
“La clase” (Entre les murs) Frantzian 2008an egindako pelikula bat da. Canneseko Festibalean Urrezko Palmondoa irabazi zuen. Pelikula Laurent Cantetek zuzendu zuen eta François Bégaudeauren izen bereko nobelan oinarrituta dago. François Marinek DBHn frantziar literatura irakasten du, Pariseko 20. distrituko institutu batean. Bere ikasleak jatorri kultural eta nazional desberdin askotakoak dira. Gainera gazte horien tutorea […]