Pauleko San Bizente

Pauleko San Bizente  (Pouy, 1581eko apirilaren 24a – Paris, 1660ko irailaren 27a) frantziar apaiz katolikoa izan zen. Familia pobre batean jaio zen. 1600. urtean apaiz egin zen. 1605ean, itsas bidaia batean piratek preso hartu eta Tunisian saldu zuten esklabo; halaxe egon zen bi urtez. Frantziara itzulita, Misioaren Kongregazioa sortu zuen 1625ean, eta Karitatearen Alabak 1633an, Luisa de Marillac-ekin batera. XVII. mendeko errenazimentu katolikoaren ordezkari ospetsuetako bat da.
Umezurtz, preso eta gaixorik zeudenei laguntzen eman zuen bizitza, eta apaizen prestakuntza bideratzen. Bi erakunde katoliko sortu zituen: Misioaren Kongregazioa eta Karitatearen Alabak. 1737an, Klemente XII. Aita santuak santu izendatu zuen. Jaieguna irailaren 27an ospatzen da.
Karitatearen Alabek lan handia egin zuten Azkoitian, urte askoan. Haur txikien eta nesken heziketan aritu ziren Miserikordia izeneko eskolan. Umezurtzak eta agureak jasotzen zituzten euren etxean, ibaiaren ondoan, Balda plazatik gertu eta gero San Jose Egoitzan. Floreaga ikastetxea batu zenean, 1983tik aurrera hemen aritu ziren eskola lanean urte batzuetan. E.floreagan Pauleko San Bizenteri buruzko baliabide batzuk dituzu: Bere Biografia (komiki eder batzuk baliatuz) eta testua osatzeko ariketa.
Horietaz gain, biografia ondo irakurri ondoren, idatz ezazu Pauleko Bizenteri buruzko testua, gutxi gora behera galdera hauek kontuan hartuz: Zer da bere bizitzaz harritu zaituena? Zein izan zen bere lana behartsuen alde? Zer erakutsi diezaguke Bizentek gaur guri, egungo egoeran? Zer esango zenuke Luisa de Marillac-i buruz?

 

Iruzkinak

  1. Ane Etxeberria dio

    Niri oso historio latza iruditu zait. Pauleko San Bizente santuak bizitza osoan gauza asko egin ditu ikusi dudanez, Pauleko San Bizente santua itsasoan esklabu arrapatu zuten eta Tunazen saldu. Interesgarriena iruditu zait Bizentek nekazariek eta Gondi familiako zerbitzariei ebanjelioa irakasten ziela baita, Saleseko San Frantziskori lagundu zion “salestar” lekaimeak antolatzen. Haien artean zegoen Ama Chantal, gero santua izan zena. Azkenean, ikusi dugu nola Pauleko San Bizente santuak bizitza osoan gauza pozgarri, interesgarri, on, beldurgarri eta baloredun asko egin dituela baina berak egin duen bezala, guk ere bere jarraibideak segituz ikasi dezakegu.

  2. Elene Sudupe dio

    Familia pobre batean jaio arren, harrigarria da pobreen alde egin zuen esfortzu eta lan guztia. Gaur egun, bizirik egon bazen, elkar laguntzeko esango ligukela uste dut. Ez nekien Azkoitiko miserikordia beraiek egindakoa zenik ere.Luisa de Marillac oso pertsona ona izan zen eta idolo haundi bat da. Benetan asko erakutsi digu.

  3. Uxue Uranga dio

    Pauleko San Bizente frantziar apaiz katolikoa izan zen. Familia pobre batean jaio zen eta 1600. urtean apaiz egin zen. Orduan, 19 urte zeuzkan eta Teologia ikasketak amaitu gabe. Itsasoan bidaia bat egin, esklabu harrapatu eta Tunezen saldu zuten. Fede zalantza asko izan zituen. Pobreekin lanean hasi eta fedea indartu egin zitzaion. Clichyko erretore izendatu zuten. Gondi familia oso aberatsa zen eta hango umearen irakasle izendatu zutenez pobreei behar zutena ematen zien Bizentek. Nekazariei eta Gondi familiako zerbitzariei ebanjelioa irakasten zien. Follevillen hasi ziren Bizenteren ‘misioak’. 1617an Chatillon-les-Dombeseko erretore izan zen. Herriko jendeak asko maitte zuen. Haien alde lan asko egin zuen. Saleseko San Frantziskori lagundu zion ‘salestar’ lekaimeak antolatzen. Pixkanaka “Caridadeko Alabak” sortu ziren: Gaixoen zerbitzuan bizi ziren “lekaimeak”. Gaixoak zaintzen zituen gozotasunez eta maitasunez. Luis XIII. erregeak Bizenteri arazo politiko larriei buruzko aholkua eskatzen zion sarritan. Bizente Paul 1660ko irailaren 27an hil zen. Bere bizitza pobreen alde eman zuen, Jaungoikoaren maitasunari erantzunez.

  4. Manex Platero dio

    Esklabu bat bezala saldu eta gero egin zuena harrigarria iruditzen zait. Behartsuei zeukan dana eman zien On Boskok egin zuen bezala. Fedea ez dugula inoiz galdu behar, konturatzen garenerako guzti hau bukatu dela. Ez dela inoiz etsi, gauza asko egin arren beti egingo duzula zerbait.

  5. Alesha Ali dio

    Niretzat harritzekoa da, Tunisian esklabo bezala saldu zutela eta bi urte egon zela bertan.
    Bi erakunde katoliko sortu zituen gaixoen alde: Misioaren Kongregazioa eta Karitatearen Alabak.
    Guk ere ahal dugun gehien pobreei laguntzen saiatu behar gara: diru pixka bat eman, janaria banatu, arropak eman…
    Luisa de Marillac ere ezagutu zuen eta berak ere asko lagundu zion kristau bizitzan aurrerapenak egiten.

  6. Jokin Arregi dio

    Kalean zeuden umeei janaria banatzen zien. Berak lan asko egin zuela besteen alde eta bakearen alde eta guk ere egingo bagenu hobe izango zela. Kristau bizitzan aurrerapen asko eman zituela eta hori egiteagatik horain gu ere kristau gara, eskerrak berari.

  7. Eneko Arrieta dio

    Esklabu hartu zutenean familia bati saldu ziotela eta erlijioso bihurtu zituen horrela itzultzea lortu zuen. Misiolarien talde bat sortu zuen eta Miserikordiaren alabak talde katolikoa, bertan umezurtak etaabar jasotzen zituzten euren etxean. Beharrean dauden pertsonei lagundu egin behar zaiela.

  8. Intza Garate dio

    Asko gustatzen zait bere bizitza umeen alde eman izana, oso beharrezkoa dela iruditzen zait eta. Asko harritu nau erregeak aholkua berari eskatzeak. Behartsuen alde gauza asko egin zituen adibidez, janaria eman eta ospitaletan lagundu. Behartsuentzat oso garrantzitsua da horrelako jendea egotea haiek gabe ez balirateke biziko. Oso gogorra izan behar du jatekorik ez edukitzeak eta bera bezalako pertsonei esker bizirik irautea. Garai hauetan gu baino egoera larriagoan dauden pertsonak ere badaudela eta horrenbeste kexatu beharrean haiei laguntza txiki bat ematea ondo etorriko zela irakats diezaguke. Luisak ere asko lagundu zion aurrera egiten. Ezagutu zuenetik berari laguntzen egon zen; janaria banatzen, gaixoak zaintzen … eta gainera gerren ondoren Bizenterekin batera kaltetuei laguntza antolatu zuten. Biek egin zuten lana bikaina iruditzen zait.

  9. Lander Galarza dio

    Harritu zaidan preso hartu zutela eta Azkoitian egon zela. Neska eta haur txikiei Miserikordia izeneko eskolan klaseak eman zizkieten eta agureak eta umezurtzak jasotzen situzten beraren etxean. Besteen alde pentsatzen eta besteei laguntzen erakuts diezaiguke. Misioaren kongregazioa eta Karitatearen alabak sortzen lagundu ziona emakumea hizan zen.

  10. Inar Garate dio

    Harritu zaidana, izan da, preso hartu zutela eta azkoitian izan zela. Umezurtzak eta agureak beraien etxeeetan hartzen zituzten. Lagundu dela. Misioaren kongregazioa eta karitatearen alabak sortzen lagundu zion emakumea izan zen.

  11. Janire Carmona dio

    Harritu zaidana izan da azkoitian egon zela eta itsas bidai batean piratek preso hartu zutela. Umezurtzak eta agureak beraien etxeetan hartzen zituzten. Denon artean lagundu egin behar garela. Misioaren kongregazioa eta karitatearen alabak sortzen laguntzen zion emakumea izan zen Luisa Marillac.

  12. Lierni Piris dio

    Pauleko Bizenteren bizitzaz gehien harritu nauena da nola bera pobre izatetik, azkenean pertsona oso garrantzitsu bihurtzen den; eta gainera, erretore bihurtu eta pobreekin lanean hasi zen. Bizentek behartsuen alde gauz asko egin zituen: janaria ematen zien, ospitaletan laguntzen zien…
    Orain bizitzen ari garen momentu hauetan, Bizentek erakutsi dezake gu baina egoera okerragoan dauden pertsonak badaudela, eta behintzat jatekoa eta bizitzeko tokia dugula; ez beste batzuk bezala.
    Luisa de Marillac-ek, Bizente ezagutu zuenetik pobreekin lagundu zion. Gainera, gerraren ostean Bizenterekin batera kaltetuentzat laguntza antolatu zuten. Beraz, biek lan bikaina egin zuten pobreen eta behartsuen alde.

  13. Maddi Larrañaga dio

    Bere bizitzaz arritu nauena izan da bera leno esklabu egon arren jendeari lagundu ziola, eta beri esker jende gehiago batu zela laguntzeko jendeari.
    Behartsuei asko lagundu zion, bizitza natul bat eman zien, janaria, ikasketak…
    Bizentek erakutsi dit jendeari laguntzeak merezi duela, laguntzen baduzu, eskertu egingo dizute, eta hurrena zuk laguntza behar baduzu beraiei eman diozuna bueltatu egingo dizutela. Eta zu ere gero gustura sentituko zarela laguntzeagatik.
    Iruditzen zait Luisa de Marillac-ek Bizente bezala bihotz handia zuela, eta edozer egingo zuela presoei, probreei… laguntzeko.

  14. Julen Gogorza dio

    Bere bizitzan gehiena arritu nahauena pirata batzuk preso hartu zutela eta bi urtez esklabo egon zela da. Bere lana behartsuen aldekoa zaharrei, gaixoei eta umezurtzei laguntzea izan zen, hortan pasa zuen bizia. Marillac-i XVII mendeko errenazimendu katolikoaren ordezkari ospetsu bat izan zela.

  15. Alex Vargas dio

    Ez dut aitu ezer inoiz gizon honetaz eta letu dudanez gizon oso zintzoa da eta behartsuei laguntzen zion eta preso hartu zutela ere asko arritu dit. Azkoitian ibili zela ere ez dut inoiz entzun eta ori ere arritu dit. Pertsona behartsu eta gaixoei laguntzen zien.

  16. Nadia Rubio dio

    Bere bizitzaz gehien harritu egin didana izan da nola bera preso hartu zuten eta gero esklabo bezala saldu. Baita ere deigarria egin zait nola itzuli zenetik jendea laguntzeaz bakarrik pentsatzen zuela. Bere lana umezurtz, preso eta gaixorik zeudenei laguntza ematen eman zuen bere bizitza, eta apaizen prestakuntza bideratzen. Gero eskola bat sortu zuten eta han haur txikien eta nesken heziketan aritu ziren Miserikordia izeneko eskolan. Denok batera dena aldatu dezakegula eta besteei laguntzea beti dela lehengoenetako gauza. Luisa de Marillac ezagutu zuen eta kristau bizitzan aurrerapenak egiten lagundu zion. Pobreei eta ekintza lagungarrietan parte hartzen zuen, San Bizente bezala.

  17. Henar Galarraga dio

    Bere bizitzan gehien harritu nauena izan da nahiz eta oso pobrea izan, bere bizitza pobreei, umezurtzei eta presoei laguntzen pasa zuela. Behartsuei irakasten zien, behar zutena ematen zien, ebanjelioa irakasten zien… Bizentek erakutsiko liguke, gaur egun egoera honetan gu baiano okerrago pasatzen ari diren pertsonak daudela. Luisa de Marillac-ek lan ona egin zuela kaltetuei laguntzen , oso ondo zaintzen zituen.

  18. Elene Elduaien dio

    Bere bizitza gehien arritu didana emakumekin lanean ibili zela da. Garai haietan matxismo haundia baitzegoen. Eta horrelako kontaeretan ez da askotan agertzen gizon batek emakumeekin hainbeste lan egin izatea.
    Baita ere, baztuetan fede zalantzak izan zituela harritu egin nau. Entzun edo irakurri ditudan horrelako historietan sekula ez dut horrelakorik entzun, Beti guztiak jaungoikoarekin guztiz sinesten dutela agertzen da. Eta honek arritu egin nau.
    Bere lana behartsuen alde gehienbat zaintzea, irakastea eta diru laguntza txiki bat ematea izan zen. Garai horretan jende asko ospitaletan zaindu gabe hil egiten zen, eta bera ostpitaletan ahal zituen guztiak zaintzen ibili zen. Ebanjelioa irakasten ere ibili zen pertsona behartsuei. Baita, erregina diru laguntza bat eman zion behartsuen artean banatzeko.
    Egoera honetan, erakutsi diezaguke beti egongo dela batenbat guri laguntzekok. Ez gaudela bakarrik. berak, jede pila bati lagundu zion, ezezagunak izan arren. Azkenean familia moduko bat egin zuen.
    Luisa de Marillac oso persona ona izan zela iruditzen zait. Beti laguntzeko prest egon zen.

  19. Unai Tena dio

    Bere laguntasuna ez dago persona danetan
    Dena emanten zion nahiz eta diru gutxi eduki alzuen dena egiten zuen.
    Kaleko pertsonei lagundu behar diogula eta ez diogula bakarrik laga behar eta gainera koronabirusen eraginez kalean egotea oso txarra da. Ez dakit zehatz mehatz zer egin zuen baina jende pobreei dirua eman balio persona oso ona izango zen.

  20. June Badiola dio

    Bere bizitzan gehien harritu nauena da, pobre izatetik oso pertsona garrantzitsu izatera pasa zela. Gainera, lan handia egin zuen behartsuen alde, umezurtz, preso eta gaixorik zaudenei laguntzen pasa zuen bere bizitza osoa. Bere lana behartsuen alde, beraiek zaitzea izan baitzen.
    Bizentek, munduan gu baino behar haundiagoarekin eta egoera okerragoan dauden pertsonak ba daudela erakutsi nahi du. Eta benetan, laguntza haundia behar duen jendea.

  21. Gaizka Nogales dio

    Harritu egin nau 1605ean piratek batzuek eskablu hartu zutela.
    Gondi familiaren laguntasunaz,inguruko pobreei behar zutena ematen zien eta pobreei lagundu nahi zieten emakume taldeak antolatu zituen.
    Bizentek erakutsi diezaguke pobreei laguntzen eta nahiz eta momentu txarrak eduki aurrera jarraitzen..
    Luisa de Marillac-ekin berdina, oso pertsona eredugarria da eta guztiok berarengandik ikasi beharko genuke.

  22. Alex Soares dio

    Behak sortu zuten Misioaren kongregazioa eta karitatearen Alabak. Haur txikiak behartsuantzako etxe bat egin zuen. beti positiboa egotea eta bakoitzak bere esfuerzuak gehienak eta lagundu ez irtetzean. Bixenteari lagundu zion misioaren kongregazio egitea eta karitatearen alabak sortzea.

  23. Joanes Karrera Alberdi dio

    Pauleko San Bizente oso pertsona interesgarria izan zen.
    Abentura ugari bizitako gizona dirudi, Itsas bidaia batean preso harturik egon zela jakiteak
    harritu egin nau.
    Jende ugariri laguntza oparoa eskaini zien, batez ere pobreei. Bere bizian zehar eskaleei janaria eman zien, gaxoei behar zituzten tratamenduak eman zizikien, pobreei lagundu nahi zieten emakume taldeak antolatu zituen eta beste ekintza ugari hauen alde.
    Luisa de Marillacek asko lagundu ziola esango nuke, komikian gerrako kaltetuei laguntzen ageri dira eta bien artean lan ederra egingo zutela zihur nago.

    Bi pertsona edo jainko hauek, oso eredugarriak dira gaur eguneko gazteontzak, oso eskuzabalak baitziren eta balore hori gutxitzen ari bait da.

  24. Jon Agirrezabal dio

    Bizente Paul Frantziako Landetan jaio zen. Gurasoak nekazariak ziren. Bera sei senidetatik hirugarrena izan zen. Gurasoak pobreak ziren. Fraileekin ikasten ari zela, behin bere aita bisitatzera joan zitzaion, baina aitaz lotsatu egin zen Bizente. Gero damutu zen. 1600. urtean, Frantzisko de Bourdelles gotzainak Bizente apaiz ordenatu zuen. Artean 19 urte zeuzkan eta Teologia ikasketak amaitu gabe. Itsasoan bidaia bat egin zuen eta esklabu harrapatu zuten eta Tunezen saldu. Fede zalantza asko izan zituen bere bizitzako garai batean. Pobreekin lanean hastean, fedea guztiz indartu zitzaion. Gondi familia oso aberatsa zen eta pobreei laguntzen zien. Bizente Pierre Gondi umearen irakasle izendatu zuten. Goserik zeuden pobreei jatekoa banatzen zieten. Pobreen artean banatzeko, Erreginaren diru laguntza jaso zuen. Bizente Paul 1660ko irailaren 27an hil zen. Bere bizitza pobreen alde eman zuen, Jaungoikoaren maitasunari erantzunez.

  25. Asier Zubizarreta dio

    Pouy 1581eko apirilaren 24 an jaio zen. Parisen 1600ko irailaren 27a frantziako apais katolikoa izan ezan. Pouy familia pobre baten jaio zen 1600 garren urtean.1605ean itsas bidaia batean pirata batzuek arrapatu zuten eta preso hartu zuten eta Tunisiara eraman zuten eta esklabo zaldu zuten Pouy. Bi urtes egon zen ezklabu lanean, umezurtz, gaixoei eta esklaboei laguntzen

  26. Leire Oteiza dio

    Pobreen alde egin zituen gauza guztiak harrigarriak iruditu zaizkit kontuan artuta bera ere pobre zela. Nik uste dut gaur eguneko egoeran esango zigula elkar errespetatzeko eta jendeari laguntzeko. Ez nekien Azkoitiko miserikordia beraiek sortu zutenik..Luisa de Marillac oso pertsona ona izan zen, gaur egun honelako gehiago egongo balira gauza asko aldatuko zen.

Utzi erantzuna Leire Oteiza(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude