“The Case for Christ” filmean benetan gertatuko aldaketa pertsonal bat kontatzen zaigu. Lee Strobel Chicago Tribune aldizkariko kazetari ospetsua da. Leslierekin ezkonduta dago. Jatetxe batean afaltzen ari direla, bere alaba Alison oso larri jartzen da, eztarria trabatuta, ia ito arte. Han suertatzen den Alfie erizainak salbatuko du umea. Alfiek dio Jesusek eraman duela jatetxe hartara, beste batera joatea erabakia zuenean.
Lee eta Leslie ateoak dira, eta alabari inongo erlijio pentsamendurik ez inposatzea erabaki dute. Umeak galdera egingo die: “Nor da Jesus?”. Leek dio Jesus istorio edo ipuin polit bat dela. Ateoek soilik ikusten eta egiten duten horretan sinesten dute: “gertatukoak” soilik, “facts”.
Ama, Leslie, eliza batera joaten hasten da. Zerbait sentitu du. Otoitz egin du. Jesusekin hitz egiten aritu da. Bere bizitzan izan nahi duela esan dio. Berriro haurdun dago. Senarrari esaten dio, eta honengan haserrea sortzen da. Bere emaztea kristau egiten bada, galdu egingo duela sentitzen du Leek. Nola lortu bere emaztea Jesusez ahaztea? Ikerketa sakon bati hasiera emango dio, kristautasuna aztertuko du, zentzurik ez duela demostratzeko ebidentziak bilatzeko asmoan…, baina aurkitzen dena onartzeko prest.
Ikerketa hastean, Jesusen piztuera ez zela gertatu demostratzen saiatuko da. Wisconsinera joango da, Gary Habermas jakintsuarekin hitz egitera. Jesus hil eta oso azkar idatzitako testuek diote 500 laguni agertu zitzaiela. Jesusen jarraitzaileak ziren, Jesusen alde bizia emateko prest zeuden, baina inork ez du gezur baten alde hiltzerik nahi. Piztueran sinesteak itxaropena sortzen du, hil ziren gure etxekoekin bat egingo dugula.
Leslieren seme txikia Christofer jaiotzean, Alfiek laguntzen die berriro. Leek arazoak ditu bere aitarekin.
Egunkariko eraikinaren sotoan bere ikerketarako gela bat txukunduko du, bere oharrak arbelean pilatuz.
Eliza batera joanez, Marquez arkeologo ospetsuarekin hitz egingo du. Bibliako Itun Berriko testuen eskuizkribu eta papiro zahar ugari dagoela ikasiko du (5843 inguru), antzinako beste edozein testu eta pertsonaiari buruzkoak baino askoz gehiago. Jesus hil eta oso denbora laburrean idatziak, lehen mendean eta bigarrengoaren hasieran gehienak. Eta testuak kritikoki aztertu dira, euren arteko akatsak aurkitzeko. Jesus hil ondoren hilobi baten sartu zuten. Hilobi hutsaren lehen testiguak emakumeak dira: juduen artean ez ziren emakumeak testigutza emateko onartzen; beraz ez da asmatutako kontua. Torinoko Izareren irudia erakusten dio. Zergatik ez zuen Jesusek gurutzeko heriotza ekidin? Maitasunarengatik.
Lehen testiguek aluzinazioak izan al zituzten? Lee psikoanalista agnostiko batengana joan da Indianara (Poter doktoresa). Aluzinazioak ez dira kutsatzen; psikosiak ez dira kolektiboak. Ezin zaie 500 pertsonek batera amets berdina izatea eragin. Aitarekin harreman txarrak eragina du. Psikoalanistak esaten dio Historiako ateo handienak aitarekin arazoak izan omen zituzten (“aitarekiko zauria” esaten zaio).
Mediko ikertzaile ezagun batengana joango da Lee. Agian Jesus ez zen gurutzean hil? Hil aurretik flagelatu egin zuten Jesus, era oso biolentoan. Gurutzeko heriotza oso gogorra izan zen, ezin baita arnasa hartu. Historian zientifikoki oso ondo aztertutako gaia da. Adibidez Ameriketako aldizkari mediko ospetsuenak garbi adierazten du Jesus hilda zegoela bularrean lantza sartu ziotenerako. Eta zergatik onartu zuen Jesusek gurutzean hiltzea? Maitasunarengatik.
Lesliek dionez, Jesus ezagutzeak ez dio txikitu Leerenganako maitasuna, handitu baizik. Nahiz eta Lee ez joan emaztearen bataiora eta egun asko etxetik kanpoan igaro.
Aita hiltzen zaionean, Leek jakingo du bere aita oso harro zegoela semearen arrakastaz, eta asko maite zuela, nahiz eta ez asmatu adierazten.
Bestalde, Leek poliziaren konfidente moduan azaldu zuen Hick larriki zaurituko dute. Barkamena eskatzera joango zaio. “Ez nuen egia ikusi nahi…”, aitortuko dio.
Bere lagun agnostikoak garbi adierazten dio: Giza adimenak ez du arrazoizko behin betiko argumenturik Jaungoikoarengan sinesteduna izan ala ez aukeratzeko: aukera biak fede kontu bat dira. Norberaren aukera.
Azkenean Leek onartuko du Lesliek maitatzen jarraitu duela, Jaungoikoak ez duela utzi. Jesusi buruzko frogak balio handikoak direla. “Nik ere sinesten dut” esango du. Lesliek otoitz egiten irakatsiko dio. Berak egin duen ibilbideari buruzko kazetari erreportaia egitea erabakitzen du, baina ez diote onartzen. Beraz oso arrakastatsu bihurtu zen liburu bat idatzi zuen: “The case for Christ”.
Zure lana: Komenta edo azal itzazu pelikulan agertzen diren arrazoi eta argumentu bazuk, zure iritzia emanez. Eskerrik asko!!

Utzi erantzuna Izaro Lete(r)i Utzi erantzuna