Eskolarako bidean

Gutako gehienok eskola etxetik gertu dugu, ia bertatik bertara. Baina ez da gauza berdin gertatzen munduko toki guztietan. Jackson Kenian bizi da. Bere arreba Salomerekin, bide arriskutsua egin behar du eskolara egunero, erdi oinez, erdi antxintxika. 15 kilometro egiten dituzte, 2 ordutan. Zahira Marokon bizi da, Atlas mendikateko herrixka baten. Zineb eta Norarekin batera mendiz […]

Graceren bizitzak (Short Term 12)

Destin Daniel Crettonek 2013an idatzi eta zuzendutako pelikula ikusi dugu. Sari ugari zituen filmak. Grace (Brie Larson) “Short Term 12” izeneko harrera etxe bateko langilea da, koordinatzailea. Familiarekin arazoak dituzten gazteak zaintzen dituzte etxe honetan. Zaintzaileak ez dira gazteen guraso, terapeuta edo hezitzaileak: gaztetxoentzat toki seguru bat bermatu behar dute soilik, agintariek eurentzat beste bide […]