Selma

Selma hiritik Montgomery hiriburura (Alabama estatuan) hiru ibilaldi dei egin ziren 1965ean, beltzen boto eskubidea bermatzeko. Hirugarrenean lortu zuten bi hirien arteko 87 kilometro oinez egitea, euren eskubideen defentsan, biolentziarik erabili gabe. Beltzek bazuten botoa ematea eskubidea, berez, baina traba eta oztopo ugari jartzen zizkieten boto erroldan izena emateko.

Ibilaldi edo martxa horien antolatzaile nagusia Martin Luther King  izan zen, artzain presbiterianoa eta lege-gizona, Corettaren senarra eta lau seme-alaben aita.  Bat egin zuen Ikasle Beltz Ez-biolentoekin. Ez zuen onartzen Malcolm X eta bere kideen biolentzia.

Poliziak gogor eraso zien manifestari beltzei lehenbiziko martxaren hasieran, komunikabideetan (egunkarietan eta telebistan) garbi ikusi zen tratu txar hori. Jende askoren kontzientzia esnatu zen, eta martxarekin bat egitera etorri ziren Selmara azal kolore guztietako pertsonak, horietatik asko pertsona erlijiosoak. Bigarren deian, Kingek bertan behera utzi zuen martxa, jende askok bizia galtzeko arriskua nabaritu baitzuen. Epaileek ibilaldia eskubidea berretsi zuten. Johnson Presidenteak urratsak eman zituen beltzen eskubideak bermatzeko. Hirugarren martxa saiakeran, Estatu Batuetako armadaren babesarekin, lortu zuten Montgomery hiriko Kapitolioaren aurrera iristea. Urrats handia izan zen beltzen giza eskubideen alde. Kingen diskurtso famatuan, hau zen galdera: How long? Noiz arte? Eta erantzuna: Not long! Laster!!!

Kingen ustez, pertsona guztiak Jaungoikoaren seme-alabak gara, denak berdin sortuak, maitasunez. Jaungoikoaren nahia edo borondatea da gizaki guztiok ondo tratatuak izatea. Horretarako lanean ari da, horretarako antolatzen ditu martxa edo manifestazioak, modu ez-biolentoan. Eta King bere bizia emateko prest dago, behar baldin bada.

Idatz ezazu “Selma” pelikulari buruzko zure iruzkina. Zer gustatu zaizu? Zer ulertu duzu? Zer ikasi duzu? Mila esker!!

 

 

Iruzkinak

  1. Jakes del Rio dio

    Pelikula oso ona da, diskriminazioaren kontra dijoan pelikula eta errealitatea nola zen esaten duena. King-en diskurtzoak oso onak izan dira, ezer baino errealistagoa zen dena momentu hartan ipintzen bagara. Ulertu dut zer egin nahi zuten hasiera batetik eta ez zait ezer gustatu polizien eta gendearen izaera, lau neska haien heriotza ere nazkagarria iruditu zait. Ikasi det batzuetan ez duzu zurengan zentratu behar bakarrik zeozer nahi duzunean, batemati hitz egiterakoan zure kontran badoa, bere gustoko gendea bere kontran ipintzea sahiatu eta gauzak errezago izango dira. Ere ikusi det biolentzia ez duela ezer konpontzen .

  2. Judih Paredes dio

    Pelikula honetan beltzen botatzeko eskubidearen alde egiten dute, pertsonai printzipala Martin Luther King da, bera eta beste lagun batzuk hasten dira, bide oso gogorra daukate eta jende asko hil zen.
    Txuri gehienak ez daude alde beltzek botatzeko eskubidearengatik protestatzea eta askotan jo eta hil egiten zuten, bai poliziak, bai jende arrunta, umeak ere bai.
    Bide luze eta gogor baten ondoren Estatu batuetako presidentea honartu eta beraien eskubideak ematen dizkio.
    Pelikula amaieran argazki,bideo originalak jartzen dituzte ,enetan martxa horretan parte hartu zuten jendea, eta ez zeuden bakarrik pertsona beltzak, txurriak ere badaude beraien alde.

  3. Jakes Larrañaga dio

    Nire uztez film honek oso ondo esplikatzen duela 1960ko hamarkadako koloreko arrazaren egoera estatu batuetan eta beraien ahaleginak botoaren eskubidea lortzeko.
    filmetik gehien gustatu zitzaidana historia beraren dialagoak et beraien arteko argumentua baita ere anbientazioa, oso ondo kokatuta dago adibidez hiria Selma oso ondo nabarmentzen da hegoaldeko hiri bat dela. Filma honetan ikasi dudan gauzik garrantzitsuena biolentziarik gabe den lortu daitekeela eta ziatuz gero posible dela aldaketak egitean gizarte barruan.

  4. Luka Diaz de Cerio dio

    Asko gustatu zait film hau batiz bat nola borrokatzen zuten Martin luther kingek eta bere lagunek, guztiek eskubide berdinak ditugula eta bedin diola zer arrazetakoan garen guztiak berdinak baikara. Ulertu dudana da txuriek ez dietela eskubiderik eman nahi arraza beltzeko jendeari, baina arraza beltzekoek beraien eskubideak aldarrikatzen dituzte eta izugarrizko borrokak, biolentziak eta abar gertastzen direla guztiek eskubide ber berak ez edukitze arren. Ikasi dudan guztia da guztiok berdinak garela eta ez dagoela desberdintasunik.

  5. Naroa Sayavera dio

    Pelikula honen istorioa benetan gertatu da 1965 ean,beltzen boto eskubidea bermatzeko,hiru ibialdi dei egin ziren.

    Beltzek bazuten botoa ematea eskubidea, berez, baina traba eta oztopo ugari jartzen zizkieten boto erroldan izena emateko.Ibialdi horren nagusia Martin Luther King zen.

    Lehenbiziko martxaren hasieran,poliziak gogor eraso zieten.

    Bigarren matxinadan,Martin Luther King-ek bertan behera utzi zuen martxa,jende askoren bizia galtzeko arriskua nabaritu bazuelako.

  6. Laia Arambarri dio

    Niri gustatu zaidana da, pertsona asko joan zirela laguntzera beraiei, azal kolore guztietakoak eta lagundu egin ziotela, beraiek boto eskubidea edukitzeko. Ulertu dut, garai hartan gauzak diferenteak zirela eta arrazakeria asko zegoela. Pertsona batzuei nazka ematen ziotela beste azal kolorea edukitzeagatik eta beste arraza bateko pertsona bat defenditzen bazenuen hil egiten zizuten. Ikasi dut, denek denei errespetatu behar diogula eta denak pertsona garela eta denek merezi dugula tratu berbera.

  7. Anet Garate dio

    Niri pelikula honetan gehien gustatu zaidana da beltzen eskubideen alde egiten duen pertsona talde bati buruz dela, eta botoaren eskubidea nahi dutela izan beste munduko pertsona guztiak bezala. Niri hau ondo iruditu zait pertsona guztiak berdinak garelako, eta beste toki batekoa edo beste kolore batekoa izateak ez zaituela gutxiago egiten. Pelikula honetan ulertu dudana da lehen beltzek orain baino eskubide gutxiago zituztela eta orain baina askoz ere okerrako tratatzen zituztela(hil, edo zaurituz). Eta borroka bat egin zutela biolentziarik gabe beraien botoaren eskubidea bermatzeko, borroka horretan parte hartu zuten pertsona asko hil egin ziren, baina hala ere, lan askoren ondorioz botoaren eskubidea lortu zuten. Ikasi dut pertsona guztiak berdinak garela, eta guztiok batera lan egiten badugu, gauz asko egitea lor dezakegula, eta mundua askoz ere hobeagoa dela guztiak eskubide berberak ditugunean.

  8. dio

    hiru ibilaldi dei egin ziren 1965ean, beltzen eskubideak lortzeko. Hirugarrengo ibilaldian lortu zuten zerbait egitea. Beltzek botatzeko eskubidea bazuten baina oztopo asko edukitzen zuten.
    Martin Luther King izan zen hori aldatzeko pertsona nagusia, asko esforzatu zen beltzek eskubideak lortzeko. Ez zuen onartzen Malcolm X eta bere kideen biolentzia.
    Polizia lelengo ibilaldian eraso gogorrak eman zituen beltzen koltra. Garbi ikusten zen tratu oso txarrak jasotzen zituztela.
    Estatu Batuetako armadaren babesarekin, lortu zuten Montgomery hiriko Kapitolioaren aurrera iristea, Urratz haundia izan zen beltzen eskubidea. KIngen ustez pertsona denok iguelak gara, arrazakeria albo batera laga behar dela uste du.

  9. Khizar Shahid dio

    Selma pelikula asko gustatu zait, biolentziari ez esaten duelako. Nik asko miresten dut pertsona horitakok bakoitza, baina bereziki Martin Luther King, bere jarrerarengatik. Nik, biolentziaren eta arrazismoaren oso kontra nago, are gehiago, gorrotatzen ditut.
    Nik Martinen lekuan egoten banintz, nik ezingo nuke hainbeste aguantatu biolentziarik gabe. Ez zait biolentzia gustatzen, baina ez nintzen aguantatuko. Nik bene-benetan miresten dut, bihotz barrutik, Lutherrek zeukan pazientzia.
    Nik errespetu asko daukat galdutako bizitza bakoitzarengan. Manifestazioetan jotzen zuten golpe bakoitza, niri ere mina ematen zidaten. Mina esan ezin bat. Kolpe bakoitzak bihotza mintzen zidan, eta gainera, nola gizonekin batera, emakumeei eta umeei ere jotzen zuten pietaterik gabe.

    Nik pelikula honetatik ulertu dudana da, biolentziarik gabe gauzak aldatu daitezkeela. Nik orain arte ez nuen posible usten. Nik uste nuen beti indarra erabili beharko genukeen aldaketa bat ekartzeko.

    Pelikula ikusi aurretik, nik arrazisteenganako gorrotoa neukan. Baina pelikula honen ondorioz, oraindik eta gehiago gorrotatzen ditut arrazisteei. Nik neure buruari, eta galdutako bizitza bakoitzari promesa bat egiten dut, gau-momentu honetatik aurrera, beti saiatuko naiz mundua berdintasuna banatzen, arrazismoarekin bukatzen.
    Selma pelikula asko gustatu zait, biolentziari ez esaten duelako. Nik asko miresten dut pertsona horitakok bakoitza, baina bereziki Martin Luther King, bere jarrerarengatik. Nik, biolentziaren eta arrazismoaren oso kontra nago, are gehiago, gorrotatzen ditut.
    Nik Martinen lekuan egoten banintz, nik ezingo nuke hainbeste aguantatu biolentziarik gabe. Ez zait biolentzia gustatzen, baina ez nintzen aguantatuko. Nik bene-benetan miresten dut, bihotz barrutik, Lutherrek zeukan pazientzia.
    Nik errespetu asko daukat galdutako bizitza bakoitzarengan. Manifestazioetan jotzen zuten golpe bakoitza, niri ere mina ematen zidaten. Mina esan ezin bat. Kolpe bakoitzak bihotza mintzen zidan, eta gainera, nola gizonekin batera, emakumeei eta umeei ere jotzen zuten pietaterik gabe.

    Nik pelikula honetatik ulertu dudana da, biolentziarik gabe gauzak aldatu daitezkeela. Nik orain arte ez nuen posible usten. Nik uste nuen beti indarra erabili beharko genukeen aldaketa bat ekartzeko.

    Pelikula ikusi aurretik, nik arrazisteenganako gorrotoa neukan. Baina pelikula honen ondorioz, oraindik eta gehiago gorrotatzen ditut arrazisteei. Nik neure buruari, eta galdutako bizitza bakoitzari promesa bat egiten dut, gau-momentu honetatik aurrera, beti saiatuko naiz mundua berdintasuna banatzen, arrazismoarekin bukatzen.

    Mila esker pelikula honengatik!

  10. Ekaitz Iriondo dio

    Niri pelikula hau asko gustatu zait azkenean beltzen boto eskubidea lortzera joaten direlako eta hainbat pertsonak hartzen dutelako parte. Pelikula honetan ulertu dut beltzek ze sentitzen duten arrazakeriaren indarkeria bat jasaten dutenean eta ez zait batere ondo iruditzen azal kolore desberdina dutelako horrelako gauzak jasatea. Pelikula honetan gehiena ikasi dudan gauza beste herrialdeko batzuk eta beste azal kolore batzuk izateagatik ere ez ditugula inoiz bakarrik laga behar azkenean danok gizakiak garelako. Pelikula honetan beltzen boto eskubidea hirugarren bueltan irabazi zuten momentua gustatu zitzaiten gehiena baina asko gustatu zitzaiten partea ere jende zuriak lagundu ziotenean Luther king eta bere lagunei

  11. Aitor Torronteras dio

    M.L. King izan zen kolore duten pertzotatik boto eskubidea lortzeko borroka azi zen pertzona eta milaka pertzona mugitu zuena, selma hiritik montgomery hiriburura martxa bat jarri zuen, asieran bakarrik koloredun pertzonak zeuden eta martxa ori debekatuta zegoen orrez ondorioz zubia pasatu ondoren poliziak martxa gelditu zuen indarra egiten,orrez gain pertzona azko ia hilda bukatu zuten, bigarren martxan pertzona gehago selmara joan zen kolorezkoak eta ez koloredun, martxa ori ere pemisui gabe zegoen baina poliziak laga egin zuten , stephen ori ikusi eta gero buelta egin zuen errira, azkenean presidenteak botoa ematen laga zuen koloreskoari

  12. Naikari Galarraga dio

    Pelikula hau gehienbat beltzen eskubideei buruz dijoa. Beltzek hiru ibilaladi dei egin zituzten Selmatik Montgomeryra, beraien boto eskubidea bermatu ahal izateko. Ibilaldi horretako antolatzailea, Martin Luther King izan zen. Lehenengo ibilaldian, poliziek gogor eraso zien manifestariei eta horren ondorioz jende askoren kontzientzia esnatu eta arraza guztietako jendea joan zen ibilaldira. Bigarren deia, bertan behera utzi zuten, jende askoren bizia arriskuan baitzegoen. Azkenean, hirugarren deian lortu zuten beltzen eskubidea bermatzea.
    Gehien gustatu zaidana da beltzek jasan zuten erasoari esker, kontzientziak esnatu eta erlijio desberdinetako jendea bildu zela izan da. Azkenfinean, nik ikusi dudana da guztiok berdinak garela eta eskubide berberak ditugula. Baita ere, guztiok batera lan egiten badugu, gauz asko lor ditzakegula eta munduak hobeto funtzionatuko duela.

  13. Jare Arrieta dio

    Selma filmak hainbatetan ekarri dizkit neure buruari galdetzea zer nolako bizitza izan zuten Ameriketan arraza beltzekoek. Arraza beltzekoa izateagatik bakarrik hainbat eskubide ukatzen edo zailtzen zizkioten. Esate baterako, boto eskubidea. Botoa emateko hainbat paper bete behar izaten zituzten. Ekintza honez gain, egunero-egunero pairatzen zituzten desberdintasunak. Adibidez, lan kontuetan edartxa hori eta gero zeo autobus batera igotzeko orduan. Gauz asko ikasi ditut film honi buruz. Hala nola, ez nekien ezin zutela beltzek botoa eman, ezta Selma izeneko zubia zeharkatu. Asko gustatu zait filma, iruditzen baitzait ikasi beharra dela zer desberdintasun eta zer akats egin zituzten orain horrelakorik ez gertatzeko. Horrela, arraza txurien eta beltzen desberdintasunak gutxitzea edo desegitea erraztuko luke. Baita, historia delako. Beste gauz bat interesgarria iruditu zaidana, filmaren amaieran azaltzen ziren filmeko protagonistak, martxa hori eta gero zer nolako lana edo bizitza zuten. Beste edonorri gomendatuko nioke Selma ikustea.

  14. Maite Diaz de Zerio dio

    “Selma” pelikuletik gehien gustatu zaidan unea da Montgomery hiritik zubiaren beste aldera joaten direnean kings eta bere defentzaileak. Bertan txurien ejertzitoa aldea batera joaten direnean eta beraiek alde batetik beraiek nahi zutena lortu dutela baina beste aldetik zalantzat zituztenean ea trampa bat zen eta bada ez pada, beraien hirira itzultzea erabakitzen dutenean.
    Nik ulertu dudana eta ikasi dudana gauza berdina da; beltzak denbora asko igaro dutela beraien askatasunaren bila eta askatasuna izateko ez dela era biolente batean egin behar. Beste era asko daudela eta gehienetan hobe izaten dela era ez biolentoan egintea eta denak fisikoki ondo egotean edo bizik eta ez jende asko hil da edo zauriekin.

  15. Jon Etxaniz dio

    Pelikulako zatirik interesgarriena nire ustez, Kingek denen aurrean hitz egin zuenean izan zen. Han ikusten zen, esaten ari zena benetan sentitzen eta bizi zuela. Eta horrek zer esan asko duela uste dut. Eta horregatik izanda niretzat pelikularen zatirik onena. Zubiaren alde batetik bestera joaten diren unearekin batera. Eta bi aldiz joan eta bidea libre uztea tranpa bat zela pentsatu eta buelta hartu zutenean.

    Pelikula horrekin nik ulertu dudana da beltzek ez dutela beste guztiek duten askatasuna eta botatzeko eskubide hori. Eta beltzek beste guztien gauza berdinak nahi dituztela baina jendeak ez duela berdintasun hori nahi eta horregatik, borroka asko daudela.

    Eta honekin gauza dexente ikas daitezke baina nik ikasi dudana da munduan ez dagoela berdintasuna denentzat eta nahiz eta beraiek hori nahi, hori nahi ez duen jendea dagoela. Eta hori arreglatzeko, bide asko daudela baina erabili behar ez den bidea biolentzia dela. Biolentzia ez dela horrelako gauzak konpontzeko bidea eta hitzak erabiltzea edo beste moduren bat erabil daitekela. Bide horiekin, hurrunago irits daitekela.

  16. Naia Del Carmen dio

    Pelikula honen helburua garrantzitsua dela iruditzen zait, alde batetik, beltzen alde egiten duelako Martin Lutherrek, bestetik, erakusten duelako berdin diola zaren kolorea zarela, eskubide berdinak izan behar ditugula guztiok.

    Gehien gustatu zaidan momentua, Martin LKingen ustez, pertsona guztiak Jaungoikoaren seme-alabak gara, denak berdin sortuak, maitasunez. Jaungoikoaren nahia edo borondatea da gizaki guztiok ondo tratatuak izatea. Horretarako lanean ari da, horretarako antolatzen ditu martxa edo manifestazioak, modu ez-biolentoan. Eta King bere bizia emateko prest dago, behar baldin bada.

    uther eta berarekin zihoazten beste 100 pertsona zubia zeharkatzerakoan eta aurrean polizia zegoenean eta jipoitu egin zituztenean, momentu gogorra iruditu zait. Hortaz aparte, amaieran lortu zuteneko unea ere gustatu zait.

    Pelikula honekin ikasi dudana, denok eskubide berdinak ditugula eta berdindu nolako pertsonak garen tratu onak jaso behar ditugula. Alegia, horren alde dago King.

  17. Douae Chiguer dio

    Selma pelikula oso ondo eginda dago. Garai hartan beltzak bizi izan zuten une gogorrak ondo adierazita daude. Pelikula hau ikusterakoan une txar horiek sentitu dezakezu.

    Alabama estatuan beltzek hiru ibilaldi egin zituzten 1965ean, beltzen boto eskubidea bermatzeko. Eta hirugarrengoan lortuz zuten. Ibilaldi horien antolatzaile nagusia Martin Luther King izan zen. Poliziak gogor eraso zien manifestari beltzei ibialdiaren hasieran, tratu txar horiek jende askoren kontzientzia esnatu zuen. Eta denak batera bateratu ziren, beltzak bai eta zuriak. Martin Luther Kingen ustez, pertsona guztiak Jaungoikoaren seme-alabak gara, denak berdin sortuak, maitasunez.

    Martin Luther Kingek antolatu dituen martxa edo manifestazioak modu ez-biolentoan antolatzen zituen.

  18. Izabela Fogarasi dio

    Guztatu zait zergaitik ; Beltzen bizia gaizki dago, aspaldian esklaboak ziren eta orain dena eboluzionatuta dago , baina ala ere; ez du nahi esan, dena hobetora pasa dela .
    Baizik eta oraindik horrela jarraitzen du ,ez beltzak bakarrik ni, txuria nahiz eta beltzen bezela tratatzen didatela…
    BA ,BAI horrela da.
    Asuntua :DENAK ELKAR ERRESPETATZEA DA.
    EZ dagoela bat bestean hobe, danak igualak garela eta denak berdin nahi ditugu gauzak.
    (POZIK IZATEA)

  19. Julen Zendoia dio

    Nire iritziz pelikula exkaxa izan da eta ez nire gustukoa.Esan dudan bezala pelikula ezait gustatu eta ezdago nire gustuko ezer.Ulertu dudana da beltzak txurienganak bildur bat dutela eta beltzak txurien menpean daudela eta beraz beraiek ez dutela botererik.Pelikula onek nire uztez beltzak gaizki tratatzen dituztenak konturatzeko da eta beltzak izan arren ez direla baztertu behar eta beraike ere bozkatzeko etran gauzak egiteko eskubidea dutela.

  20. Marina Zubizarreta dio

    Pelikula honen mezua iruditu zait, batez ere, esanguratsua. Berdin duela zaren kolore edo arrazakoa izateak eskubideak bermatzerako orduan. Baita pertsonai ezagun honek ekintzak garatzeko duen jarrera eta portaera, bakea azken finean.

    Ikusitakoaren bitartez ulertu dudana, orokorrean behintzat, gizon hau buru izanda, honek eta inguruan dauden guztiek emandako urratsak eta amaierako lorpena izan dira, beltzek ere eskubideak izatea.

    Batez ere, gehien ikasi dudana Martin Luther Kingen inguruan izan da. Honen izena ezaguna egiten baitzitzaidan baino ez honek lortu eta bultzatutako guztia. Horrez gain, baita posible dela helburu handiak gainditzea borroka edo indarkeria tarteko izan gabe.

  21. Manex Salas dio

    Nire ustez pelikula hau oso egokia ikusteko. Lanaren bitartez ikusi daiteke gauzak lortzea posible dela. Kasu honetan beltzen boto eskubidea nahi zuten lortu eta bukaera bukaeran lortu zuten, ahal zela biolentziarik gabe edo gabe. Hori gustatu zait gehien, lanaren bitartez eta biolentziarik gabe nola lortu zuten boto eskubidea. Era paketsuan biolentziarik gabe gauzak lortzea posible dela ulertu dut. Ikasi dut gauzak pazientziaz ere lortzea badagoela. Pelikulan ikusten da nola txuriek zubitik pasatzen lagatzen dien beltzei, baina beltzek ondo pentsatu eta ez pasatzea erabakitzen dute. Tranpa bat izan zitekeela pentsatu baitzuen Martin Luter King ek. Beraz pazientziarekin eta gauzak ondo pentsatzen egin behar direla ekintzak.

  22. Elene Garate dio

    Gehien gustatu zaidana erakusten diguna da, hau da, guztiok berdinak garela eta eskubide berdinak ditugula. Gainera oso ondo azaltazen da guztia pelikulan, nola tratatzen zituzten beltzak, nola hiltzen ziren, nola borrokatzen zuten beraien eskubideengatik eta nola Martin Luther Kingeri esker beraiek zuten helburua lortzen zuten, beltzek botatzeko eskubidea izatea. Pelikula hau ikustean ulertu dudana da beltzek ez dituztela gura eskubide berdinak eta ez dela justua, beraien tokian jartzea lagundu dit pelikula hau ikusteak eta oso gaizki iruditzen zait beltzak horrela tratatzea. Ikusi eta gero ikasi dudana da guztiak berdin tratatu behar dirale guztiak pertsonak garelako eta eskubide berberak ditugulako.

  23. Yaiza Diaz dio

    Selma pelikulan gehien gustatu zaidana amaiera izan da. Amaiera ona du azkenean beraien eskubideen alde borrokatu dutelako pelikula osoan eta azkenean lortu dutelako.
    Ulertu dudana izan da, txuriak beltzak baino boteretsuagoak izan nahi dutela hobeto sentitzen direlako baina beltzek aldiz; berdintasuna besterik ez dute nahi.
    Selma pelikula ikusterakoan gauza asko ikasi ditut, batiz bat; beltzenganako gaitzespen handia dagoela gure gaur egungo gizartean edo munduan orokorrean. Askok amore ematen dute baina gehienak beraien eskubideen alde jarraitzen duten amore eman gabe.
    Amaitzeko, ikasi dudana da guztiok berdinak garela eta eskubide berdinak ditugula gure azal kolorea alde batera utzita.

  24. Ariane Mateos dio

    King eta bere elizako jende beltzaranak zuriei eskaera bat egiten diela eta zuriak haiei laguntzera joaten direla beraien azal kolorea kontuan hartu gabe. King ez du inoiz amore ematen eta bere eskubideak lortzeko burrukatzen du. Hori da zehazki ikasi dudana, zerbait lortu nahi bada lan egin behar dela eta ez dela amore eman behar. Martin Luther King-en historia oso interesgarria iruditzen zait Estatu Batuak bezalako herrialde batean borroka egiten duelako, benetan jarraitu beharreko adibide bat iruditzen zait.

  25. Andrey Lizarralde dio

    Pelikula honetatik gustatu zaidan gauza da, errealitatea erakusten duela. Pelikula honetatik ulertudut beltzek zein zapalduta zeuden. Ezer berririk ez dut ikasi, nik lehenagotik banekielako egoera hori eta beti haien alde gon baitnaiz.

  26. Ane Errasti dio

    Pelikula hau asko gustatu zait bertan agertzen bait da gaur egungo errealitate tristea. Arrazismoa. Pelikula honetan King eta bere familiakoek eta lagunek berdintasuna eta botorako eskubidea lortu nahi dute, beti biolentziarik gabe. Poliziak eta politiko askok ez dute nahi beltzek botorako eskubidea izatea ezta haien inguruan bizitzea ere. Beraiek bizi lasai eta normal bat nahi dute, beste guztien bezalako.

    Oso ulertzekoa iruditzen zait beraiek lortu nahi dutena. Pelikula honetan ulertu dudana da beraiek beste guztiek dituzten eskubide berberak lortu nahi dituztela eta ulertzekoa da. Ikasi dudana da guztiok eskubide eta bizitzeko baldintza berberak eduki behar ditugula eta ez dugula inor bere azal koloreagatik edo itxurarengatik jusgatu behar denok berdinak garelako.

  27. Luken Quintana dio

    pelikula asko guztatu zait zergatik bukaerara arte borrokatu dute.King zen ibilaldien buru.Urte hoietan beltz asko akatu zituzten beraien eskubideak lortzea nahi izeteagatik botoa ema ahal izatea zen eta hiriburu batetik bestera pasatzea zen.deialdi bat egin zuten eta deialdi batean beste herri estatu desberdinetatik etorri ziren bai beltzak eta bai txuriak.Deialdi horretaan milaka pertsona bildu ziren eta besteak ezin zuten ezer egin haimbeste jendeen aurrean eta pasatzen utzi zieten lelengoan ez zire pasatu zergatik kingek beldurra zuen trampa izatea pasatzen utzi eta gero bidea iztea eta hori eginez gero jende ugari akatuko zituzten.urrengo egunea epaiketa bat egon zen eta beltzek irabazi zuten eta horregatik beste hiriburura pasatu ziren eta azkenean beltzek irabazi zuten

  28. Alina Fogarasi dio

    Niri Selma pelikula asko gustatu zait. Pelikulan gehiena gustatu zaidana da, pertsona beltzak arriskatu eta dena ematen dituztela eskubide berdinak izateko.
    Ni ulertu dudana da pertsona zuriak oso gaizto portatzen direla, azal kolore desberdina dutelako, pobreak direlako… Eta orregatik beltzak ahal dutenak egiten dute zuriei berbera tratatzeko eta beraien deretxoak ukitzeko
    Pertsona danak igual tratatu eta danak dauzkatela deretxo berdinak. Beltzak ala zuriak izenda.

  29. Miguel Angel Granados dio

    Esta pelicula me parece de una calidad muy buena porque demuestra unos echos que pasaron en la vida real para nada exagerados ,todo como paso en la realidad,la busca de igualdad de raza como aparece en la pelicula es algo que no solo debemos disfrutar viendo la pelicula si no tenerlo en cuenta en el dia a dia

  30. Maite Bastida dio

    Selma pelikula asko gustatu zait. Gehien gustatu zaidana amaiera izan da: beltzak eta zuriak elkartzen direnean poliziei aurre egiteko eta zubia zeharkatzea lortzen dutenean. Asko gustatu zait pelikula hau ondo erakusten duelako nolakoa zen beltzen egoera orain dela urte batzuk.
    Pelikula honetan ulertu dut beltzak oso egoera txarrean egon zirela orain dela urte gutxi eta arrazismoak gauza oso txarrak egin zituela. Gaur egun ere badago arrazismoa pertsona beltzen aurka, eta amaitu beharreko zerbait da.
    Ikasi dut nahiz eta gu ez ohartu, jende askok eraso arrazistak jasatzen dituztela eta beltz askok arrazismoa bizitzen dutela. Hortaz aparte, ikasi dut urte gutxitan egoera asko hobetu dela. Adibidez, boto eskubidea lortu dute beltzek eta horren beste indarkeri ez dute jasatzen.
    Beltzak oso egoera txarrean egon zirela orain dela urte gutxi eta arrazismoak gauza oso txarrak egin zituela. Gaur egun ere badago arrazismoa pertsona beltzen aurka, eta amaitu beharreko zerbait da.

  31. Irati Mendizabal dio

    Orokorrean pelikula gustatu egin zait. Iruditzen zait film honen mezua ezinbestekoa dela gizakiontzat, batez ere gazteentzat. Honen bidez, gazteok beste endatako pertsonak nolakoak diren eta beraiek errespetatzen ikasi dezakegulako.

    Iruditzen zait, Martin Luther King, gizakiok miretsi eta jarraitu behar dugun pertsona bat dela. Bere eskubideak, bere ingurukoenak defendatu zituelako, nahiz eta bere burua arriskuan jarri.
    Era berean, amerikar zurien portaera penagarria iruditzen zait. Denok eskubide berberak baititugu.

    Nire aburuz, kasu hau adibide on bat da, jendeari, biolentziarik gabe gauza asko lortu ditzakegula erakusteko.

    Pelikula honen bidez, ohartu naiz, kasu honetan beltzek, izan ditzaketen arazoekin. Hau da, guk askotan pentsa ez arren, jendeak arazo eta ezbehar asko izaten ditu, eta garrantzitsua da guk horien berri izatea.

  32. Axel Amaro Martin dio

    Hasieran aspergarria iruditu zitzaidan baina gero interesa hartu nion eta konklusioan, pelikula gustatu zait.
    Ondo erakusten nolako arrazakeria zegoen Amerikan urte horietan eta beltzek jasan beharreko ez-bideko tratuak.
    Martin Luther King erakusten digu biolentsiarik gabe ere gauzak irabazi eta lortu daitekeela.

  33. Andrea Dieguez dio

    Pelikula honetan gehien gustatu zaidana erralista dela, horrelako egoeran gertatu direlako eta oraindik ere badaudelako. Pelikulako pertsonaiak jarraitu beharreko adibideak dira, nire aburuz jende gehiagok ikusi beharko zuen beraien pentsatzeko era aldatzeko, zoritxarrez arrazismo asko dagoelako.
    Pelikula honek erakutzi didan gehiena da jendea gehiago errespetatzea eta errealitate ikustea.
    Pelikula honek gehien erakusten duena arrazismoa gure bizietan dagoela eta horren kontra joan behar dugula.
    Gehien ikasi dudana da justizi egin behar dela injustizia baten aurrean

  34. Javier Larranaga dio

    Niri aburuz pelikula hau ondo dago urtean behin ikustea ondo etortzen da ikusteko orain dela urte batzuk ikusteko zer egoera zegoen beltzekin. Pelikula hau pixka bat azpergarria iruditzen zait baina baita ere interesgarria. Alde batetik gustatu zait ikusteko nola bizi ziren eta beste aldetik ez pelikula tristea delako.

  35. Aitana Sanchez dio

    Pelikula honetan gustatu zaidana da, guztiak bateratu egiten direla nahi dutena lortzeko.
    Ulertu dudana da Martin Luther King, beltzen eskubideak lortzeko borrokaren antolatzaile nagusia izan zela eta berak zituen helburu berak zituztenak ere borrokatu egin zutela bere alde.
    Ikasi dut, pertsona guztiak berdin balio dugula eta horregatik eskubide berberak izan beharko genituzkeela eta edozein injustiziaren aurrean zerbait egin behar dugula, baita ikusi dudana da nire helburuak lortzeko jendearen laguntza behar dela batzuetan eta naiz eta gogorra izan beti biolentziarik gabeko borroka egiten jarraitu behar dela .

  36. Usman Ali dio

    Pelikula hau asko gustatzen.1965ean, beltzen boto eskubidea bermatzeko.Beltzek bazuten botoa ematea eskubidea, berez, baina traba eta oztopo ugari jartzen zizkieten boto erroldan izena emateko.Ibilaldi edo martxa horien antolatzaile nagusia Martin Luther King izan zen.
    Poliziak gogor eraso zien manifestari beltzei lehenbiziko martxaren hasieran,komunikabideetan (egunkarietan eta telebistan) garbi ikusi zen tratu txar hori.
    Jende askoren kontzientzia esnatu zen.Bigarren deian, Kingek bertan behera utzi zuen martxa, jende askok bizia galtzeko arriskua nabaritu baitzuen.Hirugarren martxa saiakeran, Estatu Batuetako armadaren babesarekin, lortu zuten Montgomery hiriko Kapitolioaren aurrera iristea.

  37. Alex Juaristi dio

    Niri pelikula hau asko gustatu zait, alde batetik pelikula honekin asko ikasten duzu eta arrazoia eta zentzua dauka. Beste aldetik nik uste dut gaur egungo gazte guztiek ikusi beharko zutela, ikasteko. Pelikulan beltz batzuk daude eta beltzak pelikula hasieran txurien menpean daude, pelikularen bukaeran denak berdinak izaten dira eta nik uste dut gaur egungo pertsona denek horiikasi beharko zutela.

    Pertsona denak berdinak dira!

  38. Estibaliz Romero dio

    Martin Luther King, artzain presbiterianoa eta lege-gizona, beltzen eskubideengatik borrokatu zuen. Hitzaldiak egiten zituen, eta manifestazioak antolatzen zituen. Gehienetan poliziek gogor erasotzen zieten, baina ala ere, ez zuten amore eman. Azkenean, pixkanaka lortu zituzten botoa emateko eskubideak.
    Bukaera arte borrokatu zutela gustatu zait.
    Garen arrazakoak garela berdinak garela eta eskubide berdinak merezi ditugula. Inor ez da inor baino gehiago edo gutxiago.

  39. Nerea Etxaniz dio

    Pelikula honek transmititzen digun mezua laket dut, axola handiko gaiak jorratzen baititu, arrazismoa nagusi. Jendeak kontuan hartu beharko gaia del iruditzen zait eta normalizatu beharrekoa, usu gertatzen dira arrazismoaren kontrako egoerak , asko gustatu zait nola tratatzen duen gaia.

    Arrazismoa ohiko arazo sozial bat dela ulertu dut eta ikasi ditut, aurrera atera beharko genuena eta borrokatu denontzako justizia lortzeko eta gizarte osasuntsu eta gatazka gabeko bat lortzeko. Denok merezi ditugulako eskubide berdinak, denok gaitasun berdinak ditugulako.

  40. Miren Bastida dio

    Selma film honetan gehien gustatu zaidana beraien borroka egiteko duten indarra da. Pelikula honek ondo islatzen du lehen nola bizi ziren eta enda desberdinekoak zer eratan tratatzen zituzten.

    Ulertu dut lehen arrazismo asko zegoela eta borroka asko egiten zutela berdintasuna lortzeagatik. Zuriek berdintasuna ukatzen zieten beltzei oztopoak jarriz eta bozkatzeko eskubidea kenduz. Azkenik, lortu zuten berdintasuna zuri batzuekin bateratuz eta beste zuriei kontra eginez.

    Gure oraingo gizartean, arrazismo gutxi egon arren oraindik badago eta horri konponbidea jartzen saiatu behar dugula ikasi dut. Gu ez konturatu arren, arrazismoari aurre egin behar diogu.

  41. Alex Arambarri dio

    Pelikula hau asko gustatu zait, orain dela ez oso gutxiko egoera erakusten digulako.Gehien gustatu zaidan da nola borrokatzen duten inongo momentutan etsi gabe beraien eskubideen alde.

    Beltzek botatzeko eskubidea nahi zuten, batzuk bazeukaten baino askotan mehatxatu egiten zituzten edo jakin ezin ziren galderak egin zizkietan bozkattu behar izateko.
    Beraien eskubideen aldeko borroka luzean, beltz asko hiltzen dituzte bat esaterako apaiz bat hil eguiten dute.
    Bozkatzeko eskubidea zutela adierazteko baino ez ziotela uzten adierazteko hainbat manifestazio egitea erabaki zuten, horietako batean poliziak gogor erasotzen du manifestanteen aurka jende asko zaurituz. Bigarren manifestazioa bertan behera geratzen da jende askok bizia galtzeko arriskua duelako.

    Azkenean beltzek bozkatzeko eskubide osoa lortzen dute inongo oztoprik gabe.

  42. Pablo Carmona dio

    Selma pelikula honi buruz gehiago gustatu zaidan gauza beltzen aldeko borroka bakezalea nola adierazten dun asko gustatu zitzaidan. Gainera erabiltzen dituen aktoreak oso ondo interpretatzen dute papela nire aburuz.

    60 ko hamarkadan Ameriketan, zegoen arrazizmo maila oso handia zela eta beltzen kontrak egiten zituzten jarduerak bidegabeak eta oso krudelak zirela. Gainera, beltzen borroka hura guztiz bakezalea zen.

    Beltzak edo beste arraza guztiak berdinak garela eta gure eskubideen alde borroka egin behar dugula. Hori bai borroka bakezalea eta diplomatikoa.

  43. Malaika Talib dio

    Gehien gustatu zait beraiek nahi zutena biolentzia erabili gabe egin zutela nahiz berien alde zeunden jende asko galdu. Mundu honetan oso zaila da horelako gizaki bat bilatzea.

    Guk nahi duguna lortzeko ez da behar biolentzia erabiltzea pazientzia ere erabili behar dela, eta horek denbora asko hartzen du, mundu honetan denok ez gara berdinak.

    “You cant win any war individualy…” pelikularen amaieran zegoen kantuan esaldi hau esaten du eta buruan gelditu zait. Honek esan nahi du nahi duguna lortzeko beti ez dela ona bakarrik lana egitea batzutan laguntza eskatzea izaten da aukera onena. Taldean egiten den lana da onena bakarik eginez gero triste sentituko gara, ez dugu inor edukiko norekin ospatu dure poza.

    Pelikula polita zen baina pizkat luzea, baina beraiek erakutsi nahi zutena garbi erakutsi dute: talde-lana eta biolentziarik ez. Bestei ere esango nieke pelikula hau ikustea mereziko luke.

Utzi erantzuna Judih Paredes(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude