikula honetan gauza pila bat ikasi ditut, adibidez inmigrante asko daudela bizi hobeago baten bila ari direnak eta horregatik Melilako eta Ceutako baila saltatzea intentatzen dute, eta pertsona horiei lagundu egin behar zaiela.

    Gehien gustatu zaidana izan da, Alika abioiaren gurpiletatik erortzen denean, oso zaila ikusten dudalako efektu horiek egitea. Eta gutxien gustatu zaidana heizari ilegalak elefanteak hiltzen zituztenean elefanteen marfila artu eta saltzeko oso galezti.

    Alika eta Adúk balore asko dituzte, gauza asko saiatzen direlako egiten.Adibidez: Europara saiatzen dira etortzen bizi hobeago baten bila, eta baita bere herrialdean ama hiltzen dute etxean lapurreta egiten zietelako eta horregatik saiatzen dira Europara etortzen.

    Adú: ausarta eta laguntsua.
    Alika: ausarta eta ama hiltzen denean amaordea.
    Massar: Europara saiatzen da etortzen eta bidean Adúr ekin egiten du topo eta berarekin saiatzen du Europara etortzen.

    Nik uste dut pelikula hau guretzako oso egokia dela jakiteko afrikatik pertsona askok eta askok europara saiatzen direla etortzen bizi hobeago baten bila.

  40. Julen Iglesias dio

    Pelikulan iru atal daude Adu, guarda zibileko historia eta familia bat aitak afrikan bitzen dena.

    “ADU” erakusten du nola bizitzen dute afrikakoak españara juteko eta an bizitzeko, adu mutil txiki bat da ama eta arreba zaiztzen diote baina amari hil egin zuten eta anaiak Frantzira juteko abioi baten juten dira baina arreba erori egiten da eta adu bakarrik geratzen da eta senegalen ahiatzen da eta an pertzona bat ezagutzen du, eta biak kartzelera jun behar zuten baina autoaretik jun egiten dira, orduan epainara juteko uretik jun behar zuten baina zeparatzen dira eta guarda zibilak arrapatu zuten eta Aduren laguna afrikara bueltatu eta Adu zentro de menores jun zen.

    Adu historioa errepresentatzen du nola bizi diren afrikakoak eta nola da españako fronterak, oso polita da dauz txarrak eta onak, jende asko ezagutu eta azkenean españan zartu, orrela da bizitza españako froteran.

    “Guarda zibilak” hiru pertzonak dira eta lan egiten dute marruekoko fronterak eta ez dute lagatzen zartzea, baina egun batean pertzona bat jo zuten eta hil egin zen eta ezin zuen rebibitu, orduan jende nahi zuten kalea botatzea, baina gehero zalbatu egin ziren kaltzera joatea, ordun egun batzuk eta gehero bi bizitzak zalbatu egin zuen.

    Guarda zibileko bizitza frontera ere erakutxi egiten du

  41. Imanol Bastida dio

    Adú eta bere arreba bizikletarekin basotik buelta bat ematen ari direnean, soinu arraro batzuk entzuten dira. Segidan, misterioa argitzera joaten dira eta orduan, gizon batzuk elefanteak hiltzen ikusten dituzte. Horregatik, gizon horiek umeak hiltzera joaten dira. Une horretan, Adú eta bere arrebak, Europara iritsi nahi dute, beraien herriko bizimodu txarretik ihesik. Modu bakarra dute: hegazkinaren gurpilak gordetzeko lekuan sartzea. Azkenean, ez dira iristen Europara eta gainera, Adúren arreba hegazkinetik erortzen da. Afrikako herri horretan, Adúk Massar ezagutzen du, bere egoera berean dagoen mutil bat. Massarrek 16 urte ditu eta une oro, Adúri laguntzeko prest agertzen da, adib: dirua lortzen eta jatekoa lortzen. Ondoren, Melillara iristen dira eta itsasoz muga pasatzen saiatzen dira, ez dakitenez igeri egiten, salbamendu itsasontzi batek erreskatatzen ditu. Azkenean, mugan Adu umeen zentro batera ematen dute eta Massar poliziak hartzen du. Bestalde, Melillan, guardia zibil talde bat Saharaz hegoaldeko herritarrei aurre egiteko prestatzen ari da. Ondoren, epaiketa bat dute eta guardia zibilek epaiketa irabazten dutenez, Sahara hegoaldeko gizonak guztiz desolatuta daude. Horrez gain, Espainiatik Camerunera neska bat joaten da, bere aitari bisita bat egitera eta drogekin arazo handi bat du. Bere aitak asko laguntzen dio pelikulan zehar, hala ere, drogak kontsumitzen ditu. Nire iritziz, pelikula gogorra izan arren, oso pelikula ona da. Bertako umeen historia latzek eta Espainiako mugetan dauden gatazkek gaur egungo momentua deskribatzen dute.

  42. Gorka Espinoza dio

    Adu ume pobre bat da bere amarekin eta arrebarekin bizi dena Camerunen egun batean Adúk eta bere arrebak ikusi zuten nola pertsona batzuk elefante bat hiltzen zuten eta bere betortza kentzen zioten. Bueltatzen direnean etxera amak Alikarekin (Adúren arreba) aserretu egin zen leku arriskutsura eramateagatik bere anaia. Gauean pertsona batzuk etxera sartu ziren eta Alikak eta Adúk eskapatu egiten dute baina bere ama hil egiten dute. Gero Gonzalorekin bere alaba ekartzen du baina bere alabari ez zitzaion gustatu bere ustez bere aita oso bordea zela baina pixkanaka-pixkanaka bien arteko konfiantza berreskuratzen hasi ziren. Mateo guardia cibila zen eta Melillako balla zaindu behar zuen bere hiru laguntzaileekin baina tatou izeneko himigrante bat hil egiten da fronteran eta Mateok eta juizio bat enfrentatu beharko du.

  43. Yemerin Reyes dio

    Adu camerunekoa zen eta beti bere arrebarekin alika rekin ibiltzen zen.Egun batean adu eta alika basora joan ziren,basoan pertsona batzuk ikusi zituzten elefanteak akatzen preso bat ikustea joan zen baina ez ziruen ikusi.Gauean adun ama akatu zuten alika eta adu igeri egiten joan zire gero españara imigrigatu zuten

  44. Judith Tamayo dio

    Pelikula polita izan da. Balore asko erakusten ditu adibidez: zurekin dauden pertsonak beti maitatu behar direla, lagunak ez direla inoiz bakarrik utzi behar… Gehien gustatu zaidana, barkoan Massar eta Adú elkartzen direneak uretatik erreskattatu eta gero. Gutxiena ordea, Massar berriro Afrikara eramaten dutenean, ez direlako berriro ikusiko.

  45. Zihara Iraola dio

    Badagoela gaizki pasatzen duten pertsonak eta beti laguntzen saiatu behar dela ikasi dut. Adibidez pelikulan Aduk eta bere ahizpa nagusiak europara joan behar dute bizitza hobeagoa izateko baita jende askok beraien bizia galtzen dutela kasu honetak Aduren ahizpak. Pelikulatik gehien gustatu zaidana nola Aduren ahizpak Adu zaintzen duen edo Massarrek Adurengatik egiten dituen gauza guztiak. Pelikulatik gutxien gustatu zaidana nola guardia zibilak jendea tratatzen duen edo elefanteak hiltzea. Pelikulan ausartazuna azaltzen da, Adu, bere ahizpa eta Massar oso ausartak izan zirelako egiten duten bide osoan eta leialtasuna, Massarrek Aduri laguntzeagatik bere burua arriskuan jarri zuen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude