
“Atzeko alde” kaletik igarotzean, nire umetako oroitzapen asko datozkit gogora. Besteak beste, Iriarte margolaria kale hartako ume jolasen zarata alaiak eta baserritarren orgen musika sarkorra,… eta gure kaleen arteko borrokak… Atzeko aldekoak Ipar kalekoen aurka Txintxilon, adibidez,… Oraindik nire begien aurrean dudala iruditzen zait. Udako arratsalde bat izango zen… Plaza Berriko umeen aurka “gerra” geneukan,… […]