“Love”

Misiones Salesianas taldeak “Love” dokumentala aurkeztu digu 2018ko udaberrian.  Lotura honetan  ikus dezakezu. Sierra Leonan, kalean eta prostituzioan bizi diren adin txikiko neska batzuen egoera adierazten du. Eta egoera hori gainditzeko egiten duten ahalagina ere bai.
Aminata neska protagonistak laburbiltzen du hainbeste nesken egoera: umezurtza da (gurasoak gerra zibilean hil zituzten), 17 urte ditu, ez du inork zaintzen, kalean dabil batetik bestera, ez dauka jateko dirurik, … bere gorputza saltzen du sexurako, jateko eta agian eskola ordaintzeko behar duen diruaren truke (egunean 3 euro inguru).
Egoera tamalgarrian bizi da, gela zikin baten, beste askorekin batera, gaixotasun larriak harrapatzeko arriskuan (HIESa adibidez), polizien biolentziaren menpean, gizarte oso biolento baten barruan, gerra zibila bukatu berria, ebolak sortu dituen gurasorik gabeko umeen artean … “erabili eta bota” egiten den gauza bat da, askoren iritziz.
Orain ia pare bat urte, 2016k irailean, Freetown hirian dagoen Don Bosco Fambul (Don Bosco Etxea esan nahi du) hasi zen neska hauei laguntza ematen. Jorge Crisafulli da proiektu honetako zuzendaria, eta lankide askorekin batera, neska hauei laguntzen ari dira. Jorgek kontaktatu zuen neska hauetako talde batekin, abusatzaile biolento batzuengandik babestu zituenean. Hurrengo egunean, konturatu zuen oraindik pelutxeak behar zituztela, umeak zirela.
Neska hauek janari-truk lanean ari diren tokietara joaten dira, edota diskoteketara, eta aukera ematen diete analisi medikoak egiteko, eta nahi badute, Don Bosco Fambulen bizitzen hasteko. Segituan datoz familiaren kontaktatzea, ikasketak, lanbide prestaketa … Umeak dira eta euren ametsak dituzte!! Jorgek askotan esaten dio bakoitzari “Jaungoikoak eginiko obra zoragarria” dela.
Azken urtean 120 neska inguru irten dira kaleetatik. Urtean 300 inguru errekuperatu nahiko lituzkete. Lan gogorra da, neska hauek asko sufritu dutelako, eta trauna asko dituztela. Bestalde mafiak ez daude geldik eta heriotz mehatxuak egiten dituzte. Don Boscok Torinon egin zuen lana egiten saiatzen dira Jorge eta Don bosco Fambul etxea.
Erantzun, mesedez, galdera hauei:  Zer iruditu zaizu “Love” dokumentala? Zer da gehien eta gutxien gustatu zaizuna? Nola deskribatuko zenuke neska hauek kalean duten egoera? Zer iruditzen zaizi Jorgek eta Don Bosco Fambulek egiten duten lana?

Utzi erantzuna Maria Nogales(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude