Graceren bizitzak (Short Term 12)

Destin Daniel Crettonek 2013an idatzi eta zuzendutako pelikula ikusi dugu. Sari ugari zituen filmak. Grace (Brie Larson) “Short Term 12” izeneko harrera etxe bateko langilea da, koordinatzailea. Familiarekin arazoak dituzten gazteak zaintzen dituzte etxe honetan. Zaintzaileak ez dira gazteen guraso, terapeuta edo hezitzaileak: gaztetxoentzat toki seguru bat bermatu behar dute soilik, agintariek eurentzat beste bide bat topatu arte. Mason, Graceren bikotea, ere zaintzailea da. Nate zaintzaile lanean hastera doa. Grace haurdun dago. Ez daki zer egin umekiarekin.
Shor Term 12n denetariko gazteak aurki daitezke. Marcus, rap kantari beltza; Luis hispanoa; Sammy, arrebaren panpinak behar dituena;  Jayden, aitak jotzen eta abusatzen duen neska azkarra, marrazkigile bikaina, … Tartean behin, gazteren bat korrika irteten da etxetik, kanpoan ezin baitute ukitu … Inoiz autolesioak ikusten dira…
Jaydenek Graceri kontaturiko ipuinak (tiburoiak olagarro txikiari hanka guztiak jan zizkion…), Graceren arazoak azalera aterako ditu. Gracek ere bere aitaren abusuak jasan zituen, eta aita kartzelatik irtetzear dago …
Pelikula ikusi ondoren, idatz ezazu iruzkin bat. Zer da istorio honetan gehien gustatu zaizuna? Zein dira gazte hauek dituzten arazo larrienak? Zure ustez, zein dira gure inguruko gazteen benetako arazoak? Zein da zaintzaileen jarrera? Ze balore lantzen dira Short Term 12 etxean? Mila esker.

Utzi erantzuna Imanol Bastida(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude