
Inauteriak iristear ditugu. Garai berezia da. Badirudi mundu hankaz gora eta buruz behera jartzen dela, gauzak guztiz aldatzen direla. Euskal Inauteriak naturari lotuta daude. Badirudi, negua aurrera doan heinean, eta udaberria ate-joka dugunean, lurra berriro esnatzen edota biziberritzen ari dela, … Horretarako jotzen dituzte ezkilak joaldunek, lurra esnarazteko. Bestalde, gure inauteriak zomorroekin lotuta omen daude, […]