
La Mision pelikulak (Roland JoffÈ 1986) XVIII. mendeko jesuitak Paraguay inguruan eginiko lan bikaina azaltzen digu. Pelikulak sari ugari jaso zituen, argazkia eta musikarengatik gehienbat, eta zinearen klasiko bat bihurtu da. Noski, pelikulak osagarri ugari ditu. Erlijio gaian ikusi dugu, ongi adierazten duelako kristau komunitateak (jesuita batzuen bizitzaren bitartez) baztertuen alde zer egin dezakeen. Aita […]