“Love”

Misiones Salesianas taldeak “Love” dokumentala aurkeztu digu 2018ko udaberrian.  Lotura honetan  ikus dezakezu. Sierra Leonan, kalean eta prostituzioan bizi diren adin txikiko neska batzuen egoera adierazten du. Eta egoera hori gainditzeko egiten duten ahalagina ere bai.
Aminata neska protagonistak laburbiltzen du hainbeste nesken egoera: umezurtza da (gurasoak gerra zibilean hil zituzten), 17 urte ditu, ez du inork zaintzen, kalean dabil batetik bestera, ez dauka jateko dirurik, … bere gorputza saltzen du sexurako, jateko eta agian eskola ordaintzeko behar duen diruaren truke (egunean 3 euro inguru).
Egoera tamalgarrian bizi da, gela zikin baten, beste askorekin batera, gaixotasun larriak harrapatzeko arriskuan (HIESa adibidez), polizien biolentziaren menpean, gizarte oso biolento baten barruan, gerra zibila bukatu berria, ebolak sortu dituen gurasorik gabeko umeen artean … “erabili eta bota” egiten den gauza bat da, askoren iritziz.
Orain ia pare bat urte, 2016k irailean, Freetown hirian dagoen Don Bosco Fambul (Don Bosco Etxea esan nahi du) hasi zen neska hauei laguntza ematen. Jorge Crisafulli da proiektu honetako zuzendaria, eta lankide askorekin batera, neska hauei laguntzen ari dira. Jorgek kontaktatu zuen neska hauetako talde batekin, abusatzaile biolento batzuengandik babestu zituenean. Hurrengo egunean, konturatu zuen oraindik pelutxeak behar zituztela, umeak zirela.
Neska hauek janari-truk lanean ari diren tokietara joaten dira, edota diskoteketara, eta aukera ematen diete analisi medikoak egiteko, eta nahi badute, Don Bosco Fambulen bizitzen hasteko. Segituan datoz familiaren kontaktatzea, ikasketak, lanbide prestaketa … Umeak dira eta euren ametsak dituzte!! Jorgek askotan esaten dio bakoitzari “Jaungoikoak eginiko obra zoragarria” dela.
Azken urtean 120 neska inguru irten dira kaleetatik. Urtean 300 inguru errekuperatu nahiko lituzkete. Lan gogorra da, neska hauek asko sufritu dutelako, eta trauna asko dituztela. Bestalde mafiak ez daude geldik eta heriotz mehatxuak egiten dituzte. Don Boscok Torinon egin zuen lana egiten saiatzen dira Jorge eta Don bosco Fambul etxea.
Erantzun, mesedez, galdera hauei:  Zer iruditu zaizu “Love” dokumentala? Zer da gehien eta gutxien gustatu zaizuna? Nola deskribatuko zenuke neska hauek kalean duten egoera? Zer iruditzen zaizi Jorgek eta Don Bosco Fambulek egiten duten lana?

Iruzkinak

  1. Amets Andueza dio

    Ikusi dugun documentalean oso garbi azaltzen zaizkigu afrikako emakumeen egoera, Gizarteari bakarrik mutilak importa zaiela eta berdin zaiela emakume bat bortsatu ezer ez diete eta esaten. Emakumeak, batzuetan 18 urte ez dituztenean ere beraien gorputza zaltzera derrigortuta daude egunero zerbait jateko edukitzeko. Benetan lotsagarria iruditzen zait estatuak arazo honi ezikusiarena egitea eta beraien aberastazunari bakarrik ematea garrantzia. Neska hauek ez dute ezer, gehienak txikitatik gurasorik gabe jaio dira eta txikitatik beraien gorpua zaldu egin izan behar dute zainketa medikurik jaso gabe, han ordaindu egin behar delako ez amen bezala. Jorgek eta Don Bosco Fabulek egin zuten lana ikaragarri hona iruditu zitzaidan ta batipat bihotz honekoa. Azkenerako kalean dauden emakume mordoei etxebizitza bat ematen die eta beraien buruari garrantzia ematen asten dira eta horrek egoera tamalgarri horietan dagoen laguntzarik onenetarikoa delako.

  2. Ane Torronteras dio

    Love dokumentala oso interesgarria iruditu zait eta baita ere oso gogorra. Ez da normala 12 urteko neska batzuk beraien gorputza saltzen jartzea beraien ikasketak ordaintzeko eta gutxiago 3 euroren truke egitea. Ikus dezakegun moduan, Sierra Leonan pobrezia asko dago eta umeek ez dute etxerik bizitzeko eta kalean bizi dira. Jorgek eta Don Bosco Fambulek, lan batzuk egiten dituzte ume eta familia hauei laguntza emateko. Nire ustez, neska horiek ezin dute horrela segi gaixotasun oso larriak harrapatuko dituztelako eta oso goiz hilko direlako. Gainera, neskak oraindik ez daude horrelako gauzak egiteko prestatuta eta ikusten den moduan, beraien infantzia guztia galdu dute eta oraindik batzuk ez dute ume ilusio hori galdu. Gaur egun ume gutxiago dira horrelako egoeratan bizi direnak horrelako taldeei esker eta horregatik lagundu behar zaie talde horiei azkenean guztiok dugulako libre izateko eskubidea eta gazteak garenean, ikasteko eskubidea

  3. Luna Arbeloa dio

    Dokumental honetan Sierra Leonako egoera argi ikus daiteke. Nesken egoera ez da bat ere egokia eta batez ere neska gazteena.
    Prostituzio munduan txikitatik sartzen direla ikus dezakegu eta beti ez direla irteteko gai izaten.
    Mundu desatsegin eta desegoki honetan sartzeko arrazoiak hainbat dira:
    Alde batetik gazte asko eta askoren gurasoak gerra zibilean hil zituzten, beraz, umezurtzak dira.
    Beste askok ez dute dirurik bizitzeko baldintza egokiak izateko.
    Arazo hauen aurrean aurrera egiteko ikusten duten irtenbide bakarra prostituzio munduan sartzea izaten da.
    Egoera honen aurrean Don Bosco Fambul (Don Bosco etxeak) laguntza handia eskaintzen du.
    Eta egoera txar honi bukaera emateko apostu egiten du.
    Beraien lan handien ondorioetako bat da Aminata gaztearen istorioa.
    Prostituzio mundutik irten eta bere ileapaindegi txikia sortu du. Gaur egun pozik dago, bere gorputza saldu beharra eduki gabe aurrera ematen duelako bere bizitza. Gainera bere amonarekin biltzeko aukera izan du.
    Dokumental hau oso beharrezkoa iruditzen zait, askotan urrutian gertatzen diren gauzen gai ez garelako eta dokumental honen bidez egoeraz informatu egiten zara.
    Gainera beraien istorio pertsonala ezagutzeak ere beraien azalean jartzeak ekartzen dizu.

  4. Fatima Hammou dio

    Una prostituta es una mujer a la que se le paga por tener sexo – la palabra se refiere generalmente a una mujer. Una trabajadora sexual es llamada prostituta , pero hay muchas palabras , como puta que significa lo mismo. En este caso no lo hacen por querer sino para poder sacar un trozo de pan , algo que comer , se venden ellas mismas para cubrir sus recursos y las necesidades de su familia porque no hay nadie que les pueda mantener . Son peculiar , porque dejan su propio cuerpo y se olvidan de ellas mismas solo para la felicidad de su familia o de otros ; y lo mas significativo para comprar algo a alimentarse . Sin aquel trabajo no tienen otro remedio y si hay es muy costoso . Para conseguir un poco de dinero se dejan omitir .
    En muy opinión aquello es algo implacable , muy cruel ; es verdad que ellas tampoco lo quieren pero se ven obligadas , me parece entristecido . Espero que hallan mas misiones para evitar estos sucesos .

  5. Miren Diaz de Zerio dio

    Love dokumentala oso hunkigarria egin zait hainbat arrazoirengatik, hasteko ez nuen uste horrenbeste neska zeudenik egoera tamalgarri horretan eta horrek izugarrizko tristura eragin zidan. Bestetik, beraien gorputza oso merke saltzen zutela iruditzen zait, ez bait zuten ia dirurik irabazten.
    Dokumental hau orokorrean gustatu egin zait, egoera horiek ondo azaltzen dituelako baina, bestetik esan beharra daukat, nire iritziz gehiago sakondu beharko litzatekela, orduan eta gehiago jakin neska horien bizimoduari buruz jendea gehiago konturatuko zelako zer egoera tamalgarritan bizi diren.
    Lehen esan bezala, neska hauen bizimodua tamalgarria da, hainbat eta hainbat arrazoirengatik: kalean bizi direlako eta ez dutelako inoren laguntzarik, ia dirurik ez dutelako jateko, gurasoak hilda dituztelako gerra zibilaren ondorioz…
    Jorgek eta Don Bosco fambulek egiten duten lanari buruz oso iritzi positiboa dut, neska horien bizimodua aldatzeko edozer egiten dutelako. Benetan beharrezkoak direla ere iruditzen zait beraiek gabe egoera orain dena baina okerragoa izango zelako.

  6. Julen Larrañaga dio

    Love dokumentala mundu osoko behartsu askoren erreflexua da, dirua apur bat lortzeko beren gorputza saltzen dutenena. Dokumental interesgarria iruditu zait, mundu osoan zabaldu beharrekoa, gazte hauen egoera nolakoa den ohartarazteko eta ahal den heinean lagundu ahal izateko.

    Aminataren bizitza gogorra eta krudela izan da, prostituzioan sartu zenetik ez dauka dirua lortzeko beste irtenbiderik. Harrigarria egin zitzaidan hark aipatu zuenean bere lagun batekin diskoteka batera joan eta bertan hasi zela guztia. Gainera, poliziak komisariara eraman zituztenean eta bertan bortizki bortxatu zituztela kontatutakoan benetan egoera larri hartaz konturatu nintzen. Egoera horretan dauden pertsona asko ezkutuan dabiltza, gurasoek ez dakitela zer egiten duten. Horrez gain, ez dakite zer gaixotasun ari diren pairatzen, gaixotasun larriak izan daitezkeenak, hilkorrak. Baina ez da hori guztia bakarrik, diru gutxiren truke egiten dute guztia, hezkuntza, janaria edo janzteko zerbait eros dezaten.

    Dokumentaleko pasarterik hunkigarriena txalupetan bizitakoa egin zitzaidan. Laku edo ibai bat zeharkatu behar zuten txalupa batean. Txalupako jabeak ordaindu egingo zutela esan zien, diru gutxi zuten arren. Bestalde, ordaintzen ez bazuten, uretara jaurtiko zituztela, nahiz eta ez dakiten igeri egiten. Horrelako egoeretan, norbaiten boluntariotzak asko balio du eta asko adieraz dezake pertsona bat nolakoa den jakiteko.

    Jorge eta Don Bosco Fambul egiten hari diren lana benetan txalotzekoa dela iruditzen zait. Horrenbeste gazte zulo amaitezin horretatik ateratzeko esfortzu handi hori egiteko ausart eta indartsua izan behar delako. Ia ezinezkoa lortzen ari dira egunero zerbait eginez behartsuenen alde eta prostituziotik urrunduz. Aminatak denda txiki bat irekitzea lortu dute diru lortzeko prostituzioa alde batera lagata. Nire aburuz, munduak horrelako pertsona gehiago beharko lituzke, pertsona orok dugulako bizitza normal bat emateko eskubidea.

  7. Aimar Martin dio

    Oso polita. Errealitatea aurrez-aurre jartzen dizuelako, telebistan edota irratian esaten ez dituzten gauzetaz ohartarazten zaituelako. Gehien gustatu zaidana neskak jada ondo daudela jakitea izan da, eta gutxien gustatu zaidana, konturatzea zein egoera tamalgarrietan bizi diren ikustea. Egoera onartezina dela. Oso lan ona iruditzen zait, behar larrian dauden pertsonei beraien denbora eskeintzen dietelako.

  8. Uxue de la Quintana dio

    “Love” dokumentala asko gustatu zait, neska gazte horiek egunero bizi behar dutena islatzen duelako. Haien alde Don Bosco Fambul etxekoak egiten ari diren lana garrantzitsua eta txalotzekoa iruditu zait. Emakumearen alde oso gutxik egiten duten gizarte batean horrelako aurrera pausu bat ematea ez da erraza izango baina beraiek apostua egin dute neska horien alde eta ziur nago aukera ona izan dela. Jorgek proiektuan duen papera ezinbestekoa da, bultzatzaile bezala eta zentzu batean neska horien aita edo anaia zahar bezala. Gehien gustatu zaidana Aminataren kasua zehaztasunez azaltzea izan da, bere bizitzaren historia nola izan den ezagutu ahal izan dugulako. Gutxien berriz, dokumentalean zehar ikusten den gizartearen joera matxista nabarmena izan da; tristea da pentsatzea herrialde batzuetan oraindik horrelako pentsamendu atzerakoia dela nagusi.

  9. Nerea Mancha dio

    Dokumental hau oso interesgarria iruditu zait oso ondo irudikatzen duelako gaur egungo egoera Sierra Leonan. Gaur egungo egoera Sierra Leonan oso txarra da, bereziki, emakumeentzat. Adin txikiko neska gehienak prostituzio munduan daude sartuta eta hala ere gutxi ordaintzen diete.

    Gehien gustatu zaidana da Sierra Leonan zer ari den gertatzen jakitea eta neska horien esperientziak entzutea. Baina gutxien gustatu zaidana da nola neska horiek ez dute eskubiderik aske izateko eta nola behartzen dituzte lan txar bat egitera.

    Neska hauen egoera oso txarra da eta nik ustet adin txikiko prostituzioa ilegala izan beharko lukeela gero hori etorkizun batean eragin dezakelako.

    Oso ondo iruditzen zait Jorgek eta Don Bosco Fambulek egiten duten lana, bereziki neska hauek laguntzeko, batzuk trauma handiak izaten dituztelako prostituzioan hainbat urte pasa eta gero eta oso zaila egiten zaielako gizartean konfiatzea.

  10. Josué Goenaga dio

    Love dokumentala asko gustatu zait eta uste dut egin beharreko bideo bat dela, bertako neska gazteak asko ari direlako sufritzen. Gehien gustatu zaidana da dauden egoeran egon da gehienenatn barre batekin zeudela, eta gutxien berriz, non bizi diren eta zer kondiziotan ikustea. Neska hauek kalean duten egoera ez da batere ona. Beraien gorpua sexuan saltzen dute jateko dirua lortzeko eta eskolara ordaintzeko.Askotan sexuan ez dute prebentziorik erabiltzen besteak ez duelako nahi, eta horren ondorioz gaixotasun larriak harrapatzen dituzte batzuk.. Horrez gain, herrialde hauetako asko gerretan sartuta daude eta kaleko ume asko ume zurtzak dira, ez dituzte inork zaintzen. Jorgek eta Don Bosco Fambulek lan ikaragarri egiten dute kaleko ume zurtzei laguntze bat ematen die, gehienei jaten ematen diete baina, badaude beste pertsona batzuk berriz bertan bizi dira. kalean egoera oso txarrean dagoen jendeanere bertatik atera eta Don Bosca Fambulera eramaten dituzte. Bertan beraien bizietan amets bat edukitzen laguntzen die, eta beraiei esker jendea bersien egoera txarrtik atera eta, batzuk orain lana egonkor bat ere badute.

  11. Aitor Errazkin dio

    Misiones Salesianas taldeak eginiko dokumental hontan Sierra Leonan gazteak eta ez hain gazteak jasaten ari diren egoera azaltzen zaigu. Benetan egoera gogorra, non neskatila asko eta asko prostituitu egiten diren egun batean euro bat besterik ez lortzeko. Guzti hau azaltzeko protagonista bat dago, Aminata, umezurtza da, bere gurasoak gerra zibilean hil baitziren, eta ordutik egoera oso larria da. Misiones Salesianas taldeak hainbat aldiz eskeini zion beraiekin joatea bere bizi egoera hobetzeko, baina honek, ezezkoa eman zuen guztietan.
    Prostituitutako neska hauek arrisku handiak dituzte, gehienetan bezeroek ez baitute protekzioarekin egiten eta VIH, sifilis eta beste hainbat gaixotasun harrapatu baititzazkete.

    Zorionez Aminata orain bere amonarekin eta beste hainbatekin bizi da, Misiones Salesianasek laguntza bat eman dio ileapaindari egiteko. Elkarte honi esker azkeneko urtean 120 neska inguru erten dira kaletik eta bizi duina izateko aukera izan dute.

  12. Mireia Etxaniz dio

    Dokumentala, oso beharrezkoa eta interesgarria iruditu zait. Gaia, landu beharreko zerbait dela iruditzen zait, askotan existitu ez balitz bezala bizkarra ematen baidiogu. Horrelako kasuak, gure inguruan gertatzen ez direlako, askotan ez diogu behar besteko garrantzia ematen eta dokumental honi esker, begiak irekitzen ditugu.
    Gehien gustat zaidana, han, Sierra Leonan, Don Bosco Fambulek egiten duen lana oso ondo azaltzen dela da, bertako neska gazteei lagunduz eta prostituzioaren mundutik ateraz, etorkizun bat emanez.
    Beharbada, gutxien gustatu zaidana, luzera izan da, luzeagoa izatea gustatuko litzaidake, bertan egiten duten lana interesgarria iruditzen zaidalako.
    Jorgek eta Don Bosco Fambulek, oso beharrezkoa den lan bat egiten dutela iruditzen zait, bertako neska gazteei azken finean, beraiek zihurrenik beraien kabuz lortuko ez zuten etorkizun bat ematen dietelako, benetako pertsona bat bezala tratatuz, prostituzioaren munduan egiten ez zena, eta beharrezkoak izango zaizkien lanbideak eta ikasketak betez.
    Medikurako bisitak ere oso garrantzitsuak iruditzen zaizkit, dokumentalean azaltzen den bezala, neska haietako askok gaixotasun desberdin ugari dituztelako eta medikurako bisita beharrezkoa dutelako, horretarako ordea dirua behar dute eta Don Bosco Fambulek, horretan laguntzea izugarri garrantzitsua iruditzen zait.

  13. Naiara Epelde dio

    Niri pertsonalki asko gustatu zait “LOVE” dokumentala, gustatu izanaren arrazoietako bat da oso gar erakusten duela gaur egun munduan zehar neska askok bizi duten egoera tamalgarria. Bizi eta jan ahal izateko ez dute beste erabakirik prostituzioan sartu beharra baino, beren gorpua oso diru gutxirengatik eta babesik gabe saldu behar izaten dute.
    Oso adin txikiko neskak izaten dira normalean, Aminata adibidez, 17 urteko umezurtza da eta etxe batean bizi da hainbat neskekin batera bere egoera berdina bizi dutenak. Neska hauetako asko egoera horretara gerra zibilaren erruz iritsi dira.
    Horren ondorioz kalean bizi duten egoera tamalgarria da, neska asko janaririk gabe, etxerik gabe, familiarik gabe… bizi dira, beraien irtenbide bakarra prostituzioa izanik eta gaixotasun asko eta asko izateko arriskuarekin.
    Beraien irtenbide bakarretako bat Don bosco Fambul bezalako etxea da. Beraiei eske neska askok bizi izateko beste aukera bat dute. Nire iritziz horrelako etxeak ezin bestekoak dira neska hauek aurrera ateratzeko.

  14. Maddi Ormazabal dio

    Dokumental honek Freetown hiriburuko neska gazte batzuen errealitate tristea ezagutarazten digu. Bertan egoera ezberdin asko ikusten dira, pobrezia batetik eta guztiaren gainetik, janari falta, gaixonasunei aurre egiteko jarabeen falta… baina gehien harritu nauena 13-15 urte bitarteko nesken egoera tamalgarria da. Hauek ez dute dirurik eguneroko gastuei aurre egiteko, lanik ez dutenez beraientzat dirua lortzeko erarik errazena beraien gorputza saltzea da. Horregatik harremanak izaten hasten dira gaztetatik dirua lortu nahian, baina ez dituzte 3 euro baino gehiago lortzen egunean. Gainera, horrelako gauzak egiteagatik, ez diete mediku frogarik egiten gaixotasun larriak dituzten edo ez jakiteko. Horrek esan nahi du bertako askok izan dezaketela HIESa eta ez direla jabetzen dutenarekin, ez direlako medikuarengana joaten. Don Bosco Fambul etxe hau arduratzen da horrelako egoeran dauden neska-mutilak hartzera eta bizi hobe bat emateko esperantzatan jartzen dituzte. Janaria, arropa, logela, higienea… ematen dizkiete eta hezi egiten dituzte, askok beraien gurasoak galduta dituztelako eta inungo heziketarik jaso gabe daudelako jaio zirenetik. Talde honen helburua pertsona bezala hazita irtetzea da, horretarako lana egiten eta abar erakusten die pertsona hauei. Ekintza ona iruditzen zait bertako taldekoen partetik, baina iruditzen zait oraindik lan asko dagoela aurretik.

  15. Nerea Soares dio

    Dokumentala gustatu egin zait, gehien gustatu zaidana izan da gaur egun neska askoren egoera errealak azaltzen dituela eta egoera hori konpontzen laguntzeko kanpaina daudela jakitea. Gutxien gustatzen zaidala izan da bakarrik adibide bat azaldu digutela, adibide gehiago egotea gustatuko zitzaidan.
    Neska hauek jasaten duten egoera oso txarra da eta uste dut konpondu egin beharko genukeela. Egiten duten lana ondo iruditzen zait eta horrela jarraitu behar dutela, esfortzua eginez.

  16. Maddi Arocena dio

    Dokumental honetan harritu egin dit jendea nolakoa den. Dokumental honetan era askotako jendea agertzen da; txarra, ona… baina benetan arritu eta importa zaidana izan da, jendea bihotza duela, hau da, bere denbora besteak laguntze saiatzen dela, berdin du ze egoeratan dagoen, bera saiatuko da jende hori aurre segitzea.

    Dokumentalean jende oso txarra dago non neska askori min egin dion, nekak prostituzioan sartu behar izan dute dirua lortzeko, bere bizitza aurre emateko. Neskak prostituzioan sartzen direnean, bakarrik euro bat lortzen dute eta agian 2, baina baldintza txarrenetan.

    Jende hau egiten duena da, neska horiek egoera horietik atera eta bizitza berri batera eramatea. Eta dokumentalean ikusten dira nola neskak orain pozik dauden.

  17. Josune Zendoia dio

    Love dokumental hau Sierra Leonan bizi diren umeei buruz da.Aminata izeneko neska bat dokumental honeko protagonista da,berak esaten du ikasketak oso garrantzitsuak direla.Ikusi dezakegu baita ere familia asko kalean daudela beste batzuk etxea dute baina oso txikia eta ura ere ez dute eta oinez kilometro batzuk egin behar dituzte ura beraien etxeetara eramateko.
    Kalean bizi diren famili askori gertatzen zaie umeak dituztela baina eskolara ez direla joaten eta gainera gosez hiltzen daude,dokumentalean ikusten da baita ere gauetan arratoiak sartzen zaizkiela etxeetara eta hori ikusteak,niri pixka bat kezka ematen dit.Famili batzuk baratza bat edukiko dute baina eguraldi txarra egiten duenean uzta galduko zaie,uholdeak sortuko zaizkie etab.
    Aminata neska bat da eta kalean ibiltzen da beti ez dauka familiarik baina baditu lagun batzuk eta lagun horiekin disfrutatzen du eta esaten du berak astean 2 euro bakarrik jasotzen dituela.
    Dokumentalaren bukaeran ikus dezakegu Aminata bere amonarekin edo eta bere amonak denda moduko bat zeukan gauzak saltzen zituzten.
    Nire iritziz,dokumental honek niri pixka bat tristura bat ematen dit ze 17urteko neska bat kalean bizi dena eta oso diru gutxi daukana eta gainera lana aurkitzeko arazoak izango ditu eta batzuk hori ez dugu kontuan hartzen.

  18. Jone Alonso dio

    Love dokumentala oso egokia iruditu zait, azkenean askotan geure buruarekin bakarrik pentsatzen dugulako eta ez garelako besteen egoerataz ohartzen edo ez diegu kasurik egiten.

    Gehien gustatu zaidan zatia bukaerakoa da, ikusten denean nola Aminatak denda txiki bat irekitzen duen eta gainera bere amona alboan duela, oso momentu polita izan da. Aldiz, Txinatarrek txakurrekin sexua mantentzeko esaten dietenean 100 euroren truke gaizki pasatu dut, pentsatzen nuelako baietza emango zietela baino zorionez ez da horrela izan, baina tentsio eta proposaketa horren ondorioz gutxien gustatu zaidan zatia izan da.

    Neska hauen kaleko egoera oso gogorra da, alde batetik gehienak familia gabekoak direlako (gerran hildakoak gehienak) eta bestalde jateko zerbait lortzeko bere gorputza saltzen dutelako. Traumak sortzen zaizkie baita ere, azkenean neskatila gazteak direlako eta askotan protekzio gabeko sexua mantentzen dutelako eta horren ondorioz batzuk haurdun eta beste batzuk gaixotu eta hil egiten dira (HIESaren kulpez adibidez).

    Jorgek eta Don Bosco Fambulek egiten duten lana miretsgarria da benetan, horrelako pertsona gehio egon beharko lukete mundu honetan. Neska horien alde egiten dute ezerren truke, hau da, borondatez. Horrelako pertsonak dira benetako heroiak !

  19. Maria Saenz dio

    Nire ustez, bideo hau oso ondo eginda dago. Dokumental hau, Afrikan bizi diren 13-17 urteko jendeari buruzkoa da. Beraien bizia prostituzioan sartu behar izan dutela, bere gurasoak hil edo ez ezagutu, eta dirurik ez dutelako. Zoritxarrez, beraien bizia aurrera emateko modu bakarra hori da, eta beraien gorputza 2,5-3€-ra saltzen dute.

    Pena izugarria ematen dit hori izateak beraien irtenbide bakarrak. Baina, Don boscoren taldeari esker neska hauetariko asko salbatu egin dira eta beraien biziari buelta eman diote, bizi hobeago baten bila.

  20. Maria Ramos dio

    Asko gustatu zait.
    Gehien gustatu zaidana amaierakoa izan da, Aminata prostituziotik behingoz atera denean, eta aspaldiko partez bere amonarekin elkartzen denean. Berak esaten du amonarekin nahi duela geratu bizitza guztirako, hor topatu duela bere familia eta bere jendea, eta oso gustora dagoela.
    Gutxien gustatu zaidana nesken egoera izan da, oso tristea iruditu zait nola tratatzen dituzten emakumeak, trapu zahar bat balira bezala, bizitzarik ez balute bezala. Janari pixka bat lortzeko egiten duten guztia… batzuek 13 urte soilik dituztenean hasten dira beren gorputza saltzen.
    Gehienak prostituziora sartu beharra izan dute, hori baita diru pixka bat lortzeko duten modu bakarra. Askok ez dute gurasorik eta familiarik, bakarrik bizi dira, beraiek dira beraien bizien jabe, eta ez dute inor zaituko duenik.
    Oso lan polita egin dute. Emakume askori lagundu diete beraien bizitza aurrera ateratzen. Lo egiteko leku bat eskaini diete, janaria ere… eta horrela neska asko prostituziotik ateratzea lortu dute, eta beraien familiekin elkartzea aspaldiko partez.

  21. Dunia Elorza dio

    Gustatu zait errealitatea ikus dezakegulako eta nola bizi diren ikus dezakegu, zer desberdintasun ditugun eta bereziki beharra dutela egiten dutena egiteko.Uste dut horrelako dokumental gehiago egin beharko zirela beraietaz jakin dezagun eta telebistan etab. gehiago agertzeko.

    Gehien gustatu zaidana da salestarrak egiten duten lana emakumeen alde eta prostituziotik irtetzeko. Gutxien gustatu zaidana da mutil asko biolentzia erabiltzen dutela da eta emakumeak bai edo bai egin behar dutela dirua lortzeko eta hurrengo egunean jateko.

    Egoera berezia bizi dutela iruditzen zait, berezia baina alde txarrera begira noski. Behar dutelako egiten dute, horrek asko bereizten diela iruditzen zait.

    Harrigarria dela iruditzen zait egindako lana, emakumeei bizitza aldetzea oso ongi ikusten dut. Horregatik uste dut guk lagundu behar diegula beraiek proiektu hauek aurrera ateratzeko.

  22. Unai Badiola dio

    Gaur egun, Sierra Leonan milaka eta milaka neska daude kalean bizitzen eta geienek beraien gorputza saltzen dute. Egoera tamalgarrian bizi dira, gela txiki eta zikinetan bizi dira. Ez dute protekziorik erabiltzen eta gaixotasun larriak harrapatzeko arriskua dute, adibidez HIESA.

    Dokumental honetan bertako egoera laburtzen duen pertsona Aminata da. 17 urte ditu eta bere adineko edo gazteagoko beste neska asko bezala prostituta da. Don Bosco fambulekoak saiatzen dira bere etxera erakartzen baina berak ez du nahi eta bere lanean jarraitzen du. Azkenean Aminata bere familiarekin juntatzen da berriro eta Don Bosco fambulekoek bere ileapaindeagia sortzeko laguntza ematen diote.

    Azken urtean 120 neska inguru irten dira kaleetatik. Urtean 300 inguru errekuperatu nahiko lituzkete. Lan gogorra da, neska hauek asko sufritu dutelako, eta trauma asko dituztelako.

  23. Nagore Elduaien dio

    “Love” dokumentala ondo dago, mundu osoko hainbat emakumeren egoera erakusten digu. Irudi aldetik ondo dagoela iruditu zait. Gehien gustatu zaidana da neska hauei babesa ematen dietenean da, baita ere nola kontatzen duen istorioa. Neska hauek kalean duten egoera beldurgarria da, oso gaizki bizi dira eta batzuek ezin diote irtenbidea aurkitu. Zorionez, batzuk lortzen dute egoera honetatik irtetea. Jorgek eta Don Bosco Fambulek lan bikaina egiten dutela iruditzen zait hori lortzeko. Oso zaila da neska hauei beraien bizitza berreraikitzen laguntzea, eta pixkanaka lagundu behar zaie. Hauek esfortzu handi bat egiten dute, neskei lo egiteko toki bat emateko, janaria emateko, hezkuntza emateko eta batez ere, babesa emateko.

  24. Zuhaitz Garate dio

    Oso dokumental interesgarria beste herrialdeetako jendea ohartzeko nola bizi diren Sierra Leonako emakumeak.
    Dokumental bere osotasunea gustatu zait.
    Oso egoera larrian bizi dira diru pixka bat lortzeko bere burua saldu behar baitute eta gainera oso diru gutxi ordaintzen baitiote.
    Nire iritziz oso lan garrantzitsua egiten ari da Jorge neska guzti horiek prostituzioaren mundutik irteteko ez baitago eskubiderik emakumeak horrela tratatzeko.

  25. Sandra Pernicas dio

    Oso dokumental ona iruditu zait, baita interesgarria ere, gaur egungo egoera erakusten duelako. Gehien gustatu zaidana nesken historia ezagutzea izan da eta zer egiten zuen dirua lortzeko eta bizitzan aurrera jarraitzeko. Gutxien gustatu zaidana umeen egoera kalean, dirurik gabe bizitzen dira eta gauza txarrak egin behar dute oso diru gutxi irabazteko. Neska hauen egoera kaleetan oso txarra da, baino egiten dutena dirua lortzeko txarragoa da. Jorgek eta Don Bosco Fambulek egiten duten lana ondo iruditzen zait, horrelako jende gehiago egon beharko zuen kaleko umeei laguntzen.

  26. Lucia Larrañaga Alegre dio

    Love dokumentala asko gustatu zait, oso interesgarria izan da eta konturatu egiten zara nola bizi diren eta guk zer suerte daukagun. Dena gustatu zait dokumentaletik: nesken istorioak entzutea, irudiak, munduan gendea badagoela horrelako gendeari aurrera irteten laguntzen dutenak…
    Neska hauen egoera oso oso oso tristea da, prostituitu egiten dira hurrengo egunean jateko edo eskola pagatzeko, gau batean ez badira prostituitzen ezingo dute jan hurrengo egunean. Jorgek eta Don Bosca Fambulek egiten dutena meritu handikoa da, indartsu eta gogoz aritzen dira kaleko umeei laguntzen eta beraien biziak hobetu daitezen.

  27. Ander Cuevas dio

    Love dokumentala ona iruditzezat baina pixkat gogorra. Gehien gustatu zatena da nola ematen dizkioten laguntzak eta etxe bat bizitzeko eta gutxien gustatu zatena da neska askok duten bizia. Neska hauek kalean duten egoera oso txarra dela iruditzen zait abusatu eta bortxatu egiten dituztelako. Geroere ez dute ia dirurik eta horietako askok familiarik ere ez. Jorgek eta Don Bosco Fambulek egiten duten lana oso ondo dagoela iruditzezat gainera neska asko atera dituzte kaletik.

  28. Ainara Iturbe dio

    Oso dokumental interesgarria izan da. Neska horien egoera oso gogorra da eta onartezina da. Gehien gustatu zaidana izan da, Aminatak, amaieran prostituziotik irtetea lortzen duela, bere apaindegi bat sortzen duela eta batez ere, oso gustura dagoela bere familiarekin egoteagatik, hain zuzen ere, bere amamarekin, orain dela 3 urte ez direla ikusten eta. Bestalde, gutxien gustatu zaidana da, neskei ematen zaizkien tratuak. Tratu horiei esker, neskek beraiengan eta jendearengan konfiantza galdu dute. Neska hauen egoera kalea oso arriskutsua da. Gizonek aprobetxatu egiten direlako horrelako neskekin. Gainera oso diru gutxi irabazten dute egiten dute ahaleginagatik. Jorgek eta Don Bosco Fambulek egiten duten oso baliotsua da neska hauentzat. Hauen laguntzari esker, neskak prostituziotik irteten dira, beraiengan konfiantza lortzen dute eta garrantzitsuena, alaiago bizi direla beraien bizi berriarekin.

  29. Julen Orbegozo dio

    Oso dokumental baliagarria iruditun zait bertan asaltzen digulako zer egoeratan bizi diren bertako neskak eta mutilak.Neska hoiek zer egiten zuten euro xistrin batzuegatik eta horrek asko harritu nau.Oso txarra prostituzioa ez da bide on bat neska txiki hauentzat. Oso ondo iruditzen zait nola hartzen dituzten kaleko neska mutilak eta beraiek ematen dieten janaria eta eskuntza.

  30. Ana Oteiza dio

    Oso dokumental polita iruditu zait. Gehien gustatu zaidana da neska kaletik ateratzea eta bizi berri bat ematea. Eta gutxien gustatu zaidana kalean duten egoera da .
    Neskek kalean oso egoera txarretan bizi dira, ia ez dute jatekorik eta leku os txikietan egiten dute lo .
    Jorgek os lan polita egite hari da eta neskei asko hari zaie laguntzen.

  31. Jon Arambarri dio

    – Zer iruditu zaizu “Love” dokumentala?: Nire iritziz, Love dokumentala oso interesgarria izan da, asko gustatu zait Jorgek egiten duen lana, gendeari laguntzea. Tamalgarria da ere Freetowneko egoera.
    -Zer da gehien eta gutxien gustatu zaizuna?: Esan dudan bezala, Jorgek egindako lana izan da eta baita ere Don Boscok neskei laguntzea, gutxien gustatu izan zaidana bertako egoera izan da, tamalgarria baita eta pena handia ematen dit jendea horrela ikustea.
    -Nola deskribatuko zenuke neska hauek kalean duten egoera?: Egoera kritikoa da, beraien gorputza saltzen dute bizitzeko eta jateko eta horrek ezin du horrela izan, umeak direlako oraindik.
    -Zer iruditzen zaizu Jorgek eta Don Bosco Fambulek egiten duten lana?: Lan pozgarria da niretzat, nabarian da Jorgek esperantza handia duela laguntzen dien neskengan eta Ciudad de Don Boscok neskei laguntzea ere oso pozgarria da.

  32. Markel Piris dio

    Dokumentala nahiko ona iruditu zait, honek Afrikako nesken egoera nolakoa den erakusten digu. Nire ustez dokumental hau kalitate onekoa zen, oso ondo prestatuta baitzegoen. Gehien gustatu zaidana izan da Afrikako nesken egoera erreala agertzen zela, eta orduan konturatzen garela gu haiekin konparatuta oso ondo bizi garela.
    Nire ustez neska horien egoera oso gogorra zen, oso pobreak zirenez, egun batean ez bazuten lanik egiten, hurrengo egunean ezingo zutelako jan.
    Jorgek eta Don Bosco Fambulek egiten dutena oso ondo iruditzen zait, neskak egoera horretatik ateratzen dituztelako.

  33. Maddi Garcia dio

    “Love” dokumental honetan erakusten zaigu Sierra Leonan egoten den miseriak. Miseria hoietako bat eta oso penagarria prostituzioa da. “Love” dokumental hau asko gustatu zait, begiak irikitzen laguntzen zaigun dokumentala da. Gehien gustatu zaidana da, Aminatak prostituziotik ateratzen denean eta bere familiarekin dirua lortzen saiatzen denean. Gutxien gustatu zaidana da, Aminatak prostituziarekin 13 urtekin hasten denean. Neska hauen egoera lotsagarria iruditzen zait, beste bizimodu bat eduki beharko lukete. Gizonek neskangatik aprobetxatzen dira eta neskak abusuak edukitzen dute gizonen aldetik, eta hau dana dirua irabazteko, elikagaiak edukitzeko, familia aurrera erameteko… egiten dute. Jorgek eta Don Bosco Fambulek egiten duten lan guztia oso lan ona iruditzen zait, neskei prostituziotatik ateratzen ahalegintzen dira, baita ere umeei edukazio bat edukitzeko egiten dute lan hau.

  34. Iara Barquero dio

    Gehien gustatu zaidana dokumental honetatik izan da Aminata prostituziotik irteten duenean eta bere amonarekin bizitzea eta bera zaintzea erabakitzen duenean prostituzioaren ordez. Gutxien gustatu zaidana izan da neska bakoitzak bere esperientzia kontatzen duenean garbi agertzen delako bizi injustu eta triste batean bizi direla. Neska hauek bizi diren egoera bi hitzez deskribatuko nuke, tristea eta injustua. Oso tristea eta injustua iruditzen zait beraien gorputza saltzeko beharra edukitzea beraien eskola etab. ordaindu ahal izateko. Ondo iruditzen zait Jorgek eta Don Bosco Fambulek egiten dutena beraiei laguntzen diotelako kaletik ateratzen, jendearengan eta beraiengan konfiantza hartzen, ikusten zeozertarako balio dutela mundu honetan eta benetan inportanteak direla bizi honetan. Nik ezingo nuke nire burua beraien lekuan jarri, oso gogorra egingo zitzaidan… Horrelako dokumentalak ikusten ditugunean, benetan konturatzen gara gu ze zorte daukagunez eta zenbat zoritxarrez dagoen beteta gure mundua.

  35. Mercedes Sánchez dio

    Dokumentalan agertzen diren hainbeste egoerak lotsagarriak iruditzen zaizkit. Ez dut ulertzen nola gaur egun horrelako egoerak daude oraindik.

    Gehien gustatu zaidana izan da Don Bosco Fambul egoera haiei aurre egiteko eskaintzen duen laguntza, eta nola erakusten zaien bakoitzak bere zeregina duela munduan eta zeregin hori besteen mesedeentzako izango dela.
    Gutxien gustatu zaidana, berriz, da ez dela bidezkoa egoera horretan bizi izatea, beraien gorputza saltzea, jateko eta beraien edukazioa ordaintzeko, gauz horiek edukitzeko eskubidea dute nahi ez duten gauz bat egin gabe.

    Neska hauek kalean bizi dira, inolako familiarik gabe eta beraien bizitza beraiek aurrera atera behar dute inolako laguntzarik gabe, gehienak adin txikitatik hasita. Gainera jende asko ez dute neska hauek handik ibiltzea eta insultatu egiten diete.

    Jorgek eta Don Bosco Fambulek egindako lana oso garrantzitsua eta ona iruditzen zait. Garrantzitsua da azkenean pertsona hauek asko aportatzeko aukera dutelako, eta pertsona bakoitzak indar bat du barruan eta indar hori ez da desaprobetxatu behar.

  36. Maialen Sudupe dio

    Love dokumentala asko gustatu zait. Nigan eragina izan du, pentsarazi egin dit. Askotan, gu ez garelako konturatzen zer nolako zortea dugun daukagun bizia edukitzeagatik. Ez ditugu baloratzen gauzak, batez ere gauza txiki baina garrantzitsuak.

    Neska gazte hauek asko sufritzen dute beraien egunerokoan, eta egiten dutena gehienek ez dute gustura egiten. Beraientzat betebeharra da, bizitzen jarraitu nahi badute. Beraien gorputza saltzen dute egunero zerbait jan ahal izateko. Beraien duintasunaren eta pribatutasunaren aurka doaz gizonak, baina onartzea besterik ez zaie geratzen.

    Jorgek eta Don Bosco etxeak neska hauek zulotik atera nahi dituzte. Amets dezaten etorkizun batekin, amets dezaten bizi zoriontsu batekin… Egoera oso txarretan egiten dute lo, askok kale hotzetan. Laguntza eskaini nahi diete; etxe bat, janaria, maitasuna, hezkuntza… Beraiek lanean jarraituko dute ahal dituzten neska guztiak beraien etxera eramanez. Injustizia hauen aurka borrokatzeko izugarrizko sua piztu baitzaie barruan.

  37. Aitor Arratibel dio

    – Zer iruditu zaizu “Love” dokumentala?
    Dokumentala ona dela iruditu zait, Sierra Leonan gaur egun dagoen egoera tamalgarria era egoki eta sakonean azaltzen delako. Neskek zer egoera bizi dituzten eta nolako gauzak egin behar izaten dituzten dirua lortzeko azaltzen ditu, eta zein tratu jasotzen dituzten ere bai; beraz, oso ondo dagoela iruditzen zait.
    – Zer da gehien eta gutxien gustatu zaizuna?
    Gutxien gustatu zaidana hain gazteak izanda, hau da, batzuen kasuan oraindik umeak izanda, kalera irten behar izatea eta beraien gorputza saltzea diru truk da.
    Eta gehien gustatu zaidana Misiones Salesianasek bertan egiten duen lana da, zer gauza eskaintzen dizkien eta neskei eta hango gizartera egokitzeko eta lan bat edukitzeko eta ondorioz dirua kopuru bat irabazteko aukera ematen dizkiela.
    – Nola deskribatuko zenuke neska hauek kalean duten egoera?
    Neska hauen egoera nire ustez deskribaezina da, ez dagoelako hitzik hauek sentitzen dutena eta egin behar izaten dutena deskribatzeko, baina modu batetara esateko, neska hauen egoera lotsagarria iruditzen zait, dirua irabazteko beraien gorputza saldu behar izaten dutelako eta txarrena batzuk beraien ikasketak ordaintzeko erabili behar izaten dutela diru hori, edo etxekoei laguntzeko edo janaria erosteko etab.
    – Zer iruditzen zaizu Jorgek eta Don Bosco Fambulek egiten duten lana?
    Oso lan ona egiten dutela iruditzen zait, eta abatez ere beharrezkoa. Horrelako pentsakera duten pertsona gehiago egon beharko lirateke han, neska asko daudelako laguntza behar dutenak eta merezi dutenak laguntzea.

  38. Naia Arrieta dio

    Dokumental honetan Sierra Leonan, kalean eta prostituzioan bizi diren adin txikiko neska batzuen egoera adierazten du. Horrez gain, egoera tamalgarri hori gainditzeko jendea egiten ari den ahalegina ere azaltzen da.

    Adin txikiko neska horien eta hainbat umezurtzen egoera gehi beraien eguneroko bizia Aminata neska protagonistak laburbiltzen du. Oso papel garrantzitsua du, bere bizia aurrera emateko bere gorputza saltzen duelako; egunean beintzat 3 euro irabaz dadin. Protagonista nola bizi den ikusi dezakegu, gela zikin batean beste hainbeste ume edo gazteen artean… bertan HIESa harrapatzeko arriskuarekin. Dokumental labur honetatik gehein gustatu zaidana da, horrelako gauzka ikusten ohartzen garela nahiz eta gure herrialdean horrelako egoera gutxiago egon benetako munduaren egoera eta baita ere, badagoela jendea benetan laguntza eskaintzeko prest dagoena. Gutxien berriz, oraindik ere egongo direla egoera horretan hainbat jende.

    Orain esan dudan bezala, badago jendea beti laguntzeko prest eta kasu honetan Jorgek eta Don Bosco Fambul dira.

  39. Naira Camaron dio

    Oso gogorra iruditu zait. Kalean bizitzea ez du esan nahi zure gorputza “saldu” nahi duzunik, gainera, gizonek ez dute nahi prebentziorik erabili eta neska gazte horiek gaixotasun oso larriak harrapatzeko arriskuan daude. Kasu honetan, Aminata den bezala, milaka eta milaka gazte eta ume daude baldintza berdinetan.
    Gehien gustatu zaidana, orain dela pare bat urte, 2016ko irailean, Freetown hirian dagoen Don Bosco Fambul hasi zela neska hauei laguntza ematen. Laguntza horrekin, Aminata bezala beste gazte asko beraien famaliak topatu dituzte, eta gaur egun beraiekin bizi dira. Ume hauek prostituzioan hasten dira 13 urterekin, eta ez dakite oheratzen diren gizonek gaixotasunak dauzkaten edo ez. Prostituzioan sartzen dira dirua lortzeko, diru kopuru txiki horrekin (2,5€ edo 5€) janaria erosteko erabiltzen dute. Hori da gutxien gustatu zaidana.
    Oso gogorra eta aldi berean beharrezkoa den lana iruditzen zait. Beraien laguntzagatik 120 neska inguru irten badira kaleetatik azken urtean, lan bikaina egiten ari direla pentsatu beharko lukete.

  40. Carlos Juaristi dio

    – Oso polita iruditu zait dokumentua
    – Gauz asko gustatu zaizkit dokumental honetan baina gehien gustatu zaidana izan da nola Jorgek aldatu dion Sierra leonako kaleetan bizi ziren emakumeei.
    – Egia esan ez da egon zatirik ez zaidana gustatu
    – Oso egoera txarretan bizi direla iruditzen zait, nire ustez herrialde guztietan emakumea gizona bezala errespetatu beharko zen
    – Oso lan ona iruditzen zait ari direla egiten, kaleetako emakumeei bizia aldatzen ari dira, errespetua emanez…

  41. Denali Martinez dio

    “Love” dokumentala oso hunkigarria eta errealista da. Sierra leonaren egoera aurkesten du eta emakume batzuen bizia. Pena handia sentiarazi dit oso gogorra delako. Zure gorputza saltzen jartzea ez da batere ona, bai fisikoki eta psikologikoki kontsumitu egiten zaituelako.
    Gehiena gustatu zaidana izan da bere bizia aurrera ateratzeko kapazidadea izan duenean, azkenean une txarrak pasatu arren bukaeran merezitakoa izango duzu. Gutxien gustatu zaidana egoera hura izan da. Inork ez zuen eduki beharko horrelako bizi bat, kalte handia egingo die.
    Egoera honek pena eta amorrua ematen dit. Jorgek eta Don Bosco Fambulek egin duten lana izugarria iruditu zait, benetan. Oso pertsona onak direla demostratu dute eta emakume horiek betirako eskerrak emango dizkie beraiei. Plazer bat horrelako dokumental erreala ikusteak.

  42. Naroa Cabanillas dio

    Bertako nesken bizi egoerari buruz gehiago jakiteko eta begiak irekitzeko moduko dokumental bat irudi zait. Gehien gustatu zaidana neska horiek prostituziotik nola ateratzen ziren ikustea da. Egoera oso txarra dute, prostituzioan sartu behar izana eskola, janaria, etab. ordaintzeko. Ospitalera joateko dirurik ez, gaixorik baldin badaude kalean bakarrik hiltzeko arriskua dute. Prostituzioaren bidez neska nerabe askok sexu bidezko gaixotasun asko dituzte; beraien bezero askok protekzioak ez dituztelako erabili nahi, neska beraiek ere ez dakite gaixotasun hauek dituztela ezin baitute ospitalera joan dirurik ez dutelako. Sierra Leonan egiten dutena lan ona iruditu zait, azken batean neska horiei beraien ametsak lortzeko aukera ematen dietelako eta bizi berri bat izateko aukera, berriro hasteko aukera, biziaz gozatzeko aukera.

  43. Maria Nogales dio

    Love dokumentala, prostituzioan sartutako 18 urte baino gutxiago duten neskei buruzkoa da. Aminatan historioa kontatzen du, bera prostituzian sartu zen dirurik ez duelako. Azpalditik ez zuen bere amama ikusi eta inor ez du bera zaintzen. Laguntza eskeini zioten baino ez zuen laguntzarik nahi. Don Bosco Fambul aterpetxean gau bat besterik ez zen egon eta hurrengo egunean joan egin zen. Bertan, laguntza eskaintzen diote egoera hartan daudenei eta oraindik umeak direla konturatzen dira. Dokumentaleko azken irudiak oso politak izan ziren, bertan, Aminata bere amamarekin azaltzen zen eta ileapaintzaile bezala lan egiten hasi zen. Azkenean, prostituzioa laga zuen eta aspalditik ikusten ez zuen bere amamarekin bizitzera joan zen. Orain, bizitza berri eta hobeagoa dauka.

  44. Ainara Pickford dio

    Love izeneko dokumental hau , oso gogorra egin zait ikusteko. Bertan benetako neska gazte batzuen egoera agertzen delako, eta uste dut benetan konszientziatu beharko genukeela bertako herrialdeetan gertatzen diren gauzeekin. Ez zait batere justua iruditzen, 15-16 urte bitarteko neskak, beraien gorpitza saltzen jarri behar izatea kalean, eguneroko dirua irabazi ahal izateko. Gutxien gustatu zaidana hori izan da, gazteak hitz egiten dutenean, benetan alai ez daudela ikusteak mina eman dit, eta baita ere zer kondizioetan bizi eta lan egiten duten jakiteak ikaragarri ukitu nau. Gehien gustatu zaidana berriz, bertan lan egiten ari diren Salestarrei esker , neska horiek etorkizun bat nola eduki dezaketen ikustea da, eta bertako gazteak egoera hortatik irten dezaketela ikustea.
    Bertan egiten ari diren lana oso lan ona iruditu zait, bertan kalean zeuden gazteei aukera bat ematen ari direlako prostituzioatik irteteko eta beraien burua eta etorkizuna prestatzeko behar duten moduan.

  45. Elene Aldalurrek dio

    Gai hau oso interesgarri iruditzen zait baina jendeak oso gutxi hitz egiten du gai honi buruz, ez diogu jaramonik egiten eta garrantzitsua dela iruditzen zait. Dokumental hau asko gustatu zait eta horrela dokumental honi esker jakiten dugu zer gertatzen den munduan zehar.

    Neska horiek oso adin gutxi dute eta dirua lortzeko bakarrik prostituzioan sartzen dira, bere familiari laguntzeko. Baina hango jendeak ez du kontuan nola pasatzen duten neska horiek, dokumentalean esan zuten bezela txakurrei kaso gehiago egiten die. Eta gizonik nola tratatzen duten ikusita,izugarrizko amorrua ematen dit.

    Baina azkenean mundu honetan jende izugarri ona ere badago eta Jorge eta Don Bosco Fambulek egiten duten lana izugarria da, azkenean neska horiek egoera on horretara ekartzea lortu dutelako. Dokumental hau oso polita iruditu zait baina tristura ere sortzen zidan neska horiek nola sufritzen zuten ikusita.

  46. Aitor Alberdik dio

    Ikusi dugun bideo honetan Afrikako emakumeen egoera oso garbi azaltzen da, dirurik ez dutelako beraien gorputza saldu behar izaten dute prostituzioarekin. Beraien ikasketak ordaindu ahal izateko egin behar dutena ez da bidezkoa eta gu hemen eskolara etortzeko gogorik gabe egoten gara.
    Nire ustez, neska horiek horrela jarraitzen badute gaixotasun larri bat harrapatuko dute eta orduan oso gaizki pasako dute.

  47. Xabier Elezgarai dio

    Dokumental hau asko guztatu zait ,zeren eta errealitate azaltzen duen sierra leonako gazteen bizia erakutziz,nik uzte dut dokumental hau egitea beharrezkoa zela ,denok konturatzeko nola sufritzen duten , baina askenean Don Bosco fanbuleko kideek lagundu eta bizi berri bat ematen diete ,gehien gustatu zaidana nola neskak aske diren , baina beste askok ez dute sorte hori ,kalean izaten duten egoera lotsagarria eta tamalgarria da , baina jorjek lan handia egiten du haiek laguntzeko.

Utzi erantzuna Aitor Arratibel(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude